Karguak eta lanbideak
Testua gaztelaniaz
Capellán del santuario de Nuestra Señora de Izaskun (Tolosa, Gipuzkoa).
Ibilbidea
Ezagutzen dugun datu bakarra da egilea —Aldabalde, eta ez Albayalde, Elias de Tejadak deitu zion bezala— santutegiko kapilaua izan zena. Tolosako Aldabalde familiakoak Errege Arma Lantegiko langileak ziren, eta beharbada, jatorriz Abaltzisketakoak izango ziren, han baitziren «Aldabalde Goena» eta «Aldabalde Barrena» baserriak.
Aldabalderen lanak Izaskungo Andre Mariaren santutegiaren historia kontatu zuen, 1418ko lehen aipamenetik aurrera. Ibarrako udalerrian dago, eta sortu zenetik Tolosako Andre Mariaren parrokiaren menpekoa izan da. Hasieratik erakarri zuen eskualdeko biztanleen eta Tolosa bertakoen jaiera. Horrek hainbat eztabaida sortu zituen, batez ere Ibarrako unibertsitatearekin. Ospetsuena 1691koa da, orduan Tolosako alkateak Ibarrakoa kartzelan sartzeko agindu baitzuen, santutegira joan zelako alkate-makila gora jasoa zuela. Orrialde batzuk eskaini zizkien inguruko herrietatik antolatzen ziren prozesio eta errogatibei, xvi. mendean Izaskungo Andre Mariaren zerbitzura egon ziren moja eta serorei eta 1522an sortutako santutegiaren kofradiaren garapenari.
Obrak
Libro del maravilloso santuario y siempre devotísima basílica de Nuestra Señora de la Concepción María Santísima de Izascun, con la razón de todo lo concerniente al mismo santuario, dispuesto por mi, su capellán Antonio de Aldabalde. Eskuizkribu argitaragabea.
F. Elías de Tejadak dio egileak eskuizkribua berritu eta zenbait datuz osatu zuela 1712an. Muñoz y Romerok 1858an esan zuen eskuizkribu argitaragabea santutegian bertan gordeta zegoela. Bada 1803an egindako laburpen bat, Historiaren Errege Akademian. Vargas Ponce Bilduma, 9-4192, 34.
Bibliografia
Abascal Palazón, J. M., eta Cebrián Fernández, R., José Vargas Ponce (1760-1821) en la Real Academia de la Historia, Madrid: Real Academia de la Historia, 2010, 231. or.
Elías de Tejada, F., eta Percopo, G., La Provincia de Guipúzcoa, Madrid: Minotauro, 1965, 122. eta 133. or.
Elustondo, J. A., eta Villarejo Garaizar, A., Guía para visitar los santuarios marianos de los territorios históricos de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya, Madrid: Ediciones Encuentro, 2000, 183.-184. or.
Garmendia Larrañaga, J., «Año 1691. Encarcelamiento del alcalde de Ibarra, por Miguel de Aramburu Aburruza, alcalde de Tolosa», in Oarso, 2. aroa, 25 (1990eko uztailak 22), 16.-17. or. Berrarg. Historia Artikuluak, Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2010, 127.-129. or.
Muñoz y Romero, T., Diccionario biográfico-histórico de los antiguos reinos, provincias, ciudades, villas, iglesias y santuarios de España, Madrid: M. Rivadeneyra, 1858, 266. or.
Aipamen bibliografikoa
Achón Insausti, J. A., “Aldabalde, Antonio”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 450-451.





