Karguak eta lanbideak
Erlijioso domingotarra eta historialaria
Ibilbidea
Nobiliario alavés lanaren egilearen izen berekoa eta historialaria bera ere, erlijioso domingotarra ere bai, eta Kortazar baten aita ere bai, horregatik, bien nortasunak nahasi izan dira. Bigarren Juan de Vitoria honen aita Ihurreko Pedro Kortazar, eta ama Axpuru Araeta Gamarra Letona ziren.
Historia de los Reyes de España lanean, atal azpimarragarri bat eskaini zien Filipe II.aren agintaldiari eta Armada Garaiezinaren hondamenari. Gai hori berriz landu zuen Noticias de la Invencible liburuan. 1587an, mila orritik gorako lan mardul bat amaitu zuen, Gasteizko domingotarren komentuan, Cometeorología izena eramango zuena. Izenburu hori jarri zion bertan jaso zuelako munduan K.a. 1485 eta K.o. 1580 bitarteanikusitako kometen berri. Bilduma horretan historia unibertsala, espainola eta euskaldunena nahasten zituen. Jarrera kantabrista eta tubalistetatik, gogora ekartzen du lehenengo hizkuntza euskara izan zela. Lanaren azken zatian berri historikoak jaso zituen Gasteiz, Arabako probintzia, Bizkaiko Jaurerria eta Gipuzkoaren inguruan. Frai Juan de Vitoriak, «Kortazar» ezizenez sinatuz, 1590ean jaso zuen Bergarako Ozaeta etxearen Genealogía zabal bat.
Obrak
Cometeorología, 1587.
Historia de los Reyes de España, d. g. Eskuizkribua, Biblioteca Nacional.
Noticias de la Invencible, d. g. Eskuizkribua. Tellechea Idígoras, J. I. (arg.), Otra cara de la Invencible. La participación vasca, Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1988.
Bibliografia
Landázuri, J. J., Los varones ilustres alaveses, y los fueros, exenciones, franquezas y libertades de que siempre ha gozado la M. N. y M. L. Provincia de Álava. Deducido de documentos auténticos y autores originales, Gasteiz: Baltasar Manteliren inprimategia, 1799. Berrarg. Gasteiz: Inprimategi Probintziala, 1929.
Serdán y Aguirregaviria, E., Rincones de la historia vitoriana, Gasteiz: Inprimategi Probintziala, 21.-33. or. Berrarg. faksimilea Valladolid: Maxtor, 2008.
Tellechea Idígoras, J. I. (arg.), Otra cara de la Invencible. La participación vasca, Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1988.
Aipamen bibliografikoa
Jimeno Aranguren, R., “Vitoria, Juan de (II)”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 414.





