Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 – Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a).

Karguak eta lanbideak

Gipuzkoako ahaldun nagusia, Gorteetako diputatua

Ibilbidea

Altunak Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen 1816tik 1818ra eta Alcalá de Henaresko Ingeniarien Akademian prestatu zen karrera militarra egiteko. Riego jeneralaren aldekoa, haren zerbitzuan aritu zen Andaluzian ziharduen bosgarren Armadan. Hori zela eta, San Luisen Ehun Mila Semeek 1823ko irailaren 14an preso hartu eta Frantziara bidali zuten. Itzuli zenean, «purifi- kazio» prozesua egin zioten, eta hura bigarren instantzian lortu zuen. Behin hori erdietsitakoan, politikagintzan eta jarduera instituzionalean aritzeko ateak ireki zitzaizkion Hamarkada Doilorrean. Gipuzkoako ahaldun nagusi aukeratu zuten 1828an, 1829an, 1833an, 1839an, 1845ean, 1846an, 1848an, 1851n eta 1860an. Merkataritza librearen aldeko merkatari donostiarren kontraesalea izan zen eta, gero, Unión Vascongada sorraraziko zuen Gipuz- koako moderantismo foruzalearen mentorea. Eragin garrantzitsua izan zuen XIX. mendearen erdialdean Gipuzkoako politikan.

1831n, Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bergarako ordezkaria zelarik, Altunak probintziaren kontrako jarrera gidatu zuen ordezkari donostiarrek Foru tradizionalak aldatzeko babestu zituzten asmoen aurka. Hain zuzen ere, Azpeitian 1831n egindako Batzar Nagusian, batzorde bat osatzea proposatu zuen Donostiako Udalaren eta Merkataritza Batzordearen azalpena aztertze aldera. Probintziako jabe handiek baizik ez zuten batzordea osatu, eta industrien edo merkatarien interesek ez zuten ordezkari bakar bat ere izan. Batzor- deak emaniko irizpenak Foruaren printzipioen osotasuna babestu beharra berretsi zuen, ikusirik zeinen ondorio kaltegarriak eragingo lituzkeen Donostiak proposatutako neurrien aplikazioak, neurri horien xedea baitzen ekonomia erabat txertatzea Espainiako merkatu nazionalean. Aipatu irizpena ordezkari gehien-gehienek onetsi zuten, Donostiak, Pasaiak, Berastegik eta Alegiak izan ezik. Donostiako ordezkarien eta probintziako gainerako ordezkarien arteko enfrentamenduak hogei urte iraun zuen eta, azkenean, adostasunezko ebazpenak hartu zituzten, berrogeiko hamarkadaren bukaera aldean. Emaitzak ikusirik, Altunak denboraren joanean deitoratu ere egin zuen Donostiaren eta Probintziaren artean sortutako gatazka, berak protagonismo handia izaniko gatazka hura, alegia.

1833an, Lehen Karlistaldiko matxinada gertatu zenean, Altuna Gipuzkoako batzar partikularreko kidea zen eta legezkotasunari fidela izan zitzaion.

Baina Bizkaian altxatutako herritar armatuen bultzada eta hedapena ikusirik, Tolosara joan eta, azkenean, 1833ko urriaren 23an, Donostiara iritsi zen. Gerra garaian, Baionan erbesteratu eta Baionako Juntako lehen idazkaria izan zen. Junta hark Jose Antonio Muñagorriren (1794-1841) Bakea eta Foruak politika bultzatu zuen.

Lehen Karlistaldiaren ondotik, Altuna liberalismo foruzalearen ohiko figura haietako bat izan zen eta, gainera, inflexio-puntua lortu zuen Donostiarekin, bai eta adostasuna ere, antzina aurkari izaniko haiekin, hain zuzen ere, betiere Foruetatik gelditzen zen hura oinarri harturik, Esparterok 1841eko urrian emaniko Dekretuaren eta Foruak 1844an hein batean berrezarri izanaren ondorioz.

Bizilagunek alkate aukeratu zuten Altunan 1840an, hau da, Madrilen «euskal Foruak batasun konstituzionalari kalte egin gabe berretsi zituen».

Legea aldarrikatu eta urtebetera. Madrilgo gobernuak Francisco de Paula Alcalá jenerala izendatu zuen buruzagi politiko, hau da, Probintzia Baskongadetako komandante jeneral eta, era berean, Gipuzkoako korrejidore. Gipuzkoako Batzarrak, ordea, Azpeitian bildurik, eta indarrean zen Foruak ematen zizkion ahalmenak erabiliz, izendapen hori bertan behera uztea erabaki zuen, zegokion ordezkaritza erreginaren gobernuari egiteko. Buruzagi politikoa Altuna alkatea erantzule egiten saiatu zen eta hura Donostiara atxilotua erama- teko agindua eman zion Azpeitiko komandanteari. Indar armatuak, orduan, buruzagi politikoarengana eraman zuen Altuna eta, elkarrizketa luzearen ondotik, buruzagiak Donostiako lehen auzialdiko auzitegiaren eskura jarri zuen. Epaitegiak ez zuen eskumenik Azpeitian, eta Batzar Nagusiek ez zuten epai- tegi hura aitortzen. Gorabehera horien xehetasunak «Al público» foiletoan argitaratu ziren; bada, gertakariak ospe handia eman zion Altunari eta hura behar bezalako oinarria izan zen Gorteetan luze jarduteko, 1841etik 1864ra, hain zuzen. Parlamentuko jardueran, haren zintzotasuna eta independentzia nabarmendu behar dira.

1846 eta 1851 bitartean, Altuna Gipuzkoako Batzar Nagusietako mandataria izan zen, Madrilgo gobernuarekin Foruen moldaketa eztabaidatzeko, hots, 1839ko urriaren 25eko legetik eratorritako moldaketa hura, Bigarren Karlis- taldia (1846-1849) bukatu arte gauzatu ez zena. Altunak luzamendutan ibiltzeko estrategia bultzatu zuen moldaketa foralari zegokionez, Foruek erabateko indarraldia izan zezaten, aldaketa gertatzen ez zen bitartean. Azkenean, estrategia pragmatikoaren alde lerratu zen eta Gipuzkoako estatus politikoa eta administratiboa argi eta garbi finkatuko zuen moldaketa proiekturen alde egin zuen. Bizkaiko Batzar Nagusiek, ordea, proiektu hura atzera bota eta, ondorioz, ez zen aurrera atera.

1855eko erdialdean, ideia aurrerazaleak zabaltzen ari ziren garaian, Altunaren gidaritza politikoa jarri zuten zalantzan. Horrela, Argisanoko Santa Krutzeko Batasunak Gipuzkoako Batzar Nagusietan zuen ordezkari Francisco Manuel Egañak, hots, hurrengo hamarkadan karlismorantz joko zuten hautagaitza tradizionalistei loturik agertu zenak, Gipuzkoako administrazioa elite agintedunaren esku hutsetan zegoela kritikatu zuen.

Altuna Diputatuen Kongresuko aulkiari maiztasun eta jarraipen handie- narekin eutsi zion Baskoniako parlamentarietako bat izan zen. Luze jardun zuen parlamentuan, 1841etik 1864ra, hain zuzen. 1841eko apirilaren 14an, lehen aldiz aukeratu zuten diputatu Kongresurako Gipuzkoan. Erregeordetza bakarraren alde bozkatu zuen eta Agustin Argüellesi eman zitzaion tutoretzaren aurka. Haren hitzaldien artean, nabarmentzekoa da 1841eko uztailaren 17an Eibarko armagileen alde egindakoa. Gorteetako hauteskundeei dagokienez, Altunak Aldundiaren kudeaketa defenditu zuen, bai eta erakundeak hauteskundeetan agertutako ekinbide berezia ere. 1846ko abenduaren 8an, berriz ere hautatu zuten diputatu Tolosako barrutian eta kargua eten- gabe berritu zuen 1854ra arte. 1854ko Gorte eratzaileetan parte hartu zuen buru-belarri, Gipuzkoako diputatu hautatua baitzuten. Geroago, 1861eko martxoaren 12an, berriz ere Tolosako barrutian hautatu zuten. Heriotzak Gasteizen harrapatu zuen, diputatua zelarik.

Diputatu oso luze jardun bazuen ere, Altuna gutxi mintzatu zen Gorteetan. Garaikideen lekukotasunen arabera, Altuna axolagabea zen Foruekin zerikusia ez zuten kontu orotan. Hala ere, bestelako gaiak izan zituen hizpide: hala nola, errepideen sailkapena, armadarako deialdia, Lehen Karlistaldiaren ondorioz Bilbon izaniko kalteak, eta beste. Vargas Machucak egindako azalpen biografikoan (1851), Altunak zintzotasuna, duintasuna eta independentzia ditu bereizgarri.

Obrak

Al Público, Tolosa: Mendizabalen Alargunaren inprimategia, 1840.

Refutación al discurso del Sr D. Francisco Manuel de Egaña procurador de la Unión de Arguisano en las Juntas Generales de Hernani, Donostia: Ignacio Ramón Barojaren inprimategia, 1855.

Bibliografia

AGIRREAZKUENAGA, J. (zuz.), Diccionario biográfico de los parlamentarios de Vasconia (1808-1876), Gasteiz: Eusko Legebiltzarra, 1993, 114-120. orr.

ALTUNA, P. eta GOÑI MUNDAIZ, J. M., «Pormenores de la Segunda Guerra Carlista en el Diario de José Ignacio Arana», Mundaiz, 53 (1997), 33-56. orr.

ARTOLA, M., Historia de Donostia-San Sebastián, Donostia: Nerea Argitaletxea, 2000. CHACÓN DELGADO, P. J., Nobleza con libertad. Biografía de la derecha vasca, Bilbo: Axular Atea Argitaletxea, 2015, 181-186. orr.

EGAÑA, F. M. de, Réplica al folleto publicado por el Sr. D. Ascensio Ignacio Altuna de re- futación al discurso del Sr. D. Francisco Manuel de Egaña procurador de la Unión de Arguisano en las Juntas Generales de Hernani con un apéndice dedicado al Sr. D. Mi- guel de Garmendia, Donostia: Pío Baroja inprimategia, 1855.

GUERECA, R., Registro de las Juntas Generales que la Provincia de Guipúzcoa ha cele- brado en la Villa de Azpeitia, Tolosa: Probintziako inprimategia, 1844.

VARGAS MACHUCA, F., Vida política militar y pública del excmo sr don Francisco Lersundi, actual ministro de la Guerra, Madril: El Libro de la Verdad inprimategia, 1851.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP