Gernikako Estatutua onartu ondorengo Vasconiako historiak —hainbeste itxaropen piztu zituenak— gertaera frustragarrien multzo bat osatzen du sustatzaileentzat, eta azken bosturtekoan larriagotu egin da krisi ekonomiko oso sakon baten ondorioz. Egungo egoera 1979tik aurrera kateatutako gertaeren bidez azaltzen da. Sinposio honek prozesu zail horren funtsezko koordenatuak aztertu nahi ditu, baita 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntzatik aurrera sortutakoak ere.





