Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EUSKAL HERRITIK KANPOKO EGILEAK ETA OBRAK

AVANNES, Theophile d’ (Normandía, XIX. mendea).

Karguak eta lanbideak

Historialaria

Ibilbidea

Historialari normandiarra, Evreuxeko Gizarte Auzitegiko presidenteordea eta Académie Ebroïcienneko sortzaile eta presidentea.

Besteren artean, 1839 eta 1841ean hurrenez hurren, bi liburukitan argitaratutako Esquisses sur Navarre lanaren egilea. Kontakizun historiko eta literarioen bilduma da, gutun moduan, erromantikoki emanak eta kutsu kostun- brista nabarmenarekin, baina berme kritikorik gabekoak. Testuarekin batera, interes handikoak dira eskaintzen dituen Baxenabarreko irudi ugariak.

«Gutun» gehienek Baxenabarreri buruzko informazioa ematen dute, modu literarioan, eta, batzuetan, are fantasia puntu batekin. Informazio gehien eskaintzen duten gutunak honakoak dira: bigarrena (Nafarroako historiak lotura du, funtsean Evreuxeko konderriarekin; Evreuxeko gaztelua; Nafarroako hiru gazteluak, Charles le Simple eta Rollon; Herleve eta Robert artzapezpikua); bosgarrena (Frantziako Luisek Evreuxi armak ematen dizkio; Frantziako Juana, Evreuxeko kondea, Nafarroako Erregina); seigarrena (Juanak Nafarroako bigarren gaztelua eraikitzen du; bertan bere gortea ospatzen du; garaiko jantziak; harrera jendetsua gazteluan), zazpigarrena (Carlos VII, Ines Sorel eta Juana de Arco, Nafarroan); hemezortzigarrena (begirada Evreuxeko konderriari, Karlos IX.aren, Enrique III.aren eta Enrique IV.aren erregealdietan); hogeita bigarrena (Nafarroako hirugarren gaztelua eraikitzea, Mansart; Nafarroako 1680., 1722. eta 1775. urteetako jabetzen hiru mapa); hogeita zortzigarrena (Nobleen Batzarra Nafarroan, 1789. urtean; bere koadernoek berretsitako oinarri liberalak; herritar-printze agintaria M. M. de Bouillon eta Narbonaren gizalegezko zin egitea; M. de Bouillon guardia nazionaleko buru zen; ospakizun patriotikoa, askatasunaren jainkosa eta Bouillon dukearen beltza; afari errepublikarra Nafarroan; Bouillon dukearen heriotza; bere etxeko hilobien donaustea), edota hogeita hamargarrena (Josephine Nafarroara iristen da; bere ezkontza erlijiosoaren indargabetzeari buruzko xehetasun ezezagunak).

Obrak

Notice historique et statistique sur le clép. de l’Eure, Louviers: Ch. Achaintre, 1834.

Notice sur les armoiries des villes du département de l’Eure; Armoiries des principales villes de la province de Normandie, Louviers : C. Achaintreren moldiztegia, [1836]

Esquisses sur Navarre, Rouen, Imp. De Nicétas Periaux, 1839-1841. Berred. faksimilea: Paris: le Livre d’histoire, 2003. 2 liburuki.

Société charitable de Saint-François-Régis établie en Algérie pour le mariage des indigents… Extrait du «Moniteur algérien» du 20 mai 1856. Compte-rendu des opérations de l’oeuvre pendant l’année 1855, [d.g.] : [i.g.], [1856].

Bibliografia

MILLEVILLE, H. J. G. de, Armorial historique de la noblesse de France, Léon Waïsse, 1843, 16-17. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP