Karguak eta lanbideak
OHARRA: (Goitizen asko erabili zituen: Azkain, Iturrain, Aitzerreka, Axe, Sigma, Matxin, K., Luis de Azkain, E.’tar K., Koldobika)
Ibilbidea
Luis Maria Ignacio Jose Ramon Eleizalde Goenkaleko 3an jaio zen, eguerdiko 12:00etan. Luis Maria de Eleizalde izan zuen aita, sortzez Errezilgo Unibertsitatekoa (Gipuzkoa), Filosofiako katedraduna. Ama, berriz, Maria Belen Breñosa, Aretxabaletan jaioa, hau da, Leintz haranean (Gipuzkoa). Aitaren aldeko aiton-amonak Ignacio Vicente Eleizalde azpeitiarra eta Josefa Clara Izagirre errezildarra izan ziren. Amaren aldekoak, berriz, Rafael Breñosa kordobarra eta Emilia Tejada, Meanxen jaioa (Frantzia), nahiz eta beste jaiotza-agiri batzuetan Presle herrikoa zela esaten den (Tourseko Departamentua, Frantzia).
Bergaran bertan egin zuen lehen eta bigarren hezkuntza (1887-1891), lehenik, bertako domingotarretan; gero, Zaragozako jesuitetan jarraituta eta batxilergoa ere hango Institutuan ikasita, 1891tik 1894ra. Euskal Herrian unibertsitate-fakultaterik ez zegoenez, kanpoan jarraitu behar izan zuen ikasten, garai hartako askok bezala; lehenik, Zaragozako Zientzien Fakultatean (1895-1898) eta, gero, Madrilgoan, harik eta 1899an Zientzietan lizentziatu zen arte. Ondotik, besteak beste, Astronomia eta Fisika Matematikoa ikastaroak egin zituen. Madrilgo Unibertsitateko titulua 1899ko ekainaren 27an eskuratu zuen: Zientzia Fisiko-Matematikoetan lizentziatua. Halaber, Madrilgo Ingeniari Industrialen Eskolan ikasi zuen, 1902tik 1905era. Idazle gisa, lehen garai hartan, interes zientifikoak izan ziren nagusi beste batzuen gainetik. Horrela, 1904an, Apuntes para una teoría de las figuras circulares lan matematikoa argitaratu eta Elementos de Astronomía descriptiva (eskuizkribua) idatzi zuen, eguzki-sistemari buruzko artikulu sorta batekin batera.
Sabino de Arana Goiriren ideien berri jakin zuenez geroztik, nazionalista izan zen. Beste asko bezala, dena den, lehen urteetan karlismoaren inguruan ibili zen, amaren aldeko aitonaren eraginez zalantzarik gabe, hura Don Karlosen armadan iritsi baitzen Euskal Herrira Foruen alde egiteko. 1903ko hautu nazionalista erradikaletik (Sabino Aranaren heriotzaren urtekoa), Eleizaldek pixkanaka jarrera moderatuagoetarantz jo zuen, betiere Sabinoren ortodoxia defenditu izanak ematen zion omenarekin. Sabino Aranaren «bilakaera espainolista»k eraginik, nazionalistak bi taldetan banatu ziren: batetik, bilakaera hura onartu zutenak zeuden, nazionalismo ideologiko ez-politiko eta moderatuaren aldekoak, hots, Eleizaldek aukeratutako ildoa; eta bestetik, sabinotasun independentista hutsera itzultzearen aldekoak. Aranaren heriotzaz geroztik, etengabeko borroka gertatu zen bi taldeen artean alderdia kontrolatu nahian, harik eta 1915ean moderatuak nagusitu ziren arte. 1916an, Euzko Alderdi Jeltzalea izenaren ordez, alderdiari Euzko JEL-Batza (Comunión Nacionalista Vasca) izena ematea erabaki zen, eta Eleizalde hartan sartu zen. Talde intrantsigenteak separatismoarekin tematurik jarraitu zuen, harik eta 1921ean zatiketa aberriar separatista eragin zuen arte. Doktrinario intrantsigenteek Euzko Alderdi Jeltzalea izenari berriz heldu zioten; moderatuek, berriz, Comunión Nacionalista Vasca (CNV) izenarekin jarraitu zuten. Egoera horrek 1930era arte iraun zuen, hau da, alderdia Euzko Alderdi Jeltzalea izenpean berriro batu zen arte.
1905eko maiatzaren 30ean, Eleizaldek Gasteizko Institutu Orokor eta Teknikoko Matematika katedra irabazi zuen; postua, dena den, hurrengo urtean hartu zuen bere gain, jarduera nazionalisten ondoriozko espetxealdia bukatu bezain laster. Hiri hartako erreferentziazko politikari nazionalista izan zen, harik eta 1919an Bilbon kokatu zen arte, Hezkuntza-ikuskari izendatu zutelako. 1906an, Leona de Urrutia andrea Mundakan ezagutu eta, handik hiru hilabetera, harekin ezkondu zen, urte hartako urrian, zehazki.
Zortzi seme-alaba izan zituzten (lau, haurretan hilak, «garai hartako izurriteen ondorioz»), seme-alaben artean bi urte inguruko tartea izan zela.
1907an, Gasteizko Euskal Zentroko lehen presidente aukeratu zuten. 1909an, Armadan lizentziatu zuten, hartatik libre geratua baitzen diru kopuru bat eskudirutan ordainduz. Sabino Aranak 1901ean Bilbon sortutako Euzkadi. Ciencias, Bellas Artes, Letras aldizkariko zuzendaria izan zen (1905era arte, ez zen alerik atera; urte hartan, ordea, Aranaren jarraitzaile batzuek haren lekukoa hartu zuten, 1915era arte), ortodoxia nazionalistari atxikia. Eleizaldek, halaber, Revista Internacional de Estudios Vascosen idatzi zuen (RIEV, Julio Urkixok 1907an sortua), harik eta, Aranaren sistemaren irizpide etimologikoei eta neologismoei eraso egin zien «Un bautizo» (RIEV, 1910) artikuluaren agerpenak atsekabeturik, Urkixo zuzendariarekiko harremana hautsi zuen arte.
Mendeko bigarren hamarkadan, Eleizaldek aldi berean egin zuen nazionalismo posibilistaren eta ortodoxoaren alde, CNVk 1916tik aurrera defenditu zuenarekin bat. Horrek mesede egin zien alderdiak 1917ko hauteskundeetan lortutako emaitza onei; bada, emaitzetan oinarriturik, Madrili Euskal Herrirako autonomia eskatzea erabaki zen. Horrek gero eta gehiago urrundu zituen elkarrengandik CNV eta Euzko Gastedi erradikalagoa eta, ondorioz, 1921ean nazionalista independentistak kanporatu zituzten («zatiketa aberriarra»). Eleizaldek horien eta Euzko Alderdi Jeltzalea birsortuaren aurkako jarrera izan zuen. Hil aurreko azken urteetan, nazionalismo ez-separatistaren eta ez-dogmatikoaren alde egin zuen, esparru politiko espainiarrean eraginkorra izateko modukoa. Nazionalismoak euskal gizartea kultur arloan prestatzea izan behar zuen xede, berezko nortasun politikoa erdiesteko.
Gasteizen bizi izandako urteetan, hainbat alditan aurkeztu zen hauteskundetan; adibidez, 1911ko azaroaren 12ko udal bozetan, baina zinegotzi-posturik lortu gabe. Gero, berriz ere CNV taldeko hautagaia izan zen 1913ko martxoko diputatuen hauteskundeetan, baina arrakastarik gabe. 1914an, Gasteizko Euskal Zentroak euskal kulturari buruzko hitzaldi zikloa antolatu zuen, eta Eleizaldek «Nazionalismoa Europako herrialdeetan» izan zuen mintzagai. 1918ko otsailean, gorakada autonomista betean (Eusko Ikaskuntzaren lehen biltzarra Oñatin), alderdi-koalizio batek Eleizalde proposatu zuen Gasteizko hautagai Madrilgo Gorteetarako; desadostasunen ondorioz, ordea, atzera egin zuen. 1918ko martxoaren 10ean, Gasteizko Euzko Gastedi sortu zen, eta Eleizalde ohorezko presidente izendatu zuten. Azken aldiz aurkeztu zen diputatugai Gorteetarako hauteskundeetan, 1919ko ekainaren 1ean, jada Bilbora bizitzera joatea erabakia zuenean. Gasteizko barrutian aurkeztu zen, baina oso urrun gelditu zen betiereko Eduardo Datorengandik. Datok, izan ere, barruti horretako hauteskunde guztiak irabazi zituen, 1914tik 1920ra arte.
Bizkaian, ordea, legegintzako hauteskundeek nazionalismo moderatuaren garaipena berretsi zuten. Izan ere, Bizkaiko diputatu eta senatari guztiak nazionalistak izan ziren, Indalecio Prieto sozialista izan ezik. Ondorioz, nazionalismoaren barruko ahots independentistek isildu behar izan zuten, harik eta, 1920tik aurrera, hauteskundeetan behin eta berriz izandako porrotek aipatu zatiketa aberriarraren agerpena bultzatu zuten arte. Eleizaldek buru-belarri egin zion kontra joera horri. Hura Eleizalderen azken ika-mika politikoa izan zen euskal nazionalismoaren barruan. Haren iritziz, izan ere, aukera independentistak ez zuen lekurik, ezta oinarrizko ideologia nazionalistaren barnean ere, eta alderdi politiko horren helburua 1839ko urriaren 25eko Legea indargabetzea zen (Foruak Berresteko Legea, Espainiako Gorteek onetsia. Foruak aitortu zituen, baina Konstituzioaren mendean); ez, ordea, independentzia lortzea (Euzkadi, 1920ko maiatzak 8).
Idazketari dagokionez, 1910etik 1920ra bitarteko urteak emankorrenak izan ziren, bere argitalpenik garrantzitsuenak plazaratuta, hala prentsako kanpainetan nola hizkuntza-azterlanetan edota literatur sorkuntzan: «Raza, Lengua y Nación vascas» (1911); «Morfología de la conjugación vasca sintética» (1913); «Países y Razas» (1914); Landibar (1918); «Metodología para la restauración del euzkera» (1919); «El problema de la enseñanza en el País Vasco» (1919); artikuluak, berriz, Hermes, Euzkadi (aldizkarian eta egunkarian), La Baskonia, RIEV, Bizkaitarra eta beste aldizkari batzuetan ere. 1918an, parte-hartze nabarmena izan zuen Oñatiko Biltzarrean, Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean, alegia (hurrengo bietan ere parte hartu zuen) eta buru-belarri esku hartu zuen, lehenik, Eusko Ikaskuntzaren sorreran (Sociedad de Estudios Vascos, Aldundiek 1918an sortua) eta, ondoren, Euskaltzaindiarenean (1918); zehazki, euskal akademiaren euskaltzain sortzailea izan zen, euskara batzearen aldeko lanari berehala helduta.
Lanbideari dagokionez, Eleizaldek matematika-katedran jarraitu zuen Gasteizko Institutuan. Gero, ordea, Bizkaiko Diputazioak sortutako Irakaskuntza Publikorako Batzordearekin elkarlanean, batzorde horretan sartu eta eginkizun garrantzitsua bete zuen auzoetako eskolak bultzatzen eta, hain zuzen ere, eskola horietako ikuskari izendatu zuten, 1919ko maiatzean. 1920ko urtarrilaren 9tik aurrera, borondatezko eszedentzia eskatu eta Gasteizko katedra utzi zuen. Eskoletarako euskal testuak sortzen lagundu zuen: Euskal Zenbakistia (aritmetika) eta Euskeraz irakurtzeko irakaspidea (silabarioa). Osasunez ahul, 1920ko ekainean tuberkulosiak jota zegoela jakin zuen. 1920an eta 1921ean, Jesus Arrese doktoreak hiru ebakuntza egin zizkion. 1921eko uztailean, Hanburgon ebakuntza egin eta «radium»ekin tratatu zuten. Medikuen esanetan hiletsian zegoela, Lurdara jo zuen 1922an, beste behin ere berarengan sustraitutako fede katolikoa erakutsita. Azkenean, Bilbon zendu zen, 1923ko uztailaren 24an.
Politikari dagokionez, Euzkadi egunkarian sorreratik (1913ko otsailak 1) aldizka idatzitako artikuluek ederki erakusten dute euskal nazionalismoak XX. mendeko bigarren hamarkadan izaniko bilakaera politikoaren interpretazioa. Alderdi barruko eztabaida guztietan parte hartu zuen, artikuluak hainbat goitizenekin sinatuta. Eleizalde Sabinoren pentsamoldearen ondorengoetako bat izan zen; beste batzuekin batera, ildo ortodoxoari lotu beharrean, 1903tik aurrera, ideia independentista intrantsigente hura gainditu zuenetariko bat izan zen, hain zuzen, baina oinarri nazionalistei uko egin gabe. Irmotasuna doktrina-edukietan eta malgutasuna prozeduretan, horra hor Eleizalderen doktrina politikoa gidatu zuen urrezko araua. Arraza eta hizkuntza, beraz, independentismoaren gainetik jarri ziren. Aldi berean, printzipio katolikoekiko lotura gero eta handiagoa izan zen, CNV osatu arte, aurre eginik bai euskal liberalismoari, bai Estatuko alderdiei. Eleizaldek gaztaroko erradikaltasunetik nazionalismo autonomistarantz jo zuen, euskara eta euskal kultura suspertzeko kezka handiagoa agertuta («Las Nacionalidades» Países y Razas liburuan, 1914). Luis Eleizalderen pentsamolde politikoaren formulazioak euskal Nazioaren defentsa izan zuen oinarri, Estatu bakar batek osatua, eta haren batasuna antropologian, etnografian, hizkuntzan, zuzenbide naturalean eta historian zetzan. Euzkadiren batasun politikoa lortzeak biziraupenerako bermerik handienak emango lizkioke euskal nazioari. Horren haritik, euskal lurralde bakoitzeko foruzaletasunak gainditu behar ziren. Espainiako eskuinei egin zien eraso, nazionalitateak aitortzearen garrantzia ulertzen ez jakiteagatik eta nazionalistei ezkertiarrak eta muturrekoak izatea leporatzeagatik. Ezin zitzaion nazionalismoari izaera kontserbadore eta tradizionalista sakona ukatu.
Eleizalde fededuna zen sakonki. 1917an, Gurutza deunaren Bidea (Kempis) argitaratu zuen, Euzkadi aldizkarian agertzen joan zena. Bi hitzaldi eman zituen Bilboko Euzko Gastediko gazteen aurrean, «Gure fedearen funtsa arrazionalak» eta «Eliza eta gizateriaren aurrerabidea» izenburupean, 1915eko otsailaren 14an eta 15ean. Lehen hitzaldian frogatzen saiatu zen zergatik izan behar zuten euskaldunek teista, kristau eta katoliko, eta zergatik funtsatu behar zuten doktrina politikoa eta soziala erlijiozko doktrinan. Berrezarpen nazionalera iristeko, aurretik auzi soziala ebatzi beharra zegoen eta, «Morfología de la conjugación vasca sintética» (1913); «Países y Razas» (1914); Landibar (1918); «Metodología para la restauración del euzkera» (1919); «El problema de la enseñanza en el País Vasco» (1919); artikuluak, berriz, Hermes, Euzkadi (aldizkarian eta egunkarian), La Baskonia, RIEV, Bizkaitarra eta beste aldizkari batzuetan ere. 1918an, parte-hartze nabarmena izan zuen Oñatiko Biltzarrean, Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean, alegia (hurrengo bietan ere parte hartu zuen) eta buru-belarri esku hartu zuen, lehenik, Eusko Ikaskuntzaren sorreran (Sociedad de Estudios Vascos, Aldundiek 1918an sortua) eta, ondoren, Euskaltzaindiarenean (1918); zehazki, euskal akademiaren euskaltzain sortzailea izan zen, euskara batzearen aldeko lanari berehala helduta.
Lanbideari dagokionez, Eleizaldek matematika-katedran jarraitu zuen Gasteizko Institutuan. Gero, ordea, Bizkaiko Diputazioak sortutako Irakaskuntza Publikorako Batzordearekin elkarlanean, batzorde horretan sartu eta eginkizun garrantzitsua bete zuen auzoetako eskolak bultzatzen eta, hain zuzen ere, eskola horietako ikuskari izendatu zuten, 1919ko maiatzean. 1920ko urtarrilaren 9tik aurrera, borondatezko eszedentzia eskatu eta Gasteizko katedra utzi zuen. Eskoletarako euskal testuak sortzen lagundu zuen: Euskal Zenbakistia (aritmetika) eta Euskeraz irakurtzeko irakaspidea (silabarioa). Osasunez ahul, 1920ko ekainean tuberkulosiak jota zegoela jakin zuen. 1920an eta 1921ean, Jesus Arrese doktoreak hiru ebakuntza egin zizkion. 1921eko uztailean, Hanburgon ebakuntza egin eta «radium»ekin tratatu zuten. Medikuen esanetan hiletsian zegoela, Lurdara jo zuen 1922an, beste behin ere berarengan sustraitutako fede katolikoa erakutsita. Azkenean, Bilbon zendu zen, 1923ko uztailaren 24an.
Politikari dagokionez, Euzkadi egunkarian sorreratik (1913ko otsailak 1) aldizka idatzitako artikuluek ederki erakusten dute euskal nazionalismoak XX. mendeko bigarren hamarkadan izaniko bilakaera politikoaren interpretazioa. Alderdi barruko eztabaida guztietan parte hartu zuen, artikuluak hainbat goitizenekin sinatuta. Eleizalde Sabinoren pentsamoldearen ondorengoetako bat izan zen; beste batzuekin batera, ildo ortodoxoari lotu beharrean, 1903tik aurrera, ideia independentista intrantsigente hura gainditu zuenetariko bat izan zen, hain zuzen, baina oinarri nazionalistei uko egin gabe. Irmotasuna doktrina-edukietan eta malgutasuna prozeduretan, horra hor Eleizalderen doktrina politikoa gidatu zuen urrezko araua. Arraza eta hizkuntza, beraz, independentismoaren gainetik jarri ziren. Aldi berean, printzipio katolikoekiko lotura gero eta handiagoa izan zen, CNV osatu arte, aurre eginik bai euskal liberalismoari, bai Estatuko alderdiei. Eleizaldek gaztaroko erradikaltasunetik nazionalismo autonomistarantz jo zuen, euskara eta euskal kultura suspertzeko kezka handiagoa agertuta («Las Nacionalidades» Países y Razas liburuan, 1914). Luis Eleizalderen pentsamolde politikoaren formulazioak euskal Nazioaren defentsa izan zuen oinarri, Estatu bakar batek osatua, eta haren batasuna antropologian, etnografian, hizkuntzan, zuzenbide naturalean eta historian zetzan. Euzkadiren batasun politikoa lortzeak biziraupenerako bermerik handienak emango lizkioke euskal nazioari. Horren haritik, euskal lurralde bakoitzeko foruzaletasunak gainditu behar ziren. Espainiako eskuinei egin zien eraso, nazionalitateak aitortzearen garrantzia ulertzen ez jakiteagatik eta nazionalistei ezkertiarrak eta muturrekoak izatea leporatzeagatik. Ezin zitzaion nazionalismoari izaera kontserbadore eta tradizionalista sakona ukatu.
Eleizalde fededuna zen sakonki. 1917an, Gurutza deunaren Bidea (Kempis) argitaratu zuen, Euzkadi aldizkarian agertzen joan zena. Bi hitzaldi eman zituen Bilboko Euzko Gastediko gazteen aurrean, «Gure fedearen funtsa arrazionalak» eta «Eliza eta gizateriaren aurrerabidea» izenburupean, 1915eko otsailaren 14an eta 15ean. Lehen hitzaldian frogatzen saiatu zen zergatik izan behar zuten euskaldunek teista, kristau eta katoliko, eta zergatik funtsatu behar zuten doktrina politikoa eta soziala erlijiozko doktrinan. Berrezarpen nazionalera iristeko, aurretik auzi soziala ebatzi beharra zegoen eta, hori, azken buruan, auzi morala baizik ez zen eta, hori, aldi berean, erlijiozko auzian ebazten zen. Eleizalderen ustez, erlijiozko sentimenduak lantzen ziren tokian, han ere sentimendu nazionalak ernamuintzen ziren. Horrenbestez, Eleizalderen aburuz, Euskal Aberriaren eta Erlijio katolikoaren defentsa egitea txanpon bereko aurpegi ezberdinak ziren (Granja Pascual 1999, 450-451. or.).
Sormenezko literaturan, Walter Scotten itzulpen bat alde batera utzirik (Halidon Murua, Euzkadin agertua, 1912), Luis Eleizalderen lehen literatur argitalpena olerki bat izan zen guk dakigunez, hots, «Uda Berriyaren Agertzean» (1894), Euskal-Errian plazaratua. Garrantzi txikiagoko erlijiozko beste lan batzuekin batera, Landibar eleberriaren bidez lortu zuen egiazko balioa literaturan, gaztelaniaz ondua (lehena eta azkena), 1918an argitaratua. Nobelak, egia esan, aita Coloma jesuitaren Pequeñeces ekartzen digu gogora eta eleberri erregionalistaren barnean dago kokaturik, xehetasunetan luzea, eta deskriptiboegia euskal paisaietan eta bertako euskal tipoetan, nazionalismorako jarraitzaileak erakarri nahian, Espainiako ohitura eta tipoei eraso eginik eta euskaldun ezaugarri oro laudaturik.
Luis Eleizalderen euskal nortasuna ezaugarritzen duen elementurik bada, euskararekiko maitasuna da, bai eta haren alde eskuzabaltasunez lan egitea ere, hizkuntza suspertzea erdiesteko. Eskola jotzen zuen hizkuntzaren kontserbazioaren bermatzaile, horretarako hamaika zailtasun bazeuden ere. Eleizaldek argi zekusan, euskara galduez gero, herriak galdu egingo zuela arrazari eusten zion tresna. Arraza eta hizkuntza, beraz, arras loturik ageri dira Eleizalderengan, ideia nazionalistarik ortodoxoenekin bat. Ikuspuntu moraletik, Eleizalderen iritziz, hizkuntzaren galerak herriaren degradazioa ekarriko luke. Are gehiago, gaztelaniak ez bezala, euskarak biraorik ez zuela esaten zuen. Horrelako burutazioak eta beste batzuk Raza, lengua y nación vascas (1911) liburuan azaldu zituen, arraza hizkuntzaren gainetik zegoelako tesiekin bat eginik, Aranari jarraikiz. Eleizalderen tesiei, dena den, bilakaera antzematen diegu, bilakaera nazionalistarekin bat eta, ondorioz, berezko hizkuntzak pixkanaka gaina hartu zuen, nazionalitatearen ezaugarri nagusi gisa (1916). Euskara salbatuko bazen, abertzaleen bultzadak soilik izango zuen indarra hizkuntza erdalkeriaz edo barbarismoz garbitzeko, eta, pixkanaka, egiazko literatura hizkuntza bat osatzeko. Asmo hartan, euskal eskolak funtsezko eginkizuna garatuko luke.
Eleizalderen alde pedagogikoa eskola euskalduna sustatzeari lotuta bakarrik egon zen. Lanbidez irakaskuntzari lotua zegoenez, bergararrak etengabe pausatu zuen begirada eskolan. «Irakaskuntzaren arazoa Euskal Herrian» izenburuko hitzaldia eman zuen 1918an, Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean. Gerraondoko ikastolen aldeko mugimenduari aurrea harturik, euskal eskolen sorreraren alde mintzatu zen. Pedagogo gisa, euskarazko ikasliburuak sortzearen alde egin zuen eta, hark berak, aritmetika-liburu bat ondu zuen bizkaieraz 1921ean, Auzo Eskoletan erabiltzeko: Euskal-Zenbakistia, Lenengo ikaste mallarako. 1922an euskarazko testuak erabiltzea debekatu zenean, Eleizaldek liburu horiek erretzen ikusi zuen, haien ordez gaztelaniazkoak erabiltzeko. 1919ko abenduaren 9an, Bizkaiko Diputazio Probintzialak auzoko 50 eskola sortzea onetsi zuen, landa-eremuko eskolaren abandonuari eta analfabetismo maila handiari konponbidea emateko; egoera hura eskola elebakarrak eragin zuen, bai eta landa-eremuko guneen isolamenduak ere. Eleizaldek eite nazionalistako eskola-erakundea sortu zuen, euskal tankerakoa, nazionalismoaren aurkakoek eraso egin bazioten ere, auzoko eskola haiei propaganda bizkaitarraren bulego hutsa iritzita. Horientzat Eleizalde fanatiko arriskutsua zen, gehiengo nazionalistak aipatu eskolen zuzendaritzan jarritakoa, «bere alderdi-zerbitzuak ordaintzeko» (El Pueblo Vasco, 1922-IX-15).
Laburbilduz, Eleizalderen heriotza goiztiarraren ondorioz (45 urte zituela), mugimendu nazionalistak erreferente ideologiko eta buruzagi politiko ospetsua galdu zuen; eta gaztelaniazko letrek egile esanguratsu bat. Nazionalismoaren zerbitzuko pentsalari organiko gisa, ekarpen nabarmena egin zuen, hala kazetaritza-lanean nola literaturan eta pedagogian. Baina haren gaineko memoria historikoak, oroz gain, euskara finkatu, batu eta duintzeari dirau lotua; horretarako, izan ere, omen handiko erakunde garrantzitsuak bultzatu zituen, hala nola Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia.
Obrak
. «Notas acerca del léxico y de las flexiones simples del P. Mendiburu en su obra Otoitz-gayak», RIEV, 1/2 (1907), 67-73, 210-212. or.; 1/5 (1907), 464-468. or.
«Notas acerca de las flexiones del grupo G», RIEV, 2/2 (1908), 340-351. or.
«Del verbo euskérico: respuesta al señor Vinson», RIEV, 2/4 (1908), 611-613. or.
Raza, lengua y nación vascas: (A propósito de unos artículos publicados en el Debate de Madrid, por el Señor Don Fernando de Antón del Olmet, bajo el título «El nacionalismo vasco y los orígenes de la raza vascongada»), Bilbo: Imp. Lit. y Enc. de Eléxpuru Hnos., 1911.
Morfología de la conjugación vasca sintética. Tomo I, La conjugación sintética guipuzkoana en el tratamiento cortés, Bilbo: Imp. Lit. y Enc. de Eléxpuru Hnos., 1913.
Países y razas: las aspiraciones nacionalistas en diversos pueblos, Bilbo: Imp. Viuda é hijos de Grijelmo, 1914 (2. arg. ANCHÚSTEGUI IGARTUA, E.-rekin, Países y razas: las aspiraciones nacionalistas en diversos pueblos (1913-1914), Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1999).
Cuatro conferencias: I-II- Dos conferencias apologéticas a la Juventud Vasca de Bilbao- III-IV- Dos conferencias sobre la Lucha por el idioma propio, Bilbo: Euzko-Argitaldaria, 1918.
Landibar: cuadros novelescos del País Vasco, Gasteiz: Fuertes y Marquínez, 1918.
La lucha por el idioma propio: conferencias, Bilbo: Bilbaína de Artes Gráficas Juan J. Rochelt, 1919.
«Metodología para la restauración del euzkera». In I Congreso de Estudios Vascos. Bilbo: Bilbaína de Artes Gráficas, 1919, 431-460. or.
«Las Nacionalidades», Hermes, 45 (1919), 277-281. or; 48 (1919), 325-329. or; 49 (1919), 345-349. or; 50 (1919), 365-368. or.
«La caída de vocales iniciales en las voces toponímicas vascas», RIEV, 13/3 (1922), 439-444. or.
«Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas», RIEV, 13/2 (1922), 113-128. or.; 13/3 (1922), 420-438. or.; 13/4 (1922), 493-509. or.; 14/1 (1923), 128-144. or.; 14/2 (1923), 315-328. or.; 14/3 (1923), 442-456. or.; 14/4 (1923), 558-571. or.; 18/4 (1927), 625-633. or.; 19/1(1928), 77-87. or.; 19/3 (1928), 381-392. or.; 19/4 (1928), 614-626. or.; 20/1 (1929), 24-35. or.; 20/2 (1929), 218-227. or.; 21/1 (1930), 178-201. or.; 21/3 (1930), 518-546. or.; 22/2 (1931), 288-303. or.; 23/2 (1932), 408-437. or.; 24/2 (1933), 283-303. or.; 24/3 (1933), 387-404. or.; 25/3 (1934), 418-429. or.; 27/1 (1936), 167-176. or.
Bibliografia
ANCHÚSTEGUI IGARTUA, E., Luis de Eleizalde, un vasco polifacético, Bilbo: Sabino Arana Kultur Elkargoa, 1998.
ARIZNABARRETA AURTENETXE, I., ORCASITAS GARCIA, P., ARRIEN BERROJAECHEVARRIA, G., GRANJA PASCUAL, J. J. eta AMÉZAGA URLEZAGA, E., Luis de Eleizalde: El hombre, el vascólogo, Donostia: Eusko Ikaskuntza, Lankidetzan bilduma, 1999. Edukia: Ariznabarreta Aurtenetxe, «Luis de Eleizalde y su entorno familiar», 275-288. or.; Orcasitas Garcia, «Aspectos lingüísticos en la obra de Luis de Eleizalde», 289-310. or.; G. Arrien Berrojaechevarria, «Ideología y educación en Luis de Eleizalde», 311-422. or.; Granja Pascual, «Luis de Eleizalde, periodista», 423-442. or.; Granja Pascual, «La obra literaria de Luis de Eleizalde y su relación con Eusko Ikaskuntza»,. 443-498. or.; Amezaga Urlezaga, «Luis de Eleizalde: aproximación bio-bibliográfica», 499-522. or.
CAMPIÓN, A., «Bibliografía: Raza, lengua y nación vascas por D. Luis de Eleizalde», RIEV, 6/2 (1912), 247-264. or.
GÁRATE ARRIOLA, J., «Don Luis de Eleizalde», RIEV, 31/3 (1986), 711-718. or.
GRANJA PASCUAL, J. J., Koldo Eleizalde (1878-1923), Bilbo: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1993.
PABLO CONTRERAS, S. de eta GRANJA SAINZ, J. L. de la, «Nueva documentación sobre el primer nacionalismo vasco: correspondencia inédita de Sabino Arana con Luis de Eleizalde (1900-1902)», Sancho el Sabio. Euskal Ikerketa Aldizkaria, 31 (2009), 255-284. or.
URQUIJO E IBARRA, J. de, «Luis de Eleizalde», RIEV, 14/4 (1923), 695-697. or.





