Karguak eta lanbideak
Ingeniari lur-neurtzailea eta historialaria.
Ibilbidea
Gerardo de Basaldua eta Manuela Elondigoitiaren seme izandakoak Río de la Platara emigratu zuen eta 1868an Montevideon ezarri zen. Brasil, Argentinako Chacó eta Bolivia zeharkatu eta gero, Argentinan bizitzea erabaki zuen, eta bertan Buenos Aires, La Plata, San Nicolás de los Arroyos, Pergamino eta Rawsonen izan zen. Buenos Airesko Zientzia Zehatzen Fakultatean ikasi zuen, eta 1904. urtean lur-neurtzaile bezala izen eman zuen.
1876an Diolinda Nuñezekin ezkondu zen.
Argentinako masoneriako kide izan zen, Buenos Airesko Pergaminoko 53. Anaidi Logiakoa eta 13. legearen Obedientzia Logiakoa.
Euskal taldeko kide langilea, adiskidetasun harremana egin zuen Jose R. Uriarterekin, La Baskonia aldizkariaren jabea, Martin Errekaborderekin, Llavalloleko Euskal Etxeko presidentea, eta Pedro Luro baxenabartar lurjabe dirudunarekin. 1912an Montevideoko Euskal Erria Euskal Anaitasun Elkartean eman zuen sarrera hitzaldian onartu bezala, Sabino Arana Goiri ezagutu zuen eta harekin bat zetorren politikoki. Euskadiren independentziaren alde egiten zuen hitzaldia Jose R. Uriartek argitaratu zuen Gora Euskaldunak izenburupean.
1893an Erné. Leyenda kántabro-americana eleberria eman zuen argitara, eta bertan, urrundutako aberriarekiko lotura eta herrimina azaleratzeaz gain, euskaldunen eta Amerikako jatorrizko herritarren etorki amankomunari eta hizkuntza antzekotasunari buruzko bere teoria fantastikoa agertu zuen.
1899an Chubut Eskualdeko Gobernazio idazkari nagusi izendatu zuten. Hurrengo urtean, bitarteko gobernadore lanetan aritu zen, eta Nekazaritza, Abeltzantza eta Piszikultura Eskola Praktikoa sortzeko dekretua sinatu zuen.
Argentinako presidente askoren adiskide izan zen: Domingo F. Sarmiento, Luis Saenz Peña, Jose F. Alcorta eta Julio Rocarena.
Antropologo eta filologo autodidakta izan zen, eta 1910ean Kalkutan Argentinako kontsul nagusi izan zenean, bertako kulturarekiko interesa agertu zuen, eta haren jatorria eta Euskal Herriarena lotu zituen. Ateratako ondorioak La raza roja lanean bildu zituen.
Natur zientzietan izan zuen interesak Buenos Aires eta La Platako natur zientzien museoarekin, Argentinako Institutu Geografikoarekin eta Argentinako Zientzia Elkartearekin elkarlanean aritzera eraman zuen.
1897an Julio A. Roja presidenteari euskaldunak Patagoniara emigra zezaten plan bat aurkeztu zion 1876ko lur, immigrazio eta kolonizazio legean txertatzeko: Reservas Fiscales, Proyecto de Colonia Vasca en la Patagonia. Lan horrek «Euskal Berri» deituko zen kolonia bat sortzea proposatzen zuen eta, hiru urtetan, bertara 10.000 etorkin euskaldun eramatea zuen helburu. Ande mendikatearen ertzean hasi eta Chubuteko San Jorge golkora arte zabalduko litzateke, kostalde atlantikoan. Proiektuaren planoan koloniaren helburuak betetzeko baliatuko zituzten eskualdeko portuak zehazten ziren: Ulloa, Aristizabal, Bilbo, Baiona eta Donostia. Horiekin batera, «kanpamentuak» ere aipatu zituen: Gasteiz, Urduña, Iruñea, Ibañeta eta Gernika.
1893an Chicagoko Erakusketa Unibertsalean izan zen, eta bertan aurkeztu zuen bere sega-makina, Euskaria izenekoa. 1900. urtean Parisko Erakusketa Unibertsalera joan zen Argentinako ordezkari bezala, Entre Ríos, Corrientes eta Misiones eskualdeetako produktuak sustatzeko.
1894an La Mañana egunkarian Kubako independentziaren aldeko artikulu bat idatzi zuen eta protesta ugari jaso zituen kolonia espainiarreko hedabideen aldetik. Hainbesterainokoa izan zen sortutako harrabotsa, ia duelu bat izan zuela El Correo Españoleko zuzendariarekin.
1903ko abuztuaren 3an Buenos Airesko La Prensa hedabideak euskara sutsuki defendatzen zuen artikulua argitaratu zion, Miguel de Unamunoren postulatuei kontra eginez. Urte hartan bertan Llavalloleko Euskal Echea Eskolaren inaugurazio ekitaldian parte hartu zuen hitzaldi batekin.
Obrak
Erné, Leyenda Kántabro-Americana, Buenos Aires: Imp. de La Nación, 1893.
Agricultura. Cultivo del maíz. Estudio sobre el cultivo y siega del maíz, y utilización del tallo en la Provincia de Buenos Aires, La Plata: Talleres de Publicaciones del Museo, 1897.
«Monstruos argentinos», Caras y Caretas, semanario festivo, literario, artístico y de actualidades, II. urtea, 32, Buenos Aires, 1899ko maiatzak 13.
Contribución al estudio de la prehistoria e historia de la nación euskalduna, Buenos Aires: Compañía Sud-Americana de Billetes de Banco, 1900.
Pasado, presente y porvenir del territorio nacional de Misiones, La Plata: [s.n.], 1901.
Resumen histórico-filológico del idioma eskera y de sus concordancias con el Samskritz y las más antiguas tradiciones de la humanidad, Buenos Aires: Imp., Lit. y Enc. de Alberto Monkes, 1902.
«Importancia del idioma euskera y la opinión del Sr. Unamuno», La Prensa, Buenos Aires, 1903ko abuztuak 3.
Prehistoria de la Nación Eskalduna, Buenos Aires: Imp. y papelería Somoza Hnos., 1905.
«Un sabio», La Baskonia, 449, Buenos Aires, 1906ko martxoak 20.
Contribución al estudio de la prehistoria universal, Primera edición ordenada por el Ministerio de Instrucción Pública de la República Argentina. Resultado de cuatro conferencias dadas en la Facultad de Filosofía y Letras de la Universidad de Buenos Aires en julio y agosto de 1906, Buenos Aires: Tip. La Baskonia, 1907.
Memorias sobre la Raza Roja en la Prehistoria Universal, Calcuta: Thacker, Spink and Co., 1911.
Los Mercados del Indostán. Establecimiento de una línea de vapores directos entre Buenos Aires y Calcuta para transportar durmientes de quebracho colorado, mulas, caballos, harina a Los Mercados del Indostaní, Buenos Aires: Imp. La Baskonia, 1911.
Gora Euskaldunak, Conferencia del Sr. Ingeniero F. de Basaldua en Montevideo, el 31 de marzo de 1912, al inaugurarse la sociedad Eskal Erria-Zazpirak-bat, Buenos Aires: Tip. La Baskonia, 1912.
«La catástrofe Glacial», Anales de la Sociedad Científica Argentina, Buenos Aires: Imp. y Casa Editora Coni, XCVI (1923), 76-82. or.
Partido Americano, Rawson, 1924.
Prehistoria e historia de la civilización indígena de América y su destrucción por los bárbaros del este, Buenos Aires: Imp. La Baskonia, 1925.
Origen americano del alfabeto. Inventado por hombres de nuestra misma raza roja eskaldun. Lan mekanografiatua, datarik gabekoa. Biblioteca del Congreso de la Nación Argentina-n dago.
Bibliografia
AUZA, G. J., «Bibliografía vasca de Argentina 1850-2007», Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 39 (2013), 27-100. or.
EZKERRO, M., Historia del Laurak Bat de Buenos Aires, Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Urazandi bilduma, 9. zk., 2003.
— «Promotores de la cultura vasca en Argentina», Los Vascos en la Argentina, Buenos Aires: Fundación Juan de Garay, 2006.
REGGINI, H., Florencio de Basaldúa, un vasco Argentino, Buenos Aires: Academia Nacional de Educación, Serie Estudios 22, 2008.
ITURRIAK
URIARTE, J. R. (arg.), «Don Florencio de Basaldúa», Los Baskos en el Centenario, Buenos Aires, 1910.
«Falleció el ingeniero Basaldúa», La Baskonia, 1392 (1932ko maiatzak 30), 380. or.





