Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EGILE ETA OBRA FRANKO-KAROLINGIOAK

CHRONICON FONTANELLENSE (Chronicum Fontanellense, Annales Fontanellenses, Chronicon sancti Wandregesili) (840-856)

Ibilbidea

Fontenelleko San Wandrille abadian 840tik 856ra bitarte ondutako kronika laburra da. Bikingoen erasoei buruzko kontakizunak dira interesekoak historiografiarako, baina, kronikan, halaber, kontatzen da Karlos II.a Burusoilak batzar bat egin zuela Verberien, 850. urtean, eta batzar hartara, opariak eskuetan zituztela iritsi zirela Induon eta Mition enbaxadoreak, biak ere nafarren buruzagiak. Bake eskean joan ziren, eta, behin huraxe lortutakoan, etxera itzuli ziren.


Obrak

Laporte, J. (arg.), «Annales Fontanellenses priores (Chronicon Fontanellense)», in Mélanges de la Société d’Histoire de Normandie, 15e série, Paris: Rouen, 1951, 65.-90. or.

Bibliografia

Gumbert, J. P., «Un manuscrit d’Annales de Saint-Wandrille retrouvé», in Bibliothèque de l’École des Chartes, 136. libk., 1. zk.(1978), 74.-75. or.

Pérez de Laborda, A., Guía para la historia del País Vasco hasta el siglo ix. Fuentes, textos, glosas, índices, Donostia: Txertoa, 1996, 281.-282. or.

Aipamen bibliografikoa

Vega López, F., “Cronicón Fontanellense”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 201-202.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP