{"id":4058,"date":"2023-02-16T10:02:48","date_gmt":"2023-02-16T09:02:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/"},"modified":"2023-02-16T10:02:48","modified_gmt":"2023-02-16T09:02:48","slug":"redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/","title":{"rendered":"REDONET Y LOPEZ-DORIGA, Luis (Santander, 1875eko urriak 18 &#8211; Madril, 1972ko urtarrilak 2)."},"content":{"rendered":"<p><span>Jose Redonet Romero<br \/>\nSantanderreko telegrafo-burua eta Narcisa Lopez-Doriga y Lopez-Doriga guraso<br \/>\nzituela, Luis Redonet Paseo de Pereda kalean jaio zen, bertako argotean <i>El<br \/>\nMuelle <\/i>deitua, mendiko merkataritza-aristokraziaren, negozioen burgesia<br \/>\nahaltsuaren bizileku. Izan ere, gure biografiatuaren familia, redonettarrak,<br \/>\nhorrelakoxea zen. Jatorriz Argutekoak ziren (Frantzia), <\/span><span>XVIII<\/span><span>. mende<br \/>\nhondarrean Santanderren finkatuak. Lopez dorigatarrak, berriz, asturiarrak,<br \/>\nIlustrazioaren mende horretako garaitsu berean heldu ziren ere Kantabriako<br \/>\nhiriburura, hiri horrek monarkiako porturik aktibo eta ahalketsuenetako bat<br \/>\nizateko bidea zeramanean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Diccionario Biogr\u00e1fico de<br \/>\nlos Parlamentarios de Cantabria <\/span><\/i><span>hiztegian,<br \/>\nazaltzen da legelaria, soziologoa eta literatoa izan zela. Arlo horietan<br \/>\nnabarmendu bazen ere, ez ziren izan bizitzan arreta eskaini zien arlo bakarrak.<br \/>\nBatxilergoa Villacarriedoko (Kantabria) Eskolapioen ikastetxean egin zuen, eta<br \/>\nzuzenbideko karrera, berriz, Deustun eta Madrilen, hura 1894an amaituz. 1898an<br \/>\ndoktoratu zen unibertsitate horretan. Era berean, ikasketak luzatu zituen,<br \/>\nEuropako hainbat herrialdetan egonaldiak eginez: Belgika, Frantzia, Italia,<br \/>\nSuitza eta, bereziki, Alemania, non bi urtez bizi izan baitzen. Bizitzan<br \/>\naztarna utzi zioten hainbat abokatu-bulegotan parte hartu zuen: Mu\u00f1oz Rivero,<br \/>\nEduardo Dato eta Antonio Maurarenak. Lehenengoarekin izan zuen harremanari<br \/>\nesker, kriminalista nabarmena izateaz gain, paleografo nabarmena ere baitzen,<br \/>\nDiplomatikako Goi Eskolan sartu zen, Ramirez Jerezek dioskunez, eta bertan<br \/>\nArtxibozain, Liburuzain eta Antikuario titulua lortu zuen. Mauraren bulegoan,<br \/>\ntitularraren alaba ezagutu zuen, Estefania Maura y Gamazo, bere lehen emaztea<br \/>\nizan zena, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen. 1918an Estefania hil<br \/>\nondoren, bigarren aldiz ezkondu zen Pilar de Lapuerta y de las Pozasekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Letradu gisa, Luis Redonet etxe<br \/>\njakin batzuen gai garrantzitsuez arduratu zen, hala nola Tamames, Santo\u00f1a edo<br \/>\nAlba, bai eta Eugenia de Montijo enperatriza bezalako pertsonaia garrantzitsuei<br \/>\nzegozkien gaiez eta merkataritza-konpainia desberdinetako gaiez. Era berean,<br \/>\nbai Antonio Maurarekin zuen harremanagatik, bai familia-loturengatik (Jose Ramn<br \/>\neta Joaquin Lopez Doriga osaba-izebak ekimenez parte hartu zuten<br \/>\nBeorrezarkuntzaren Espainiako bizitza politikoan), estatuko politikan sartu<br \/>\nzen, jakina joera kontserbadoreetatik eta, Andeetako kondeak aipatu zuen<br \/>\nbezala, maurista ezagun bihurtuz. 1907an, Laredoko barrutiko Gorteetarako<br \/>\ndiputatu hautatu zuten, eta 1910eko hauteskundeetan Santanderreko barrutikoa;<br \/>\n1919ko hauteskundeetan, berriz, Kanariar Uharteetako senatari. Era berean,<br \/>\n1930eko urtarril eta otsail bitartean, eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege<br \/>\nAkademiaren ordezkari-lanetan, Aholkuen Batzorde Nazionaleko partaide izan zen;<br \/>\nerakunde hori Miguel Primo de Rivera diktadorearen eskaeraz sortu zen 1927an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Administrazio Zibileko<br \/>\ngoi-mailako buru izanik, kargu ugari eta nabarmenak izan zituen Estatuko<br \/>\nadministrazio-aparatuan. Militantzia politikoari esker, Ministroen Kontseiluko<br \/>\nLehendakaritzako idazkari ere izan zen, Antonio Maurarekin batera. Bizitza- eta<br \/>\nlanbide-ibilbide intentsua izan zuen, baina horrek ez zion eragotzi beste<br \/>\njarduera batzuk egitea, eta segur aski erosoago ibili zen jarduera horietan,<br \/>\neta benetako grinaz aritu. Ikertzailea eta bibliofiloa (kontatzen denez, haren<br \/>\nliburutegiak 10.000 liburuki baino gehiago zituen), aditu-begiz, gai juridiko,<br \/>\nhistoriko eta sozialetara hurbildu zen, kasu honetan, bereziki,<br \/>\nnekazari-soziologiaren arlora, eta horren berri ematen du bere ekoizpen<br \/>\nbibliografiko handiak. Haren heziketa itzela zela eta, 1919ko urtarrilean<br \/>\nZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako akademiko liburuzain hautatu<br \/>\nzuten. Bitarteko gisa, 1962an erakunde hori zuzendu zuen, eta 1922an betiko<br \/>\nliburuzain izendatu zuten. Kargu horri, adinez zaharra zenez, 1968an uko egin<br \/>\nzion, eta ordutik aurrera ohorezko liburuzain izendatu zuten. Espainiako<br \/>\nHistoriaren Errege Akademiako akademikoa ere izan zen 1928tik, bai eta<br \/>\nEkuadorko Errepublikaren Historia Nazionalaren Akademiakoa ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Esan daiteke hizlari bikaina ez<br \/>\nezik, idazle oparoa ere izan zela. Luzea da gure biografiatuak egin zituen<br \/>\nhitzaldi, txosten, irizpen eta azterlanen zerrenda. Zuzenbide historikoaren<br \/>\narloko pertsonaia izan zen aldetik, arreta berezia merezi du 1929ko apirilaren<br \/>\n23 eta 30ean Fidel Sagarminagaren <i>El gobierno y el r\u00e9gimen foral del Se\u00f1or\u00edo<br \/>\nde Vizcaya <\/i>lanari buruz Zientzia Moral eta Politikoen Akademiaren aurrean<br \/>\nirakurri zuen txostena. Txosten horren testua urte horretan bertan argitaratu<br \/>\nzen <i>Bolet\u00edn de la Biblioteca Men\u00e9ndez Pelayo <\/i>buletinaren 2 zenbakian<br \/>\n(97-134. or.). Ikerketa pausatu eta sakona da, eta Redonetek \u00abbizkaitar ospetsu<br \/>\nharen itzal morala\u00bb goraipatzen du; izan ere, itzal hori \u00abindartsu agertzen da<br \/>\nbere argitalpenen orrialdeetatik\u00bb, diosku. Lan horretan, gure biografiatuak ez<br \/>\ndu eragozpenik lurralde-batzar zaharrek, kasu honetan Bizkaiko Jaurerriarenek,<br \/>\nbete zuten rola aldarrikatzeko, nahiz eta txostena une politiko hartan<br \/>\nargitaratu, agerian utziz, halaber, ordu arte gaiari buruz argitaratu ziren<br \/>\nikerketak zehaztasunez ezagutzen zituela. Gainera, Sagarminagaren lanak izan<br \/>\nzuen garrantzi erabakigarriaren neurria eman zuen: \u00abalbisteen armategi oparoa<br \/>\n[da], gauzak, pertsonak eta erakundeak ezagutzeko aukera ematen duena, eta arlo<br \/>\nguztietako gai interesgarrienen haztegi emankorra\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Luis Redonet y Lopez-Doriga<br \/>\n1972an hil zen, Madrilgo Chamartin barrutian zuen etxean. 1925etik bizi zen<br \/>\nbertan, eta udal epaile gisa jardun zuen, artean Chamartin de la Rosako Udala<br \/>\nzenean, 1948an Madrilgo udalerrian sartu baino lehen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Redonet Romero Santanderreko telegrafo-burua eta Narcisa Lopez-Doriga y Lopez-Doriga guraso zituela, Luis Redonet Paseo de Pereda kalean jaio zen, bertako argotean El Muelle deitua, mendiko merkataritza-aristokraziaren, negozioen burgesia ahaltsuaren bizileku. Izan ere, gure biografiatuaren familia, redonettarrak, horrelakoxea zen. Jatorriz Argutekoak ziren (Frantzia), XVIII. mende hondarrean Santanderren finkatuak. Lopez dorigatarrak, berriz, asturiarrak, Ilustrazioaren mende horretako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-4058","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>REDONET Y LOPEZ-DORIGA, Luis (Santander, 1875eko urriak 18 - Madril, 1972ko urtarrilak 2). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"REDONET Y LOPEZ-DORIGA, Luis (Santander, 1875eko urriak 18 - Madril, 1972ko urtarrilak 2). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Redonet Romero Santanderreko telegrafo-burua eta Narcisa Lopez-Doriga y Lopez-Doriga guraso zituela, Luis Redonet Paseo de Pereda kalean jaio zen, bertako argotean El Muelle deitua, mendiko merkataritza-aristokraziaren, negozioen burgesia ahaltsuaren bizileku. Izan ere, gure biografiatuaren familia, redonettarrak, horrelakoxea zen. Jatorriz Argutekoak ziren (Frantzia), XVIII. mende hondarrean Santanderren finkatuak. Lopez dorigatarrak, berriz, asturiarrak, Ilustrazioaren mende horretako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\\\/\",\"name\":\"REDONET Y LOPEZ-DORIGA, Luis (Santander, 1875eko urriak 18 - Madril, 1972ko urtarrilak 2). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-16T09:02:48+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"REDONET Y LOPEZ-DORIGA, Luis (Santander, 1875eko urriak 18 &#8211; Madril, 1972ko urtarrilak 2).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"REDONET Y LOPEZ-DORIGA, Luis (Santander, 1875eko urriak 18 - Madril, 1972ko urtarrilak 2). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"REDONET Y LOPEZ-DORIGA, Luis (Santander, 1875eko urriak 18 - Madril, 1972ko urtarrilak 2). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Redonet Romero Santanderreko telegrafo-burua eta Narcisa Lopez-Doriga y Lopez-Doriga guraso zituela, Luis Redonet Paseo de Pereda kalean jaio zen, bertako argotean El Muelle deitua, mendiko merkataritza-aristokraziaren, negozioen burgesia ahaltsuaren bizileku. Izan ere, gure biografiatuaren familia, redonettarrak, horrelakoxea zen. Jatorriz Argutekoak ziren (Frantzia), XVIII. mende hondarrean Santanderren finkatuak. Lopez dorigatarrak, berriz, asturiarrak, Ilustrazioaren mende horretako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/","name":"REDONET Y LOPEZ-DORIGA, Luis (Santander, 1875eko urriak 18 - Madril, 1972ko urtarrilak 2). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-16T09:02:48+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/redonet-y-lopez-doriga-luis-841-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"REDONET Y LOPEZ-DORIGA, Luis (Santander, 1875eko urriak 18 &#8211; Madril, 1972ko urtarrilak 2)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4058","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4058\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4058"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=4058"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}