Karguak eta lanbideak
Artxibozaina, historialaria eta genealogista.
Ibilbidea
Bere gurasoak Mariano Amador y Andreu (Barbastro, Huesca) eta Fermina Florencia Carrandi y Diaz Pedregal (Gijón, Asturias) izan ziren. Etxanoko (Bizkaia) karmeldarren komentuan ezkondu zen 1940ko uztailaren 23an Margarita Toña y Pagazaurtunduarekin (gernikarra), eta harekin bi seme-alaba izan zituen: Margarita eta Ernesto Ramon Amador Carrandi y Toña.
Amadorrek Filosofia eta Letrak ikasi zituen Salamancako Unibertsitatean, eta bere ikasketak Madrilen bukatu zituen, 1915ean Zientzia Historikoetan doktore titulua eskuratu zuenean. Gernikako Batzar-Etxean artxibozain-kontserbatzaile izan zen, eta bertan historia ikertzen aritu zen 1919tik 1959ra bitarte, erretiroa hartu arte hain zuzen.
Bere kargua irakaskuntza eta politikarekin uztartu zuen. Hala, 1922an Filosofiako alboko irakasle aritu zen Logroñoko eta Bilboko institutuetan, eta zenbaitetan «institutuko irakasle eszedentziadun» izan zen. 1928an Gernikako bigarren alkateorde izan zen, eta 1938an zinegotzi.
Historiaren eta Genealogiaren alorretan egindako lana aitortu zioten nazio mailan eta baita nazioartean ere. Historiaren Errege Akademiako urgazle izendatu zuten eta Mallorcako Genealogia Ikerketen Akademiakoa, Euskal Herriko Genealogia eta Heraldika Ikaskuntzaren zuzendari eta genealogia eta heraldika gaiak landu zituen Hidalguía aldizkarian eta El Correo Español-El Pueblo Vascon.
Genealogista bezala, Hego Amerikan ere aintzat hartua izan zen. Boliviako Andeetako Kondor Ordenako komendadore izendatu zuten eta baita Peruko Eguzkiaren Ordenakoa ere. Espainiako kide ordezkari izan zen Argentina, Brasil, Bolivia, Costa Rica, Kuba, Txile, Guayaquil, Guatemala, Mexiko eta Peruko zientzia institutuetan.
1920tik 1958ra idatzi zuen bere obra. Bere artikuluen artean, hiru dira nabarmentzekoak: lehena «Gernikako Haritzaren seme-alabei» luzatutako deia. Bertan, Gernikako Arbolaren kimuak zituzten Euskal Herriko elkarte, Udal-batza eta gainerako erakundeei argazkiak bidaltzeko eskatu zien, bilduma bat osatu eta Bizkaiko Batzar-Etxean jartzeko. Bigarrena Gernikan aurkitutako paper «sozial» batzuen gaineko ikerketa: Torresandinoko (Burgos) Santa Maria eliza konpontzeko bidalitako euskal harginek 1569. urtean emandako kontuak. Hirugarrenak aipamen berezia merezi du: Gernika-Lumon eta Baionan aurkitutako dokumentazioa baliatuz, Gipuzkoa eta Lapurdiren artean lortutako akordioaren onurak Bizkairaino iritsiko zirela zioen 1653ko Frantzia eta Espainiaren arteko elkarrekikotasun hitzarmenaren azterketa.
Bere maisulanak, ordea, monografiak, katalogoak eta obra genealogikoak izan ziren. Nabarmenenak Investigaciones históricas. El Señorío de Vizcaya y los lugares de Limpias y Colindres (1920), bere lehen monografietako bat; Cincuenta años de Juntas Generales de Vizcaya. 1700-1750: curso de 1933-1934, Ikerketa Historikoen Mintegiaren harira ondua. Mintegi hori elkarlanean antolatu zuten Gernikako Batzar-Etxeak eta «Carmelo de Echegaray» bigarren hezkuntzako institutuak eta bere zuzendari Jose Ramon Castrok. Bizkaiko Diputazioko Euskal Kultura Batzordea ere babesle izan zen. Mintegi horretan, 1700. urtetik 1750. urtera Batzar Nagusiek izendatutako Jaurerriko diputatu nagusi, erregidore, sindiko, idazkari eta aholkulari guztien izenak biltzen zituen zerrenda argitaratu zen. Bestalde, Ensayo bibliográfico de las obras y folletos publicados con motivo del movimiento nacional dago, Jose Luis Gaytan de Ayala Gobernu ordezkariaren hitzaurrearekin argitaratua, Amadorren lanari honelako goraipamenak eginez: «lan eskerga eskatzen du kritika zorrotz eta bidezko baten bitartez autore nazionalek idatzitako obrak biltzea, Espainia Erregimen errepublikanoaren perbertsioaren eraginez kataklismoan murgildurik egotetik, heroismorako prest zegoen gazteriaren animaleko ahaleginari esker bere burua berreskuratzen hasi zen data loriatsu eta ahaztezinetik hasita».
Bere obra benetan gogoangarriak dira, lehenik eta behin, Archivo de la Tenencia de Corregimientos de la Merindad de Durango. Catálogos de los manuscritos, lista de los Tenientes y Monografía de la Merindad, 1922an idatzia. Sarrera zabala du eta hainbat gai lantzen ditu bertan: Merindadearen sorrera, Astolako entzutegia, Gerediagako Batzarrak, Korregidorearen kargu-hartzea eta bere tenientearen izendapena, Entzutegiko Epaitegiaren funtzionamendua, merinoak eta mailegu-emaileak, bere 14 elizateen bizitza eta beren gobernua eta Jaurerriko Gobernuko ofizialen izendapenean parte hartzeko Merindadeak Jaurerriarekin izan zituen harremanak 1628ko adostasuna sinatu arte. Sarreraren ondoren, 1539tik 1875era Merindadean aritu ziren ordezko korregidoreen zerrenda dakar, eta bere artxiboko dokumentuen katalogoa, eskuizkribuena eta inprimatuena.
Bigarrenik, 1958an idatzitako Catálogo de genealogías mardula dago, Jose Maria Ruiz Salas Diputazioko presidentearen hitzaurrearekin. «Urte luzez, milaka kaparetasun espedienteen errepaso, azterketa eta katalogazio lan zorrotz eta eskergaitza egiten» aritu izana eskertu zion. Autoreak berak esan zuenez, katalogoan jaso zituenak «bizkaitarrak izan gabe Bizkaira bizitzera etorritakoen eta Bizkaitik kanpo joandako bizkaitarren espedienteak» ziren, eta bertan Bizkaiko luze-zabaleko abizenak zeuden, Espainiako eskualde guztietakoak eta Frantzia, Irlanda, Luxenburgo edota Herbehereetakoak, «toki horietatik guztietatik etorri baitziren Bizkaira, eta halako gisan egin zituzten erroak bertan, non abizen horietako batzuk maila nabarmenetan atxiki baitira». Batez ere, arabar eta gipuzkoarrenak, «hurbilekoak baitira, eta, ezezagunak izanagatik eta beren iraganen berri ez izateagatik, korrejidoreari edo bere tenienteari, bai eta Konderriko bi diputaturi ere, beraien leinu eta genealogiari buruzko informazioa ematera beharturik zeuden, eta Foruak agintzen zituen hamar urteak igarota, jatorrizko bizkaitarren eskubide berak eskuratzen zituzten». 2.584 espediente bildu zituen, eta zaharrena 1613koa zen. Guztiarekin batera, espedienteetan agertutako abizenen, lurren eta armarrien aurkibideak eman zituen.
Fausto Arotzenaren hitzetan, erretiratzera behartu zutenean Florencio Amador Carrandiri «atsegin ematen zion lana kendu» zioten, «xeheki antolatu, katalogatu eta genealogizatu» zuena.
Obrak
El Cristo de Limpias. Sus prodigios. Su origen. Su historia. Su escultor, Salamanca: El Salmantino, 1919, 31 or.
«Investigaciones históricas. el señorío de Vizcaya y los lugares de Limpias y Colindres», Hermes, 50 (1919), 369-372. or.
Investigaciones históricas. El Señorío de Vizcaya y los lugares de Limpias y Colindres, Bilbo: Diputación de Vizcaya, 1920, 56. or.
«Investigaciones históricas», Hermes, 55 (1920), 28-32. or.
«Cosas de historia vasca. el proceso de un corregidor (Francisco Gerardo de Orbea)», Hermes, II. (1921), 241-245. or.
Lo que fue la Merindad de Durango, Bilbo: Diputación Provincial de Vizcaya, 1922, 47 or.
Archivo de la Tenencia del Corregimiento de la Merindad de Durango. Catálogo de los manuscritos, listas de los Tenientes y Monografía de la Merindad, Bilbo: Editorial Vasca, 1922, 305 or.; eta Caja de Ahorros Vizcaína, Colección Bibliografica. Serie mayor, 2. zk., 1983, 305 or.
«Les anciens traités de bonne correspondance entre les basques de France et ceux d’Espagne», RIEV, 18 (1927), 55-69. or. Online arg.: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/riev/les-anciens-traites-de-bonne-correspondance-entre-les-basques-de-france-et-ceux-d-acute-espagne/rart-11905/ (2023ko abuztuak 14).
«Documento interesante (unión entre el señorío y Durango de 1628 para participar en los oficios del señorío)», Homenaje a D. Carmelo de Echegaray: (miscelánea de estudios referentes al País Vasco), Donostia: Imp. de la Diputación de Guipúzcoa, 1928, 341-344. or.
«Los hijos del Roble de Guernica: un llamamiento», RIEV, 20 (1929), 529-533. or. Online arg.: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/los-hijos-del-roble-de-guernica-un-llamamiento/art-11788// (2023ko abuztuak 14).
Inventario del Archivo de Avellaneda, Bilbo: Diputación de Vizcaya, 1931.
«Lo que dicen unos “papeles” sociales del siglo XVI que hay en Guernica», RIEV, 24 (1933), 359-361. or. Online arg.: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/riev/lo-que-dicen-unos-papeles-sociales-del-siglo-xvi-que-hay-en-guernica/rart-13548/ (2023ko abuztuak 14).
«Catálogo de la Biblioteca circulante de la Casa de Juntas de Guernica» (arg.), I. katalogoa, Bilbo: Imprenta Provincial, 1935, 51 or.
(zuz.), CASTRO, J. R.-rekin, Cincuenta años de juntas Generales de Vizcaya. 1700-1750: curso de 1933-1934, Bilbo: Imprenta Provincial, 1935, 152 or.
Ensayo bibliográfico de las obras y folletos publicados con motivo del movimiento nacional, Jose Luis Gaytan de Ayalaren hitzaurrea, Bermeo: Gaubeka, 1940, 160 or.
«Genealogía de Vizcaya. Nobleza que no se reconoce: Aguirrececeaga», Vida Vasca. Industria, Comercio, Arte, Literatura, 24 (1947), 200. or.
«La vizcainía de Don Juan José María de Yandiola y sus grados académicos», Homenaje a D. Julio de Urquijo e Ybarra: estudios relativos al País Vasco, Donostia: Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, 1949, I. libk., 369-374. or.
«Los hermanos y descendientes del General Zumalacárregui», BRSBAP, 7. urtea (1951-1952), 177-197. or.
«La vizcaínia originaria y la vecindad en Vizcaya», Zumárraga: Revista de Estudios Vascos (2. aldia), zk. berezia (1952), 58-62. or.
«Instituto Vasco-Navarro de Genealogía y Heráldica», Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos: ustea ez da jakitea, 4. urtea, 4. libk., 1 (1953 uztail-iraila), 179. or.
«Escudos y solares: curiosas dificultades para su determinación», Vida Vasca. Industria, Comercio, Arte, Literatura, 30 (1953), 216. or.
Un descendiente de Guipúzcoa, Presidente de Perú, Valencia, 1953.
«Las informaciones de genealogía: un extranjero vivió en Bilbao sin realizarla», Vizcaya: Revista de la Excelentísima Diputación Provincial de Vizcaya, 3 (1954), 37-48. or.
«El irlandés Miguel Archer (caballeros hijosdalgos extranjeros en el señorío de Vizcaya)», Hidalguía: la revista de genealogía, nobleza y armas, 11 (1955ko uztai-abuztua), 511-520. or.
«Un vizcaíno ilustre desconocido en Vizcaya, el encartado Don Gabriel de Yermo», Bilbo: [s.n.], 1956, 127-140. or.
Catálogo de genealogías redactado y compuesto por…, Bilbo: Diputación de Vizcaya, 1958, 1.042 or. (Jose M.ª Ruiz Salas Aldundiko presidente jaunaren hitzaurrea).
«Catálogo de Genealogías vascas», Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos: ustea ez da jakitea, 10. urtea, 10. libk., 36 (1959ko urtarrila-martxoa), 30. or.
«Goosens y del Mazo: sus armas», Hidalguía: la revista de genealogía, nobleza y armas, 41 (1960ko uztail-abuztua), 443-452. or.
«El vascófilo Jose Pablo de Ulibarri y Galíndez (1775-1847): nota complementaria», BRSBAP, 18. urtea (1962-1963), 323-325. or.
«La Universidad de Salamanca en la Guerra de la independencia», La Universidad de Salamanca en la Guerra de la Independencia, Salamanca: Ediciones Universidad de Salamanca, 1986, 141 or. [Bilduma: Estudios Filológicos, Historia de la Universidad (HU), 40. zk.].
Bibliografia
ARANA MARTIJA, J. A., «La Casa de Juntas. Don Florencio Amador Carrandi primer archivero», Brisas guerniquesas, 1960ko urtarrila.
AROCENA, F., «Florencio Amador Carrandi, in memoriam», BRSBAP, 19. urtea (1963- 1964), 365-366. or.
PORTILLA, J., M., «Florencio Amador Carrandi. Catálogo de Genealogías», Boletín de la Institución Sancho el Sabio. Euskal Ikerketa Aldizkaria, 2. urtea, 2. libk., 2 (1958), 381-382. or.





