«Armada Baskonian» izenburu orokorraren pean, alde batetik, Baskoniako lurraldeen defentsa historian zehar nola antolatu zen eta lurralde horiek errege- eta estatu-armadei egindako ekarpenak aztertzen dituzten azken ikerketak partekatu nahi ditugu. Helburu horrez gain, gabeziak zuzentzeko ikerketa behar duten gaiak identifikatzea ere bilatzen da, behin planteatuta erantzunik jaso ez duten galderei erantzutea, eta landutako ikerketa-eremuetan auziaren egoera mailakatzea.
Espainiako, Frantziako eta Amerikako armaden bilakaera erreferentzia-esparru gisa aztertu ondoren, Erdi Aroko garaietako defentsa eta gerra aztertuko dira. Errege-armadak sortu ondoren, ahalik eta zehaztasun handienaz definitzen saiatuko da Baskoniako lurraldeek armada horietan nola parte hartu zuten. 1876ko foruak indargabetzeko legearen ondorioz, derrigorrezko soldadutza ezartzeak astinaldi handia eragin zuen euskal gizartean; haren ondorioak aztertuko dira, foru-kidego armatuen existentzia ahaztu gabe. Symposiuma amaitzeko, saio bat eskainiko zaio II. Errepublikako Estatutuetan defentsa nola formulatu zen aztertzeari, eta Gerra Zibilean (1936-1939) Euskadiko Armadan nola gauzatu zen aztertzeari.





