Karguak eta lanbideak
Geografoa, botanikaria eta poeta
Ibilbidea
‘Alī b. AbīṬālib profetaren lehengusu eta suhiaren ondorengoa izanik, al-Šarīf al-Idrīsī, al-Idrīsī noblea goitizena (šufra) jarri zioten. v./xi. mendearen lehen erdialdean Al Andalus gobernatu zuten emir hamudien ondorengoa izan zen. Muḥammad b. ‘Abd Allāh b. Idrīs aita Siziliara joan zen bizitzera, eta han, al-Idrīsī AbūˀAbd Allāh semea Roger II.a errege normandiarrarekin batera hazi zen. Profetaren senidea zela jakinik, ohore egin zien erregeak. Hala, al-Idrīsī Siziliako errege normandiarren mezenasgopean egon zen, hasierako urteetan Roger II.aren eta ondoren haren seme Gilen I.aren babesean, eta lotura horren ondorioz, arnegatutzat hartu zuten. Hain zuzen, adituen ustez hori izan daiteke haren biografiari buruzko iturrien isiltasunerako arrazoia.
Zehazki non eta noiz jaio zen jakiterik ez da izan; beste egile garaikide batzuen obretan adierazitako datuetan eta, areago, egileak berak bere obretan eginiko deskribapenetan oinarrituta ondorioztatu dira datu horiek. Jakina da Ekialdean barna bidaiatu zuela eta Goi Egipton ere izan zela uste da. Orobat, Al Andalusen izan zen, baina ezin da zehaztu zer hiritan. Nolanahi ere, zenbait daturen arabera, Portugal hegoaldean ere egon zen, Lisboan zehazki; handik Atlantikoa begiztatu zuen. Halaber, Sevillan, Kordobako Obejo herrian, Meridan, Punta Tarifan, Algecieran, Malagan, Cartagenan eta Murtzian izan zen; urrunera, Sierra Nevada begietsi zuen eta Guadixetik itsasora joan zen oinez. Adituen iritziz, Kordoban bizi izan zen, eta han idatzitakoa da, jatorriz, nisba,al-Qurṭubīlana. 1139. urte inguruan Sizilia uhartean finkatu zen.
548. urteko urtarrileko (šawwāl) lehen egunetan (1153-1154ko abendua-urtarrila) idatzita zuen jada Nuzhat al-muštāq fī ijtirāq al-āfāq (Munduan zehar ibiltzeko amorratzen dagoenaren aisialdia). Roger II.a hiltzean, al-Idrīsīk haren oinordeko Gilen I.aren zerbitzura jarraitu zuen. Rogerren eta Elviraren bosgarren semea zen Gilen. Elvira ama Alfontso VI.aren alaba zen, eta, beraz, Gilen Gaztelako subiranoaren biloba. Gilen bera Margarita Nafarroakoarekin ezkondu zen. Gure egileak Gilen I.ari eskaini zion Rawḏ al uns wa-muzhat al-nafs lana (Jardín de sola y recreo del alma). Kitāb al-Masālik (Ibilbideen liburua) ere esaten zaio lan horri.
Maisuen eskutik jaso zuen heziketari eta prestakuntzari buruz ere ez dago daturik, baina historiografiak dio egile hauek eta haien obrak ezagutu zituela: Ptolomeo, Orosio, Jānāh b. Jāqān al-Kīmākī, Abū l-Qāsim Muḥammad al-Ḥawqalī al-Bagdādī, Aḥmad b. ‘Umar b. Yāsir al’Uḏrī Mūsà b. Qāsim al-Qirdī, Aḥmad b. Ya’qūb, Isḥāq b. Husayn al-Munaŷŷim, Abū l-Ḥasan ‘Alī b. Aḥmad al-Mas’ūdī eta Qudāma al-Baṣrī. Egile horiek guztiak haren lanen sarreran aipatzen dira, eta haiengandik jaso zituen bidaia-deskribapenak, berriemaile gisa.
Nuzhat al-muštāq fī ijtirāq al-āfāq geografia-tratatu deskribatzaile bat da, hamabost urte pasatxoan bildutako datuen emaitza. Segur aski, 548. urteko šawwal hilean amaitu zuen lana, 1153-1154ko abenduaren 20tik urtarrilaren 10era bitartean, Roger II.a erregea hil aurretxoan. Bere bidaietan jasotako datuak eta egile garaikideen ibilbideetatik eskuratutakoak adierazi zituen lan horretan. Forma esferikoko mundu-bolaren ikuskera hartzen du Lurrari buruz, eta bi zatitan banatzen du, Ekuadorko lerroaren bidez. Penintsula triangelu formarekin deskribatzen du, eta 4. klima-1. sekzioaren eta 5. klima-1. sekzioaren artean kokatzen du. Obrak toponimiari, landarediari eta faunari buruzko askotariko informazioa ematen du, baita egitura ekonomikoari buruzko datuak eta erreferentzia historikoak eta kondairak ere. Zehazki, 5. klimaren lehen zatian honako hiri hauek aipatzen ditu: y en esta de Veled Galicia Sekubia [Segovia], Liria [Liria], Burgos, Behra [Vera], Lekruy [Logroño], Castila [El Castillo], Bont-Ñeroma [Gares], Banblona [Iruñea], Sant Maria [Gasteiz], Dablia, Sant-Guliana [Santillana], Sant Biter [San Pedro], Sant Aberdam [San Adrián], Sant Shalvator, Dhulbier y Biona [Baiona]. En él de Veled Heical Suly, Tutila [Tutera], Wesca, Gaca [Jaca], Calahura [Calahorra]. En el de Veled Gascunia están Carcaxuna [Carcasona], Cameghena [Cominges], Sant Guân [Donibane Lohitzune], Biona, Aux [Auch], Bordhal [Akitania eskualdea]. En el de Veled Beitu [Poitiers ingurua], Yederas [Béziers], Belcair [Beaucaire], Sant-Guân, Ruchala [Arroxela] y Angirs [Angers]. En el de Veled Cawaros [Cahors] están Ankulezma [Angoulema] y Aileika [Soulac].
Uns al-muhaŷ wa- rawḍal-furaŷ bide eta erresumen deskribapena (al-masālik wa l-mamāli) generoko lana da.
Obrak
Description de l’Afrique et de l’Espagne, Texte arabe publié pour la première fois d’après les mans. De Paris et d’Oxford avec une traduction, des notes et un glossaire para R. Dozy et M. J. de Goeje, Leiden: Brill, 1968.
Descripción de España de Xerif Aledris, conocido por el Nuviense, con traducción y notas de don Josef Antonio Conde, Madrid, 1799.
Muḥammad b. Muḥammad al-Šarīf, Kitab Nuzhat al-Mustaq fi ijtiraj al-afaq, argit. Al-Alam al-kutub, 1989, 2 libk.
Kitāb nuzhat al-muštāq fī-ḫtirāk al-afāq, argit. Instituto Universitario Orientale di Napoli e Instituto per il Medio e Estremo Oriente, al-Idrīsī, Opus geographicum, Napoles-Roma, 1975. Dozy, R., eta de Goeje, M. (itz.), Description de L’Afrique et de L’Espagne, nouvelle édition, Leyde, 1968; Mendebaldeari buruzko itz., Bresc, H., eta Nef,A., Idrīsī. La première géographie de l’Occident, Paris, 1999.
Los caminos de al-Andalus en el siglo xii según «Uns al-Muhay waeawd al furay», Jassim Abid Mizal (arg., itz. eta azterlana), Madrid, 1989.
Opus Geographicarum sive «liber ad eorum delectationem qui terras peragrare studeant».
Nuzhat al-muštāq fī ijtirāq al-āfāq, Sizilia, 1154?
Uns al-muhaŷ wa- rawḍal-furaŷ, Jasmin Abid Mizal (arg.), Los caminos de al-Andalus en el siglo xii según «Uns al-muhaŷ wa- rawḍal-furaŷ» (Solaz de corazones y prados de contemplaciones), Madrid, 1989.
Bibliografia
Descripción de España de Al Idrisi,Losada, N. (arg.), Madrid: Fundación Aquae, 2015.
Lirola Delgado, J., eta García Sánchez, E., «Al-Idrīsī AbūˀAbd Allāh», in Lirola Delgado, J., eta Puerta Vílchez, J. M. (zuz. eta arg.), Biblioteca de al-Andalus, Almería: Fundación Ibn Tufayl, 6. libk., 371.-380. or.
Oman, G., «Al-Idrīsi», EI2, Leiden: Brill, 1986, III. libk., 1058.-1061. or.
Aipamen bibliografikoa
Martínez Almira, Mª. M. “Al- Idrisi Abutabd Allah”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. pp. 289-290.





