Karguak eta lanbideak
Iruñeko gotzaina eta kanonista
Ibilbidea
Burgosko Poza herrian jaio zen, 1670aren inguruan. Zuzenbide Kanonikoko ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean. Doktore-kalonjetza izan zuen Palentzia, Burgos eta Toledon. 1729tik 1734ra bitartean Iruñeko gotzaina izan zen, eta zenbait lan azpimarragarri utzi zituen agintaldia amaitu zuenean, besteak beste, san Joan Apaiztegiaren eraikuntza, apezpiku-jauregiaren eraikuntzaren sustapena eta kristau doktrinaren irakaskuntzaren bultzada. Iruñean hil zen 1734an.
Iruñeko elizbarrutian egindako ad limina bisitarik garrantzitsuena egin zuen, eta azalpen-txostena 1725ean Erromatik ezarritako eredu berriaren arabera elaboratu eta antolatu zuen. Bere relatio txostenari Iruñeko elizbarrutiko parrokia guztiei buruzko datu asko jasotzen zituen Katalogo bat erantsi zion, eta datu eta zifra orokor ugari agertzen zituen laburpen-koadro bat, artzapez-barrutien arabera antolatua.
Obrak
Visita ad limina, Iruñea, 1725. Rico Arrastia, M.ª I. (arg.), La Diócesis de Pamplona en 1734, a través de la visita «ad limina» del obispo Melchor Ángel Gutiérrez Vallejo, Iruñea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2010.
Bibliografia
Goñi Gaztambide, José, Historia de los Obispos de Pamplona. VII. Siglo xviii, Iruñea: Nafarroako Gobernua-EUNSA, 1989, 251.-354. or.
Rico Arrastia, M.ª I. (arg.), La Diócesis de Pamplona en 1734, a través de la visita «ad limina» del obispo Melchor Ángel Gutiérrez Vallejo, Iruñea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2010.
Tellecha Idígoras, J. I., «Don Melchor Ángel Gutiérrez Vallejo, obispo de Pamplona (1729-1734). Radiografía de una diócesis y autoexamen de un obispo postridentino», in Saranyana, J. I. (zuz.), De la Iglesia y de Navarra. Estudios en honor del prof. Goñi Gaztambide, Iruñea: EUNSA, 1984, 363.-392. or.
Aipamen bibliografikoa
Rico Arrastia, Mª. I. “Gutierrez Vallejo, Melchor Angel”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 563.





