Ezaguna da Ogasunak Europa mendebaldeko formazio politiko nagusi edo bigarren mailakoen eraikuntzan duen garrantzia. Lehenik eta behin, Vasconiako lurraldeak kokatu diren edo harremanetan egon diren erresumetako Ogasunaren bilakaeraren ezaugarriak aztertzen dira, Erdi Aroan eta Aro Modernoan.
Garrantzitsua da, ondoren, Nafarroako “Estatu Ogasunaren” sorrera eta erresumako zerga-estrategiak ezagutzea, baita Erdi Aroan Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko menpeko Ogasunen funtzionamendua ere.
Hirugarrenik, Aro Modernoko ogasun-bereizgarrietan sakontzen dugu.
Aro Garaikideari dagokionez, Ogasun tradizionalaren krisia jorratzen da erregimen liberala iritsi ondoren, Kontzertu eta Hitzarmen Ekonomikoen erregimen bereziekin amaitzeko.





