Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE Euskal Herri Kontinentalako egileak eta obrak

AUBERT, Jules (Baiona, 1855 – Baiona, 1940)

Karguak eta lanbideak

Kazetaria, historialaria

Ibilbidea

Jules Aubert Baionan sortu zen 1855ean. Bere aita, merkatari aberatsa, Baionako goiko gizartekoa zuen. Zuzenbideko Lizentzia ukan eta, kazetaritzarantz orientatu da. Le Figaro egunkariarentzako tokiko berri-emailea eta Le Courrier de Bayonne-ko erredaktorea izan da.

Katoliko eta erregetiar kartsua, Baionako Comité du Souvenir Français-en sartzen da Idazkari nagusi gisa. Hiriaren Historia markatu duten gertaera garrantzitsu batzuk ezagutarazteko edo oroitarazteko xedearekin ibiliko da bere bizi osoan. Horretarako, oroitarri edo monumentu oroigarri batzuen abiarazlea izan da.

Adibidez, Aubert-ek 1814an gertatu diren guduak oroitarazteko bi monumenturen eraikitzea bultzatu du: Saint-Etienne auzoko Hilen oroitarria (1814ko Baionako setioan hildako frantses soldaduak omentzen dituena) eta Hiriburuko Gurutzearen ondoan eraikitako obeliskoa (1814ko abenduaren 13ko Hiriburuko gudua gogoratzen duena).

Aubert-ek 1523ko setioaren inguruan ere lan egin du. Gertaeraren laugarren mendeurrena ospatzen duen plaka oroigarria Courtine-ko harresiaren gainean ipintzea proposatu du. Ekitaldi honen karietara, «Le IVème centenaire de 1523 (Siège de Bayonne)» artikulu laburra idatzi du, setioari ikusgarritasun gehiago emateko asmoarekin. Bestalde, Henri Courteault historialariak gertakari honen errealitatea zalantzan jarri du eta, Le siège de Bayonne en 1523, les impériaux dans le Sud-Ouest de la France izeneko artikulua argitaratzen du 1930ean hari ihardesteko, zeinean setioaren existentzia konfirmatzen duten artxiboko dokumentu ezberdin batzuk publikatzen baititu (besteak beste, Vauban-en eta du Bellay-ren memorioak, François de Beaucaire Metz-eko apezpikuaren gutunak,… eta batez ere Pietro Martire d’Anghiera-k Cosenza-ko artzapezpikuari zuzendu zizkion bi gutun).

Obrak

«Bismarck à Biarritz en 1862 et 1865», Biarritz-Thermal, 35 (1898).

«La Flotte de l’Amiral Camara à St-Sebastien», Biarritz-Thermal, 36 (1899).

«M. Rostand au Pays-Basque», Biarritz-Thermal, 52 (1901).

Le IVème centenaire de 1523 (Siège de Bayonne), Baiona: A. Foltzer, 1923, 8 or.

Le siège de Bayonne en 1523, les impériaux dans le Sud-Ouest de la France, Baiona: Imprimeries du Courrier, 1930, 36 or.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP