Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EGILE ETA OBRA MOZARABIARRAK

KRONIKA BIZANTZIAR-ARABIARRA (Chronica Byzantia-arabica)(ca. 743-744)

Ibilbidea

Kronika anonimoa da, arabiarren aldeko idazle batek Iberiar penintsularen hegoaldean edo ekialdean idatzia, agian. Juan Biclarokoaren Crónicaren nahiz San Isidoro Sibiliakoaren Historia de regibus Gothorum lanaren jarraipena da. Adituen ustez, Crónica bi testuren arteko uztarketaren emaitza da; haietako bat, Egipton ondua, eta bestea, berriz, Iberiar penintsulan, betiere bi testuei informazioa erantsita. Lanaren zati batek bizantziarrak eta arabiarrak ditu mintzagai, eta beste batek, bisigodoak. Crónicaren hasieran, errege Rekaderoren heriotza aipatzen da, bere erregealdiaren hamabosgarren urtean gertatua (601). Lana Hisham ibn Abd al-Malik kalifa omeiatarraren erregealdiaren hasieran (724) bukatzen da. Akaberan, halaber, Yazid II.ak bere anaia Hishami buruz egindako iragarpena dago jasoa: bere seme Walid II.a (743-744) izendatu beharra kalifa, Hisham hiltzen denean.

Azpimarratu behar da Tolosako Gudua aipatzen dela kronikan, Akitaniako Eudon dukeak Yazid II.a kalifaren kontra egindakoa, 721. urteko maiatzaren 11n gertatua, hain zuzen. Zehazki, kronikako testuak esaten du kalifak Galia Narbonense menperatu zuela eta, maiz aski, gerra-erasoak egin zizkiola frankoen herriari, noraino eta Tolosaraino bertaraino iritsita eta hiria habailekin eta denetariko gerra-makinekin setiatuta. Albistearen berri jakitean, Eudonek frankoak bilarazi, Tolosako ateetaraino iritsi eta musulmanen aurka borrokatu ziren. Frankoen erasoaren ondorioz, musulmanek ihesi joan behar izan zuten.

Obra. Gil, J. (arg.), Corpus Scriptorum Muzarabicorum, Madrid: CSIC, 1. libk., 7.-14. or. Gaztelaniazko itzulpenak: Batista Rodríguez, J. J., eta Blanco Silva, R., «Una crónica mozárabe a la que se ha dado en llamar Arábigo-bizantina de 741: un comentario y una traducción», in Revista de Filología de la Universidad de La Laguna, 17 (1999), 153.-167. or. Martín, J. C., «Los Chronica byzantia-arabica. Contribución a la discusión sobre su autoría y datación, y traducción anotada», in e-Spania. Revue électronique d’études hispaniques médiévales(online) (2006) (2018ko irailaren 14an egindako kontsulta).

Obrak

Testua gaztelaniaz

Gil, J. (ed.), Corpus Scriptorum Muzarabicorum, Madrid: CSIC, vol. 1, pp. 7-14.

Trads. castellanas: Batista Rodríguez, J. J., y Blanco Silva, R., «Una crónica mozá­rabe a la que se ha dado en llamar Arábigo-bizantina de 741: un comentario y una traducción», Revista de Filología de la Universidad de La Laguna, 17 (1999), pp. 153­ 167. 

Martín, J. C., «Los Chronica byzantia-arabica. Contribución a la discusión sobre su autoría y datación, y traducción anotada», e-Spania. Revue électronique d’études hispaniques médiévales (en línea) (2006) (consultado el 14 de septiembre de 2018).

Bibliografia

Batista Rodríguez, J. J. eta Blanco Silva, R., «Una crónica mozárabe a la que se ha dado en llamar Arábigo-bizantina de 741: un comentario y una traducción», in Revista de Filología de la Universidad de La Laguna, 17 (1999), 153.-167. or.

Martín, J. C., «Los Chronica byzantia-arabica. Contribución a la discusión sobre su autoría y datación, y traducción anotada», in e-Spania. Revue électronique d’études hispaniques médiévales(online) (2006) (2018ko irailaren 15ean egindako kontsulta).

Pérez de Laborda, A., Guía para la historia del País Vasco hasta el siglo ix. Fuentes, textos, glosas, índices, Donostia: Txertoa, 1996, 230. or.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Kronika bizantziar-arabiarra”, en, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 179.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP