{"id":4068,"date":"2023-02-16T10:06:33","date_gmt":"2023-02-16T09:06:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/"},"modified":"2023-02-16T10:06:33","modified_gmt":"2023-02-16T09:06:33","slug":"seoane-y-ferrer-ramon-846-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/","title":{"rendered":"SEOANE Y FERRER, Ramon (Madril, 1857ko maiatzak 4 &#8211; Madril, 1928ko otsailak 24)."},"content":{"rendered":"<p><span>Askotariko lurralde-jatorriak<br \/>\nzituen familia batean jaio zen. Aita eta aitona-amonak aitaren aldetik<br \/>\ngaztelarrak zituen, Valladolid eta Palentziako probintzietakoak. Amaren<br \/>\nfamilia, berriz, Gipuzkoakoa (Pasaia), Perukoa (Lima) eta Frantziakoa (Paris)<br \/>\nzuen. Hogeita hamar urte zituela, Joaquina Ligues Balez markesarekin ezkondu<br \/>\nzen, Alhamako markesa nafarra (Cintruenigo). Bikoteak ez zuen ondorengorik<br \/>\nizan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ramon Seoanek Madrilgo<br \/>\nNobiziatu Institutuan lortu zuen batxiler-titulua, eta zuzenbide-ikasketak<br \/>\nValladolideko Unibertsitatean eta Unibertsitate Zentralean egin zituen 1873 eta<br \/>\n1880 bitartean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Amaren familiaren bidez<br \/>\nGipuzkoarekin zuen harremanaren eraginez, atxikimendu handia zuen lurralde<br \/>\nhorrekin eta, oro har, Euskal Herriarekin. Horrexegatik eman zituen denboraldi<br \/>\nluzeak Pasai San Pedroko Salinas jauregian (batez ere udan); gainera, probintzia<br \/>\nhorretako senatari aukeratu zuten (bi aldiz), eta Getariako seme kuttun<br \/>\nizendatu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espainiako Berrezarkuntzaren<br \/>\nbizitza politikoan sartzea ez zen zerbait berria familian. Izan ere, haren<br \/>\naitonek, Mateo Seoane Sobralek aitaren aldetik, eta Joaquin Maria Ferrer<br \/>\nCafrangak amaren aldetik, eta Juan Antonio Seoane Bajon haren aitak, gogotsu parte<br \/>\nhartu zuten herrialdeko bizitza politikoan. Alderdi Liberaleko kidea izan zen,<br \/>\ndirudienez Romanones kondearen gertukoa, eta nolabaiteko eragina izan zuen bere<br \/>\namaren familiaren Gipuzkoako eskualdean, era horretan 1905ean eta 1918an<br \/>\nGipuzkoa probintziako senatari aukeratua izatera helduz, nahiz eta erakundean<br \/>\nizan zuen jarduera benetan urria izan zen, eztabaidan parte hartu zuen aldi<br \/>\ntxikiak kontuan hartuz gero. Hala eta guztiz ere, Senatuko hainbat batzordetan<br \/>\nparte hartu zuen, hala nola Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ordezkariekin<br \/>\nEkonomia Ituna eztabaidatu zen horretan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alde batera utziz bere jarduera<br \/>\npolitikoa, Seoanek jarduera eruditu eta zientifikoetan eman zuen bizitzaren<br \/>\nzati handi bat. Zaletasun hori aitaren aldeko aitona Mateo Seoane<br \/>\nSobralengandik jaso zuen, Madrilgo Ateneoaren eta Natur Zientzien Akademiaren<br \/>\nsortzaileetako bat izan baitzen, bai eta Jose Joaquin Ferrer astronomoarengandik<br \/>\nere, amaren familiari lotua, eta bereziki Vargas Ponce itsasgizon eta<br \/>\nerudituarengandik, ahaidetuta baitzegoen harekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoaren historiarekiko<br \/>\ninteresak hainbat gaitara hurbildu zuen (arkitektura eta arkitekto<br \/>\ngipuzkoarrak, komuneroak Gipuzkoan&#8230;), eta horien artean itsas munduari<br \/>\nburuzkoak nabarmendu ziren. Kezka horri erantzunez, Probintziako itsasgizonei<br \/>\neta nabigatzaileei buruzko bi lan argitaratu ziren, bai eta <i>Euskal-Erria <\/i>aldizkarian<br \/>\nargitaratu ziren beste lan batzuk ere. Era berean, gipuzkoarren nabigazioari<br \/>\nburuzko dokumentu ugari bildu zituen bizitzan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Seoanek 1913an Donostian egin<br \/>\nzen Nabigazio Historikoaren Erakusketa antolatzen eta Untzi Museoa sortzen<br \/>\nparte hartu zuen. Espainiako Historiaren Errege Akademiako eta San Fernando<br \/>\nArte Ederretako Errege Akademiako kide urgazlea izan zen. Gipuzkoako Errege<br \/>\nGeografia Elkartea Espainian sortutako lehena izan zen, eta haren<br \/>\nlehendakaritza hartu zuen. Gainera, Gipuzkoako Monumentuen Batzordeko eta<br \/>\nEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gainera, Elkanok munduari bira<br \/>\negin zioneko IV. mendeurrena antolatu zuen, eta hari zor zaio San Telmo eta<br \/>\nUrgulleko gaztelua zein Hondarribiko harresiak monumentu nazional izendatu<br \/>\nizana. Seoaneko markes titulua jaso zuen bere aita hil ondoren eta, aldi<br \/>\nberean, lehen Moratako Bizkonderria eskuratu zuen. Gainera, bere ezkontzagatik<br \/>\nAlhamako markes ezkontidea izan zen. Karlos III.aren Errege Ordenako eta<br \/>\nPortugalgo Kristoren Ordenako komendadorea ere izan zen, eta Itsas Merituaren<br \/>\nGurutze Handia eskuratu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Askotariko lurralde-jatorriak zituen familia batean jaio zen. Aita eta aitona-amonak aitaren aldetik gaztelarrak zituen, Valladolid eta Palentziako probintzietakoak. Amaren familia, berriz, Gipuzkoakoa (Pasaia), Perukoa (Lima) eta Frantziakoa (Paris) zuen. Hogeita hamar urte zituela, Joaquina Ligues Balez markesarekin ezkondu zen, Alhamako markesa nafarra (Cintruenigo). Bikoteak ez zuen ondorengorik izan. Ramon Seoanek Madrilgo Nobiziatu Institutuan lortu zuen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-4068","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SEOANE Y FERRER, Ramon (Madril, 1857ko maiatzak 4 - Madril, 1928ko otsailak 24). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SEOANE Y FERRER, Ramon (Madril, 1857ko maiatzak 4 - Madril, 1928ko otsailak 24). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Askotariko lurralde-jatorriak zituen familia batean jaio zen. Aita eta aitona-amonak aitaren aldetik gaztelarrak zituen, Valladolid eta Palentziako probintzietakoak. Amaren familia, berriz, Gipuzkoakoa (Pasaia), Perukoa (Lima) eta Frantziakoa (Paris) zuen. Hogeita hamar urte zituela, Joaquina Ligues Balez markesarekin ezkondu zen, Alhamako markesa nafarra (Cintruenigo). Bikoteak ez zuen ondorengorik izan. Ramon Seoanek Madrilgo Nobiziatu Institutuan lortu zuen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\\\/\",\"name\":\"SEOANE Y FERRER, Ramon (Madril, 1857ko maiatzak 4 - Madril, 1928ko otsailak 24). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-16T09:06:33+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SEOANE Y FERRER, Ramon (Madril, 1857ko maiatzak 4 &#8211; Madril, 1928ko otsailak 24).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SEOANE Y FERRER, Ramon (Madril, 1857ko maiatzak 4 - Madril, 1928ko otsailak 24). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SEOANE Y FERRER, Ramon (Madril, 1857ko maiatzak 4 - Madril, 1928ko otsailak 24). - Iura Vasconiae","og_description":"Askotariko lurralde-jatorriak zituen familia batean jaio zen. Aita eta aitona-amonak aitaren aldetik gaztelarrak zituen, Valladolid eta Palentziako probintzietakoak. Amaren familia, berriz, Gipuzkoakoa (Pasaia), Perukoa (Lima) eta Frantziakoa (Paris) zuen. Hogeita hamar urte zituela, Joaquina Ligues Balez markesarekin ezkondu zen, Alhamako markesa nafarra (Cintruenigo). Bikoteak ez zuen ondorengorik izan. Ramon Seoanek Madrilgo Nobiziatu Institutuan lortu zuen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/","name":"SEOANE Y FERRER, Ramon (Madril, 1857ko maiatzak 4 - Madril, 1928ko otsailak 24). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-16T09:06:33+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/seoane-y-ferrer-ramon-846-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SEOANE Y FERRER, Ramon (Madril, 1857ko maiatzak 4 &#8211; Madril, 1928ko otsailak 24)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4068","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4068\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4068"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=4068"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}