Karguak eta lanbideak
Testua gaztelaniaz
.Anales de Pamplona, Cronicon Pampilonense.
Ibilbidea
Liburu-urte laburrak dira, Rodako kodexaren bukaeran kopiatuak. Funtsean, azken Banukasitarrei buruzko albiste laburrak dira, hala nola Muhammad ibn Lubb-ek eta Mahel-ek Oibarko gazteluari eraso egin izana; Muhammad Ibn Lubb-ek Silbanius kastroari eraso egin izana edota buruzagi hori errege Antso I.a Gartzezen aurkako borrokan hil izana. Ondoren, Iruñeko errege horren erregealdiaren eta heriotzaren urteak ageri dira, eta halaber, haren anaia Ximeno Gartzezen (925-931) nahiz seme Gartzea Santxezen datu berberak. Era berean, Toda erreginaren nahiz haren biloba Ramiroren heriotzaren berri ematen du, azken hori 981. urtean zendua.
Obrak
De Pampilona.Códice de Roda kodexean sartua231r.-232v. folk., Lacarra, J. M.ª (arg.), «Textos navarros del Códice de Roda», in Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón, 1 (1945), 229.-245. or
Bibliografia
Bautista, F., «Genealogía y leyenda: el surgimiento de los reinos de Castilla y Aragón», in e-Spania. Revue électronique d’études hispaniques médiévales(online), 7 (2009) (2018ko irailaren 19an egindako kontsulta).
Martín Duque, A. J., «Del espejo ajeno a la memoria propia», Martín Duque, A. J. (zuz.), in Signos de identidad histórica para Navarra, Iruñea, 1. libk, 1996, 21.-50. or.
Aipamen bibliografikoa
Jimeno Aranguren, R., “Anales Pampilonenses”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. p. 156.





