Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE NAFARROAKO EGILEAK ETA OBRAK

ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a – Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a).

Karguak eta lanbideak

Militarra, Nafarroako eta Kataluniako kapitain nagusia, Nafarroako erregeordea


Ibilbidea

Francisco Espoz Ilundain, Francisco Espoz y Mina izenez ezaguna, Espainiako liberalismoaren lehen garapenean garrantzi bereziko militar nafarra izan zen.

Haren gurasoak Juan-Esteban Espoz y Mina eta Maria-Teresa Ilundain Ardaiz izan ziren. Jatorri xumekoa zen, eta aita oso goiz hil zitzaienez, hamalau urterekin familiaren etxalde txikiaz arduratu behar izan zuen. 1808an hasi zuen karrera militarra, Independentzia Gerran. Doyle komisiodun ingelesaren destakamenduan sartu zen eta Jacan (Huesca) jardun zuen gerran. Plaza hori hartu ondoren, 1809an, armada nazionalean sartu zen Nafarroako Lehorreko Korsoan, Francisco Xabier Mina ilobaren agindupean (Mina el Mozo). 1810eko apirilean, frantsesek hura harrapatu zutenean, gerrillarien partidako buru izendatu zuten. Handik aurrera, aitaren bigarren abizena hartu zuen, Minak bere gizonen artean zuen ospeari eusteko. Bere iloba (hirugarren mailakoa) gainditu zuen, bai gerra-estrategian zuen trebetasunagatik, bai antolatzeko gaitasunagatik. Nafarroako gerrillak bateratzea lortu zuen, hala nahita edo indarrez.

Francisco Espoz y Mina nabarmendu egin zen bere trebetasunagatik eta lurraren ezagutzagatik, baina baita bere krudeltasunagatik ere. Nafarroako armadaren gorputza agindu zuen, eta garai hartan Nafarroako Errege Txi- kia deitzen zioten. Espozek hamaika mila borrokalari inguru mobilizatu zituen bere agintepean, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa eta Aragoi Garaiaren artean sakabanatuta, eta frantziar armadek ezin izan zioten aurre egin. Egoera horren aurrean, Honore Reille jeneral frantziarra hamar aldiz handiagoko armada batekin geldiarazten saiatu zen. Porrot egin zuen saiakeran, eta Nafarroako militarrak gerrillari arrakastak lortzen jarraitu zuen Zangozan, Arlabanen, Tafallan, Sos del Rey Catolikon, Rocaforten, Mutrikun, Hondarribian eta Zaragozan. Garaipen horiengatik, Erregeordetzako Batzordeak hainbat kondekorazio eman zizkion, koronel, jeneral, landa-mariskal eta bere brigadako buru izendatu zuten (1812).

Garaipen txiki entzutetsuak lortu zituen (Arlabanen, Rocaforten eta Sou- lier jeneralaren aurrean) 1813 arte. Armada frantsesa ahuldu egin zen, Napoleonek bere gizon asko erretiratu baitzituen fronte errusiarra defendatzeko, eta Wellington jeneralak armada hispaniar-britainiarra berrantolatu baitzuen. Horri esker, tropa erregularrekin koordinazio handiagoa izan zuen, eta, gainera, ingelesek emandako bi artilleria-pieza izan zituen. Horiekin Tafallan jardun zuen eta Nafarroako eremu frantsesa hirigune nagusi batzuetara mu- rriztea lortu zuen.1813ko udan, Espoz y Mina, Wellingtonen aginduak betez, Aragoira igaro zen, eta Zaragozako askapenean esku-hartze handia izan zuen bere gizonekin.

1814an gerra amaitu zenean, Frantziako armada erretiratu eta Fernando VII.a itzuli zenean, Espoz y Mina gerrilla desegitearen aurka agertu ziren. Berari, Nafarroako erregeorde izateko amesten baitzuen, Iruñean kuartel egoeran gelditzeko agindu zitzaion.

1814ko irailean, 1812ko Konstituzioa aldarrikatzeko, arrakastarik izan ez zuen konspirazio baten buru izan zen Iruñean. Horregatik Frantzian babestu behar izan zuen. Historialari batzuen iritziz, ez da erraz ulertzen Minak 1814ko maiatzaren 4ko estatu-kolpearen aurrean izan zuen erreakziorik eza, eta jazarraldi hori gerrilletako borrokalariek gizarte-birmoldaketarako zituzten arazoarekin eta boteretik bazterturik geratzeak eragindako hisiarekin lotzen dute, beren feudotzat jotzen baitzeukaten Nafarroa. Kontua da jazarraldia hain azkar egin zenez ez zela inolako manifestu politikorik idatzi, baina uztailean Madrilen bat egin zuen Porlier, Lacy, Martin Diez (El Empecinado) eta Jose de Palafox militar liberalekin eta gobernuaren aurkako ekintza ba- tek zentzu liberala zuen. Handik denbora batera, jeneralak bere memorietan adierazi zuen bere helburua Iruñea bereganatzea izan zela, han askatasunaren bandera jartzeko.

1820an Riegoren altxamendu liberalaren garaipenarekin, Espoz y Mina Nafarroara itzuli eta Konstituzioa aldarrikatu zuen Donezteben. Nafarroako eta Kataluniako kapitain nagusi izendatu zuten. Erregeordetzak Ezpeletako Kondearen eskuetan jarraitu zuen, eta 1821ean Galiziara komandante nagusi gisa eramateko eskatu zuen. Urte horretan bertan ezkondu zen Juana Maria de la Vegarekin. Coruñako merkatari eta negozio-gizon aberats baten alaba, liberalismoaren zale sutsua, XIX. mendeko emakume galiziar garrantzitsuenetako bat izan zen. Senarrari lagundu zion politikan, Espainiako eta atzerriko konspirazio-gune guztiekiko korrespondentziaren idazkari eta arduradun gisa.

1822an, absolutistak eta liberalak borroka bizian zirelarik, Espoz y Mina Kataluniara bidali zuten, kanpaina militar batera. Sei hilabetetan indar erregezaleak garbitu zituen eskualdean. Castellfollit de Riubregos herria txikitu zuen (Bartzelona) eta Seu de Urgell hartu zuen (Lleida). Horiek guztiak direla eta, teniente nagusi izendatu zuten, eta San Fernandoren Gurutzea eman zioten.

Espoz y Mina izan zen Luis Antonio de Borboiri, Angulemako dukeari, aurre egin zion jeneral bakarretako bat, Espainian «San Luisen Ehun Mila Semeen» buru sartu zenean, Fernando VII.aren erregimen absolutista berrezartzeko. Porrot egin ondoren, 1823ko azaroan kapitulatu behar izan zuen. Ingalaterrara ihes egin zuen, eta 1824ko martxoan hainbat kide deitu zituen, Espainian konstituzio-sistema berrezartzeko biderik eta bitartekorik egokienez hitz egiteko. Orduan, espainiar emigratuen sektore eskuindarraren erdigune bihurtu zen, erradikalenen aurka, hala nola Torrijos, Romero Alpuente eta beste batzuk. Fernando VII.a tronutik kendu eta Borboiko dinastiaren adar espainiarra suntsitzeko konspirazioak porrot egin zuen 1829an, Frantzia eta Ingalaterraren diru eta laguntza faltagatik.

Orleanseko dukea 1830ean Frantziako tronura igotzeak beste aukera bat eskaini zion Minari Fernando VII.aren erregimena desegiteko. Azaroaren 18an, espedizio zentzugabe batean, Euskal Herrian sartzen saiatu zen, Baionan eta Beran barna. Atxilotzear egon zen eta bigarren aldiz erbesteratu behar izan zuen.

1833an itzuli zen Espainiara, Maria Kristina Borboikoa erreginak agin- dutako amnistiaren babesean. Gobernuak graduazio militarra aitortu zion eta Nafarroako erregeorde izendatu zuen 1834ko urrian. Iparraldean karlisten aurkako borrokaren aginte gorena eman zioten eta Zumalakarregiri aurre egin zion. 1835eko apirilaren 13an dimisioa aurkeztu zuen, Nafarroan, Larraintzar, Etxarri, Ardanaz eta Olaztiko operazioetan garaitu zutelako.

Hala ere, Maria Kristina erregeordeak Kataluniako karlisten aurkako tropak zuzentzeko eskatu zion Espoz y Minari, berriro ere. Oso gaixorik egon arren, onartu egin zuen eta berriro erakutsi zuen bere jenio militarra. 1835eko urrian, Mendizabalen Gobernuak Kataluniako kapitain nagusi izendatu zuen (1835-1836). Bere agintaldian jarraitu zuen ildoaren ezaugarri izan zen Mendizabalen gobernu aurrerakoiaren, Bartzelonako oligarkiaren eta Miliziak ordezkatutako erradikalen arteko oreka zailari eusteko politika konplexua.

1835eko abenduaren erdialdean, Kataluniako armadak, Minaren agindupean, karlisten aurkako kanpaina bati ekin zion. Estrategia okerra izan zen hura, ordea, karlista katalanek ahal izan zituzten kide guztiak lortu zituztelako. Mina izena ankerkerian eta basakerian nahastu zen berriro. Ez bakarrik 1836ko otsailean Ramon Cabrera militar karlistaren ama fusilatzea agindu zuelako, horrek arbuio orokorra eragin baitzuen, baizik eta herri eta basoetako suteekin nekazariei egindako eraso bereizi gabeagatik. Lleida eta Tarragona aldean kanpaina labur bat egin ondoren, eta betearazpen horrek eragin zituen protestek behartuta, bai Espainian bai handik kanpo, dimisioa aurkeztu zuen urte bereko apirilaren 1ean. Berriro ere, Gobernuak ez zuen onartu uko egitea, eta nafar jeneralak karlisten aurkako borrokarekin jarraitu behar izan zuen.

1836ko abuztuko iraultzaren ondoren, osasun egoera kritikoan jada, Milizia Nazionaleko inspektore izendatu zuten eta Nafarroako diputatu Gorte Konstituziogileetan. Urdaileko minbiziak heriotza eragin zion Bartzelo nan urte horretako abenduan. Hileta ospakizun bikainean lurperatu zuten, Iruñeko katedraleko klaustroan dagoen mausoleoan.

Espoz y Mina, bost liburukitan idatzita memoria luze batzuk utzi zituena, buruzagi bat izan zen, ekintza militarretik haratago, paper nabarmena hartu zuena esparru politikoan. Alde horretatik, irudi konplexua izan zuen, XIX. mendearen lehen erdiko liberal, asaldatzaile, konspiratzaile eta heterodoxoaren adibide izan baitzen. Anbizio handikoa eta hotza, bihozgabea eta krudela izateaz gain, bere ideiekin bat ez etortzea leporatu zioten, emigrazioan errealista moderatuen laguntza bilatu zuelako konspirazio-lanetan, Torrijos bakarrik utzi zuelako 1831n, edo 1812ko Konstituzioko printzipioetatik urruntzeagatik. Gainera, gerrillari-garaian eta ondorengo agintaldi militarretan iruzur eginez dirutza jasotzea kritikatu zioten.

Juana Maria de la Vega alargunak, 1837ko urtarrilean Espoz y Minako kondesa titulua jaso zuen eta Isabel II.a erreginaren zaindari pertsonala izendatu zuten Esparteroren erregeorde-aldian. 1872an hil zen arte, senarraren oroitzapena bizirik mantentzeko ardura hartu zuen. Senarraren memoriak argitaratu zituen, Memoria del General Francisco Espoz y Mina izenekoak. Editore gisa aurkeztu zen, baina, aldi berean, eta zenbait idazkitan, dio gerrillari ohiak, jatorri xumekoak, prestakuntza intelektual gutxi zuela eta, 1824- tik aurrera, luma hartzeko indar mugatuak zituela, eta, beraz, erredakzioan duen erantzukizuna erakusten du. Gainera, informazioa biltzen lan egin zuen eta argitaratzen jarraitu zuen, nahiz eta jeneralaren lagunek Ramon Gil de la Cuadrak besteak beste, aurkako gomendioak eman. Joanak berak aitortzen du

V. liburukiaren zati handi baten egilea dela. Beraz, ez dago zalantzarik Minaren Memoria gehienak kondesak idatzi eta zentsuratu zituela (bereziki emigrazio garaiko konspirazioei dagozkienak). Berak ahalegin handia egin zuen salaketak atzera botatzeko eta senarraren izen ona aldarrikatzeko. Juana Maria de la Vegak, kultura politiko aurrerakoiaren isla fidelak, marrazten duen erretratuak, historiara pasatu den heroi liberal gisa eratzen du Espoz y Mina.

Obrak

Memorias del General Don Francisco Espoz y Mina, (publicadas por su viuda Juana María de Vega), Madril: Rivadeneyra inprimategia, 1851-1952, 5 bol. Madril: Biblioteca de Autores Españoles, 1962.

Bibliografia

ARTOLA, M., «Francisco Espoz y Mina». Vidas en tiempos de crisis, Madril: Historiako Errege Akademia, 1999, 207-268. orr.

DE LA TORRE, J., Lucha antifeudal y conflictos de clases en Navarra, 1808-1820, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1992.

GALLI, F., Memorias sobre la guerra de Cataluña en los años 1822 y 1823, Bartzelona: A. Bergnes inprimategia, 1835.

GRIJALBA, J. de, Don Francisco Espoz y Mina. Díaz, N. P. eta Cárdenas, F. Galería de españoles célebres contemporáneos, Madril: Boix, 1843, IV libk., 1-69. orr.

IRIBARREN, J. M.ª, Espoz y Mina el guerrillero, Madril: Aguilar, 1965. IRIBARREN, J. M.ª, Espoz y Mina el liberal, Madril: Aguilar, 1967.

OLÓRIZ, H. de, Navarra en la Guerra de la Independencia. Biografía del guerrillero

D. Francisco Espoz y Mina y noticia de la abolición y restablecimiento del régimen fo- ral,

PUYOL, J., La conspiración de Espoz y Mina (1824-1834), con noticias y documentos hasta ahora inéditos, Madril: Tipografia Artxibategiak, 1932.

SANTIRSO, M., «Los militares en la Revolución liberal española: el caso de los Capitanes Generales de Cataluña (1832-1839)», Trienio, 27 (1996), 83-134. orr.

VEGA, J. M.ª de la, ESPOZ Y MINAREN KONDESA, Memorias de la Excma. Sra. Condesa de Espoz y Mina. Diputatuen Kongresuko lehendakariak aginduta argitaratuak. José Canalejas Méndez jauna, Madril: M.G. Hernándezen semeen inprimategia, 1910 (Juan Pérez de Guzmanen sarrera). Hauek barne: Apuntes para la historia del tiempo en que ocupó los destinos de Aya de S.M. y A. y Camarera Mayor de Palacio y En honor de Mina. Memorias íntimas (1820 a 1836); Diputatuen Kongresuko 1910eko edizioaren facsimile ed., Madril: Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2014.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP