Ibilbidea
Agón udalerrian ustekabean aurkitutako brontzezko taula. Hamaika puskatan zatituta dago, eta zatiak falta dira: gorde dena testu osoaren bi heren dira, gutxi gorabehera.
Testua Hadrianoren garaikoa da, segur aski, eta ureztatze-kanal (rivus Hiberiensis) bati buruzko lege-xedapen bat jasotzen du. Kanal hori pagus Gallorum, pagus Belsinonensis eta pagus Segardinensis komunitateen arteko eremu batean dago, eta lege-xedapenean, honako hauek biltzen dira: komunitate horien ureztatze-txandak, komunitateek kanala garbitzeko eta konpontzeko ordaindu beharreko zenbatekoak, eta xedatutakoa ez betetzeagatiko zehapenak. Testuan adierazten da kanal horrek Cesaraugusta koloniaren eta municipium Cas[cantum]en arteko mugak zeharkatzen zituela; beraz, conventuseko hiriburuaren lurralde handiarekiko mugan egongo zen.
Bibliografia
Beltrán, F.: «An irrigation Decree from Roman Spain: The Lex Rivi Hiberiensis» in Journal of Roman Studies, 96 (2006), 147.-197. or.
— «Irrigación y organización del territorio en la antigua Cascantum: el testimonio de la lex riui Hiberiensis» in Andreu, J. (arg.): Los Vascones de las fuentes antiguas, Barcelona: Universitat de Barcelona, 2009, 229.-244. or.
Castillo, C.: «Documentos de regadío en el valle del Ebro. ¿Figuraba la vascona Cascantum en el Bronce de Agón?» in Andreu, J. (arg.): Los Vascones de las fuentes antiguas, Barcelona: Universitat de Barcelona, 2009, 415.-421. or.
Aipamen bibliografikoa
Velaza, J., “Agoneko Brontzea”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 103.





