Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE ARABAKO EGILEAK ETA OBRAK

FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 – Iruñea, 1821eko abenduak 24).

Karguak eta lanbideak

 Ekonomialaria, politikaria eta diplomatikoa

Ibilbidea

Valentin de Foronda ondasun higiezin ugari zituen familia noble batean jaio zen. Bere aita, Luis Antonio de Foronda, Santiagoko ordenako zalduna zen eta Gurutzada Santuko diruzain nagusi izandakoa La Paz gotzaindegian; bere ama, Catalina de Echavarri, Gasteizko errejidorearen alaba zen.

Valentin de Forondaren heziketaren inguruko datu gutxi dago, baina pentsa liteke Frantzian ikasi zuela, eta bertan frantsesa ikastearekin batera, frantziar ilustrazioaren obra esanguratsuenak ezagutuko zituela, gerora, eragin handia izan baitzuten bere ideologia ekonomiko eta politikoan; besteak beste, Condillac, Mably edo Batteuxen dotrinak eta testu fisiokratak.

Ezagutzen den Forondaren lehen jarduera publikoa 1776koa da, Euskalerriko Adiskideen Elkartean izen eman zuenekoa, hain zuzen. Bertako kide nabarmena izan zen 1778ra arte. 1777an politikagintzan hasi zen, eta Gasteizko udaleko zinegotzi izateko hautatu zuten. Polizia epaile bezala aritu zen, eta osasun publikoaren aldeko neurriak hartu zituen, adibidez, Gasteizko Elkarte Karitatetsua babestea. Neurri filantropiko horiek hartzeagatik, liskarrak izan zituen Gasteizko ostalarien alde jarri zen Lorea alkatearekin, haiek ez baitzeu- den ados Valentin de Forondak harturiko neurriekin. Liskar horrengatik, Valladolideko Kantzelaritzak isuna jarri zion.

Oso goiz piztu zitzaion ilustrazioarekiko interesa; batez ere, ekonomia politikoarekin lotutakoa, San Carlos Bankuaren eta Filipinetako Konpainiaren sorreran izandako parte hartzeak argi erakusten dutenez. Hori dela eta, 1782an Bergarara joan zen bizitzera, eta bertako Apaizgaitegi Patriotikoarekin hasi zen harremanetan. Ilustrazioko beste zenbait pertsonaia ere, bertan izandakoak ziren, hala nola, zuzenbide penalean aditua zen Manuel de Lardizabal y Uribe, zeinak, bere liburutegi oparoarekin, Valentin de Forondaren heziketa intelektualean lagundu zuen. Heziketa horrek, ilustratuek ohi zuten bezala, hainbat arlo lantzen zituen, eta, horri esker, Bordeleko Zientzia eta Artearen Errege Akademiako kide izan zen, eta baita Bartzelonako Zientzia Naturaletakoa. Gainera, Lecciones ligeras de química (1791) idatzi zuen eta Condillacen Logica (1794) gaztelerara itzuli zuen. Bokazio unibertsalista hori aise antzematen da 1787an eta 1793an editatu zen Miscelánea o Colección de varios discursos lanean: bere hasierako testuetako asko jasotzen dira, batez ere ekonomiarekin lotura dutenak, baina baita matematikari eta fisikari buruzkoak ere.

1788an, Valentin de Foronda prentsarekin kolaboratzen hasi zen, batez ere Claderaren Espíritu de los mejores diarios que se publican en Europarekin, 1791. urtera arte. Bere idatziak —usadio ilustratuari jarraituz, gutunak ba- lira bezala idatziak— liburu batean jaso ziren gerora: Cartas sobre los asuntos más exquisitos de la Economía Política y sobre las leyes criminales. Lehen liburukia 1789an argitaratu zen, eta bigarrena 1794ra arte atzeratu. 1821ean berrargitaratu zen, baina aldaketa sakonekin.

Lan horrek argi erakusten du Forondaren erradikalizazioranzko joera. Aspaldi Montesquieuren eta Gaetano Filangieriren humanismoaren jarraitzaile zena, Cartas testuan ilustrazio liberalaren baitan kokatu zen, Karlos III.aren despotismo ilustratuarekin ados ez zeudenekin, eta are gutxiago Karlos IV.aren absolutismoarekin. Bertan idatzi zuen euskal ilustratuak bere esaldi ezagunenetako bat: jabetza, askatasun eta segurtasun eskubideak «Estatu guztien zoriontasunaren hiru iturburuak» zirela; 1821eko edizioan, Mably eta Rosseauren eraginez jarrera erradikalagoa zuenean, berdintasuna ere sartu zuen.

Erradikalizazio puntu horretara iritsi aurretik, Valentin de Forondak dagoeneko inkisizioa jasan behar izan zuen bere ideia aurreratuengatik. 1790ean, Epaitegi Santuak deklaratzera deitu zuen, debekatutako liburuak zituelako, eta, lau urte geroago, Frantziar iraultzaren ideiekin bat etortzea leporatu zioten. Azkenean, bera libre geratu zen arren, bere adiskide Narrosko Markesa kondenatu zuten, eta, horregatik, 1795 eta 1798 artean ez zuen lanik inprimatu.

Intelektualki erradikalizaziorantz jotzearekin batera, Forondak lan publikoa bilatzeari ekin zion, Floridablanca, Urquijo, Cevallos eta baita Carlos IV.ari ere eskatuz. Gorago aipatu ditugun bere bi proiektu handienen porrotak eragindako egoera ekonomiko zailak eraman zuen horretara: San Carlos Bankuak eta Filipinetako Konpainiak. Erantzuna 1801era arte atzeratu zen, eta, orduan, Veneziako kontsul izendatu zuten. Urte hartako irailaren 29an, Filadelfiako kontsulatu nagusia eman zitzaion, Jose Ignacio Viar titularrak dimisioa aurkeztu ondotik. Forondaren izendatzearekin, Espainiako gobernuak Irujo etxeko Markesaren —Espainiako ordezkaria Estatu batuetan— eta Ipar Amerikako gobernuaren arteko harremana goxatu nahi zuen. Harremana gaiztoturik zegoen, Jeffersonek eta Madisonek ez zutelako Markesak erabili ohi zuen aginduzko tonua atsegin.

Valentin de Foronda 1808ra arte izan zen kontsul karguan. Espainiaren eta Estatu Batuen arteko harremana korapilatu zenean, Napoleonek San Il- defonsoko Hitzarmenaren bitartez Louisiana eskuratu eta saldu zuelako, garrantzi handikoa izan zen Forondaren papera. Estatu Batuetan arazo per- tsonal ugari izan zituen, Irujo Etxeko Markesarekin zuten elkarrenganako ezinikusiagatik. Garai hartan, zuzenean ezagutu zituen bertako politika, kultura eta ekonomia, eta bere ezagutzak Apuntes ligeros sobre los Estados Uni- dos de la América Septentrional (1804) lanean bildu zituen. Ez zuen herrialdearen deskribapen oso positiborik egin; bereziki, ez zuen atsegin bertako joera politikoen arteko banaketa, bere ustez, bake giroa zikintzen zuelako. Berak hain sutsuki defendatu zuen inprimatze askatasunarekin ere ez zegoen guztiz ados, «gehiegikeriarako baimena, erokeria hutsa» bilakatu zela iruditzen baitzitzaion. Jefferson eta Madisonekin hobeki moldatu zen, eta sentimendua aldebikoa zen, ziurrenik arabarra kontu handiz aritzen zelako Espainiaren interesak defendatzean.

1804an, Valentin de Forondak Espainiara itzultzea eskatu zuen, baina Gobernuak, bere eskariari entzungor eginez, Estatu Batuetako negozioen arduradun izendatu zuen, Irujo Etxeko Markesaren ordez. Espainiako Inde- pendentzia Gerrak atzerrian harrapatu zuen, eta Gobernu josefindarraren zilegitasunaren inguruan izan zuen anbiguotasunagatik, frantsestutzat jo zuten. Bera ez zen inondik inora frantsesen aldekoa, eta hala adierazi zuen Filadelfian 1808an eta 1809ko urtarrilean argitaratutako bi idatzitan. Oraindik Estatu Batuetan zela, Apuntes ligeros sobre la nueva Constitución (1809) idatzi zuen, bere iritziz erregerik gabeko tartean Estatu espainiarra antolatzeko modurik egokiena zein zen azaltzeko. Nolanahi ere, Fernando VII.aren ordez jarritako Batzorde Nagusiak —Napoleonek Baionan bahiturik zuenean— ez zuen konstituzio berri bat sortzeko asmorik agertu. Hori bai, Gorteak deitu zituen, eta, deialdi horretan bertan, norbanako eta instituzioei Oinarrizko Legeetan egin beharreko egokitzapenen inguruko iritzia eskatu zien.

1809. urtean, Valentin de Foronda Espainiara itzuli ahal izan zen, baina zenbait ustekabeko izan zituen. Frantsestutzat hartua izatea gainditu zuela uste zuen arren, bere seme bakarrak, Fausto de Foronda y Vidartek (1804ra arte Baltimoreko kontsul izandakoa), kargu bat onartu zuen administrazio josefindarrean, eta, hortaz, kolaborazionistatzat hartua izan zen berriro ere. Horregatik, denbora tarte baterako Lisboara bizitzera joatea erabaki zuen, eta gogotsu ekin zion helburu aberkoien alde lan egiteari, herrialdeak behar zituen aldaketa politikoak proposatuz. 1810ean hiriburu lusitaniarrean argitaratu zuen Cartas sobre varias materias políticas, liberalismo erradikalarekin bat egiten zuela argi adierazten duen lana. Bere iturri nagusiak John Locke, Jean-Jacques Rousseau eta Gabriel Bonnot de Mably izan ziren, Frantziako eredu konstituzionaleranzko joera nabarmena zutenak, britainiarraren eta es- tatubatuarraren kalterako —azkena zuzenean ezagutzen zuen eta ez zuen gogoko—. Hala, eredu ilustrazionistaren aldeko apustu argia egin zuen, Cadizko Gorteetako liberalen artean ohikoa zen arrazoibide historizista alde batera utziz. Valentin de Forondak osoki bat egin zuen natura-egoeraren eta hitzar- men sozialaren teoriekin, estatuen aurreko norbanakoaren eskubideen eta he- rriaren subiranotasunaren jatorria. Lockerekiko lotura nabari zaio ondasun eskubidea gizabanakoaren gainerako eskubideen euskarri dela dioenean, bere zehaztapenak besterik ez zirelako. Zenbait hausnarketa eskaini zizkion norba- nakoaren segurtasunari (hau da, norbere gorputzaren gaineko jabetzari, Forondaren tesien arabera), habeas corpus prozedura eta nulla poena sine previa lege hatsarrea defendatuz. Zuzenbide Penala leuntzeko beharraz ere hausnartu zuen —torturak debekatuz eta espetxeak hobetuz— Cesare Beccariaren eraginpean, eta dagoeneko 1788an emandako lege kriminalei buruzko hitzaldian defendatu zuen ildotik. Horrek argi erakusten du Valentin de Forondak zuen koherentzia izugarria, bere funtsezko ideiak XVIII. mendetik Independentzia Gerrara arte aldaketarik gabe iraun baitzuten. Berdin antzeman daiteke inprenta askatasunaren defentsari dagokionez, Espainian hari eskainitako lehendabiziko testuetako baten idazlea bera izan baitzen. 1789an Espíritu de los mejores diariosen argitaratu arren, 1786an Valladolideko Elkartean aurkeztu zuen Disertación sobre la libertad de escribir lanean, askatasun hori «bizitza sozialaren zuhaitza» zela zioen, eta Independentzia Gerran idatzitako lan guztietan askatasun horrekiko miresmen bera agertu zuen.

1811ko otsailean, Coruñara aldatu ondotik, bere sorkuntza politikoak gora egin zuen, bere idatzirik esanguratsuenak zenbait egunkaritan argitaratzen hasi baitzen: El Patriota compostelano, El ciudadano por la Constitución y la Gaceta Marcial eta Política de Santiago konparazio baterako. Bertan, bere ja- rrera ilustrazionistei eutsi zien, eta proposatzen zuen gobernu eredua Cadizko Gorteetan 1812ko Konstituziorako eztabaidatzen ari zirenaren oso bestelakoa zen. Ezberdintasun nagusia Parlamentuaren baitakoa zen: Cadizko libera- lek ganbera bakarreko batzarraren aldeko apustua egin zuten, Gorteen izena mantenduko zuena; Valentin de Foronda, aldiz, historizismotik aldentzearen alde zegoen eta Parlamentuari «gehiengoaren nahiaren interpretatzaile» izena ematea proposatu zuen —zentzu guztiz rousseautarrean— eta bi ganberako sistema izan zezan. Azken horrek ez zuen eredu britainiarra jarraitzen, Direk- torio frantziarra baizik, gazteen eta zaharren ganbera banarekin. Proposamen hori bera, mutatis mutandis, Alvaro Florez Estradak ere aurkeztu zuen 1809an Batzorde Nagusiari igorritako konstituzio proiektuan.

Forondak 1811n argitaratutako idatziek, ordea, Galiziako absolutismoaren ezezko borobila jaso zuten. Elizgizonek zuzendutako talde horrek kritika zorrotzak egin zizkion euskal ilustratuari, eta horrek prentsaren bitartez eran- tzun zituen, betiere ironia nabarmenaz. Jasotzen ari zen kritika latzak gelditzeko, sekula ez zuen Galiziako Zentsura Batzordeko kidetza erabili (1813an hautatu zuten).

Gasteiztarrari egindako etengabeko oposizioak 1814an fruituak eman zituen, Fernando VII.a itzuli zenean. Valentin de Foronda berehala hartu zuten liberalen taldeko kidetzat eta, horrenbestez, errepresioa jasan zutenetakoa izan zen. Arabarrak Agustin Argüelles edo Martinez de la Rosa bezalako beste liberal ezagun batzuek jarraituriko bide bera egin zuen: espetxea. 1814ko abuztuan, Coruñako presondegian itxi zuten, eta bertan inkomunikaturik egon zen, bi hilabete baino gehiagoz, ziega zikin batean. Hain zuzen ere, berak —Zuzenbide penalarekiko eta espetxearekiko zuen ikuspegi humanistak bultzaturik— debekatu nahi zituen baldintzetan izan zuten preso.

Hurrengo hilabeteetan, Valentin de Foronda erregearen barkamena eskuratzen saiatu zen. 1815eko martxoan, gutuna igorri zion Erregeari, bere «akats politikoak» zuzendu nahi zituela esanez. Hilabete horretan bertan, leporatutako kargu guztiak irakurri zizkioten —subiranotasuna herriarena zela eta ez erregearena aldarrikatzea, eta Fernando VII.aren aurkakoa izatea—. Forondak Defensa de los dieciséis cargos hechos por D. José de Valdenebro idatziaren bitartez erantzun zuen, baina ez zen Hirurteko liberalera arte argitaratu. Errugabetze testua Manuel Jose Quintana liberal ospetsuak idatzi zuenaren ildo berekoa da, ez zirela berriak erakutsi nahian-edo, bere pentsamendu liberalei halako patina historizista ematen saiatu zen —porrot egin bazuen ere—. Forondaren tesiak askoz ere korapilatsuagoak ziren, berariaz uko egin baitzien bere ideia politiko erradikalenei, herriaren subiranotasuna- rena barne. Akats horiek zuritzeko, zenbait argudio aipatzen zituen, bere iritzi politikoen testuingurua azaltzeko asmoz, esaterako, bere idatziak ez zirela egia absolutuak, iritzi xumeak baizik, eta besteen esku jartzen zituen irakurri eta eztabaida zitzaten. Beste batzuetan, Konstituzio Komisioak herritarrei politikaz mintzatzeko egindako deia erabiltzen zuen aitzakiatzat, inprenta askatasunaren arau laxoek ematen zuen egoztezintasunaren bermea eskaintzen baitzien.

Erabilitako argudio bakar batek ere ez zuen tribunala konbentzitu, eta hamar urtez Iruñean bizitzera behartu zuten, gobernadorearen begirada zorrotzaren pean, zuzentasun politikoaren bidetik jarraitzen zuela ziurtatzeko. Horregatik ere, Nafarroako Gorteen aholkulari aritu zen, ekonomia gaietan, 1817. eta 1818. urteen artean.

Hirurteko Liberala iristearekin batera, Foronda Frantziako kontsulatua eskuratzen saiatu zen, eta, hori ezean, espetxean emandako urteak jardunean emandako denboratzat hartzeko eskatu zuen. Ogasunaren Ohiko Komisioak bigarren eskaera onartu zion 1821eko ekainaren 17an, eta erabakia zuritzeko, honakoak aipatu zituzten: «hiritar txalogarri honen argi eta dohainak, bere lanekin literaturari eta nazioaren ohoreari egindako ekarpenak, nazioa ilustratzeko egindako lan eskerga eta helburu horiengatik arriskuan emandako denbora guztia». Arabarra liberal konprometitu bezala lortutako kreditu politikoa berreskuratzen saiatu zen garai hartan, eta kondenatu zuen auzitegiaren aurrean bere argudioak aurkezterakoan, aldaketa sakonekin berreditatu zuen —liberalago bihurtuz— Cartas sobre los asuntos más exquisitos de la Economía Política y sobre las leyes criminales (1821). Bera hil baino pixka bat lehenago argitaratu ziren, 1821eko abenduan.

Obrak

 Cartas escritas por Mr. De Fer al autor del Correo de Europa en que le da noticias de lo que ha observado en España, Bordele: Luis Boudrie, 1783?

Miscelánea o colección de varios discursos, Madril: Benito Canoren moldiztegia, 1787.

Proyecto sobre la supresión de billetes, s.l., ƒ., 1787-1799?

«Sobre que los derechos de propiedad, libertad y seguridad deben ser la basa de las le- yes» (Bergara, 1788ko maiatzak 15)», Espíritu de los mejores diarios que se publi- can en Europa, 155 zk. (1811ko azaroak 17).

«Disertación sobre la moderada libertad de escribir, esto es, en todos los asuntos, ex- cepto los que miran a las verdades reveladas, a los puntos de nuestra santa Reli- gión, que no admiten discusiones, y a las determinaciones del Gobierno, acreedo- ras a nuestro respeto y silencio», Espíritu de los Mejores Diarios, 179 zk. (1789ko maiatzak 4), VI. libk., 1-14. orr.

Lecciones ligeras de química, puestas en diálogo, Madril: Gonzálezen moldiztegia, 1791.

Memorias leídas en la Real Academia de las Ciencias de París sobre la edificación de hos- pitales, Madril: Manuel Gonzalezen moldiztegia, 1793.

Lógica de Condillac, puesta en diálogo, Madril: Gonzálezen moldiztegia, 1794.

Carta sobre los asuntos más exquisitos de la economía política y sobre las leyes crimina- les, Madril: Manuel Gonzalezen moldiztegia, 1789 (I. libk.), 1794 (II. libk.).

Carta sobre contribuciones: las verdades políticas se engendran en la fermentación que producen las opiniones contraídas, z.g., ¿1800?

Colección de máximas, preceptos y consejos para los señores intendentes, corregidores y alcaldes, Madril: z.g., 1801.

Apuntes ligeros sobre los Estados Unidos de América septentrional (Filadelfia, 1804ko martxoak 12).

Cartas presentadas a la Sociedad Filosófica de Philadelphia, Filadelfia: Thomas eta Gui- llermo Bradford, 1807.

Cartas escritas por D. Valentín de Foronda, encargado de negocios y cónsul general de SMC. Fernando VII cerca de los Estados Unidos de la América septentrional, relati- vas a lo acontecido en España con el motivo de haber nombrado el Emperador Na- poleón I a su hermano Josef rey de las Españas y las Indias, Filadelfia: Thomas eta Guillermo Bradford, 1808.

Apuntes ligeros sobre la nueva Constitución, proyectada por la Majestad de la Junta Su- prema Española, y reforma que intenta hacer en las leyes, Filadelfia: Thomas eta Guillermo Bradford, 1809.

Cartas sobre varias materias políticas (Lisboa, 1810), Santiago de Compostela: Manuel Antonio Rey jn., 1811.

Carta sobre el modo que tal vez convendría a las Cortes seguir en el examen de los objetos que conducen a su fin, y dictamen sobre ellos (Lisboa, 29 de julio de 1810), Cádiz: Manuel Ximénez Carreño jaunaren moldiztegia, 1811.

Libera opus meum alabiis iniquis et a lingua dolorosa. Carta a D. Juan de Madrid Dá- vila (1810ko abenduak 14), Cádiz: Manuel Ximénez Carreño jaunaren moldiztegia, 1811.

«[Sobre las reformas de las Cortes en materia de seguridad personal]», El Patriota Compostelano, 165. zk., 1811ko ekainak 14, 673-680. orr.

«[Sobre la soberanía popular], (La Coruña, 12 de junio de 1811)», El Patriota Compos- telano, 182. zk., 1811ko ekainak 21, 705-708. orr.

«[Sobre la necesidad de unas buenas elecciones]», El Patriota Compostelano, 8. zk., 1811ko uztailak 8, 30-32. orr.

«[Sobre la necesidad de unas buenas elecciones (continuación)]. El Patriota Composte- lano, 9. zk., 1811ko uztailak 9, 34-36. orr.

«[Sobre la fórmula en que deben expedirse las resoluciones y el juramento regio] (Co- ruña, 1811ko uztailak 8)», El Patriota Compostelano, 17. zk., 1811ko uztailak 17, 66-72. orr.

Contestación de D. Valentín de Foronda a las ideas llamadas instructivas sobre tres co- sas, etc. (Coruña, 1811ko uztailak 13), Santiago de Compostela: Manuel Antonio Rey, jaunaren bulegoa, 1811.

Respuesta a Beaujour, Cónsul General de Francia en Estados Unidos rechazando la Constitución de Bayona (Filadelfia, 1809ko urtarrilak 14). El Patriota Composte- lano, 65. zk., 1811ko irailak 3, 262. orr.

Ligeras observaciones sobre el proyecto de la nueva Constitución (Coruña, 1811ko irailak 24) Coruña: Antonio Rodríguez jaunaren bulegoa, 1811.

Respuesta de gracias de D. Valentín de Foronda al reverendo padre Misionero Sin Más- cara, Fray Vicente de Santa María, por los elogios con que le honró en la respuesta que dio a un cierto sujeto de La Coruña, y es D. Manuel Losada sobre su carta re- lativa al papel impreso en Cádiz, intitulado «La Inquisición sin Máscara, o diser- tación en que se prueba hasta la evidencia los vicios de este tribunal y la necesidad de que se suprima» (1812ko apirilak 19), Coruña: Exacto Correo eta Postillónen Editorearen bulegoa, 1812.

«[Sobre la libertad personal]», Gaceta Marcial y Política de Santiago, 83. zk., 1812ko azaroak 14, 1013-1017. orr.

Continuación de las advertencias de un ciudadano a los diputados de Cortes, Coruña: Antonio Rodríguez jaunaren bulegoa, 1813.

Carta sobre lo que debe hacer un Príncipe que tenga colonias a gran distancia, 1800. Co- ruña: Antonio Rodríguez jaunaren bulegoa, 1813.

«[Sobre el ceremonial de la Constitución de Cádiz] (Coruña, 1813ko apirilak 13)». El Ciudadano por la Constitución, 62. zk, 1813ko apirilak 17, 419-420. orr.

«[Sobre las Cortes ordinarias de 1813 y la previsible paralización de las reformas] (Co- ruña, 1813 apirilak 18)», El Ciudadano por la Constitución, 66. zk., 1813ko apirilak 24, 431-433. orr.

Carta de Foronda a S. M. Fernando VII [bere ideia politikoak zuzenduta] (Coruña, 1815eko martxoak 4).

Lógica de Condillac, (z.g.), Madril, 1820 (hirugarren edizioa).

Carta sobre los asuntos más exquisitos de la economía política y sobre las leyes criminales, Madril: Ramon Domingoren moldiztegia, 1821.

Bibliografia

BARRENECHEA, J. M., Valentín de Foronda, reformador y economista ilus- trado, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 1984.

BENAVIDES, M. eta ROLLÁN, C., Valentín de Foronda. Los sueños de la razón, Madril: Edi- tora Nacional, 1984.

FERNÁNDEZ SARASOLA, I., Valentín de Foronda. Escritos políticos y constitucionales, Tex- tos Clásicos del Pensamiento Político y Social en el País Vasco, Bilbo: Euskal He- rriko Unibertsitatea, 2002.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP