Bertsio digitala
Deskargatu PDFa zure lan akademikoetan edo txosten profesionaletan erraz kontsultatzeko, bilatzeko eta aipatzeko.
Formatu digitala lan egiteko. Paperezko formatua azpimarratzeko.
Probintziaren biltze-prozesu luzea burutuz, Miguel de Arambururen ardura eta lan onari esker, 1691n eman zitzaion Probintziari lana, Nueva recopilación de los fueros, privilegios, leyes, ordenanzas, buenos usos y costumbres de la Provinçia de Guipúzcoa izenburuarekin. Hitzaurre batek eta 41 tituluk osatzen dute, 328 kapitulutan banatuta. Elaborazio-metodo propioa jarraitzen du: bildutako pribilegioaren kopia osoa eta gai berari buruzko hainbat dokumenturen xedapenak bateratuz sortutako kapituluak nahasten ditu, egiletza, emate- edo onartze-lekua eta data, eta Probintziako artxiboan duen kokapena adieraziz.
Lan monumental hau aberastuta dago 1397tik (Henrike III.a) 1521era (Karlos I.a) arteko Gipuzkoako foruen hainbat Berrespenen transkripzioarekin, eta amaieran Kapituluen Taula bat ezarri zen, erabilera eta kudeaketa errazteko. Bernardo de Ugarte inprimatzaileak 1.830 ale inprimatu zituen Tolosako hiribilduan (1696). Filipe V.aren berrespenen ondoren (berretsitako pribilegioak, 1701ean, eta gainerako Forua, 1704an), ale berriak argitaratu ziren, eta 1758tik aurrera Gehigarri bat erantsi zitzaion. Multzo osoa Gorosabelek berrargitaratu zuen 1860an, eta Gipuzkoako Aldundiak 1918an.
Deskargatu PDFa zure lan akademikoetan edo txosten profesionaletan erraz kontsultatzeko, bilatzeko eta aipatzeko.
MARIEZKURRENA ITURMENDI David, FEDHAV, AYERBE IRÍBAR María Rosa, DE ARAMBURU ABURRUZA Miguel (2014), Nueva Recopilación de los Fueros, Privilegios, Buenos Usos y Costumbres, Leyes y Ordenanzas de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa (1696), Donostia, FEDHAV.
Paperezko edizioa posta bidez
Hau eskatzen ari zara: