Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE NAFARROAKO EGILEAK ETA OBRAK

AGIRRE, Domingo (Tutera?, XVII. mendearen bigarren erdia – Tutera?, XVIII. mendearen hasiera).

Karguak eta lanbideak

Abokatua

Ibilbidea

Domingo Agirreren bizitzari buruzko datu gutxi dugu. Tuterakoa zela bai, eta abokatua, ia berrogei urtez aritu zena lanbidean. Nafarroako Errege Auzitegietako abokatua izan zen, Inkisizioaren Ofizio Santuaren kontsultorea, Tuterako alkateen kontsultorea, eta hiri hartako alkatea ere bai, 1693 eta 1694 bitartean. Azken urteetan itsu geratu zen, eta lanbidean aritzeko etxekoen laguntza izan zuen, batez ere bi semeena, haietako bat Auzitegietako abokatua eta bestea legelari laguntzailea zirela. Kodizean 1702ko datarekin ageri diren bi alegaziok artean ere lanean jarraitzen zuela pentsatzeko bidea ematen dute.

Dirudienez, hark bildu zuen Nafarroako Artxibo Nagusian gordetzen den Allegaciones iuris kodizea, 80ren bat alegazio, informazio eta irizpen juridikok osatzen dutena. xvii. mendeko eta xviii. mende hasierako auziak bildu zituen, guztira 537 folio, bi aldeetatik idatziak. Agirre bera da alegazioen erdien egilea, 40 alegia, horietatik 38 berak bakarrik sinatzen dituela eta beste biak beste abokatu batzuekin batera. Testu horiek, beharbada, bere erabilera pertsonalerako bildu izanen zituen, auzietan garatu beharreko argudiatze juridikoa antolatzeko lana errazteko, agian alegazio horiek gorputz bakarrean bildu beharrak bultzatuta, ikusmena galtzen hasi zenetik.

Obrak

AGN, Códices y Cartularios, L. 11: Códice Allegaciones iuris. Jimeno Aranguren, R. eta Rico Arrastia, M.ª I. (argk.), Códice Allegaciones iuris del Archivo Real y General de Navarra, Donostia: Iura Vasconiae, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa, 2018.

Bibliografia

Jimeno Aranguren, R. eta Rico Arrastia, M.ª I., «La sucesión de los bienes troncales en Tudela (Navarra) a la luz de un dictamen jurídico de finales del siglo xvii», in Ius Fugit. Revista de Estudios Histórico-Jurídicos de la Corona de Aragón, 17 (2011-2014), 191.-210. or.

— «Introducción», in Códice Allegaciones iuris del Archivo Real y General de Navarra, Donostia: Iura Vasconiae, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa, 2019.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Aguirre, Domingo”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 564.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP