Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE Euskal herritik kanpoko egileak eta obrak

CAVAILLÈS, Henri (Paue, Pirinio Atlantikoak, Frantzia, 1870eko abenduak 17 – Paris, 1951eko abuztuak 22).

Karguak eta lanbideak

 Geografoa

Ibilbidea

Geografo hau jatorriz Tarnekoa zen, Biarnon finkatu zen familia protestante bateko kidea. Hainbat lizeotan aritu zen irakasle 1931n, harik eta doktoratu ondoren Bordeleko Letren Fakultateko Geografia katedran sartu zen arte. Hortxe hartu zuen erretiroa 1941ean.

Revue Générale des Sciences, Annales de Géographie eta Revue Politique et Parlementaire aldizkarietan argitaratutako bere lan zientifikoaren zati handi batean Pirinioetako munduari buruzko hainbat gai aztertzen ziren, horietan mendialdeetako giza geografiaren ikuspegi berri bat emanez. Hizpidea jarri zioten mendien baso-soiltzeak, Pirinioetako haranen bizimoduek eta artzaintzaren ekonomiaren bilakaerak, besteak beste.

Haren ekoizpen guztia garrantzitsua izanik ere, artikulu bat nabarmentzen dugu bereziki, ia aldi berean liburu gisa argitaratua, Pirinioetako mendikatearen alde bateko zein besteko haranek sinatzen zituzten nazioarteko hitzarmenei buruzkoa, horien bidez bakea, merkataritza eta aprobetxamenduak kontserbatzeko, haran sinatzaileetako auzotar guztien mesederako. Idazlan hori, merezimendu osoz, gaiari buruzko obra klasiko bihurtu da, kontsultarako ezinbestekoa, nahiz eta hitzarmen horiei buruzko Cavaillesen interpretazio batzuk gehiegizkoak izan.

Obrak

«Une fédération pyrénéenne sous l’Ancien Régime. Les traités de lies et passeries», Revue historique, 105 (1910), 1-34 eta 241-276. or. Liburu-formatuan ere argitaratu zen: Une fédération pyrénéenne sous l’Ancien Régime. Les traités de lies et passeries, Nogent-le-Rotrou: Imp. de Daupeley-Gouverneur, 1910.

Bibliografia

PAPY, L., «Henri Cavaillès (1870-1951)», Cahiers d’Outre-Mer, 15 (1951), 272-275. or.

— «Henri Cavaillès (1870-1951)», L’information géographique, 15-5 (1951), 197. or.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP