Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE ARABAKO EGILEAK ETA OBRAK

MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 – Gasteiz, 1878ko urtarrilak 17).

Karguak eta lanbideak

Abokatua, legelaria, Gorteetako diputatua, politikari foruzalea, Probintziako aita

Ibilbidea

Agustin Moraza y Lafuente eskribauaren eta Sinforosa Ruiz de Garibay y Moñinoren semea, biak gasteiztarrak. Hogeita sei urterekin, 1843ko aben- duaren 10ean, abokatu zela, Done Bikendi Aranako (Araba) Josefa Fernandez de Lecetarekin ezkondu zen, hogeita zortzi urtekoa. Bere aitaginarreba Na- poleonen kontrako gerran aritua zen, eta erregezaleek fusilatu zuten 1822an. 1846ko abenduaren 26an, bere emaztea hil zen, hilabete bateko Maria Paz alaba utzita, eta hura 1847ko uztailaren 25ean hil zen elgorriagatik.

Humanitateak ikasi zituen Gasteizko Santo Domingo Komentuan. Ondo- ren, 1828an, Filosofia ikasketak hasi zituen Oñatiko Unibertsitatean, eta batxiler bezala graduatu zen 1832ko abuztuaren 27an. Hala ere, Oñatin ikas- ten jarraitu zuen 1834ra arte. Agirreazkuenagak jasotakoaren arabera, Lehen Karlistaldiak Oñatiko Unibertsitateko ikasle zela harrapatu zuen, baina Ur- quijo Goitiak dioenez, denboraldi batez eliza-ikasketek erakarria izan zen, eta 1834ko martxoaren 2an koroa jaso zuen, nahiz eta San Ildefonsoko pa- rrokiarekin izan zuen lotura oso laburra izan. Aurrerago, 1834ko ekainaren 8an, Bergarako hiri-milizian boluntario bezala izena eman, eta zenbait ekintza armatutan parte hartu zuen. Handik hilabete batzuetara (urriaren 31n), milizia utzi, eta Zuzenbide Espainiarra ikasteari ekin zion Alcala de Henaresko Unibertsitatean, 1834-1835 ikasturtean. Hortik, Valladolideko Uniber- tsitatera aldatu, eta 1835eko urriaren 27an matrikulatu zen (1835-1836 ikasturterako). Lege batxiler titulua eskuratu zuen, nemine discrepante, 1836ko ekainaren 4an, eta Zuzenbide doktoretza 1840an. Gasteiza itzuli eta Udalak Oñatiko Unibertsitateko bitarteko katedratiko izendatu zuen (1838ko azaroaren 21ean). Karlistaldiak iraun bitartean, Unibertsitate hartako klaustroaren zati bat Arabako hiriburura aldatu behar izan zen. Hainbat materia eman zituen (Matematikak, Zuzenbide erromatarra, Filosofia Morala eta Literatura), eta 1837ko apirilaren 19an, Gasteizko nazio-milizian izen eman zuen boluntario bezala, 1841eko urrira arte.

Gerra 1839an bukatu zen, eta 1840ko abuztuaren 19an abokatu titulua eskuratu zuen Burgosko Audientziaren eskutik. Abokatu bezala aritzeko, urte bereko azaroaren 16an Arabako Abokatuen Elkargoko kide bihurtu zen, eta elkarte hartan zenbait kargu bete zituen: bigarren diputatu (1842), diruzain (1845) eta dekano (1856-58 y 1871-72). Horiez gain, gaur egun ibilbide juridiko-militar bezala ezagutzen dugun horretan ere hainbat kargu bete zituen, gobernu moderatuak indarrean egon ziren bitartean: fiskala (1844), jabetza aholkularia ingeniarien epaitegi pribatiboan (1852) eta jabetza fiskala intendentzia militarreko epaitegian (1847). 1864an fiskaltza militar eta gerra ikuskaritzako arduradun izan zen, bitarteko bezala; aurretik, 1854an, komisio militar iraunkorreko aholkulari izan zen eta 1851n Zigor Kodeko komisioko kide.

Bere ibilbide politiko-administratiboa 1841ean hasi zen, bere jaioterriko Udaleko idazkari izateko hautatu zutenean. Kargu horretan, egiteko garrantzitsuak bete izan zituen hamasei urtez. Pixkanaka, Arabako probintziako konfiantza gizon bihurtu zen, 1862an Probintziako Aita izendatu zuten arte. Urte horietan, dagoeneko hainbat komisiotako kide zen, besteak beste, zienti- fikoan eta artistikoan, monumentu historikoenean, antzerki batzordean, etab. 1848an Diputazioak izendatu zuenetik, hogeita hamar urtez probintziako aholkulari izan zen, eta auzi larri eta muturreko egoera ugari konpondu zituen (1854ko irailaren 19an kargua utzi eta 1855eko abenduaren 6an berriro hartu arteko tartea ezik). 1853an Madrilera zihoan nazioarteko trenbidea Gasteiztik igaro zedin bidalitako ordezkaritzako kide izan zen. Era berean, Gasteizen justizia-Auzitegia eta apezpiku-egoitza ezar zitezen lan egin zuen. Kargu ugari bete zituen era guztietako korporazioetan. Probintziako Gobernu Zibileko idazkaritza ere hartu zuen, urte berean kargua utzi zuen arren (1853an). 1861eko abenduaren 23an, Blas Domingo Lopez legelari eta politikari foruzale liberala hil zenean, probintziako lehendabiziko aholkularitzaren buru zena, Arabako Batzar Nagusiak Moraza jarri zuen bere ordez, 1862ko azaroaren 23an, eta, bide batez, «Probintziako Aita» izendatu zuten. Izendapen horrekin, Arabako administrazioko maila gorena eskuratu zuen. Handik aurrera, legelari adituena zen aldetik, Araban, erregimen foralaren interprete nagusi bilakatu zen. Aholkulari lanean, parte-hartze nabarmena izan zuen bi- lera amankomunetan, «Konferentzia» deiturikoak, hots, Gipuzkoa eta Bizkaiko ordezkariekin egiten zirenetan.

1869an, Udalak Gasteizko Unibertsitate Literario Askea sortzea erabaki zuenean, Moraza bitarteko errektore izendatu zuten. Horri esker, aholkulari lanak apur bat murriztea lortu zuen, baina berriro lanpeturik ibili zen, Seiur- teko iraultzailean (1868ko iraila-1874ko abendua), Gorte Konstituziogiletarako hautatu zutenean. Egoera politikoak okerrera egin zuen orduko hartan, eta sumo txarra eta segurtasunik eza nagusitu zirenean, espetxean sartu zuten, 1873an, gobernadore zibilak Batzarrekiko mesfidantza zuelako eta Ortiz de Zarate karlista ezagunaren adiskidea zela uste zuelako. Gobernadore zibilak Gasteizko Udalarekin izandako bilera batean, 1873ko apirilaren 4an, Mo- raza «Gobernuaren etsaia eta oposizioaren babeslea» zela esan zuen. 1873ko maiatzaren 7an espetxeratu zuten, eta, bertatik, foruen babeserako bere printzipio politikoen berri ematen zuten idatziak zabaldu zituen. Konspirazioa leporatu zioten. 1873ko maiatzaren 18an, aske utzi zuten eta hirikideek erakutsitako elkartasuna eskertzeko manifestua idatzi zuen: «Ez dut sekula ahaztuko, atxilotu ninduten momentutik bertatik, Arabako Probintzian, eta bereziki Gasteiz hirian, nire errugabetasunaren alde zabaldu zen aldarria». Hirugarren Karlistaldian, foruzale sutsu bezala agertu zen —Bizkaiko gober- nadore izendatu zuten (Joseba Agirreazkuenagak uko egin ziola esan digu «herrian dudan egoera bereziagatik eta betebehar zuhurrengatik»)—, eta, hura bukatutakoan, La Pazko lehen kolaboratzaile bilakatu zen.

Morazak Gasteizko distrituko ordezkari bezala eskuratu zuen Gorteetako lehen diputatu akta, 1867ko hauteskundeetan, Arabako diputatu nagusi Pedro de Egañak hala eskatu ziolako. Alonso XII.aren berrezarpen borbonikoaren ondotik, 1876ko urtarrilaren 21ean, 22an eta 23an, Gorteetako diputatua hautatzeko hauteskundeak izan ziren karlistek okupatu gabeko herrietan. Gasteizko distrituko herrietan, Moraza hautatu zuten, eta 1876ko otsailaren 26an kargua zin egin zuen. Esku hartze nabarmena izan zuen Euskal Herriarekin loturiko eztabaidetan: gerraren amaiera, trenbidea eta foruen indargabetzearen auzi garrantzitsua. 1876ko uztailaren 21eko legearen aginduz Foruak indargabetu zirenean, diputatu kargua uzteko erabakia hartu zuen, osasun ara- zoak zirela-eta, baina urte hartako abenduan berriro hautatu zuten.

Bere lan politikoan, nabarmentzekoa da bere herrialdeko foruen defendatzaile garbiena izan zela. 1852an, Ramon Ortiz de Zaraterekin batera, Vindicación de los ataques a los Fueros de las Provincias Vascongadas (Madril) idatzi zuen. Gogoangarriak izan ziren 1867tik aurrera emandako hitzaldiak, diputatu izendatu eta gero, bereziki 1876ko uztailaren 13tik 19ra artekoak —«Morazaren hitzaldi handia»—. Gaur egunera arte iritsi dira hitz hartze haren oihartzunak: batetik, bere herrikideen aldartean foruak galtzeko mehatxuak duen eraginari buruzko adierazpena da (Probintziek guda zibila sustatu eta bultzatu izanagatik jasotako zigor bezala); eta, bestetik, probintzia horien defentsa abertzale sutsua. Karlista eta foruzale terminoak sinonimotzat hartzea zein okerra den erakutsi nahi dio Camarari, eta euskal autogobernua indarga- betzea bidegabea zela oso. Hirugarren Karlistaldiko altxamenduak, dio, oinarri erlijiosoa izan du, ez foruzalea, eta, horregatik, foruak mantendu beharra dago. 1876ko uztailaren 13an foruen indargabetze proiektuari aurre egiteko aurkeztu zuen hitzaldian, argi erakutsi zuen legelaria zela, eta foru legedian aditua. Morazak printzipio batzuk erabiliz defendatu zituen: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko jatorrizko independentzia («Euskal probintzien Foruak euren berezko independentziak sortu ditu, ez dira inork emanak»); euskal lurraldeak Gaztelako Koroari «atxiki» zitzaizkion, alde biek sinaturiko «hitzarmen» baten bitartez; euskal herritarrek Espainiaren lorpen eta ekintza gogoangarrienetan parte hartu dute, beren espainiartasun argia erakutsiz; Espainiako Parlamentuak onarturiko 1839ko urriaren 25eko legea «herrialde horren eta Botere Zentralaren arteko harremanaren arautzea» da.

Hortaz, «dagozkien eskubideak mantenduz, Estatu bati atxikitzen zaizkion herri eta probintziek eskubide horiek betirako mantentzen badituzte, betiere botere gailenari, Erregeak denboran duen aginte absolutuari, kontra egiten ez badiote, Euskal Probintzien kasuan Foruak eta askatasunak errespetatzea beste biderik ez dago». Garai hartako prentsaren arabera, bere diskurtsoak ez zuen ia interesik piztu parlamentarien artean, gehienak hemiziklotik kanpo baitzeuden. Morazak ongi zekien esan beharrekoak esanda eta egin beharrekoak eginda zeudela, eta hala adierazi zuen: «Foruak indargabetuko dituzte, horretarako arrazoi argirik gabe, eta herriak etsipenez onartuko du sekula izan duen ezbeharrik handiena, inoiz, Koroak eta nazioak merezi duen erreparazioa onartuko diotelakoan».

Abolizio legea 1876ko uztailaren 21ean onartu zen. Morazak bere par- lamentuko aulkiari uko egin zion eta 1876ko azaroaren 7an Kongresua utzi zuen. Urte bereko abenduaren 2, 3 eta 4an, utzitako lekua betetzeko hauta- keta partziala egin zen, baina berriro ere Moraza atera zen garaile, eta karguaren zina egin zuen 1877ko maiatzaren 4an. Beste behin ere, denbora gutxi eman zuen bertan, baina nahikoa izan zen, 1876ko uztailaren 21eko foru sistemaren indargabetzerako legeari zuzenketa bat aurkezteko. Bere hitzartze bakarrean, 1877ko maiatzaren 8an, Ganberan zeuden beste bost parlamentariekin batera, legea baliogabetu zezaten eskatu zuen. Ez zuen bere helburua lortu, eta horregatik kargua utzi zuen berriro ere.

Morazak idatzitako testurik garrantzitsuenak espezialitate juridikoarekin lotutakoak dira, bereziki, legegintzaren historiarekin eta Foruekin. Artikulu zientifikoak bere adiskide Fermin Herranek zuzentzen zuen Revista de las Provincias Euskaras aldizkarian argitaratu zituen.

Bere sorkuntza gehiena sakabanaturik dago Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren Artxiboetan: zenbatezinezko txosten kopurua, alegatuak, hitzaldiak, irizpenak, etab. Zenbait aldizkaritako kolaboratzaile izan zen artikuluak idatziz: 1845 eta 1846an El Lirio aldizkarian, eta gero El Porvenir Alavés, La Nación eta La Paz egunkarietan.

1869an Gasteizko Unibertsitate Askearen inaugurazioan irakurritako diskurtsoa idatzi zuen, eta 1874an, «Cervantes moralista y filósofo cristiano» izenburupean argitaratu zena, Espainiako Akademia Cervantikoko kide oso eta merezimenduzkoa bihurtu zenekoa. Bere idatzien artean, Gobernuek Foruekin egindako irregulartasunak jasotzen dituen txosten ugari ere aurki daitezke. Amalio Marichalar (Montesako Markesa) eta Cayetano Manriquek idatzitako Historia de la legislación y recitaciones del derecho civil de Españaren VIII. liburukiari egindako eransketak eta zuzenketak ere gorde dira.

Morazarekin batera, eusko-iberismoak eta foruzaletasunak une gorena erdietsi zuten Aita Larramendi, Pablo Pedro Astarloa, Ortiz de Zarate, Sagarminaga, Novia de Salcedo, Soraluce, Blas Domingo Lopez eta Baskoniako beste hainbat seme gaindituz. Nazionalismoaren mugan dago, eta ezin dugu, inolaz ere, Sabino Aranak, mespretxuz, foruzaleez aritzean esan ohi zuenarekin lotu; hots, «euren aberria ezagutu bai, baina maitatu ez zutenak, baizik eta etsaia- ren esku utzi zutenak». 1876ko uztailean izan zuen jarduna oroitzea besterik ez dago.

Bizi zela, Morazak jasotako ohore, kargu eta beste izendapenak jaso zituen Herranek argitaratutako biografian. 1856ko apirilaren 22an, Amerikako Errege Ordenako Zaldun izendatu zuen Isabel Katolikoak, aurreko urteko kolera izurritean egindako lana eskertzeko. 1863ko martxoaren 14an Karlos III. aren Errege Ordena Goreneko Zaldun titulua eskuratu zuen. Ramon Ortiz de Zaratek eskatu zuelako eman zitzaion, haren esanetan, ohitura zelako Arabako probintziako lehen aholkulariak «Magistratu ohoreak edo B.M.aren Go- bernuak emandako gurutze edo kondekorazioren bat izatea». 1866ko urriaren 19an, Historia Akademiako urgazle izendatu zuten, Amador de los Rios y For- tek proposaturik. Foruen alde egindako lanagatik «Probintziako Aita» izen- datu zuten, 1862ko azaroaren 23an Diputazioak onartu ondotik. Espainiako Akademia Cervantikoko kide izendatu zuten (1873) eta Nafarroako Euskara Elkartekoa (1877).

Diputatu izateari utzi eta urtebetera hil zen, 1878ko urtarrilaren 17an, Gasteizko Prado kaleko 10. zenbakian zuen etxean. Bere heriotza gizartean eragin handia izan zuen gertakari politikoa izan zen, foru erregimenaren bukaerarekin batera iritsi baitzen. Ordurako, euskal foruzaletasun intrantsigentearen ordezkari bihurtua zen. Gasteiztik haratago, bere heriotzagatik Euskal Herri guztian atsekabea zabaldu zen, eta euskal hiriburu askotan kale bat eskaini zioten. Urtarrilaren 25ean bere hileta egin zen Bilboko Santiago basilikan, agintarien eta herritarren artean. Hileta hura manifestazio foruzalea izan zela esan liteke. Prentsak gorazarre sutsuak eskaini zizkion, bere ekintza patriotiko ugariak eta Madrilgo Gortean Euskal Herria defendatzeko erabilitako hitzak gogoratuz. El Noticiero Bilbaínok ordura arte sekula egin ez zen bezala, lehen orrialde osoa hartzen zuen eskela eskaini zion, euskal herritarrek Morazari zioten aintzatespenaren erakusgarri. 1878ko otsailaren 12an Fermin Herranek artikulu bat eskaini zion Madrilgo La Paz egunkarian, eta, Morazaren oroimenerako adosturiko egitasmoen berri eman zuen; nabarmenena bere omenez plaza publiko batean monumentu bat eraikitzea zen, brontzezko estatua batekin, eta halaxe egin zen, 1895ean, Agapito Vallmitjanaren lanari esker.

Obrak

MORAZA, M. B. eta ORTIZ DE ZARATE, R., Vindicación de los ataques a los Fueros de las Provincias Vascongadas insertos en el periódico La Nación, Madril, 1852.

Discurso leído en la solemne inauguración de la Universidad literaria de Vitoria el día 1.º de octubre de 1869 por D. Mateo Benigno de Moraza, Rector en comisión de la misma, Gasteiz: Manteliren semeen moldiztegia, 1869.

Discursos de Mateo Benigno de Moraza en defensa de los Fueros Vascongados: Julio 1876-Mayo 1877, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, Kultura Kontseilua, 1976.

Bibliografia

AGIRREAZKUENAGA, J. (zuz.), Diccionario biográfico de los parlamentarios de Vasconia (1808-1876), Gasteiz: Eusko Legebiltzarra, 1993, 643-646. orr.

AGIRREAZKUENAGA, J. «Moraza Ruiz de Garibay, Mateo Benigno», Diccionario Biográfico Español, XXXVI. libk., Madril: Historiaren Errege Akademia, 2012, 244-246. orr., Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/84885/mateo-benigno-moraza-ruiz-de- garibay (2019ko azaroaren 2an kontsultatua).

AYERBE IRIBAR, M. R., «Las Juntas Generales Vascas. En defensa de la foralidad y de los derechos históricos», Ivs Fvgit, 15 (2007-2008), 303-337. orr.

BASTERRA, A. et al., El Colegio de abogados de Álava. 150 años de historia, Gasteiz: Ara- bako Foru Aldundia, 1989, 273-277. orr.

CHACÓN DELGADO, P. J., Nobleza con Libertad. Biografía de la derecha vasca, Bilbo: Axular Atea, 2015, 259-264. orr.

FERNÁNDEZ SEBASTIÁN, J., «Periodismo, liberalismo y fuerismo», RUBIO POBES, C. eta DE PABLO CONTRERAS, S. (koord.), Los liberales: fuerismo y liberalismo en el País Vasco (1808-1876), Gasteiz: Sancho el Sabio Fundazioa, 2002, 337-372. orr.

HERRÁN, F., Biografía de Mateo Benigno de Moraza, Gasteiz: Fermin Herranen alargunaren eta semearen moldiztegia, 1878.

LABORDE WERLINDEN, M., Centenario de la abolición de los fueros Vascongados (1876- 1976). Índice documental de D. Mateo Benigno de Moraza y Ruiz de Garibay, su gran defensor, Vitoria: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, 1976.

URQUIJO GOITIA, J. R., «Mateo Benigno Moraza», URQUIJO, M. (zuz.), Diccionario biográfico de los Diputados generales, consultores y secretarios de gobierno de Álava (1800- 1876), Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 2004, 263-272. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP