Karguak eta lanbideak
Katedraduna, legelaria eta politikaria
Ibilbidea
Valladolideko Unibertsitatean lizentziatu eta doktore-gradua lortu ondoren, irakasle lanetan hasi zen 1871n katedra libre batean eta irakasle laguntzaile 1875ean. Hutsik zeuden katedretarako oposaketetan parte hartu ondoren, Granadako Unibertsitateko katedradun izatera iritsi zen 1876an. Aldi berean, Valladolideko Abokatuen Elkargoan izena eman zuen 1875ean, eta hurrenez hurren Granadan, Málagan eta beste batzuetan, eta 1884an Madrilgo Ikastetxean. Urte horretan bertan, Unibertsitate Zentraleko katedradun-plaza lortu zuen.
Politikari dagokionez, senatari liberala, Auzitegi Goreneko fiskala, Estatu kontseilaria, Grazia eta Justizia idazkariordea eta Estatu ministroa izan zen. Granadan, Jurisprudentziaren Akademiako, Herriaren Adiskideen Errege Elkarteko eta Espainiako Elkarte Abolizionistako kide izan zen; eta, hiriburuan, Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako akademiko, estatu-kontseilari, Itsasoz Haraindiko Kodegintza Batzordeko eta Kodegintzaren Batzorde Nagusiko eta Hagako Nazioarteko Auzitegiko kide. Karlos III.aren Ordenako Gurutze Handia eta Ohorezko Legioaren ordena frantseseko Kordoi Handia eman zitzaizkion. Madrilen hil ondoren, Valladoliden lurperatu zuten, herritar ospetsuen panteoian, bertako udalbatzak hala eskatuta.
Haren obraren testuingurua lan honexetan ematen da: La codificación civil en España en sus dos periodos de preparación y de consumación. Estado del derecho civil de España, común y foral, antes y después de la promulgación del Código civil y trabajos preliminares para la formación de algunos apéndices del derecho foral (1811 a 1890), 1890ean argitaratua. Huraxe izan zuen abiapuntu bere idazlan garrantzitsu eta nabarmenenerako: Estudios de Derecho civil según los principios, los precedentes y cuerpos legales del antiguo derecho de Castilla, las leyes civiles generales, las especiales de las legislaciones forales, la jurisprudencia del Tribunal Supremo de Justicia y el Código civil e Historia general de la legislación española, hamar aleko sei liburukiz osatua eta 1889 eta 1912 artean argitaratua.
Irmoki aldeztu zuen bateratze juridikoa («zerbitzu nazional oso garrantzitsua»), eta bere 1889an Kode Zibila argitaratu aurreko garaian hasi zen bere Estudios de Derecho civil idazten. Horrek zailtasunak ekarri zizkion, indargabetu egingo ziren testuekin eta oraindik indarrean ez zeuden beste batzuekin lan egin zuelako, baina testu horien bidez, azken finean, ospe handia lortu zuen estatuko panorama juridikoan, kode berriak jasotzen dituen eskema berrien arabera sistematizatu baitzituen zuzenbide zaharra eta Europako doktrinak, alderdi historikoa zuzenbide garaikidearen filosofiarekin eta positiboarekin lotuz. Ondorioz, nabarmentzekoa da azterketa historikoa oso garrantzitsua dela indarrean diren legeen kausa, inguruabar eta beharrizanetarako, eta hori bereziki baliagarria zen foru-zuzenbideek araututako instituzio zaharren baliagarritasunari buruzko eztabaidan eta horiek bateratzeko helburuan. Gehigarri bat eskaini zien foru-legerien berezitasunei, eta legeria erkidearekin zituzten aldeak nabarmendu zituen bakarrik. Gainera, alde horien azalpen laburra eman zuen iturriei, zuzenbidearen subjektuei eta gauzei zein horien sailkapenari loturik. Saiatu zen zuzenbide zaharrak egintza edo erlazio juridikoaren teoria moderno orokorrarekin ezkontzen.
Obrak
La codificación civil en España en sus dos periodos de preparación y de consumación: estado del derecho civil de España, común y foral, antes y después de la promulgación del Código civil y trabajos preliminares para la formación de algunos apéndices del derecho foral (1811 a 1890), Madrid: [s.n.], 1890.
Estudios de Derecho civil: según los principios, los precedentes y cuerpos legales del antiguo derecho de Castilla, las leyes civiles generales, las especiales de las legislaciones forales, la jurisprudencia del Tribunal Supremo de Justicia y el Código civil é Historia general de la legislación española, Madrid: [s.n.], 1889-1912.
Bibliografia
BERZAL DE LA ROSA, E., «Felipe Sánchez Román», Hombres de gabinete: ministros vallisoletanos en la España contemporánea, Valladolid: Maxtor, 2017, 181-193. or.
NÚÑEZ IGLESIAS, A., «Felipe Sánchez Román», Diccionario Biográfico Español de la Real Academia de la Historia. Online arg.: http://dbe.rah.es/biografias/14865/felipe-sanchez-roman (2020ko irailak 15).
PETIT, C., Diccionario de Catedráticos españoles de Derecho (1847-1943), Madrid: Carlos III Unibertsitatea, Online arg.: https://portal.uc3m.es/portal/page/portal/instituto_figuerola/programas/phu/diccionariodecatedraticos (2020ko irailak 15).
ROCA ROCA, E., «Don Felipe Sánchez Román, catedrático de Derecho civil, presidente de la Real Academia de Jurisprudencia y Legislación de Granada», Revista de la Facultad de Derecho de la Universidad de Granada, 1 (1998), 359-373. or.
ITURRIAK
ARCHIVO HISTÓRICO DEL ILUSTRE COLEGIO DE ABOGADOS DE MADRID, Kokapena: 1.ª, Signatura: Caja 221 AHICAM 1.1, exp. 7037 (Sánchez Román, Felipe).
CASTÁN TOBEÑAS, J., «D. Felipe Sánchez Román», Revista general de legislación y jurisprudencia, 128 (1916), 123-126. or.
GACETA DE MADRID, 1885eko abenduaren 12a (BOE-A-1885-8174), 1888ko abuztuaren 30a (BOE-A-1888-5574), 1897ko urriaren 9a (BOE-A-1897-5948), 1897ko urriaren 22a (BOE-A-1897-6190), 1901eko ekainaren 9a (BOE-A-1901-3770), 1905eko maiatzaren 20a (BOE-A-1905-3154), 1908ko maiatzaren 31 (BOE-A-1908-4139), 1913ko martxoaren 19a (BOE-A-1913-2527), 1913ko abuztuaren 8a (BOE-A-1913-6359).





