Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE Euskal herritik kanpoko egileak eta obrak

ANTHONY, Raoul (Châteaulin, Finistère, Frantzia, 1874ko urriak 12 – Quimper, Finistère, 1941eko irailak 1).

Karguak eta lanbideak

 Medikua eta historialaria

Ibilbidea

Medikuntza militarraren arloko ikasketak egin ondoren, Raoul Anthony Lyongo Medikuntza Fakultatean hasi zen, eta bertan piztu zitzaion anatomia konparatuari eta antropologiari buruzko interesa. Heziketa hori dela eta, azkenean, utzi egin zuen medikuntza militarra. Horren ordez, Pariseko Historia Naturaleko Museoaren Anatomia Konparatuko Laborategian hasi zen. Hain zuzen, erakunde horretan, irakasle aritu zen, eta hainbat ardura bete zituen, hurrenez hurren.

Gizon urduria, medikuntzarekin ez ezik, hizkuntzekin, historiarekin eta filosofiarekin ere interesatua, Hiztegi honetan tarterik badu, honexegatik da: hari zor zaio Nafarroako azken errege-erreginen hezurren identifikazioa eta azterketa. Lan horiek Leskarreko Notre-Dame katedralean Victor Dubaratek oso kontserbazio-baldintza txarretan kausitu ondoren egin ziren. Bere ikerketan, Anthony metodo historikoa eta klinikoa uztartu zituen, eta planteamendu hori errege-erreginen hondarren identifikazioari buruz argitaratu zuen idazlanean islatu zuen, bi zatiz osatua. Lehendabiziko zatian, 1425 eta 1572 bitarteko Nafarroako errege-erreginen familiari, Leskarren lurperatu zituzten haien familiari eta haien hilobiei buruzko azterketa historikoa egin zuen. Bigarrenean, berriz, errege-kriptan aurkitutako hondakinen azterketa anatomikoa.

Gainera, Anthony hainbat azterketa historiko egin zituen gai hauexen gainean: Martin Argaiz Antillonen Historia de los christianos y serenísimos reyes de Navarra izenburuko idazlanaren eskuizkribua, Katalina Foixkoa erreginak igorri dokumentazioa, Madrilgo Liburutegi Nazionaleko eskuizkribuan ematen den Frantzisko I.a Foixkoaren irudikapena; Elisabet Labritekoa printzesa; eta Nafarroako azken errege-erreginen testamentuak.

Frantziako Artxibategi Nazionaletan, bada «Raoul Anthony Funtsa», Anthonyk bere ikerketetan erabili edo idatzi askotariko materialak biltzen dituena.

Obrak

«L’identification des ossements des Rois de Navarre», Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Pau, 53 (1930), 241. or.

«Une source importante pour l’Histoire de la Navarre. Le manuscrit inédit de Argaiz et Antillon aux Archives de la Cathédrale de Pampelune», Revue Historique et Archéologique de Béarn et Navarre, 137-138 (1931ko azaroa-abendua), 209-218. or.

Identification et étude des ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar, Paris: Masson et Cie., 1931.

«Un élément de critique chronologique à propos de documents émanant de la Reine de Navarre Catherine de Foix», Le Moyen Age. Revue Trimestrielle d’Histoire et de Philologie, 3. seriea, 4 (1933), 26-32. or.

«Ysabeau d’Albret, princesse de Navarre, vicomtesse de Rohan, notes biographiques», Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Pau (1935), 5-8. or.

COURTEAULT, H.-rekin, Les testaments des derniers rois de Navarre (François Phébus, 1483.

Madeleine de France, 1493. Catherine de Foix, 1504. Jean d’Albret, 1516. Anne d’Albret, 1532), Paris-Toulouse: Henri Didier-Édouard Privat, 1940.

MEURGEY DE TUPIGNY, J-rekin, «Note sur un manuscrit aux armes de François Phébus, comte de Foix, vicomté de Béarn, roi de Navarre, 1467-1483», Le Moyen Âge. Revue Trimestrielle d’Histoire et de Philologie, 3. seriea, 5 (1934), 177-183. or.

Bibliografia

FEREMBACH, D., «Anthony, Raoul (1874-1941)», History of Physical Anthropology (A-L), New York-London: Garland, 1997, 78-79. or.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP