Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE ASTURIASKO EGILEAK ETA OBRAK

SARRERA

Ibilbidea

Elezaharraren arabera, Pelaioren tropa kristauak Covadongako Guduan (722) garaile atera izanari zor zaio Asturiasko Erresumaren sorrera, baina kondairak kondaira, lurraldea izugarri zabaldu zen bi mendean zehar; Alfontso  I.aren erregealditik (739-757) Alfontso III.aren (886-910) garaira bitarte, hain zuzen. Hurrengo errege-erreginek erresuma Galiziaraino eta Portugaleko iparralderaino zabaldu, eta Duero ibaira ere iritsi ziren. Lur berriak hobeki menderatzeko, erresumaren hiriburua Oviedotik Leónera aldatu zuten (910).

Penintsularen iparraldeko lehen erresuma kristaua aski goiz hasi zen bere memoria lantzen. Izan ere, Biclarense esaten zaion elizgizonaren eskuizkribuak 754. urteko Kronikamozarabiarra lana barnebildu zuen gehigarri gisa, eta, testu horretan oinarrituta, Cronicón labur bat ondu zenAsturiasen (viii.mendearen bukaera) monarkiaren inguruan, Alfontso II.aren erregealdira bitarte. Asturiasko Erresuma erregetza bisigodoaren jarraipena zela frogatzeko saiakera bat izan zen. Xede berarekin, asturiar jatorriko Albeldako kronika lanean(881), historia orokorraren laburpen labur bat egin zen, betiere erromatar garaitik abiatuta, godoen historia zeharkatuta, Asturiasko Erresumaren historia barne hartuta eta Alfontso III.aren erregealdian arreta berezia pausatuta. Handik gutxira, Alfontso III.aren kronika idatzi zen (ix. mendearen bukaera), Rezesvinto errege bisigodoaren heriotzatik Ordoño I.a zendu bitarteko gertakari garrantzitsuenak jasotzeko, hau da, 672tik 866. urtera bitarte. Aurreko kronikek bezala, Asturiasko errege-erreginak monarka hispaniar-godoen jarraitzaile hutsak zirela ematen zen aditzera

Bibliografia

Díaz y Díaz, M. C., La Historiografía hispana desde la invasión árabe hasta el año 1000. De Isidoro al siglo xi. Ocho estudios sobre la vida literaria peninsular, Bartzelona, 1976, 203.-234. or.

Gil Fernández, J.; Moralejo, J. L., eta Ruiz de la Peña, J. I., Crónicas Asturianas, Oviedo, 1985, 31.-105. or.

Montenegro, J., eta del Castillo, A., «Análisis crítico sobre algunos aspectos de la historiografía del Reino de Asturias», in Hispania, 187 (1994), 387.-420. or.

Sánchez Albornoz, C., Investigaciones sobre historiografía hispana medieval, Buenos Aires, 1967.

Torrente Fernández, I., «La Monarquía asturiana. Su realidad y los relatos históricos», in Historia de Asturias. II. La época medieval, Oviedo, 1990, 309.-324. or.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Sarrera”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 157. 

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP