Karguak eta lanbideak
Historialaria eta idazlea
Ibilbidea
Eskolapio honek, Aragoi, Errioxa eta Nafarroako hainbat herritan irakasle arituak (Jaka, Iruñea, Tafalla, Cascajo, Logroño eta Daroca), 1897an jantzi zuen eskolapioen abitua Zaragozan, eta aldizkari-artikulu ugari idatzi zituen, bai eta idazlan poetikoak ere. Jakan, La Aurora del Pirineo literatura-aldizkaria sortu zuen, eta Tafallan La Juventud Calasancia kultura-aldizkaria.
Gainera, historialari gisa, Darocari buruzko historia bat argitaratu zuen, eta beste bat Tafalla herriari buruz, antzin-antzinatik hasi eta XX. mendea hasi artekoa. Erriberriko merinaldearen herri garrantzitsu hori Nafarroako errege-erreginen egoitzetako bat izatera heldu zen, eta hari buruzko idazlana tradizio historiografiko luze bateko beste bat da, Nafarroako Erresumaren herri garrantzitsu horren historia aztergai hartu duen tradizio bat. Hor kokatu behar da, halaber, Jose Maria Jimeno Jurio argitaratu lana.
Obrak
Historia completa y documentada de la M. N. y M. L. ciudad de Tafalla, Tafalla: Maximino Albéniz, 1920.
Historia de Daroca, Zaragoza: Heraldo de Aragón, 1954.
Bibliografia
«Beltrán Roche, José», Gran Enciclopedia de Navarra, http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=5346 (2020ko abenduak 29).





