Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE FRANTZIAKO EGILEAK ETA OBRAK

CORNU, Pierre de (Pierre de Cornu Dauphinois, Petrus Cornetus)(Grenoble, 1558-1623).

Karguak eta lanbideak

Poeta

Ibilbidea

Zuzenbidean doktore eta Grenobleko abokatu Etienne Cornuren semea zen, eta aitaren ildoari jarraitu zion, Zuzenbidea ikasi baitzuen. Grenobleko Parlamentuko kontseilaria izan zen, eta erakunde horretako arauen bilduma egin zuen. Amodiozko poemak idatzi zituen, eta denak batera argitaratu zituen 1583an. Poesia libertino edota erotiko horiek idazteari utzi zion 1587tik aurrera, Méraude de Baro alargun gaztearekin ezkondu zenean. Hortik aurrera, kristau-otoitzak idatzi zituen.

Baskoniari dagokionez, latinez idatzi zuen lana nabarmentzen da. Nafarroaren konkistaren zilegitasunik eza aldarrikatzea eta Henrike IV.a erregea goraipatzea ziren lan horren helburuak. Henrike IV.a, hain zuzen ere, Fernando Katolikoak aurreko mendean usurpatutako Nafarroako Erresumaren errege legitimotzat hartzen zuen Cornuk. Lan hori Nafarroako erregeak Frantziako tronua eskuratzean idatzi zuen, une horretan areagotu egin baitziren Nafarroa Behereko errege-etxearen erreibindikazioak Fernando Katolikoak kendu zien tronuagatik.


Obrak

Obra.Les Oeuvres poétiques de Pierre de Cornu, dauphinois, contenant sonnets, chansons, odes, discours, éclogues, stances, épitaphes et autres diverses poésies, Lyon: pour Jean Huguetan, 1583. Berrarg. Les Oeuvres poétiques de Pierre de Cornu, dauphinois, précédées de sa vie par Guillaume Colletet, avec une préface et des notes par un membre de la Société des bibliophiles gaulois [P. B. (Prosper Blanchemain)], Turín: J. Gay et fils; Grenoble: A. Ravanat, 1870; Les oeuvres poétiques de Pierre de Cornu, Genève: Slatkine reprints, 1969.

Tabulae historicae Henrici IV cognomento magni Galliarum et Navarrae regis, Lugduni: H. Cardon, 1615. Faksimile-berrarg., Forgotten Books, 2018.

Bibliografia

Bibliografia.Charpier, J.; Seghers, P.: L’art poétique, Paris: P. Seghers, 1959.

Goujet, Abeé d’: Histoire de la Littérature française, XIV. libk., 1752, 318.-320. or., http://www.preambule.net/auteurs/cornu/cornu.html (2018ko urriaren 26an egindako kontsulta).

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Cornu, Pierre”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 711.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP