{"id":4044,"date":"2023-02-16T09:56:52","date_gmt":"2023-02-16T08:56:52","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/"},"modified":"2023-02-16T09:56:52","modified_gmt":"2023-02-16T08:56:52","slug":"passemard-emmanuel-834-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/","title":{"rendered":"PASSEMARD, Emmanuel (Paris, 1874ko azaroak 25 &#8211; Nimes, Gard, 1946ko urtarrilak 7)."},"content":{"rendered":"<p><span>Akademiako ofiziala, Estrasburgoko Unibertsitateko Geologia eta<br \/>\nPaleontologia Institutuan natura-zientzietan doktorea, Emmanuel Passemard<br \/>\nzientzialaria izan zen, eta Ipar Euskal Herriko historiaurrea aztertu zuen <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen lehen<br \/>\nerdian. Ikerketak egin zituen Euskal Herriko zenbait haitzulotan, batez ere<br \/>\n1912 eta 1914 artean, ospetsuena bihurtu zen horretan: Isturitzeko harpea.<br \/>\nHistoriaurrelari hau askotan aipatu izan da, bere indusketei eta aurkikuntzei<br \/>\nburuzko txosten ugari idatzi zituelako. Haren izena Ipar Euskal Herriko<br \/>\nhistoriaurrearen hainbat aztarnategiri loturik dago, batez ere Isturitzeko<br \/>\nharpeari eta Olha harpearekin, Kanbo inguruan. Arkeologia-lan horiek askotan<br \/>\naipatu badira ere, gutxi heldu zaigu Passemarden bizitza-ibilbideaz, ezikusia<br \/>\nere egin zaio. <\/span><span>Arkeologia-jardueraz gain,<br \/>\nezin dugu alde batera utzi pertsonaia honen alde politikoa Bigarren Mundu<br \/>\nGerran alemaniarren okupaziopean, ez eta haren amaiera penagarriaren zergatia<br \/>\neta modua ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez zen izan ez estrasburgesa,<br \/>\nez alsaziarra, ez euskalduna, nahiz eta Estrasburgon doktoratu eta ia hamahiru<br \/>\nurtez bizi izan zen Biarritzen eta Baionan (Coll., 2007). Haren aita eta<br \/>\nberbera Parisen jaio ziren, baina aitaren aitona Limogesen jaio zen, Limousin<br \/>\neskualdean, eta Passemard familiak Saint-Yrieixen zuen sorburua. Antoine Henri<br \/>\nPassemard altzarien eta eskudelen fabrikatzaile aberatsaren (1843-1931) eta<br \/>\nEmma Josephine Bloueten (1850-1910) semea zen. Bada, Emmanuel Pierre Joseph<br \/>\nPassemard 1874an jaio zen gurasoen etxean, Payenne kaleko 11 zenbakian,<br \/>\nPariseko Le Marais auzoan. Han, bere familia, nahiko aberatsa, Marle hotelaren<br \/>\njabea zen. Hotel hori 1856an erosi zuen Pierre Passemard aitonak (1812-1895).<br \/>\nAzken horrek altzariak eta eskudelak fabrikatzeko saltokia sortu zuen (1856<br \/>\nbaino lehen, Blouet-Passemard familiek banku bat ere bazuten). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1910eko abuztuaren 27an,<br \/>\nEmmanuel Passemard, orduan hogeita hamasei urte zituena, Estrasburgon ezkondu<br \/>\nzen Julie Fischer-ekin (1891-1980), Emmanuelek baino hamazazpi urte<br \/>\ngutxiagokoa. Ernst Friedrick Fischer-en eta eta Gatlin Magdalena Yvonne<br \/>\nEbner-en alaba zen. Ernst Friedrick medikuntzako doktore oso ezaguna zen,<br \/>\neskoliosian espezializatutako kirurgiako irakaslea eta medikuntzako hainbat<br \/>\nlibururen egilea. Bada, bikotea Baionako Auzitegiaren 1926ko azaroaren 29ko<br \/>\nEpaiaren bidez desegin zen. Dibortziatu eta zenbait hilabetera, 1927ko<br \/>\nekainaren 25ean berriz ezkondu zen Parisen, Luce (goitizenez, \u00abLucette\u00bb)<br \/>\n[Marie] Delcourtekin. Luce 1893ko uztailaren 5ean jaio zen Lillen, Amed\u00e9e<br \/>\nDelcourt biologoaren (1865-1937) eta Andr\u00e9e Jeanne Marie Armanden (1866-1929)<br \/>\nalaba. Urte batzuk lehenago, 1919an, Luce Delcourt Marie Edouard Billot<br \/>\nmagistratuarekin (1886-1931) ezkondu zen, baina 1925etik dibortziatuta zegoen,<br \/>\nurte hartan Frantziako Historiaurreko Elkartera ezkongabe-abizenarekin sartu<br \/>\nbaitzen. Bigarren Mundu Gerratik onik atera zen, eta urte asko geroago hil<br \/>\nBailleulen, Nord departamentuko udalerrian, 1983ko urtarrilaren 9an, laurogeita<br \/>\nbederatzi urte zituela, jaiotza-aktaren bazterreko ohar batek erakusten duen<br \/>\nbezala [Lille, N (05\/1893-08\/1893), 322. or., 3290. zk.]. Luce<br \/>\nhistoriaurrelaria izateaz gain, doktore ere izan zen Tolosako Unibertsitatean<br \/>\n(Okzitanian). Bere doktorego-tesiak \u00abVenus esteatopigioak deitu estatuatxo<br \/>\npaleolitikoak\u00bb hartu zituen gaitzat, eta harengatik \u00aboso ohoragarria\u00bb aipamena<br \/>\nlortu zuen. Tesia Teissier argitaletxeak argitaratu zuen 1938an, N\u00eemesen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1874an jaioa, Emmanuel<br \/>\nPassemard 1894ko kintakoa zen (3470 zenbakidun libreta militarrean hala<br \/>\nadierazita, Pariseko Udalaren artxiboan). Libreta militarrari erreparatuz,<br \/>\negiazta dezakegu 16. barrutiko Spontini kalea, 16. zenbakian bizi zela 1894ko<br \/>\nBerrikuspen Juntan parte hartu zuenean. Helbide horretan bizi izan zen 1912ra<br \/>\narte. Libreta militar horren arabera, 1,74 metroko altuera zuen, ile beltzarana<br \/>\neta begi urdinak, eta 5. taldeko instrukzio maila zuen (ikasletzat hartzen<br \/>\nzuten eta, beraz, pentsa dezakegu batxilergora iritsi zela). 1895eko azaroaren<br \/>\n12an, Infanteriako 5. Erregimentura mobilizatu zuten. Une horretan, artearen<br \/>\nlangile izatea aitortzen zitzaion, baina libretak ez du zehazten zein<br \/>\ndiziplinatan. Uste dugu zuraren ebanista edo zizelkatzailea izango zela, bai<br \/>\neta dekoratzailea ere, egurrean eta altzarietan espezializatutako familiaren<br \/>\nsaltokia kontuan hartzen badugu. Infanteriako 5. Erregimentuan ibili zen,<br \/>\n1896ko irailaren 29an armadako jardun aktiboan baja eman zioten arte. 1896ko<br \/>\nazaroaren 1ean, armadaren erreserba aktibora esleitu zuten, Evreuxeko<br \/>\nInfanteriako erregimentuan. 1903ko apirilaren 18an, biriketako gaitz bat zela<br \/>\neta (bronkitis bazilarra hemoptisiarekin), tuberkulosia, zalantzarik gabe,<br \/>\nSenako Batzorde Bereziak zerbitzua apaldu zion, horretarako arrazoitzat \u00ablanean<br \/>\nhartu ez zuen gaitza\u00bb aipatuz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Segur aski goiz hasi zen<br \/>\nKuaternarioko geologia eta paleontologiarekin interesatzen. Hala ere, ez dugu<br \/>\naurkitu konpromiso zientifikoaren frogarik 1905 baino lehen. Data horretan,<br \/>\n\u00abNouvelles recherches sur la taille du silex (retouches par contre-coup, fabrication<br \/>\nde fines pointes de fl\u00e8ches)\u00bb izenburuko silex-taillari buruzko azterlan bat<br \/>\negin zuen Joseph Louis Capitanekin (1854-1929); horixe zehazten da Eug\u00e8ne<br \/>\nPittarden ohar batean (Pittard, 1906), <i>Bulletin de la Soci\u00e9t\u00e9 Pr\u00e9historique<br \/>\nde France<\/i>-n (SPF) argitaratua. 1906ko ekainaren 28ko bileran, SPFko kide<br \/>\ntitular gisa onartu zuten ofizialki, babesle zituela Adrien de Mortillet<br \/>\n(1853-1931), Elkarteko presidentea, eta Henri Marot (1846-1911), Elkarteko<br \/>\nkidea zituela (SPFren buletina, 1906, 3. libk., 6. zk., 229. or.). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hainbat elkarte eta erakunde<br \/>\nzientifikotan ibili zen, hauexetako kide izanik: Txango Zientifikoen Elkartea,<br \/>\nFrantziako Antropologia Institutua, Pariseko Antropologia Elkartea (1913tik),<br \/>\nZientziak Aitzinatzeko Frantziako Elkartea (1916tik), Lyongo Zientzia<br \/>\nFakultatearen Lagunen Elkartea, Frantziako Espeleologia Elkartea eta<br \/>\nBiogeografia Elkartea. Historiaurreko gizakia, zoologia eta osteologia<br \/>\nkonparatua hartu zituen bere interesen ardatz. 1912an, denbora-tarte labur<br \/>\nbatez Saint-Clouden bizi ondoren, Melunera lekualdatu zen hainbat hilabetez,<br \/>\n1912tik 1913ra, Sena eta Marne departamenduan. Dirudienez, misio-arduradun<br \/>\nlanean ibili zen Hezkuntza Ministerioan eta Arte Ederretako Ministerioan, ez<br \/>\nbadakigu ere lan horretan zehatz-mehatz zer egiten zuen. Haren misio batean<br \/>\nheldu zen Euskal Herriko kobazuloak aztertzera? Ezetz uste dugu, Andre Darricau<br \/>\nIsturitzeko harpearen jabea izan bide zen indusketak egiteko eta haitzulo hori<br \/>\naztertzeko agindu ziona, E. Passemardekin akordio batera iritsi ondoren.<br \/>\nBaionako Zientzia, Letra, Arte eta Eskualde Ikasketen Elkartearen 1928ko<br \/>\nBuletinak (1 zenbakia, 348. or.) Andre Darricauren eta haren emaztearen ohar<br \/>\nbat aurkeztu zuen, bertan adieraziz Emmanuel Passemardek hartu zuela<br \/>\n\u00abIsturitzeko harpean indusketa zientifikoak zuzentzearen ardura\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nolanahi ere, haren ibilbide<br \/>\nzientifikoa 1912tik hara hasi zen: urte hartan hasi zen Lezea haitzuloa<br \/>\nikertzen, Sara euskal udalerrian, Le\u00f3n Castilla leizearen emakidadunaren<br \/>\nlaguntzaz. Garai hartan, emakidadunak egokitua eta jendeari irekia zuen jada<br \/>\nLezea haitzuloa. Horren ondorioz, sarbidean metatzen ziren historiaurreko<br \/>\naztarnategiak suntsitu egin ziren, konponbiderik gabe. Hala ere, 1912ko urrian,<br \/>\nE. Passemardek <i>Ursus spaeleus <\/i>hezur-hondar batzuk aurkitu zituen<br \/>\n(Rosenmuller &amp; Heinroth 1794), bai eta \u00abSolutre-madeleine aldikotzat\u00bb<br \/>\nidentifikatu zituen industriaren elementu batzuk ere (arraspaketa eta punta<br \/>\nukituak), \u00abidi, zaldi eta bisonte\u00bb hezurren nahasketa batean. Haitzuloaren<br \/>\nkanpoaldean silex-hosto batzuk aurkitu zituen, Neolitikokoan sailkatu zituenak<br \/>\n(Passemard, 1912). <\/span><span>Hurrengo urtean, 1913ko uztailaren amaieran, Isturitzeko harpeko<br \/>\nindusketak hasi ziren. Daranatz kanonigoak \u00abEuskal Herriko historiaurreko<br \/>\nbitxia\u00bb zela esan zuen 1926an (Daranatz, 1926). Raymond Prousek lehen<br \/>\nindusketa-kanpaina bat egin zuen, 1913ko uztailetik irailera bitartean, eta<br \/>\nbigarren indusketa-kanpaina bat 1913ko urritik azarora bitartean, eta<br \/>\nindusketa-buru bera izan zuen, betiere. Bigarren kanpaina horretan, geruza<br \/>\narkeologiko bat erortzearen ondorioz, hainbat eskultura aurkitu zituen haitzuloko<br \/>\nhorma batean. SPFk 1913ko urriaren 23an egin bilera batean jakinarazi zien<br \/>\naurkikuntza handi horren berri bertako elkartekideei. Halaber, gizaki<br \/>\npaleolitikoak landutako hainbat hezur-hagaxka erdi-biribil aurkitu zituen, eta<br \/>\nSPFk 1913ko azaroaren 27an egin bileran jakinarazi zien aurkikuntza hori<br \/>\nelkartekideei. Bilera horretan, SPFko Pirinio Apalen departamentuko ordezkari<br \/>\nizendatu zuten. 1913ko azaroaren hasieran, E. Passemard Biarritzeko<br \/>\n(Pirinioetako Apaletan) Champ Lacombe karrikako Villa Laetitiara lekualdatu<br \/>\nzen, indusketetatik hurbilago egoteko. Isturitzeko harpean aurkikuntza<br \/>\ngarrantzitsuak egin zituenez, SPFren administrazio-kontseiluak Elkartearen<br \/>\nordezkari izendatu zuen (hala izan zen 1928ra arte). 1913ko azaroaren 27ko<br \/>\nbileran, SPFren barruan kontrol-batzorde bat sortzea proposatu zuen, Isturitzen<br \/>\negin indusketak azter zitzan, eta hala erabaki zen. 1913ko abenduaren 18an,<br \/>\nIsturitzeko harpean lurpetik atera haitzuloetako hartz-garezur bat eman zion<br \/>\ndohaintzan, bai eta eskualdeko megalitoen zenbait argazki ere. E. Passemardek<br \/>\nIsturitzen egin indusketek eta deskubrimenduek ospea ekarri zioten Frantziako<br \/>\neta nazioarteko komunitate zientifikoan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1914an, Villa Naohra lekualdatu zen, Biarritzeko Alsace karrikako 5<br \/>\nzenbakian. <\/span><span>1925ean, berriz lekualdatu<br \/>\nzen, Baionako San Leon auzoan dagoen Villa Bidartiara. Isturitzeko harpean<br \/>\nindusketak egiten jarraitu zuen bere emazte Julie Fisher andrearekin batera<br \/>\n(Bouyssonnie, 1923), bai eta harpean egon zitezkeen grabatuak eta labar-pinturak<br \/>\nbilatzen ere, 1924ra arte. 1914tik 1916ra indusketa-buru lanetan jarraitu zuen<br \/>\nRaymond Prousekin batera. Azkenik, 1916an, labar-pinturen eta grabatuen<br \/>\nplanoak, moldekatzeak eta argazkiak egitea erabaki zuen. SPFri proposatu zion<br \/>\nRaymond Prousi ohorezko diploma bat ematea, Isturitzen 1913tik 1916ra bitarteko<br \/>\nindusketetan eman zerbitzuen saritan. 1916 hasieran, Julio Urquijo Ybarra<br \/>\nDonostiako euskal idazle eta akademikoari (1871-1950) basahuntz eskeleto bat<br \/>\nerosi nahi izan zion, Isturitzeko harpean lurpetik atera osamentekin anatomia<br \/>\nkonparatiboko azterlanak egiteko (Xarriton, 1997). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1917an, Olha harpea aurkitu<br \/>\nzuen Kanbotik gertu, eta indusketak hasi zituen leku paleontologiko<br \/>\ngarrantzitsu horretan, Ipar Euskal Herriko Moustier aldia hobeki ezagutzeko.<br \/>\nEra berean, Angeluko \u00abBallasti\u00e8re de Micoteau\u00bb izeneko aztarnategia aztertu zuen,<br \/>\neta zehaztu zuen goi Moustier aldikoa zela. Horrez gain, Moulignako<br \/>\nzohikaztegietako aztarnategi neolitikoa aztertu zuen Biarritzen. Oso azterlan<br \/>\negokia egin zuen Olhako harpeari lotutako alubioi-terrazei buruz: 1921ean,<br \/>\nEstrasburgoko Unibertsitatearen Zientzia Fakultatean aurkeztu eta 1924an<br \/>\nBaionan argitaratu doktorego-tesia izan zen, \u00abEuskal Herriko aztarnategi<br \/>\npaleolitikoak eta alubioi-terrazekin dituzten erlazioak\u00bb izenburukoa. <\/span><span>1918an, Isturitzeko<br \/>\nindusketei buruzko txosten sintetikoa aurkeztu zion SPFri (Passemard, 1918).<br \/>\nZientziak Aitzinatzeko Frantziako Elkarteak 400 frankoko dirulaguntza eman<br \/>\nzion, \u00ab1917an Baionako eskualdean hasi indusketak amai ditzan\u00bb. 2.000 frankoko<br \/>\ndirulaguntza ere eman zitzaion (Olhako harpeko indusketetarako). Horrenbestez,<br \/>\ndirulaguntzak jaso zituen 1917tik 1919ra. 1920ko irailaren 1ean betebehar<br \/>\nmilitarretatik salbuetsita geratu zen. Urte horretan, Errobi ibaiaren<br \/>\nalubioi-terrazak eta horiek Olhako harpeko metakinekin zuten lotura aztertu<br \/>\nzuen. <\/span><span>Hori 1921ean Estrasburgoko<br \/>\nUnibertsitateko Geologia eta Paleontologia Institutuari aurkeztu txostenean<br \/>\nagertzen da, Natura Zientzietako Goi Mailako Ikasketen diploma lortzeko<br \/>\nbaliatua. Zientziak Aitzinatzeko Frantziako Elkarteak 800 frankoko dirulaguntza<br \/>\neman zion ikerketa horiek egiteko. 1921ean, E. Passemardek Aurignac aldiko<br \/>\nsai-hezurrezko lehen txirula ezaguna atera zuen Isturitzen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1921-1922an, Marokoko<br \/>\nProtektoratuak historiaurreko misioaren arduradun izendatu zuen, eta<br \/>\nikerkideentzat oso interesgarriak ziren aurkikuntzak egin zituen. Hala ere,<br \/>\nmailegurik ez zuenez, ezin izan zuen Marokoko lurraldean ikertzen jarraitu.<br \/>\n1923an, Charles Forsyth Mayor (1843-1923) Korsikaz maitemindutako paleontologo<br \/>\nzoologo anglo-suitzarrari \u00abgizaki paleolitikoaren bila\u00bb lagundu zion, Korsika<br \/>\nuharteko historiaurreko hiru lekutan egindako ikerketetan. Charles Forsyth urte<br \/>\nhorretan bertan hil zenez, ez dugu haren ikerketen garrantziaren berri, ez eta<br \/>\nedukiarena ere, Passemardek hartutako ohar batzuk izan ezik. 1923ko abenduaren<br \/>\n27an, SPFren Ohorezko Diploma Handia jaso zuen, Isturitzen egin indusketen<br \/>\nsaritan. Izan ere, indusketa horiek bikaintzat katalogatu ziren, metodologiaz<br \/>\nzein zehaztasunez. 1924an, Breuil (1877-1961) eta Jean Bouyssonie (1877-1965)<br \/>\nabadeekin batera, aterpe eman zion Karel Absolon txekiarrari (1877-1960), azken<br \/>\nhorrek Frantzian egin zuen bidaian. Eyzies aztarnategia bisitatu zuten, eta hor<br \/>\nDenis Peyronie (1869-1954) ezagutu zuten, Eyziesko museoaren kontserbatzailea. <\/span><span>1924 hondarrean, E.<br \/>\nPassemardek bertan behar utzi zituen Isturitzeko harpeko indusketak. 1925etik<br \/>\n1940ra bitartean, E. Passemardek, N\u00eemesko eskualdera lekualdatuak, hainbat<br \/>\nmisio arkeologikotan lan egin zuen Ekialde Hurbilean eta Ipar Afrikan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren Mundu Gerran, E. Passemardek Petain marexalaren ideiak aldeztu<br \/>\nzituen, eta bat egin zuen nazi inbaditzaileen eta Miliziaren<br \/>\nkolaborazionismoarekin. Ez gara tronpatu behar pentsatuz Emmanuel eta Luce<br \/>\nPassemard Frantziako eskuin zahar horretakoak zirela, 1929ko krisiaren ondorioz<br \/>\nFrantziak eta Frantziako gizarteak aurrean zituen gizarte- eta ekonomia-arazoak<br \/>\nbeltzei, juduei, masonei, sozialistei, komunistei eta Fronte Popularrari<br \/>\nleporatzen zizkiena; Frantziako eskuin zahar horretatik sortu ziren, adibidez,<br \/>\nCagoule eta Corvignolles, eskuin muturreko mugimenduak (Frantziako armadako<br \/>\nCagouleren baliokide), 30eko hamarkadaren amaieran boterea hartzen saiatu<br \/>\nzirenak. Aldiz, E. Passemard lehengo sozialista bat zen, sistemarekin etsitua.<br \/>\nBera eta bere emazte Luce erreminetik petainismora pasa ziren eta, are, izena<br \/>\neman zuten Philippe Petain marexalak 1940ko abuztuaren 29an sortu Frantziako<br \/>\nBorrokalarien Legioan (LFC). Aldi berean, berriz, 1940ko ekaineko porrotaren<br \/>\neta Frantzia gobernatzeko Petaini botere osoak esleitu ondoren, Frantziako<br \/>\neskuin zahar horren zati handi bat eta eskuin muturraren zati bat Londresko De<br \/>\nGaulle jeneralari atxiki zitzaizkion, Alemaniako inbasorearen aurkako<br \/>\nborrokarekin jarraitzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jakina, pentsa dezakegu E.<br \/>\nPassemardek lotura izan zuela 1936an Jacques Doriotek (1898-1945) sortu<br \/>\nFrantziako Alderdi Popularrarekin (PPF), baina orain arte ez dugu kausitu<br \/>\natxikimendu hipotetiko horren aztarnarik. Hala ere, LFCn bete zuen postuari<br \/>\nesker, ziurrenik, hainbat babes politiko lortu zituen eta, horiei esker,<br \/>\n1941ean, Natura Historiaren Museoko zuzendari bihurtu zen, Paul Marcellinen<br \/>\nkargugabetze lotsagarrian parte hartu ondoren. Agintari petainistek<br \/>\nkartzelatzeko mehatxua egin zioten azken horri eta, beraz, haren eginkizunak<br \/>\nutzi eta ihes egin behar izan zuen; geroago, berriz, Paul Caboat doktoreak<br \/>\n(1888-1983), N\u00eemesko Tokiko Askapen Batzordeko presidente eta N\u00eemesko alkateak,<br \/>\nharen karguan berrezarri zuen 1944ko abuztuaren 24tik 1945eko urtarrilaren<br \/>\n5era. Gerran, Emmanuel Passemard, Frantziako beste arkeologo batzuk bezala,<br \/>\nantropologo eta arkeologo naziekin bildu zen, hala nola \u00c4milian Kloiber<br \/>\n(1910-1989) eta Otto Recherekin (1879-1966), eta historiaurreko aztarnategi<br \/>\nfrantses batzuk bisitatu zituen okupatu gabeko eremuan. Gogoratu beharrekoa da<br \/>\neragin mistiko-esoterikoko bi arkeologia-talde garrantzitsu Alemanian eratu<br \/>\nzirela Alfred Rosenberg (1893-1946) eta Heinrich Himmler (1900-1945) nazien<br \/>\ngidaritzapean: 1934an, <i>AMT Rosenberg <\/i>(\u00abRosenberg Bulegoa\u00bb, \u00abReicharen<br \/>\nAliantza\u00bb ere deitua), eta 1935ean, <i>Ahnenerbe <\/i>(\u00abArbasoen Ondarea\u00bb).<br \/>\nIkerketa antropologikoko eta arkeologikoko bi erakunde horiek, elkarrekin<br \/>\nlehiatu arren, misiotzat hartu zuten zibilizazioaren edo kristautasunaren<br \/>\naurreko mundu germaniar baten oinarriak bilatu eta agerian jartzea eta,<br \/>\nhartara, erakustea zibilizazio hori lehenago existitzen zela orduko herriak<br \/>\nbaino, eta arraza indoarioa purua zela eta munduan nagusitu eta gobernatzeko<br \/>\nhelburua zuela. Ideologia pangermanistaren eromen kolektibo horretan, <i>Ahnenerbe<br \/>\n<\/i>historiaurrearekin, protohistoriarekin eta Goi Erdi Aroarekin ere<br \/>\ninteresatu