Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE NAFARROAKO EGILEAK ETA OBRAK

CORTES VITAS, Cristobal Maria (Tutera, 1740 – Tutera, 1804).

Karguak eta lanbideak

 Idazlea, dramaturgoa, poeta eta historialaria.

Ibilbidea

Tuteran jaio zen 1740ko otsailaren 12an, eta aita Vicente Cortes zuen, hiri hartako Udaleko errejidorea. Coleta Bordarekin ezkondu zen Cristobal Maria Cortes. Aitaren urratsei jarraikiz, Tuterako errejidorea izan zen 1778an eta 1788an, eta alkatea 1790ean, eta handik hurrena erresumako politikagintzara iragan zen, Nafarroako Gorteetako prokuradore izateko 1794an eta 1801ean eta Diputazioko diputatua, Hiru Estatuen bi batzarren arteko aldian. 1794-1797 bitarteko Gorteetan eta hurrengo urteetako Diputazioan nabarmendu zen bere hitzaldi patriotikoengatik, Konbentzioko gerra frantziarraren testuinguruan eta hark izanen zituen ondorioei erantzunez, 1800etik aurrera Espainiako Gobernuak presioak egin baitzituen Nafarroako erresumaren Zuzenbidea eta erakundeak suntsitzeko. Cortes Vitasek Nafarroaren berezitasuna defendatu zuen, Monarkia hispanikoaren baitan txeratutako gorputz politiko desberdina zela argudiatuz.

San Adriango markesaren ondoan Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público (1773) delakoa sortu zuen, eta haren barnean egin zuen ibilbide luzean hainbat kargu bete zituen, besteak beste, bitarteko idazkaria, aldi bateko zuzendaria, zuzendariordea, idazkaria eta zentsorea, eta horiez gain haren ordezkaria Madrilen ere izan zen, Gortean bizitzea egokitzen zitzaiolarik. Elkarte horretan ari zela elaboratu zuen Proyecto de un Seminario Patriótico para la educación de la Noble juventud de este País izeneko lana. Tuteran hil zen 1804ko apirilaren 22an, eta Magdalenaren elizan ehortzi zuten.

Kultura handiko gizona zen; ongi ezagutzen zituen latina, frantsesa, eta ingelesa, azken horretatik itzuli baitzuen Youngen Mendekua lana, 1785ean. Literatura oparo idatzi zuen, tartean dramaturgia eta poesia. Haren sormen literarioak neurri batean inspirazio historikoa zuen, esate baterako, El Conde Don García de Castilla (1778) eta Sancha de Navarrao el amor conyugal (1800) tragediak, edo El triunfo de la paz (1785) poema, Tuterako historiaren ingurukoa, hiriko katedralaren eraikuntza ospatzeko festak deskribatzen zituena. Alderdi historiografikoa ere landu zuen, haren lana gorde ez bada ere. Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público elkartearen aktetatik ondorioztatzen denez, Cortesek 1780an irakurri zuen han Prólogo para un Compendio de la Historia de Navarra, o Plan para la formación de dicho Compendio para la instrucción de los Jóvenes de el Reino izeneko hitzaldia. Fernando Mikelarenak egiaztatu duenez, Cristobal Maria Cortesek historiografia ongi ezagutzen zuen, horregatik, 1790ean Diputazioari lan bat aurkeztu ziotenean, hura ebaluatzeko enkargua eman zion. Lan hura Epítome de la Historia de Navarra zen, Manuel Intzaren eskuizkribu amaitu gabe bat, Jose Moreten Anales del Reino de Navarra lanaren liburukiak laburtzen zituena.

Obrak

Nuestra Señora del Romero, 1765, Martínez Fernández de Bobadilla, M. (arg.), Tutera: Imprenta Castilla, 2000.

Prólogo para un Compendio de la Historia de Navarra, o Plan para la formación de dicho Compendio para la instrucción de los Jóvenes de el Reino, Tutera, 1780. Galdua.

Atahualpa. Tragedia, Madrid: Antonio de Sancha, 1784, Arellano, I. (arg.), Iruñea: EUNSA, 1993.

El triunfo de la paz. Poema que con motivo de las fiestas que hizo la […] Ciudad de Tudela […] en la ereccion a Catedral de su Santa Real Iglesia, Madrid: Joaquín Ibarra, 1785.

Chrisbalto. Ecloga quâ pastorem suum optimum […], Iruñea: Antonio Castilla, 1786.

La Sociedad. Égloga entre Fileno y Menandro. Memorias de la Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público, Madrid: Imprenta Real, 1787, 180.-203. or.

Sancha de Navarra o El amor conyugal. Tragedia, 1800. Eskuizkribua. Real Academia de la Historia, Premios, 1800.

Eponina, o el amor conyugal, Madrid: Benito Cano, 1801.

Bibliografia

Castro Álava, J. R., Autores e impresos tudelanos. Siglos xv–xx, Iruñea: Vianako Printzea Erakundea, 1963, 142.-177. or.

Fernández, A. R., «Dos dramaturgos navarros en la transición del siglo xviii al xix», in Príncipe de Viana, 64. libk., 230. zk. (2003), 715.-736. or.

Guijarro Salvador, P., El espíritu ilustrado en Navarra: los marqueses de San Adrián y la Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público, Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2016.

Herrera Navarro, J., «Cristobal María Cortés y Vitas», in Diccionario Biográfico Español, Madrid: Real Academia de la Historia. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/77295/cristobal-maria-cortes-y-vitas (2018ko urriaren 6an egindako kontsulta).

Mikelarena Peña, F., «La inesperada trayectoria política e institucional de un dramaturgo neoclásico», in Bulletin Hispanique, 114. libk., 1. zk. (2012), 153.-193. or.

Pérez Arche, M. R., «La biblioteca de un escritor del siglo xviii: Cristóbal María Cortés y Vitas», in Príncipe de Viana, 54. libk., 198. zk. (1993), 185.-292. or.

Sáinz Pérez de Laborda, M., Apuntes tudelanos, Tutera: Gráficas Mar, 1969, 373.-375. or.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Cortes y Vitas, Cristobal Maria”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. pp. 573-575.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP