Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

ALONSOTEGI, Miguel (Arrigorriaga, Bizkaia, ca. XVI. mendearen bigarren erdia).

Karguak eta lanbideak

Mesedearen Ordenako Burtzeñako komentuko komendadorea eta historialaria

Ibilbidea

La ez dago haren bizitzari buruzko daturik. Mesedearen Ordenako bibliografoa jotzen den J. A. Garík, 1875ean, Biblioteca Mercedaria, o sea escritores de la celeste, real y militar Orden de la Merced, redención de cautivos, con indicación de sus obras, tanto impresas como manuscritas, su patria, títulos, dignidades y hechos memorables, época y provincia en que florecieron y murieron, y dos copiosos índices, uno de escritores y otro de las obras y escritos izeneko lana idatzi zuen, eta, lan horretan, Alonsotegi eta haren Crónica de Vizcaya aipatu besterik ez du egiten.

Miguel Alonsotegik 1570ean idatzi zuen liburua. Durangoko Merinaldeko Nekazarien foruaren kopia baten transkripzioa erantsi zuen lan hartan, eta iturria Elorrioko San Agustin elizako antzinako meza-liburu bat izan zela esan zuen. Baina, bi orri falta ziren eta, ezinezkoa zen jakitea haren kontzesioa eta konfirmazioa noiz egin ziren. Liburuaren hirugarren kapitulua euskararen antzinatasunari eskaini zion. XII. atalean emakume bizkaitarren jantziei eta kapeluei buruz idatzi zuen, eta Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan erabiltzen zirenei buruz ere bai.  Crónica de Vizcaya lana galdu egin zen, baina gauza jakina da Juan Ramon Iturrizak erabili zuela, eta 2017an obra hori berreskuratu zuen Jose Maria Arriola Arana notario eta bibliofiloak.

Alonsotegik beste lan bat idatzi eta bere eskuz sinatu zuen. Izenburua du Tratado humilde y necesario en el qual se muestra la vida miserable y continuos trabajos que padece el hombre del día en que nasce al mundo hasta la ora de su muerte, eta Liburutegi Nazionalean (Madril) dago gordeta.

Alonsotegiren lanak Iturrizak aipatu zituen Historia de Vizcaya lanean, eta Julio Urkixok La Crónica Ibargüen-Cachopín y el Canto de Lelo lanean gutxietsi egin zituen frai Miguel Alonsotegiren lana eta beste askorenak, esaterako Lope Salazar, Juan Ibañez Ibarguen, Juan Martinez Zaldibia, Vedia Citarruista, frai Juan Coscojales, frai Hernando Zarate, Sedeño, frai Agustin Velasco Zamudio, Andres Poza, Gaspar de la Peña Galdocha, frai Juan Vitoria Cortázar, Navarro Larreategi, Gonzalo Otalora Guisasa edo Pedro Fontecha Salazar. Horien guztien lanak, edo Juan Ramón Iturriza berarena, ez ziren baliagarriak, haren ustez, egiazko kontsulta zientifiko baterako, batzuen kasuan kultura eta gustu faltagatik, eta beste batzuen kasuan, berriz, beren lanak gehiegi edertu zituztelako.

Obrak

Crónica de Vizcaya, s. l., 1570.

Tratado humilde y necesario en el qual se muestra la vida miserable y continuos trabajos que padece el hombre del día en que nasce al mundo hasta la ora de su muerte, s. l., d. g.

Bibliografia

Alonsótegui, M. de, «Trajes antiguos en el País Vasco», in Revista Vascongada, 76 (1917ko lehen seihilekoa).

Hidalgo de Cisneros Amestoy, C., et al., Colección Documental del Archivo Municipal de Durango, Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1989.

Iturriza Zabala, J. R., Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartaciones, I, Bilbo: Ediciones de la Librería Arturo, 1967.

Llorente, J. A., Noticias históricas de las tres provincias vascongadas en que se procura investigar el estado civil antiguo de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya, y el origen de sus fueros. I, Madrid: Imprenta Real, 1807.

Mañaricúa, A. E. de, Historiografía de Vizcaya (desde Lope García de Salazar a Labayru), Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, 1973, 2. argit. Berrarg. handitua, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2012.

Monreal Zia, G., «Anotaciones sobre el pensamiento político tradicional vasco en el siglo xvi», in Anuario de Historia del Derecho español, 50 (1980), 971.-1004. or.

Urquijo, J. de, «La Crónica Ibargüen-Cachopín y el Canto de Lelo», in Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Riev, 15. libk., 3 zk. (1924), 378.-379. or.

Aipamen bibliografikoa

Intxaustegi Jauregi, N.J., “Alonsótegui, Miguel”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 385-386.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP