II. Sinposioaren helburua da Vasconiako lurraldeetako Merkataritza Askatasunari eta Aduanei buruzko hitzaldi eta komunikazio sorta bat biltzea.
Erdi Arotik etenik gabe gauzatutako Merkataritza Askatasunaren praktikak sakon baldintzatu zituen Nafarroako Erresumako, Bizkaiko Jaurerriko, Arabako Hermandadeko eta Gipuzkoako Probintziako erakundeak eta biztanleen pentsamoldea. Merkataritzak, nabigazioak eta garraioak herrialdearen berezko pobrezia arintzea ahalbidetu zuten.





