Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

ARRIETA-MASCARUA SARACHAGA, Jose Miguel (Jose Miguel Arrieta-Maskarua Saratxaga) (Gueñes, Bizkaia, 1817 – Madril, 1869).

Karguak eta lanbideak

Parlamentaria, Bizkaiko ahaldun nagusia, hizlari eta politikari karlista, Probintziako aita

Ibilbidea

1817ko uztailaren 18an Gueñesen (Bizkaia) jaioa, Bizkaiko Enkarterrietako familia leinargi batean, 1869ko apirilaren 15ean hil zen, Madrilen, 51 urterekin. Karlismoaren eta neokatolizismoaren babesle ospetsua izan zen «Jaungoikoa eta Foruak» lemapean. Bere aita Jose Maria Arrieta-Masca- rua Martinez de Lejarza (1786-1822) zen, eta bere ama Petronila Sarachaga Puente Bolibar (1796-1860). Jose Miguel Arrieta-Mascarua 1849ko abendua- ren 12an ezkondu zen, Magdalena Garay Sanchez de Illanes Montehermoso mexikarrarekin, eta Bilbon bizitzea erabaki zuten. Zortzi seme-alaba izan zituzten, eta haien artetik Lorenzo (1821-1891) izan zen ezagunena, alderdi karlistako kide nabarmena izan baitzen.

Jose Miguel Bilbon bizi zen, eta bere ondarea Lorenzo anaiarekin partekatzen zuen (zenbait jabetza Enkarterrietako eta Bilbo inguruan). Bizkaiko ja- been Elkarteko kide izan zen.

Lehen letrak Aita Peredarekin ikasi zituen, eta ondorengo ikasketak Ber- garako apaizgaitegian, Madrilgo Nobleen Errege Apaizgaitegian (1827-1831), Oñatiko Unibertsitatean (1831-1833) eta Salamancakoan (1833-1834) egin zituen. Azken horretan, Lege Batxilerra eskuratu zuen. «Ikusmen urria» zuelaeta, ez zuen Lehen Gudu Karlistan parte hartu, eta, horri esker, lege ikasketak burutzeko aukera izan zuen Madrilgo Unibertsitate Nagusian.

Ideologikoki tradizionalismoari atxikia, Arrieta-Mascarua gerraondo karlistako bizkaitar politikari prototipikotzat hartua da: jarrera moderatuko politikariak, elkar ulertzea bilatzen zutenak eta tokian tokiko zein probintziako boterearen kontrola zutenak. Bere ibilbide politikoa Lehen Karlistaldiaren on- doren hasi zen, Gueñesko apoderatu izan baitzen Bizkaiko Batzar Nagusietan, 1939ko abenduan. Orduko hartan ere, argi erakutsi zituen bere ideologia tradizionalista eta oratoria, eta hainbat urtez aritu zen lan horretan: 1841, 1844, 1846, 1854, 1859, 1862 (probintziako batzarrean, Abandoko ordezkari), 1866 eta 1868. 1841eko saiakera karlistan ere parte hartu zuen, Gueñesko Diputazioko kide zela.

Probintzia Gobernuan, Bizkaiko Gobernu Batzarreko kide izan zen 1843an. Urte hartan, Arrieta-Mascarua Gorteetan ordezkari aritu zen, 1841 baino lehenagoko egoera berrezartzen saiatzeko. Beste zenbait kargu bete zituen hu- rrengo urteetan: Aldundiko bigarren aholkulari (1844-1846), Gorteetako diputatu, hirugarren diputatu nagusi 1854-1856 biurtekoan (1855ean lehen di- putatu izatera pasa zen) eta lehen diputatu nagusi hurrengo biurtekoan (1856- 1858). Hautapenezko kargu horiez gain, Gorteetan Bizkaiko ordezkari izan zen eta baita Probintziako aita ere. Azken horri loturik, Jaurerriko ordezkari aritu zen 1859ko Diputazioen Konferentzian, Marokoko gerraz jarduteko.

Bizkaiko politikagintzan egindako lana, Gorte madrildarretan egindako ordezkari lanarekin borobildu zuen. Gorteetako diputatu hautatu zuten zazpi aldiz, 1843 eta 1869 artean. Ez zen tribunan maiz aritzekoa, eta, aritu izan zenean, erlijioa, euskal Foruak eta herrialdeko interes komertzial eta merka- tariak defendatzeko izan zen. Bere jarduera gogoangarriena, Madrilen, euskal parlamentari eta diputatuen biltzarretan izandako parte-hartzea izan zen, 1865 eta 1867 artean, foruzaletasunarentzat bereziki zailak izan baitziren.

Garai bereko beste pertsona askok bezala, politikagintza eta abokatutza prentsako kolaborazioekin uztartu zituen. Bere lehen argitalpenak, Bil- bon, 1840. urtean argitaratu zen El Vascongado egunkarian jaso ziren. Heda- bide horretan agertu ziren euskal Foruen alde egiteko erabili zituen sorkuntza poetikoa eta idazki politikoak, bere ideologia tradizionalistaren erakusgarri. Prentsan idazteaz gain, Arrieta-Mascaruak, bere bizitzaren azken urteetan, Valentin de Berrio-Ochoaren biografia idatzi zuen, Txinako apezpiku martirra (1865), eta baita Aristides de Artiñanok idatzitako Pedro Novia Salcedoren biografiako hitzaurrea ere (1866). 

Bere poemen artean, Euskal Herrian argitaratu zen Al árbol de Guernica ezaguna dago a (1882ko urtarrila-martxoa); bertan, Bizkaiko Foruen defentsa egiten du, Gernikako haritzaren irudia erabiliz. Semanario Católico Vasco Navarro (1866) astekarian argitaratu zen El dedo de Dios ere aipatzea merezi du, euskoiberismoaren topikoak gainditzen baititu (jatorrian Tubal eta hautatutako herriaren mitoa dituen teoria). Arrieta-Mascaruarentzat, Foruak gorde izana zen euskal probintzien ongizatearen muina. Foruak jainkoaren nahiari esker mantentzen ziren, euskaldunek sekula ez zu- telako benetako fedea ukatu. Noek ekarritako erlijioa, hizkuntza eta ohiturak mantendu zituen herri bakarra zen, «jainkoaren probidentzia berezi bati» esker.


Obrak

Vida del Venerable Mártir el Ilustrísimo Sr. D. Valentín de Berriochoa, Obispo de Centuria y Vicario Apostólico de Tonquín, Bilbo: Euscalduna, Tiburcio de Astuyren moldiztegi eta liburu-denda, 1865.

Impugnación a la fusión de Guernica y Lumo, Bilbo, 1882.

«Hitzaurrea». Artiñano, A. de, Biografía del Sr. D. Pedro Novia de Salcedo, Bilbo: Del- masen alargunaren moldiztegi eta liburu-denda, 1866.

 

Bibliografia

 

DELMAS, J., Biografía universal de claros varones de Vizcaya, Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1970, 44-45. orr.


URQUIJO GOITIA, M., «Arrieta-Mascarúa Sarachaga, José Miguel», Diccionario biográ- fico de los parlamentarios de Vasconia (1808-1876), Vitoria-Gasteiz: Eusko Legebil- tzarra, 1993, 192-196. orr.


URQUIJO GOITIA, M., «Arrieta-Mascarúa Sarachaga, José Miguel», AGIRREAZKUENAGA, J. (zuz.), Diccionario biográfico de los diputados generales, burócratas y patricios de Bizkaia (1800-1876), Bilbo: Juntas Generales de Bizkaia-Bizkaiko Batzar Nagusiak, 1995, 126-131. orr.


URQUIJO GOITIA, M., «Arrieta-Mascarúa Sarachaga, José Miguel», Diccionario Biográ- fico Español, Madril: Real Academia de la Historia. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/84558/jose-miguel-arrieta-mascarua-sarachaga (kontsulta: 2019ko urriaren 11n).

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP