Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

AGIRRE, Miguel (Azpeitia, Gipuzkoa, d. g. – Granada, 1588).

Karguak eta lanbideak

San Clemente de Bolonia ikastetxeko epaile, kide eta errektorea eta Granadako Errege Kantzelaritzako epaile-entzulea

Ibilbidea

Azpeitian jaio zen, epaile garrantzitsua izan zen Napolesko hainbat auzitegitan eta Boloniako San Clemente ikastetxeko errektorea ere bai. Ondoren penintsulara itzuli zen, eta Granadako Errege Kantzelaritzako epailea izan zen. Han hil zen 1588an —Lope Martinez Isastiren arabera—. Dokumentu-iturriren batean Martin Agirre izena eman zaio, okerren batengatik. Nolanahi ere, Agirre lizentziaduna ospetsua da lan ezagun bakarrarengatik, alegia, Responsum regni Portugaliae pro Philippo Hispaniarum Rege adversus Bononiansium, Patavinorum et Perusinorum collegia izeneko lanagatik. Bolonian idatzi eta Venecian inprimatu zen, 1581ean.

Lan hori egiteko asmoa testuinguru zehatz batean, Filipe II.a Habsburgokoak Portugalgo tronua bereganatu ondorengo eztabaida politiko biziaren erdian sortu zen, haren eskubide dinastikoen defentsarako. Helburua lortu zuela esan daiteke, eztabaidaren barruko obra erreferentziala bihurtu baitzen. Era berean, haren lanaren irakurketa batek itun bidezko politikaren zilegitasuna aldarrikatzen zuen, azpimarratzen baitzuen Forua instituzio monarkikoa baino lehenagokoa zela. Horren arabera, erregeak bere itunak bete behar zituen, agerikoa zelako gobernatzea herrien eskubidea zela eta, berez, monarkaren eta herriaren arteko itunetik sortzen zela, hori izanik, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foruaren ideia nagusia. Beraz, erregearen boterea, agintariaren eta herritarren arteko itunpekoa izanik, hautazkoa bihur zitekeen, lerro dinastikoa etenez gero, itunak lotutako aldeetako bat faltako zelako kasu horretan. Horregatik, Agirreren ekarpena ere gipuzkoarren eskubideak xvi. mendean defendatzeko sortu ziren tratatu eta diskurtso desberdinen eremuan kokatu daiteke.

Obrak

Responsum regni Portugaliae pro Philippo Hispaniarum Rege adversus Bononiansium, Patavinorum et Perusinorum collegia, Venetiis, 1581.

Bibliografia

Aranda Pérez, F. J., «El clero parroquial también se acabilda. El cabildo de curas y beneficiados de Toledo», in Aranda Pérez, F. J. (koord.), Sociedad y élites eclesiásticas en la España moderna, Cuenca: Universidad de Castilla la Mancha, 2000, 237.-288. or.

Elías de Tejada, F., eta Percopo, G., La provincia de Guipúzcoa, Madrid: Ediciones Minotauro, 1965.

Estévez Rodríguez, X., «La historiografía guipuzcoana, desde Zaldivia a Gorosábel, sobre la adhesión de Gipuzkoa a Castilla», in Orella Unzué, J. L. (koord.), Gipuzkoa versus Castilla: Conquista, pacto y derechos históricos, 1200-2000, Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2001.

Fuertes y Biota, A., Anti-manifiesto o verdadera declaración del derecho de los señores reyes de Castilla a Portugal, Brujas: Casa de Nicolás Breygel, 1643.

Martínez de Isasti, L., Compendio Historial de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa, Donostia: Ignacio Ramón Baroja, 1850 [1625].

Menéndez Pidal, R. (zuz.), Historia de España, XXII. t., II. libk., Madrid: Espasa-Calpe, 1981.

Miravel y Casadevante, J., El Gran Diccionario Histórico o Miscelánea curiosa de la Historia sagrada y profana, Paris, 1753.

Paula Mellado, F. (zuz.), Diccionario Universal de Historia y Geografía, I. libk., Madrid: Francisco de Paula y Mellado Editor, 1846.

Serrano, N. M. (zuz.), Diccionario Universal de la lengua castellana, ciencias y artes, Madrid: Astor hermanos, I. libk., 1875.

Soraluce y Zubizarreta, N., Historia General de Guipúzcoa, Gasteiz: Viuda de Egaña e hijos, 1870.

Zamacola, D. J. A., Historia de las naciones bascas de una y otra parte del Pirineo septentrional y cosas del mar cantábrico desde sus primeros pobladores hasta nuestros días, III. libk., Auch: Imprenta de la viuda de Duprat, 1818.

Aipamen bibliografikoa

Echeberria Ayllón, I.,  Aragón Ruano, A., “Aguirre, Miguel”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 439-440.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP