Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EGILE ETA OBRA MUSULMANAK

AL-ḤIMYARĪ,AbūˀAbd Allāh Muḥammad b. ˀAbd al-Munˀim. Abū ‘Abd Allāh Muḥammad b. ‘Abd Allāh b. ‘Abd al-Mun’im b. ‘Abd Al-Nūr al-Ḥimyarī al-Tūnisī. Tunisian jaio zen seguru asko, XIII. mendearen lehen erdialdean, eta hiri berean hil zen, 726./1325.-132

Karguak eta lanbideak

Hiztegi geografiko eta historiko baten egilea, alfakia, imama, exegeta eta jakintzaren hainbat adarretan jantzia

Ibilbidea

Ibn ˀAbd al-Munˀim eta Ibn ‘Abd Al-Nūr, bi izen horiekin ezagutzen da al-Ḥimyarī. Hala ere, zalantzak daude haren egiazko identitateaz; izan ere, iturrietan garai bereko bi pertsona agertzen dira antzeko izenekin. Kasu berezi hori aztertu zuen Muḥammad al-Manūnī historialariak 1977an, Ṭabaqāt al-mālikiya (Las generaciones de malikíes) obraren eskuizkribua aztertuta. xvi. mendeko lan horretan (egilea anonimoa da), al-Ḥimyarīren biografia zehazten da, Ibn Farḥūnen Dībaŷ laneko datuak aintzat hartuta eta beste hainbat iturritakoak gehituta. Aipatutako Ṭabaqāt al-mālikiya obran, al-Ḥimyarī al-Tūnisī aipatzeaz gain, al-Rawḍ al-Mī’ṭār fī ajbār al-aqṭār (El jardín perfumado) lanaren egiletzat jotzen da. Hainbat herrialdetako berriak jasotzen dira horretan, bi liburukitan.

Ibn Farḥūnen arabera, Tunisian jaso zuen prestakuntzaren zati handiena, eta honako hauek izan zituen maisu: Abū l-Qāsim Ibn Abī Bakr al.Yamanī, (Ibn Zaytūn izenez ezaguna), tunisiarra, alfakia eta kadia; Abū Muḥammad ‘Abd Allāh al-Azdī, (Ibn Burṭuluh izenez ezaguna). Azken hori Murtzian jaio zen 580/1184-1185ean, eta hiriko jatib izan zen; orobat, Bujiako meskita nagusiko imama eta Aljerko kadia izan zen. Tunisian finkatu zen, eta erromes joan zen.

Kitāb al-Rawḍ al-Mi’tār fī jabar al-aqṭār alefatoaren araberako hiztegia da. Iberiar penintsulako, Europa mendebaldeko eta ekialdeko, Afrika ipar eta ekialdeko, Ekialde Hurbileko, Erdiko eta Urruneko eta Asia erdialdeko leku, hiri eta eskualdeen izenak jasotzen dira. Elementu geografikoak ere jorratzen dira, eta geografia deskribatzaileko tratatua, leku miragarrien (‘aŷ’īb) bilduma eta kronika politikoa ere bada, adituen ustez. vii./xiii. mendearen amaiera da kronika horren amaierako mugarria, Al Andalusen almorabideak eta almohadeak ziren garaia.

Lan horretan Banbaluna (Iruñea) hiria deskribatzen du: Zaragozatik 120 miliara, 330/941-942an Antsoren seme Gartzearen hiriburua da. Mendi altuen eta ibar sakonen artean dago, natura basatiaz inguraturik, eta bertakoak lapurretatik bizi dira. Haien hizkuntza, al-basḳiya, ezin da ulertu. Adats gogorrak dituzte. Eta haietako batzuk iparraldean bizi dira, Atlantikoaren ertzean.

Obrak

Kitāb al-Rawḍ al-Mi’tār fī jabar al-aqṭār (El jardín perfumado sobre las noticias de los países). ‘Abbās, I. (arg.), Beirut, 1975, 1980.

Kitāb al-rawḍ al-mi’tār fī jabar al-aqṭār [w]al-amṣār (El jardín perfumado sobre las noticias de los países y las metrópolis), Istanbul, 1941-1943.

Kitāb al-rawḍ al-mi’tār fīḏikr al-mudun wa-l-aqṭār (El jardín perfumado sobre la historia de las ciudades y los países).

Kitab al-rawd al-mitar, Al Qantir: Monografías y documentos sobre la historia de Tarifa, 10 (2010).

La Péninsule ibérique au Moyen Âge d’après le Kitāb al-rawḍ al-miˀṭār. Texte arabe des notices relatives à l’Espagne, au Portugal et au Sud-Ouest de la France publié avec une introduction un répertoire analytique, une traduction annotée, un glosaire et une carte par E. Lévi Provençal, Lévi-Provençal, E. (itz.) Leiden, 1938. Berrinp. Franckfurt, 1993.

Bibliografia

Cabanelas Rodríguez, D., «Finisterre en el “Rawd Mi’tar” de Himyari», in Al-Andalus: Revista de las Escuelas de Estudios Árabes de Madrid y Granada, 16. libk., 1. zk. (1951), 218.-220. or.

Lewicki, T., «Ibn ˀAbd al-Munˀim al-Ḥimyārī», in EI2, Leiden: Brill, 1986, III. libk., 697.-698. or.

Maestro González, M.ª P., «Al-Ḥimyarī», in Kitāb al-rawḍ al-mi’tār, Valencia: Anúbar, 1963.

Mazzoli-Guintard, Ch., «La expansión islámica en la península ibérica: los datos de al-Himyari», in Sánchez Medina, E.; García Moreno, L. A., eta Viguera Molins, M. J. (argk.), Del Nilo al Ebro: I Estudios sobre la conquista islámica, Alcalá de Henares: Universidad de Alcalá, 2010, 245.-266. or.

Navarro Oltra, V. C., «Al-Ḥimyarī AbūˀAbd Allāh», in Lirola Delgado, J., eta Puerta Vílchez, J. M. (zuz. eta arg.), Biblioteca de al-Andalus, Almería: Fundación Ibn Tufayl, 2012, 7. libk., 444.-451. or.

Aipamen bibliografikoa

 

Martínez Almira, Mª. M. “Al-Himyari”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 298-299.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP