Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE FRANTZIAKO EGILEAK ETA OBRAK

CHAPPUYS, Gabriel(Amboise, Frantzia, ca. 1546 – Paris, ca. 1613).

Karguak eta lanbideak

Humanista, filosofoa, idazlea, historialaria eta itzultzailea

Ibilbidea

Errege-liburutegiko zaindari eta Frantziako errege Frantzisko I.aren ganberazain Claude Chappuysen iloba zen Gabriel Chappuys eta, osabak bezala, hezkuntza humanista jaso zuen, eta gazte-gaztetatik interesatu zitzaizkion literatura, historia eta hizkuntzak. Bere garaiko beste humanista asko bezala, pertsona ibiltaria izan zen, eta Italiako eta Frantziako noble eta eklesiastiko nabarmenen zerbitzura jardun zuen. Savoiako duke eta Piemonteko printze Emmanuel-Philibert Savoiakoaren gortean lan egin zuen 1574tik 1576ra. Italiako egonaldiaren ostean, Frantziara itzuli, eta Lyonen kokatu zen. Gutxienez 1580ko hamarkadaren hasieratik, Parisen bizi izan zen Pierre Duzio kardinalaren zerbitzura jardunda, eta Frantzisko de Béthuneren begiko bihurtu zen. Frantzisko Maximiliano de Béthune ezagunaren aita zen Frantzisko. Maximiliano, berriz, Sullyko dukea eta Henrike IV.a Frantziakoaren (Nafarroako III.a) ministroa zen. Gabrielen ibilbidea zela-eta, errege-kronikari izendatu zuten 1585ean, eta gaztelaniaz oso ondo zekienez, Henrike IV.a erregeak erregearen gaztelaniazko idazkari-interpretearen kargua eman zion 1596an. Jatorriz latinez, italieraz eta espainieraz idatzitako lan askoren frantsesezko itzulpenak egin zituen.

Historia-lan ugari idatzi zituen, eta haietatik, Historia del reino de Navarra nabarmenduko dugu. Espainiako erregeek Pirinioen inguruko eremuko erreinua konkistatzean «usurpazioa» egin zutela justifikatzeko idatzi zuen, eta erresuma Henrike IV.ari itzultzeko eskatzeko. Halaber, latinez, italieraz eta espainieraz idatzitako lan ugari itzuli zituen.

Obrak

Les Figures de la Bible, Lyon: Honorat Barthélémy, 1582.

Les Facétieuses journées, Paris, 1584. Berrarg. Paris: Honoré Champion, 2003.

L’art des Secrétaires, Le Lettré de Venise à la cour d’Henri III, Francesco Sansovinoren itzulpen partziala, Paris, 1588.

Histoire du Royaume de Navarre, Paris: N. Gilles, 1596.

L’estat, descriptions et gouvernements des royaumes et des républiques du monde tant anciennes que modernes —Royaume d’Espagne—, Paris: Pierre Cavellat, 1598.

La Toscane Française Italienne, Paris, 1601.

Histoire de la Guerre de Flandre, Paris, 1611.

Les Chroniques et Annales de France, commencées par François de Belleforest, continuées par Gabriel Chappuys, Paris: Buron, 1617.

Morale de Caton, Paris: Louis Chamhoudry, 1653.

Bibliografia

Berthé de Besaucèle, L.; Girardi, J.-B.: Étude sur l’évolution des théories littéraires en Italie au xvième siècle, suivie d’une notice sur G. Chappuys, traducteur français de Giraldi, Paris, 1920. Berrarg. Genève: Slatkine, 1969, 256.-296. or.

Bibliothèque Nationale de France:Gabriel Chappuys, http://data.bnf.fr/12027482/gabriel_chappuys/ (2018ko irailaren 28an egindako kontsulta).

Boccazzi, G.: «I traduttori francesi de Stefano Guazzo. I. Gabriel Chappuys» in Bulletin du Centre d’études franco-italien, 3 (1978), 43.-56. or.

Dechaud, J. M.: Bibliographie critique des ouvrages et traductions de Gabriel Chappuys, Genève: Droz, 2004.

Romera Pinto, I.: «Un traducteur oublié de la Renaissance: Gabriel Chappuys» in Thélème: Revista complutense de estudios franceses, 12 (1997), 337.-343. or.

Aipamen bibliografikoa

Adot Lerga, A., “Chappuys, Gabriel”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 707-708.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP