{"id":4066,"date":"2023-02-16T10:05:54","date_gmt":"2023-02-16T09:05:54","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/"},"modified":"2023-02-16T10:05:54","modified_gmt":"2023-02-16T09:05:54","slug":"schulten-adolf-845-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/","title":{"rendered":"SCHULTEN, Adolf (Elberfeld, Wuppertal, Alemania, 1870eko maiatzak 27 &#8211; Erlange, Alemania, 1960ko martxoak 19)."},"content":{"rendered":"<p><span>Wilhelm Schulten Bayer eta<br \/>\nKonpainiaren kontseilariaren eta Amanda Klarenbachen semea izan zen. G\u00f6ttingen,<br \/>\nBonn eta Berlingo unibertsitateetan ikasi zuen, eta bertan izan zuen irakasle<br \/>\nTheodor Mommsen. Hogeita bi urte zituela, filologian doktoratu zen (1892).<br \/>\n1896tik hara, Antzinako Historiako irakasle aritu zen G\u00f6ttingenen 1907ra arte.<br \/>\nUrte horretan, Erlangengo Unibertsitateko irakasle berezi bihurtu zen, eta<br \/>\n1909an katedradun. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Latinez eta grezieraz heziketa<br \/>\nezinhobea zuen, eta era horretan hasi zitzaion Antzinaroari buruzko<br \/>\nhistorialari aritzeko historia-bokazioa, baina inoiz ez zuen izan Arkeologia<br \/>\nirakaslerik eta, leku askotan induskatu bazuen ere, ez zen inoiz arkeologoa izan.<br \/>\nHorixe aitortu zuen arkeologoak berak, eta horixe ulertu zuten bere dizipuluek.<br \/>\nEgia esan, gabezi hori betetzeko, ez zuen zalantzarik izan espezialista<br \/>\nezagunekin lan egiteko. Gainera, Espainian era horretako ikasketek ez zuten<br \/>\nitzal handirik ere. Horrek, ordea, ez du balio behar Espainiako ekoizpen<br \/>\nzientifikoarekiko eta ikertzaileekiko izan zuen mespretxuzko jarrera<br \/>\njustifikatzeko, ez eta hura ezagutu zutenek dioten bezala, aiurri zakar eta<br \/>\nbakartia bazuen ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Antzinaroarekin, bere aberrian<br \/>\nizan zuen lehen harremana, Treverisen, baina ez zen benetan zaletu 1894ra arte:<br \/>\nurte horretan, Alemaniako Inperioko Institutu Arkeologikoaren beka batek aukera<br \/>\neman zion urte osoz Italian, Grezian eta Ipar Afrikan bidaiatzeko. 1899an,<br \/>\nEspainiara joan zen lehen aldiz, Prusiako Erresumako Instrukzio Publikoko Ministerioaren<br \/>\nbeka bati esker. Bertara itzuli zen 1902an, Numantziako aurriek erakarrita, eta<br \/>\nhor indusketa-kanpaina batzuetan aritu zen 1905 eta 1914 bitartean. Gainera,<br \/>\nNumantziari setioa jarri zioten kanpamendu erromatarrak ere deskubritu zituen.<br \/>\nEmaitzak Munichen argitaratu ziren, lau liburukitan, <i>Numantia. Die<br \/>\nErgebnisse der Ausgrabungen 1905-1912 <\/i>izenburupean, eta sintesi bat,<br \/>\ngaztelaniaz, <i>Historia de Numancia<\/i>, Bartzelonan (1945). Bere burua<br \/>\naztarnategiaren deskubritzaile gisa aurkezten bazuen ere, hori ez zen egia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehen Mundu Gerrak eten egin<br \/>\nzituen Espainian egiten zituen lanak, baina gatazka amaituta, itzuli egin zen.<br \/>\nKataluniako Ikasketen Institutuaren laguntzarekin, Espainiaren Mediterraneoko<br \/>\nkostaldearen azterketa bat egin zuen Rufo Avenoren <i>Ora Maritima<\/i>ren<br \/>\nedizio kritikorako, eta lan horixe bilakatu zen <i>Fontes Hispaniae Antiquae<\/i>-ren<br \/>\nlehen liburukia (Bartzelona, 1922). Lan horrek Tartessosekiko interesa piztu<br \/>\nzion, Hispaniako haren bigarren obsesioa. Mainake, Munda eta Segeda<br \/>\nidentifikatu zituen arren, ahaleginak ahalegin, ez zuen bere helburua lortu.<br \/>\nLehenengoetako bat Do\u00f1anan erromatarren garaiko aztarnategi bat induskatzea<br \/>\nizan zen (Cerro del Trigo), eta horrek, beste ahalegin antzurekin batera,<br \/>\nhainbat lan sorrarazi zituen, hala nola <i>Tartessos: contribuci\u00f3n a la<br \/>\nhistoria m\u00e1s antigua de Occidente <\/i>(1924) edo <i>Los tirsenos en Espa\u00f1a <\/i>(1940).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Ora Maritima<\/span><\/i><span>-rentzat egin ikerketaren ondorioz, 1926an, Eusko<br \/>\nIkaskuntzarekin jarri zen harremanetan Higer lurmuturraren inguruan hainbat<br \/>\nbisita eta indusketa egiteko, Venusi eskainitako tenplu hipotetiko baten bila,<br \/>\nbaina porrot egin zuen berriz ere. Haatik, 1927an, <\/span><i><span>Revista Internacional de los Estudios<br \/>\nVascos<\/span><\/i><span>-en (<i>RIEV<\/i>), 810. urtera<br \/>\narteko baskoiei buruzko ikerketa bat argitaratu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ondoren, C\u00e1ceresko<br \/>\nprobintziatik igaro zen, eta bertan Castra Cecilia erromatar kanpamendua<br \/>\ninduskatu zuen (hiru kanpainatan: 1927, 1928 eta 1930). Cartagenara ere joan<br \/>\nzen (1933), Mastia hiri tartesikoaren bila, atzeman ez bazuen ere, eta<br \/>\nKantabrian zein Palentziako iparraldean zehar ibili zen, Pe\u00f1a Amaya, Monte<br \/>\nBernorio eta Monte Cild\u00e1 kastroak bisitatuz, Kantabriar Gerrak aztertzeko (K.a.<br \/>\n29 &#8211; K.a. 19). Bada, <i>Los c\u00e1ntabros y los astures y su guerra con Roma <\/i>(1943)<br \/>\nliburua eskaini zion gai horri. Lan horrek, bestalde, eusko-kantabrismoaren<br \/>\nteoria zalantzan jartzeko ere balio izan zuen, argudiatuz erromatarren aurreko<br \/>\nbi herri horiek desberdinak zirela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Iberische Landeskunde:<br \/>\nGeographie des antiken Spanien <\/span><\/i><span>lana<br \/>\nere egin zuen, Espainian <i>Geograf\u00eda y Etnolog\u00eda de la Pen\u00ednsula Ib\u00e9rica <\/i>izenburupean<br \/>\nitzuli eta argitaratua (1959-1963). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zientifikoki nartzisista izanik<br \/>\nere, ukaezina da lan handia egin zuela, bai landa-lanean, bai eskola-heziketari<br \/>\nerreparatuz, Alemaniako historiografia Europako erreferentea zen testuinguruan.<br \/>\nHaren <i>Fontes <\/i>gabe, Espainiako antzinako historiak ez zuen abiadurarik<br \/>\nhartuko egin zuen bezala. Horren ifrentzuan, berriz, aipatu behar da Alemaniar<br \/>\nInperiotik eta geroko nazismotik hurbil kokatu zela (are, bada Lehen Mundu<br \/>\nGerran espioia izan zela aldeztu duenik), bai eta Espainia frankistatik ere,<br \/>\neta hori izan daiteke bizitzan gozatu zituen ohoreen arrazoia, neurri batean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1905etik Espainiako Historiaren<br \/>\nErrege Akademiako kide urgazlea izan zen. 1907an Alfontso XII.aren Ordenako<br \/>\nOsoko Gomendioa eman zitzaion. 1940an, Francisco Franco diktadoreak Alfontso<br \/>\nX.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia eman zion eta, Hezkuntza Nazionaleko<br \/>\nMinisterioaren bidez, 1945 eta 1950. urteen arteko dirulaguntza bat, 1954 eta<br \/>\n1955ean berritua. <\/span><span>Bartzelonako Unibertsitateak <i>honoris causa <\/i>doktoregoa eman zion<br \/>\n1940an, hirurogeita hamar urte bete zituenean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zalantzarik<br \/>\ngabe, Schulten bere garaiko semea izan zen, eta bizitza osoa, intelektuala<br \/>\nbehintzat, Espainiari eskaini zion. Hori eskertzekoa da, baina haren burua<br \/>\nhainbeste gorestearen eraginez, bere aurkako literatura oldarkor bat harrotu<br \/>\nzuen. Gainera, egun, auzitan jarri da haren etika profesionala (arkeologoa ala<br \/>\npirata espoliatzailea\u2026?<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haatik, haren alde, esan behar<br \/>\nda 1911ko Indusketa Legeak egun sinesgaitzak diren irizpideak zituela<br \/>\naurkikuntza arkeologikoen jabetzaz), bai eta haren postulatu historiografikoak<br \/>\nere, batzuetan argudio anakronikoen eta jarrera ideologikoen bidez defendatuak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Wilhelm Schulten Bayer eta Konpainiaren kontseilariaren eta Amanda Klarenbachen semea izan zen. G\u00f6ttingen, Bonn eta Berlingo unibertsitateetan ikasi zuen, eta bertan izan zuen irakasle Theodor Mommsen. Hogeita bi urte zituela, filologian doktoratu zen (1892). 1896tik hara, Antzinako Historiako irakasle aritu zen G\u00f6ttingenen 1907ra arte. Urte horretan, Erlangengo Unibertsitateko irakasle berezi bihurtu zen, eta 1909an katedradun. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-4066","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SCHULTEN, Adolf (Elberfeld, Wuppertal, Alemania, 1870eko maiatzak 27 - Erlange, Alemania, 1960ko martxoak 19). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SCHULTEN, Adolf (Elberfeld, Wuppertal, Alemania, 1870eko maiatzak 27 - Erlange, Alemania, 1960ko martxoak 19). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Wilhelm Schulten Bayer eta Konpainiaren kontseilariaren eta Amanda Klarenbachen semea izan zen. G\u00f6ttingen, Bonn eta Berlingo unibertsitateetan ikasi zuen, eta bertan izan zuen irakasle Theodor Mommsen. Hogeita bi urte zituela, filologian doktoratu zen (1892). 1896tik hara, Antzinako Historiako irakasle aritu zen G\u00f6ttingenen 1907ra arte. Urte horretan, Erlangengo Unibertsitateko irakasle berezi bihurtu zen, eta 1909an katedradun. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/schulten-adolf-845-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/schulten-adolf-845-eu\\\/\",\"name\":\"SCHULTEN, Adolf (Elberfeld, Wuppertal, Alemania, 1870eko maiatzak 27 - Erlange, Alemania, 1960ko martxoak 19). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-16T09:05:54+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/schulten-adolf-845-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/schulten-adolf-845-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/schulten-adolf-845-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SCHULTEN, Adolf (Elberfeld, Wuppertal, Alemania, 1870eko maiatzak 27 &#8211; Erlange, Alemania, 1960ko martxoak 19).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SCHULTEN, Adolf (Elberfeld, Wuppertal, Alemania, 1870eko maiatzak 27 - Erlange, Alemania, 1960ko martxoak 19). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SCHULTEN, Adolf (Elberfeld, Wuppertal, Alemania, 1870eko maiatzak 27 - Erlange, Alemania, 1960ko martxoak 19). - Iura Vasconiae","og_description":"Wilhelm Schulten Bayer eta Konpainiaren kontseilariaren eta Amanda Klarenbachen semea izan zen. G\u00f6ttingen, Bonn eta Berlingo unibertsitateetan ikasi zuen, eta bertan izan zuen irakasle Theodor Mommsen. Hogeita bi urte zituela, filologian doktoratu zen (1892). 1896tik hara, Antzinako Historiako irakasle aritu zen G\u00f6ttingenen 1907ra arte. Urte horretan, Erlangengo Unibertsitateko irakasle berezi bihurtu zen, eta 1909an katedradun. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/","name":"SCHULTEN, Adolf (Elberfeld, Wuppertal, Alemania, 1870eko maiatzak 27 - Erlange, Alemania, 1960ko martxoak 19). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-16T09:05:54+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/schulten-adolf-845-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SCHULTEN, Adolf (Elberfeld, Wuppertal, Alemania, 1870eko maiatzak 27 &#8211; Erlange, Alemania, 1960ko martxoak 19)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4066","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4066\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4066"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=4066"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}