Karguak eta lanbideak
Politikaria, Nafarroako Foru Diputazioko idazkaria, historialaria eta idazlea
Ibilbidea
Jose Yanguas Tuteran jaio zen 1782an, familia apal batean eta San Salvador elizan bataiatu zuten. Lau urte zituela, Zaragozara joan behar izan zuen aita, Canal Imperialeko langilezain izendatu baitzuten. Aragoiko hiriburuan igaro ziren haurtzaroko lehen urteak. Han egin zituen lehen mailako ikasketak Seminarioan eta Eskolapioetan, Canal Imperiala garatzeko proiektuan parte hartu zuen Ramon Pignatelli kanonigoaren babesari esker. Yanguas y Miranda Tuterara itzuli zen familiarekin, eta goi-mailako ikasketak egiteko baliabiderik ez zuenez, 1796an hasi zen lanean Udalean eskribau gisa eta 1806ko azaroan idazkari izatera iritsi zen.
Ideologia liberalekoa zen Yanguas, eta atxilotu eta kartzelaratu egin zuten erregimen absolutista berrezartzeko etapetan. Independentzia Gerran (1808-1814) Espoz y Minaren preso izan zen, eta handik aste batzuetara askatu zuen, Tuterako Udalak zegokion erreskatea eman zionean. Tuterako sindiko gisa parte hartu zuen Nafarroako Gorteetan 1817an. 1823an, berriro ere atxilotu zuten. Garesko gurutziltzatuaren komentuan giltzapetuta egon zen hurrengo urtera arte, orduan jaso baitzuen errege indultuaren onura. Baionara joan zen eta erlojugile lanbidea ikasi zuen. Eta Frantziatik itzuli zenean, 1826an, Donostian arlo horretako establezimendu bat ireki zuen.
1829ko abuztuaren 22an Nafarroara itzuli zen eta handik gutxira Diputazioak erreinuko artxibozain izendatu zuen. Historialari eta paleografo gisa lan oparoa egin zuen, hainbat liburutan islaturik agertuko zena.
1832ko azarotik 1833ko uztailera bitartean, Madrilen egon zen foru Diputazioko agente gisa, Erreginari foru-legeak birgai zitzan eskatzeko. Yanguasek Nafarroako Gorteen funtzionamendurako sistema bat proposatzen zuen, euskal probintzietako batzarren antzekoa.
Fernando VII.a hil zenean, 1833ko irailaren 29an, isabeldarrak ziren nagusi Iruñean, eta horrek, besteak beste, Jose Basset-ek Diputazioko idazkari kargua uztea ekarri zuen. 1834ko maiatzaren 2ko bilkura berean jakinarazi zen Yanguas izendatu zutela kargu horretarako. Bere ideia liberalengatik ezaguna, idazkari berriak karlismoaren aurka militatu zuen eta joera liberal foruzaleen inspiratzaile bihurtu zen. Foru-tradizioaren berezitasuna onartzen zuen, baina Nafarroako erresumako erakundeak deuseztatzearen alde zegoen. Bere irizpidearen arabera, Espainiako konstituzionalismoaren esparruan bakarrik berma zitekeen eskualdearen garapena.
1837ko Konstituzio aurrerakoia onetsi ondoren, Nafarroako Diputazio Probintzial berriak Yanguas izendatu zuen idazkari: Horrek zuzenean esku hartu zuen 1841eko abuztuaren 16ko Foruak Aldatzeko Legearen onarpenarekin amaitu zen prozesuan; lege horren bidez, Nafarroa erresuma izatetik foru- probintzia izatera pasatu zen. Yanguas y Mirandak 1840ko apirilaren 1ean Diputazioari aurkeztu zizkion Nafarroako lege pribatiboak aldatzeko oinarriak eta baldintzak prestatu zituen. Egun horretan bertan, Gobernuarekin Madrilen negoziatuko zuten Nafarroako ordezkariak aukeratu zituen Bilkurak.
1841eko lege itundua ekimen aurrerakoiak gauzatutako doktrina-liberalismoaren gauzatze praktiko gisa aurkezten da. Beraz, 1841ean Nafarroak izan zuen eraldaketa instituzionala ez zen Nafarroako Erregimen Zaharraren krisiaren adierazpen berantiarra, baizik eta Yanguasek ordezkatutako Nafarroako eliteak 1830eko iraultzak planteatutako eskakizun berriei emandako erantzuna. Garai hartako funtsezko bi zutabeetan, alegia, historian eta politikan, sendo ezarritako konstituzio-hitzarmena.
1841eko erakunde-antolamendu berriak Yanguasko enpresa politikoaren gailurra ekarri zuen. Historiako Errege Akademiako kide izendatu zuten 1841ean, eta Nafarroako Monumentuen Batzordea abian jartzen ari- tzea eskatu zuen. Madrileko Elkarte Arkeologikoko bazkide ere izan zen (1844).
Bere bizitzako azken urteotako albisteak urriagoak dira, baina, idazkari- karguagatik, probintziako kontuez arduratzen jarraitu zuen 1863an hil zen arte. Hala, 1859an, 1855eko desamortizazio zibilari buruzko legearen aplikazio-aldaketetarako Gobernuarekin egindako negoziazioetan parte hartu zuen.
Azken batean, Yanguas da Erregimen Zaharraren krisia Nafarroan ixteko eta erresuma zaharraren benetako asmakuntza politiko eta kulturalaren ordezkari nagusia. Yanguasen jarrera foruen alde egiten saiatzen da, eta ez ditu aldaezin gisa aurkezten, Gobernuarekin negoziatutako akordio batera iristeko oinarri gisa baizik. Yanguasek nafarren borondate politikoaren ondorioz proposatu zuen eskubidea. Tradizioaren eta iraultzaren arteko ituna, Nafarroan konstituzio tradizional bat izatea onartzetik abiatzen dena. 1841eko legea itun politiko gisa interpreta daiteke, Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Foru Diputazioak akordio batera iristeko borondatea izan zuten neurrian.
Yanguas y Mirandak idazlan polifazetikoa ere badu. Obra historiko luze eta dokumentatuak utzi zituen. 1823an, Diccionario histórico-político de Tudela argitaratu zuen. 1832an, Historia compendiada del Reino de Navarra. Moreten oinordeko gisa, argi berriak ekarri zizkion jatorriari, baskoien berezitasuna areagotu baitzuen historiografia zaharrenaren eztabaida eta izendapenen aurrean. Foruen aurkako kanpainaren berraktibazioari erantzuteko historia ofizial moduko bat izan zen lana, eta, hain zuzen ere, Yanguasek, Madrilen Diputazioko agente izan zen garaian, baliatu zuen.
1837an, Prólogo sin libro de la monarquía navarra y Apuntes sobre la sucesión a la Corona de Navarra, Lege Salikoa Nafarroan ez aplikatzeari eta Isabel II.aren zilegitasunari eusten diona. Heldutasun lan gisa, 1841eko negoziazioen erdian, Diccionario de antigüedades idatzi zituen. «Espainiako zibilizazioaren kausei, gorabeherei eta aurrerapenei buruz ondorio zehatzak ateratzea» helburu zuena. Yanguasek beste ikuspegi bat sartu zuen, mendeko espiritua ikertzeko interesa, «herrien ohiturei eta gizarte-egoerari dagokiena» aztertzeko interesa, dokumentazioan sendo oinarritua. Historiaren ikuskera modernoa da, gizakien bizitza idazteko borondatea duena, eta ez erregeena, gerrena eta bataila nagusia. Haren ondoren, Historia de la conquista del Reino de Navarra por el Duque de Alba (1842) eta Crónica de los Reyes de Navarra, escrita por D. Carlos, Príncipe de Viana (1842).
Nafarroako erresumatik probintziara igarotzeko Yanguasek egiten duen lan politiko guztia ikerketa historiko sakon eta oparoan oinarritzen da. 1854an Diccionario de palabras anticuadas argitaratu zuen. Bertan, Nafa- rroako artxiboetako dokumentuak aztertzen ditu, haien ulermena errazteko, haietako hizkuntza eguneratuz.
Yanguasek obra juridiko nabarmena ere utzi zuen, nahiz eta jurista ez izan. Arlo horretan egin zuen lanik garrantzitsuena Diccionario de los Fueros y leyes de Navarra izan zen, 1828. urtekoa. Hiztegi horretan, gaien ordena alfabetikoan, edukia laburbildu eta Fuero General, Novísima Recopilación edo ondorengo Gorteetako legeen jatorria idatzi zuen. Jasotako legeen gainean ez du Yanguasek exegesirik egiten eta ez zaio inolako asmo dogmatikorik nabaritzen, baina nomenklatura profesionala agortzen du.
1833an, Zuaznavar magistratuaren Ensayo histórico crítico de la legislación de Navarra polemizatu eta ezeztatu zuen, Contrajerigonza argitaratu zuenean. Hasieran foruen likidazioaren aldekoa izanik, atzera egin zuen go- bernu absolutista berria pozik uzteko. Yanguasek modu sarkastikoan erantzun zion magistratuaren anbiguotasun kalkulatuari. Eta horren ondoren, Análisis histórico-crítico de los fueros de Navarra argitaratu zuen (1838), eta zuzenbide publikoaren iragankortasuna eta hura aldatzeko bitartekoak azpimarratu zituen. Yanguasek modu liberalerako zuzenbidea proposatzen du, nafarren borondate politikoaren ondoriozko sorkuntza gisa.
1841ean Recopilación de las Leyes de los Ayuntamientos constitucionales; Proyecto de Catastros o estadísticas para los pueblos (1842); eta Manual para gobierno de los Ayuntamientos de Navarra (1846) argitaratu zituen.
Yanguas y Mirandak literatur lanak ere idatzi zituen, hala nola Vida del Capitán D. Juan Lanas (1845), eleberri errealista eta historikoa; Análisis apo- logético-crítico del juego llamado monte, jokoaren kritika garratza, bere apo- logiaren itxura eginez. Kostunbrista gisa, zenbait artikulu argitaratu zituen, esate baterako, «El candidato a Diputado a Cortes» La Epocan, 1850ean, eta
«El carnaval en Tudela. Los cipoteros», 1842an, El Semanario Pintoresco Es- pañolen.
Obrak
Relación de los principales sucesos ocurridos en Tudela desde el principio de la guerra de Bonaparte hasta la expulsión de los franceses de España, «Archivero Municipal de Tudela»k eginiko liburuxka, 1813. (izengabe gisa berrargt., Zaragoza, 1967).
Diccionario histórico-político de Tudela, Zaragoza: Andrés Sebastián inprimategia, 1823.
Diccionario de los Fueros del Reino de Navarra y de las leyes vigentes promulgadas hasta las Cortes de los años 1817 y 18 inclusive, Donostia: Ignacio Ramón Baroja inprimategia, 1828.
Adiciones a los diccionarios de los Fueros y leyes del Reino de Navarra, Donostia: Ignacio Ramón Baroja, 1829.
Historia compendiada del Reino de Navarra, Donostia: Ignacio Ramón Baroja inprimategia, 1832.
La contragerigonza o refutación jocoseria del ensayo histórico crítico sobre la legislación de Navarra, compuesto por D. José María Zuaznávar y Francia, [¿Iruñea?]: Panzacola, 1833.
Apuntes sobre la sucesión a la Corona de Navarra, Iruñea, 1838.
Análisis histórico-crítico de los Fueros de Navarra, Iruñea: Francisco Erasun inprimategia, 1838.
Diccionario de las antigüedades del reino de Navarra, Iruñea, Javier Goyeneche eta Francisco Erasun, 1840-1843. 3. argitaraldia. zuzendua eta handitua, Iruñea: Vianako Printzea Erakundea, 2000.
Proyecto de Catastro o estadísticas para los pueblos y provincias; y para conocimiento de la riqueza general del Estado presentado a la Diputación provincial por su secretario D. José Yanguas, Iruñea, 1842.
Crónica de los reyes de Navarra, Iruñea: Teodoro Ochoa inprimategia, 1843.
Alerta a los navarros, Iruñea, 1843.
Luis Correak idatzitako Historia de la conquista del reino de Navarra por el Duque de Alba, general del ejército de Fernando el Católico, en el año 1512 lanari, Prólogo y breve compendio de la historia de Navarra. Iruñea: Longás y Ripa inprimategia, 1843.
Vida del Capitán D. Juan Lanas, Donostia: Ignacio Ramón Baroja inprimategia, 1845.
Proyecto de catastros o estadísticas para los pueblos y provincias para la riqueza general del Estado, 1846.
Manual para gobierno de los Ayuntamientos de Navarra, Iruñea: Francisco Erasun inprimategia, 1846.
Diccionario de las palabras anticuadas que tienen los documentos existentes antes en los archivos generales y municipales de Navarra y de su correspondencia con el actual lenguaje, Iruñea: Francisco Erasun inprimategia, 1854.
Breves observaciones a la obra publicada por el señor Don Florencio Sanz y Baeza con el título de Estadística de la Provincia de Navarra, Iruñea, 1858.
Bibliografia
CASTRO, J. R., Yanguas y Miranda, Una vida fecunda al vaivén de la política, Iruñea, 1963.
EMBORUJO SALGADO, A., «José Yanguas y Miranda: apuntes historiográficos», Tercer Congreso General de Historia de Navarra, Iruñean, 1994ko irailaren 20tik 23ra,
III. eremua. Ideien mundua, I. txostena, Nafarroaren izatea, historiaren eta politikaren artean, 2-13. orr.
FLORISTÁN IMÍZCOZ, A., «Yanguas y Miranda y su crítica a las Cortes de Navarra», Eusko Ikaskuntza. Zuzenbide Saileko kaierak, 6 (1989), 333-342. orr.
GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI, A., Diccionario Biográfico de los Diputados Forales de Navarra (1931-1984) y de los Secretarios de la Diputación (1834-1984), Iruñea: Nafa- rroako Gobernua, 1998, 464-471. orr.
IRIBARREN RODRÍGUEZ, J. M.ª, «Yanguas y Miranda: su vida y su obra», Vianako Printzea, 24. bol., 92 eta 93 zk. (1963), 215-223. orr.
LEONÉ PUNCEL, S., Los fueros de Navarra como lugar de la memoria, Donostia: Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa aztertzeko Fundazioa, 2005.
MIKELARENA PEÑA, F., «La cuestión foral en relación con Navarra en la opinión pu- blicada anterior e inmediatamente posterior a la ley de 25 de octubre de 1839», Iura Vasconiae, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoko Aldizkaria, 9 (2012), 59-233. orr.
PÉREZ GOYENA, A., Ensayo general de bibliografía navarra, VII. bol., Iruñea: Vianako Printzea, 1947-1964.
SALINAS QUIJADA, F., Estudios de Historia del Derecho foral de Navarra, Iruñea, 1978. SÁNCHEZ PRIETO, J. M.ª, El Imaginario vasco. Representaciones de una conciencia histórica, nacional y política en el escenario europeo, 1833-1876, Bartzelona: Ediciones Internacionales Universitarias, 1993.
SÁNCHEZ PRIETO, J. M.ª eta Nieva Zardoya, J. L., «La aventura política e intelectual de Yanguas y Miranda», Cuadernos del Marqués de San Adrián, 1 (2002), 11-40. orr.





