Karguak eta lanbideak
Espoz y Minaren kondesa, idazlea eta kronikaria, ongilea, Jauregiko zerbitzari nagusia, Karitatearen alaba
Ibilbidea
Juana de la Vegaren bizitza eta ibilbide profesionala kultura liberalera aldatzerakoan protagonista izan ziren eta estatu berriaren politika zuzendu zuten gizonenaren antzekoa da. Zehazki, bere liberalismoa berdina da pro- gresismorantz aldatu ziren iraultzaile eta hamabizaleenarekin (1812ko konstituzioaren jarraitzaileak). Bere jardunik gogokoena politika soziala, ongintzakoa edo asistentziakoa izan zen, behartsuen zerbitzura, uste baitzuen, zaintza eta hezkuntzari esker «gizartearentzat baliagarri» izan zitezkeela. Bere ustez, egiten zuen lana «guztiontzat onuragarria» zen, «aberriaren hobe beharrez». Gainera, bere obra intelektual propioa sortu, eta lekukotasun historikotzat aurkeztu zuen. Baina, hori baino gehiago, gorabehera handieneko garaietan bere jarduna eta jarrera justifikatzeko aitzakia da (bere Memorias 1833ra arte, eta Apuntes 1841etik 1843ra).
Coruñan bizi zen merkatari aberats baten alaba zen —Jose Antonio de Vega y Rio—, jatorri xumekoa, eta Kuban aberastua. Juanak beti nabarmendu zuen bere jatorria herrian zegoela («herriaren klasekoa naiz»), nolabait, bere lanaren meritua, luxurik gabeko bizimodua eta behartsuei emandako laguntza balioan jartzeko. Beti izan zituen gogoan bere gurasoak (bere ama Josefa Martinez Losada izan zen), eta eskerrak ematen zizkien «eman zidaten heziketa liberalarengatik». Bere familiarekin bizi izan zuen Independentzia gerra, bere aita, alderdi iraultzailekoa, toki- eta probintzia-gobernuko kide bihurtu zenean. 1821eko abenduan ezkondu zen, aberriko heroi nagusietako batekin: Espoz y Mina. Bere aita eta senarrarekin Ingalaterrara erbesteraturik joan zen (1830ean Frantzian egonaldi labur bat egin eta gero). Bertan izan ziren Euro- pako politikari liberal entzutetsuenekin, helburu bera zuten askorekin —ordena konstituzionala berrezartzea, alegia—, eta zenbait lagun minekin, besteak beste, Agustin Arguellesekin. Bost urte horiek oso garrantzitsuak izan ziren bere heziketa eta jardun politikoari zegokionez, eta bertan hasi zen publiko zabalarentzat idazten, nahiz eta bere senarraren idazkari bezala izan.
1835ean itzuli zenean, Espoz hil ondoren, bere kide liberalek gobernu kargu nagusiak betetzen zituzten bitartean, bera laguntza-zerbitzuetan hasi zen, eta hala jarraitu zuen betirako. Horrez gain, hala eskatu ziotenean, Na- zio-Monarkiaren esanetara jarri zen; zehazki, 1841ean, Isabel II.aren haurtzain izendatu zutenean. Heziketa liberala emateko ardura zuen hezitzaile tal- deko kide izan zen, Arguelles tutorea buru zuela, eta Jose Manuel Quintana haurtzainarekin batera. Handik urtebetera, Jauregiko Zerbitzari Nagusi kargua jabetzan eskuratu zuen. Aurrerakoi eta moderatuen arteko deman, Arguellesekin batera dimititu zuen, Espartero erori zenean, 1843ko uztailean.
Sekula ez zuen alderdi progresista utzi, baina Coruñara joan zen, eta bere ongintza lana bertan egin zuen. Osasungintza eta hezkuntzaz arduratzeko sortu berri zen gizarte-laguntzaren gabeziak gainditzeko, bere ondasunak eta beste norbanako batzuek emandakoak erabili zituen, karitate pribatuaren nagusitasuna agerian utziz. Juanak beti agertu zuen bere lanarekin aurrera egi- teko asmoa, gobernua noren eskutan zegoen begiratu gabe. Bere esanetan, «denborak aurrera egin ahala, korporazioek fundatzaileen borondatea betetzeari uzten diotelako, eta, azkenean, iruzur hutsa diren karitatezko eta onura publikoko obrak geratzen baitira».
1838an Coruñako Ongintza Emakumeen Elkartea sortu zuenetik, bera izan zen presidente, arloa zuzendu eta ikuskatzeko. 1856an, Isabel II.ak Galiziako ongintza etxeetako babesleorde izendatu zuen, eta haren esku utzi zuen «maila txi- roenen beharrak aztertzea, eta horiek konpontzeko irtenbiderik onena bilatzea». Bere obra ugarien artean, honakoak nabarmendu zituen bere testamentuan: Vilanovako parrokian zahar behartsuentzako etxea, Noseko San Pedron; Coruñako «haur txiroentzako Espoz y Mina doako eskola», 1863an sortua, eta 3tik 6 urtera arteko 120 haurrentzat; jende faltagatik arrakastarik izan ez zuen jornalari helduen eskola, 1864an sortua; eta nekazaritzan aritzeko egokiak ziren umezurtz etxeko gazteei eta kaxako umeei zuzendutako nekazaritza eskola teoriko-praktikoa, bere etxea zen San Pedro de Nos baserrian. «Emakume ororen hezkuntzak» pairatzen zuen arduragabekeria arintzeko, zati bat, parrokiako neskentzako gorde zuen. Bere fundazioari «Vegako doako nekazaritza eskola» izena eman zion, eta eredutzat Diputazioak kudeatutako Gasteizko Baserria hartu zuen.
1872ko ekainaren 22an hil zen, bere lehengusina Agustina Martinez y Losada alboan zuela. Bere nahia zen karitateko alabaren abituaz jantzirik lurpera zezaten, Parisko San Vicente de Paulen Kongregazioko ahizpa zelako (1854ko abuztutik), eta halakorik ezean, alargundu zenetik jantzita zeraman arropa beltzaz. Bere gurasoekin hobiratzea nahi zuen, eta bere izena eta egoera aipatzen zituen inskripzioaren azpian honakoa jartzea eskatu zuen: «Francisco Espoz y Mina jeneralaren alarguna, hemen datza bere bihotza».
Bere idatzietan, Juanak bere senarrarekin loturik aipatzen du Nafarroa, haren jaioterria izan zelako eta bertan egin zuelako bere lehen jardun militarra. Bartzelonan hil zenean, Espoz y Minaren gorputza Coruñako etxean baltsamaturik gordetzeko baimena eskatu zion Gregorio XVI.ari. Bere testamentuan, gorpuzkiak Idozinera eraman zitzaten eskatu zuen, nekazaritza tresnak eta garaikur militarrak elkarri loturik zituen monumentu xume batean gordetzeko.
Bere obraren balorazioa egiterakoan, Juana de la Vega idazle eta kronikaritzat hartzea erabaki dugu, eta ez historialaritzat. Bere idatzi publikoetan, berak bizitako gertakari politikoak kontatu zituen, batez ere, bere ekintzak justifikatzeko, eta ez hainbeste historikoki oroituak izateko. Politikaritzat har genezake, alderdi aurrerakoiaren kide nabarmena izan baitzen, eta bere kideen goresmena ez ezik, Gobernuaren aintzatespena ere eskuratu baitzuen.
Bere aurkarien mespretxua ere jaso zuen, eta erreginaren hezitzaile izateari utz ziezaion saiatu ziren, nahikoa argia ez zela eta bere senarra hil zenetik burua galdu zuela esanez.
Oso bestelakoa da bere ongintza lanaren balorazioa. Etxekoaren eta publikoaren arteko esparrua izanik, emakumeei bertan aritzeko aukera eskaintzen zien, eta, hala, gizon eta emakumez osatutako talde baten buru izan zen. Bere garaian oso baloratua zen, honako deskribapenek ongi erakusten duten bezala: «pobreentzako babesa, ahulentzako laguntza eta umezurtz babesgabeen- tzako ama errukiorra» (La Ilustración de Madrid, 25, 1871); «ama deitzen du- ten zorigaiztoko seme-alaben aingeru babeslea», «ongia egiteko miragarriro antolatua den izakia» eta «San Pabloren karitatearen pertsonifikazioa» Concepcion Arenalen esanetan (La beneficencia, la filantropía y la caridad, kondeari eskainia, 1860an). Hain zuzen ere, Arenalekin batera, Juana de Vega Galiziako berpizkunde kulturalarekin eta «feminismo hispanikoarekin» lotu ohi da (Cristobal de Castro, Blanco y Negro, 1926ko abuztuak 1).
Heroi liberal eta Espainiako aberriaren eta nazioaren defendatzaile bezala, hainbat aitorpen jaso zituen, artean bizirik zela: Espoz y Mina kondesa titulua (1837ko maiatzak 12), eta berak hala hautatuta: Goldearen bizkondesa, «bere senarraren jatorri xume eta bertutetsua betikotzeko»; Lehen Mailako Handitasun Pertsonala (1842ko urriak 3); Karitatearen Dukesa (1854ko azaroak 24), «gizateriari emandako zerbitzu bikainengatik»; eta Ongintzako Ordena Zibilaren Lehen Maila (1871ko otsailak 17), «ospitale eta ongintza-etxeetako babesgabeen alde egindako pairamen eta karitate ekimenengatik».
Obrak
Apuntes para la historia del tiempo en que ocupó los destinos de Aya de Su Majes- tad y Alteza Real y Camarera Mayor de Palacio (San Pedro de Nos, 1844ko urriak 29). AHNko eskuizkribua, Askotarikoak, Tituluak, Familiak, 3759, 1. Lehen aldiz Memorias de la excelentísima señora condesa de Espoz y Mina lanean argitaratu ziren. Tituluarekin batera honakoa ageri da: Bere egilea, Juana de la Vega andere. txit gorena, Espoz y Minako kondesa. Uko egin eta berehala idatziak, eta Manuel Quintana jaun txit gorenak, haurtzain irakasleak berrikusiak. Andreak berak Diputatuen Kongresuaren esku utziak, eta Ministroen Kontseiluko presidente den Jose Canalejas y Mendez jaun txit gorenak argitaratzeko agindutakoak. Azken ho- rrek hainbat dokumentu lagungarri gaineratu zizkion, eta Juan Perez de Guzman y Gallori, Historiako Errege Akademiakoa, hitzaurre bat idazteko agindu zion, Madrilen: M. G. Hernandezen semeen moldiztegian, 1910. Era berean, Memorias. La condesa de Mina: una línea bien trazada, lanean ere argitaratu dituzte, Campo Alangeko kondesaren hitzaurrea, Madril: Tebas, 1977; eta Memorias de la condesa de Espoz y Mina, Madril: BOE, 2014; —Memorias del general don Francisco Espoz y Mina editore eta egilekidea. Espoz y Minaren kondesaren memoria eta oharrak Juana María de la Vegaren Artxiboan gordeta daude, AHN, Askotarikoak, Tituluak, Familiak, 3759, 4, 12 eta 13. Lehen aldiz argitaratu zirenean, Memorias del gene- ral don Francisco Espoz y Mina bezala argitaratu ziren, berak idatzita. Bere alargunak, Juana Maria de Vegak argitaratuta, Madril: M. Rivadeneyraren moldiztegi eta estereotipia, 1851. Ondorengo edizio bat hizkuntza sortu zenetik gure egunera ar- teko Autore Espainiarren Bibliotekan I eta II, Madril: Atlas, 1962;
—Reglamento de la Asociación de Señoras de Beneficencia de La Coruña, Espoz y Minaren kondesak osatua, Elkarteko presidentea, eta probintzia honetako Gobernadore Zibilak onartuta, 1855eko ekainaren 26an, Coruña: Hospizioko Moldiztegia, 1855; —Memorias de la condesa de Espoz y Mina. AHN-ko zirriborro eskuizkribatua, Askotarikoak, Ti- tuluak, Familiak, 3759, 2. Lehen edizioa Memorias de la excelentísima señora con- desa de Espoz y Mina izan zen, Diputatuen Kongresuko presidentearen aginduz argitaratuak Jose Canalejas y Mendez jaun txit gorenak, egungo Ministroen Kont- seiluko presidenteak, Madril: M. G. Hernandezen semeen moldiztegia, 1910. Beste edizio batzuk honakoak dira: Memorias. La condesa de Mina: una línea bien tra- zada, Campo Alangeko kondesaren hitzaurrea, Madril: Tebas, 1977; eta Los Vega. Memorias íntimas de Juana de Vega, condesa de Espoz y Mina, «Juana de la Vega, la gran dama del primer progresismo español» ikus-entzuneko erakusketa ibiltariko Liburu-DVDa, Jose Antonio Duránen edizioa, Madril-Coruña: Estatuko Oroimen Kulturaleko Elkartea, Juana de Vega Fundazioa, 2006.
Bibliografia
PENAS VARELA, E., «Juana de Vega desde la literatura del yo», Anales de Literatura Española, 23 (2011), 259-288. orr.
VEIGA ALONSO, X. R., «Modelos de feminidad. Juana de Vega, condesa de Espoz y Mina, en la cultura política liberal progresista del siglo XIX», Historia Contemporánea, 56 (2018), 47-80. orr.
RODRIGUEZ MANEIRO, M., Juana de Vega, entre Acevedo y San Pedro de Nos. Vida y obra de una mujer ejemplar, Iñás, Oleiros: Trifolum, El Taller de Juan, 2003.
ROMERO MATERO, M.ª C., «Juana María de la Vega, condesa de Espoz y Mina (1805- 1872), por amor al esposo, por amor a la patria», BURDIEL, I. eta PÉREZ LEDESMA, M. (koordinatzaileak), Liberales, agitadores y conspiradores: biografías heterodoxas del siglo XIX, Madril: Espasa-Calpe, 2000, 209-238. orr.





