Karguak eta lanbideak
Magistratua eta historialaria
Ibilbidea
Zuzenbidean hezia izan ondoren, 1860an hasi zuen bere ibilbidea epai-arloan, bere sorterriko epaile osagarri bezala, Napoleon Bonaparteren bigarren inperioan. Hurrengo urtean, 1861ean epaitegi berean ordezko epaile izendatu zuten. 1864an Chambongo prokuradore nagusi izendatu zuten, Creuseko departamenduan, eta handik gutxira, 1866an, inperioko prokuradore aritu zen Auchen, Gersko departamenduan. Bigaren inperio garaian ere, 1869an, abokatu nagusi izateko hautatu zuten Ageneko epaitegian, eta Frantzian Hirugarren Errepublika ezarri zenean, Pauko Parlamentuko abokatu nagusi izendatu zuten, Pirinio Atlantikoen departamenduan, 1871. urtean. Handik, Okzitaniako Tolosako apelazio auzitegira aldatu zuten, l’Ariege departamenduan. Urte horretan bertan, Errepublikako prokuradore izendatu zuten Aix-en-Provencen, eta lan horretan eman zuen hamarkada bukaerara arte, 1879. urtera arte hain zuzen. Justizia arloan ez zuen beste kargurik hartu, bere borondatez erretiratzea erabaki eta gero, urte hartan bertan, Frantzian ezarritako errepu- blikanoen gobernuarekin zituen desadostasunak zirela-eta.
Historiarekin loturik, gaztetatik agertu zuen bere sorterriaren, antzinako Limogesko bizkonderriaren, historiarekiko interesa. Bertako historia gertakari nagusiekin zerikusia zuen oro biltzen aritu zen, liburuak ala eskuizkribuak izan, Erdi Arokoak, aro modernokoak edota garaikideak, berak bizi zuen XIX. mendera arte. Justizia administrazioko erakunde eta multzoetan lan egiten zuen garaian hainbat ikerketa lan argitaratu bazi- tuen ere, gehienak 1879tik 1909ra egin zituen, hau da, erretiratu zenetik hil arte joan ziren hogeita hamar urteetan. Normalean, Navesko gazteluan eta Parisko Oudinot kaleko etxe batean egiten zuen lan, biak ala biak bereak.
Historialari gisa, aipatzekoa da, lehenik eta behin, Limoges behereko elkarte historiko eta literarioaren sortzaile izan zela 1856. urtean (Société historique et littéraire du Bas-Limousin), eta baita Correzeko Letren, Zientzia- ren eta Artearen Elkartekoa 1878.ean (Société des Lettres, Sciences et Arts de la Corrèze). Horrez gain, Erdi Aroko historiari buruz egindako lanen artean, XV. mendeko Limogesko bizkonderriari buruzko ikerketa bikain bat egin zuen, eta aro modernoari buruz egindako ikerketa ugarien artean, nabarmentzekoa da XVI. mendeko erlijio gudetan Limoges behereko historia aztertzen duena. Protestantismoaren eta gatazka erlijiosoen ikerketan espezializatzearekin batera, Pirinioen iparraldeko euskal lurraldeetako kalbinismoa aztertzen hasi zen, bereziki, ordura arte argitaragabe zegoen Jaques Bela abokatu eta adituaren obra, XVII. mendeko intelektual zuberotar esanguratsua ezagutzera emanez.
Obrak
La vicomté de Limoges, géographie et statistique féodales, Périgueux: Cassard frères, 1873.
Tulle et le Bas-Limousin pendant les guerres de religion, Paris: H. Champion, 1887.
Histoire du collège de Tulle depuis son origine jusqu’à la création du lycée (1567-1887), Paris: H. Champion, 1892.
Le Protestantisme et l’érudition dans le Pays basque au commencement du XVIIe siècle. Jacques de Bela: biographie, extraits de ses oeuvres inédites, Paris: H. Champion, 1896.
La rupture du traité de Brétigny et ses conséquences en Limousin de l’appel des seigneurs gascons à la trêve de Bruges (1368-1377), Paris: H. Champion, 1898.
Curiosités de la bibliographie limousine, par un bibliophile corrézien, Limoges: Ducourtieux et Gout, 1905.
Recherches sur l’histoire civile et municipale de Tulle avant l’érection du Consulat d’après des documents inédits. II.libk Tulle: Grauffonen moldiztegia, 1908.
La comtesse de Valon, Apollonie de La Rochelambert : souvenirs de sa vie, sa famille, ses amis, ses correspondants. Paris: Plon-Nourrit et Cie, 1909.
Bibliografia
BIBLIOTHEQUE NATIONALE DE FRANCE, Gustave Clément-Simon, https://data.bnf.fr/fr/12192870/gustave_clement-simon/ (kontsulta: 2019ko abenduak 9).
FRANÇOIS, M. eta LEMAITRE, N., « Simon, Clément, Gustave dit Clément-Simon », Annuaire prosopographique : recherche. Comité des travaux historiques et scientifiques (CTHS), https://cths.fr/an/savant.php?id=103112# (kontsulta: 2019ko abenduak 9).
LEROUX, A., «Nécrologie de Gustav Clément-Simon», Annales du Midi (1909), 271. orr.





