Karguak eta lanbideak
Apaiza, historialaria eta idazlea
Ibilbidea
1895ean apaiztu zen, eta euskal hizkuntzaz eta historiaz interesatzen hasi zen, Ziburuko Pierre Hariztoi apaiz euskaldunaren eskutik. 1897an Baionako gotzainaren idazkari izendatu zuten, eta 1901-1902an parte hartu zuen Eskualtzaleen Biltzarra elkartearen sorreran. Euskal Ikasketen Zirkuluko kide sortzaileetako bat izan zen. 1911n sortu zen zirkulua, helburua zela «euskara ikastea, zaintzea, garatzea eta hedatzea» (harekin batera aritu ziren Broussain, Constantin, Gavel, Lacombe, Leon, Urquixo, Dourisboure, Etxepare, Abad, Goienetxe, R. M. Azkue, Arturo Campion, Domingo Agirre, Gregorio Muxika, Carmelo Etxegarai eta Luis Eleizalde). Baionako katedraleko kalonje izendatu zuten 1922an, eta 1930ean Baionako Zientzien, Letren eta Arteen Sozietateko (SSLA, frantsesezko sigletan) buru izendatua izan zen, eta 1941era arte egon zen karguan.
Hainbat lan idatzi zituen frantsesez —tartean aipagarriak dira Dubarat kalonjearekin lankidetzan Baionako hiriari eta katedralari buruz egindako ikerketa itzela jasotzen duten 2.500 orrialdeak—, eta euskarazko batzuk ere bai, gutxiago izan baziren ere. Otoitz-liburu bat ere egin zuen, 1901ean, eta halaber bere ama-hizkuntzaren gaineko poema hunkigarri bat (Eskuara). Hala ere, bere proiektu kutunetako bat ez zuen burura eramaterik izan. Nonbait, haren asmoa zen Jean Duvoisinek bildutako ia 12.000 sarrera oinarritzat hartuta euskara-frantsesa hiztegi bat egitea.
Haren liburu Curiosités du Pays basque (Pablo Tillac-en irudiez hornitua) Frantziako Akademiako Charles Blanc saria jaso zuen.
Gainera, 1907 eta 1935 bitartean ehunetik goiti artikulu argitaratu zituen, frantsesez gehienak, lau aldizkaritan: Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV, 1907tik aitzina), SSLA elkartearen Buletina, Gure Herria (1921etik aitzina) eta, gutxiago baziren ere, Bulletin du Musée Basque aldizkarietan (1924tik aitzina). Artikulu haietako batzuk aldizkari horietako batean baino gehiagotan argitaratu ziren.
Landu zituen gaiak askotarikoak izan ziren, haren kezkak bezala, baina Euskal Herria da haren ikerketen esparru iraunkorra. Haren intereseko gaiak izan ziren, besteak beste, aurkikuntza arkeologikoak, genealogia, etnografia, euskal jende ospetsuen biografiak (edo frantsesenak, eta haiek Euskal Herriarekin zuten lotura), ipar Euskal Herriko instituzioak Antzinako Erregimenean, eta jakina, euskara, oroz gain lexikologia.
Jean-Baptiste Daranatz ipar Euskal Herriko klero euskaldun eta euskaltzalearen figura adierazgarria da, haiek saiatu zirelako euskararen erabilera publikoa sustatzen, 1880 eta 1914 bitartean, Eliza katolikoaren eta Hirugarren Errepublikaren arteko antagonismoaren testuinguru zehatzean, izan ere, Elizaren irudiko hura zen orduan katolizismoaren eragin handia zuen euskal gizarte tradizionalaren pilareetako bat.
Obrak
Exercicio Izpirituala, Pau: Imp. catholique Lescher-Moutoué, 1901.
«Importantes découvertes de monnais romaines au Pays Basque», RIEV, 5 (1907), 262-528. or.
«Quatre Elizachar du IXe siècle», RIEV, 3 (1909), 168-171. or.
«Eskuara» (poema), RIEV, 4.4, (1910), 514-516. or.
«Sylvain Pouvreau valet de l’abbé de S. Cyran, protégé de S. Vincent de Paul», RIEV, 4 (1910), 206-216. or.
Victor DUBARAT-ekin, Recherches sur la Ville et l’Église de Bayonne, manuscrit du chanoine René Veillet, publié pour la première fois avec des notes et des gravures, Baiona: Laserre, I libk., 1910, 579. or.; II, 1924, 620. or.; III, 1929, 1.405. or.
«Henri IV et Axular», RIEV, 5 (1911), 556-559. or.
«Le bayonnais Pierre Haudaudine, surnommé le Régulus Nantais, 1756-1846», RIEV, 7 (1913), 559-563. or.
«L’Évêque de Bayonne exilé en Espagne, 1791-1793», RIEV, 7, 2 (1913), 145-153. or.
«Les dîmes de l’Église de Bayonne dans la Haute-Navarre, en 1634-1638», RIEV, 7, 1 (1913), 99-103. or.
Bayonne et, les saints fondateurs de la Visitation, Bayonne: Folzer, 1918, 44 or.
Vieilles trouvailles, Bayonne: A. Foltzer, 1918, 24 or.
«Le lieutenant de frégate Etcheverry à la recherche des girofliers et des muscadiers en 1769-70», BSSLAB, (1919), 118. or.
«Duhalde, premier valet de chambre d’Henri III de 1573 à 1589», RIEV, 11, 3 (1920), 214-216. or.
Le P. Clément d’Ascain. 1696-1781, Baiona: A. Foltzer, 1921.
«Un oranger navarrais dit “le Grand Connétable”», 1421-1894, RIEV, 13, 3 (1922), 456-457. or.
«Les élections municipales à Saint Jean de Luz à Ustaritz et à Mecade du XVIe siècle à la Rèvolution», Gure Herria, I (1922), 74. or., II. 305. or., III, 455. or.
«Un singulier procès en 1603-1605 (intenté par la ville de Bayonne à son èvêque)», BSSLAB, XLIV (1923), 287-292. or.
«Les Etats de Basse-Navarre au XVIe siècle», Gure Herria, III (1923), 719-732. or.; IV (1924), 82-95., 210-225., 272-283., 361-372., 538-551. or.
L’Église de Bayonne, Baiona: Lasserre, 1924.
Victor DUBARAT-ekin, La mort de Roland à Roncevaux: d’après quelques textes légendaires, Baiona: Société des sciences lettres et arts de Bayonne, 1924, 46. or. (Labur.: BSSLAB, (1924, faks. 3-4), 5-46. or).
Victor DUBARAT–ekin, Un procès entre l’Évêché de Bayonne et le Monastère de Roncevaux au XIVe siècle (1332-1335), Baiona: Imp. du Courrier, 1926, 208. or.
«Madaleine Larralde», Gure Herria, VI (1926), 705-719. or.
«Au séminaire de Larressore en 1738», Gure Herria, 6 (1926), 413-418. or.
«La Convention et la langue basque», BSSLAB, (1927), 272. or.
Curiosités du Pays basque, Baiona: Lasserre, 1927.
«Ciboure élit son curé au suffrage universel», Gure Herria, 5 (1927ko iraila-urria), 455-469. or.
«Archives d’Urtubie: inventaire sommaire», Gure Herria, 8 (1928), 359-376; 409-413. or.
«Contrat de mariage Picot-Deville, 1737», BSSLAB, 2 (1928), 325. or.
«Le général luzien Jean Vrolicq, commandant les flottes du Havre au Spitzberg (1618-1637)», Gure Herria, 8 (1928), 154-159. or.
«Danton et le tribunal de Mauléon», Gure Herria, 8 (1928), 160-163. or.
«Un Conflit de préséance à la Collégiale du St Esprit (1759)», BSSLAB, 3 (1929), 153-155. or.
«Prétendus prodiges à Bayonne», BSSLAB, 5 (1930), 119-127. or.
Inventaire sommaire des archives communales avant 1790, Baiona: Imp. Du Courrier, 1932, 174. or.
«Les Basques harponneurs de baleines», Gure Herria, 13 (1933), 39-44. or.
«Captifs basques et béarnais rachetés à Alger en 1785», BSSLAB, 12 (1933), 365. or.
«Bayonne du XVe au XVIIIe siècle», BSSLAB, 12 (1933), 442. or.
«L’évêché de Bayonne», BSSLAB, 13 (urtarrila-ekaina 1934), 5-18. or.
«Huit Basques décédés en 1793 à Capbreton en la Maison de réclusion», BSSLAB, 14 (1934), 318. or.
«Le Diocèse de Bayonne à la veille de la Révolution», BSSLAB, 18 (1936), 179-184. or.
«Monnaies du haut-empire romain», BSSLAB, 20 (1936ko urria-abendua), 374-375. or.
«Deux victimes de la Révolution à Sare», BSSLAB, 20 (1936), 299. or.
«Des prieurés et frères donats de Ainharp, St- Blaise, Utziat et Harambel», BSSLAB, 28 (1938), 276. or.
«Autour de Bayonne du XVe au XVIIIe siècle, d’après les Archives notariales bayonnaises», BSSLAB, 1932, 1933, 1934, 1935, 1936, 1937, 1938.
Bibliografia
BOISSEL, W., «L’oeuvre scientifique de M. le chanoine Daranatz», BSSLAB, LXVII (1946), 71-74. or.
«Daranatz jaun kalonjea», Herria, 58 (1946), 1. or.
ETCHEVERS, J-Ph., «Jean Baptiste dit Juanito Daranatz», Geneanet, https://gw.geneanet.org/jpetchevers?n=daranatz&oc=&p=jean+baptiste+dit+juanito (2021eko apirilak 24).





