Karguak eta lanbideak
Eskuizkribu anonimoa
Ibilbidea
Egile ezezaguneko eskuizkribua da —aditu batzuen iritziz, dena den, egilea Dulzidio izeneko elizgizon bat izan zitekeen—, latinez idatzia, 881. urtean bukatua eta Asturiasko Erresuman ondua. Izena, ordea, Errioxan kokaturiko Albeldako San Martin monasterioari zor dio, Vigila monjeak hantxe kopiatu baitzuen x. mendean; Albeldako kodexa izenburuko lanean, hain zuzen ere.
Asmo handiko edukia du, munduaren historia bat jasoa baitago. Hasteko, Tiberio III.era bitarteko (698-704) erromatar enperadoreen biografia laburretan pausatua du begirada (Ordo romanorum regum). Gero, berriz, historia hispaniar-bisigodoa azaltzen du (Ordo gentis gothorum), bai eta Asturiasko errege-erreginena ere (Item ordo gothorum Obetensium regum), Pelaioren eta Alfontso III.aren arteko erregealdiak barnebilduta. Asturiasko monarkia, zehazki, aurreko tradizio gotikoaren jarraitzaile hutsa dela ematen da aditzera. Baskonia, berriz, Asturiasko errege-erreginen eta haien usurpatzaileen arteko borroken baitan ageri da aipatua, baskoiek alderdi batean zein bestean jardun zutela azalduta.
Obrak
Crónica Albeldense, Códice Vigilano edo Albeldense. Argitalpena: Gil Fernández, J. (sarrera eta argit. kritikoa), Crónicas asturianas, Oviedo: Universidad de Oviedo, 1985. Gaztelaniazko itzulpenak: Moralejo, J. L. (itz. eta oharrak), Crónicas asturianas, Oviedo: Universidad de Oviedo, 1985, 223.-260. or.
Bibliografia
Besga Marroquín, A., Orígenes hispano-godos del reino de Asturias, Oviedo: Real Instituto de Estudios Asturianos, 2000.
Martín Duque, A. J., «Algunas observaciones sobre el carácter originario de Monarquía pamplonesa», in Príncipe de Viana, 63. libk., 227. zk. (2002), 835.-840. or.
Ruiz de la Peña Solar, J. I., La monarquía asturiana, Oviedo: Nobel, 2001.
Aipamen bibliografikoa
Jimeno Aranguren, R., “Albeldako Kronika”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 158.