zen, bai eta \u00abGrial Santu\u00bb, \u00abThor-en Mailu\u00bb eta beste batzuen<br \/>\ninguruko mitologiarekin ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ideologia ero horren aldekoa ez<br \/>\nzenez, E. Passemard ez zen urrunago joan behar, <i>Ahnenerbe<\/i>-ko kide<br \/>\narkeologo naziak aztarnategi arkeologikoetara bisitan ekarri besterik ez zuen<br \/>\negin behar. Beste pertsona batzuek, hala nola Breuil abadeak, hori egin zuten<br \/>\ngarai hartan. Aldiz, ideologiaz antikomunista eta petainista zen, eta agian<br \/>\nantisemita samarra: LFCn inskribatu zen 1940an, Legionario Ordenaren Zerbitzuan<br \/>\n(SOL), 1942ko urtarrilean Joseph Darnand jaunak sortua (1897-1945), eta Darnand<br \/>\njaunak 1943an sortu Milizian. Gard departamentuko Borrokalari Zaharren Legioko<br \/>\npresidente izan ondoren, departamentu horretako inteligentziaren buru bihurtu<br \/>\nzen. Hala ere, ezerk ez digu pentsatzera ematen E. Passemard Waffen SSko kidea<br \/>\nizan zenik, bere kide legionarioetako edo Miliziako batzuk ez bezala (Charles<br \/>\nRoumegous edo haren laguntzaile Roch). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1944ko urtarrilaren 20an,<br \/>\nEmmanuel Passemardek N\u00eemesko auzitegi militar milizianoa sortu zuen, eta<br \/>\nberbera izan zuen lehendabiziko presidentea. Auzitegi militar hori izan zen,<br \/>\nhilabete gutxiren buruan, Nahitaezko Lan Zerbitzuaren aurkako erresistentziako<br \/>\nia 110 susmagarri hiltzera kondenatzearen erantzulea. 1944ko abuztuaren 15ean,<br \/>\ntropa aliatuak Proventzan lehorreratu eta haien aurrerapen saihestezinaren<br \/>\naurrean, N\u00eemesko milizianoak eta horien buruak Alemaniarantz atzera egin zuten<br \/>\narmada naziarekin. Errusiako edo Estatu Batuetako armadak han atxilotu zituen<br \/>\nmiliziano asko. 1945ean, Alemanian aurrera egin ahala, estatubatuarrek<br \/>\nFrantziako Gobernuari entregatu zizkioten preso zituzten miliziano guztiak, eta<br \/>\nhorien artean, seguruenik, E. Passemard (ikerketa abian da oraindik ere).<br \/>\nGaresti ordaindu zituen Miliziarekin hartu zituen konpromisoa eta<br \/>\nerantzukizunak, buru miliziano eta N\u00eemesko auzitegi militarraren presidente<br \/>\ngisa. Hain zuzen, gerra amaitu ondoren, atxilotu egin zuten, N\u00eemesko Justizia<br \/>\nAuzitegiak epaitu ere egin zuen, eta fusilatu, segur aski egun berean: 1946ko<br \/>\nurtarrilaren 7an edo 8an. Luce Passemard-Delcourt haren emaztea,<br \/>\nhistoriaurrelaria ere, absolbitu egin zuten, nahiz eta bere senarrarekin<br \/>\nidazkari judizial gisa lan egin Miliziaren kartzelan egin ziren galdeketa eta<br \/>\ntortura ugaritan, N\u00eemesko Silhol hotelaren (Salan, 1947 eta 1971) lur-azpian<br \/>\nkokatua. Bailleulgo erregistro zibilean 1983ko heriotza-akta aurkitu ondoren,<br \/>\negiazta dezakegu ez zutela fusilatu gerra amaitzean, Laurent Olivier-ek duela<br \/>\ngutxiko liburu batean (Olivier, 2012) adierazi zuen bezala, baizik eta zenbait<br \/>\nhilabetez espetxeratu zutela (ikerketa ez da amaitu). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egungo Claude Chauchat euskal<br \/>\narkeologo eta historiaurrelariaren arabera, \u00abAskapenean, haren bildumak bahitu<br \/>\nzituzten, eta hainbat museotan sakabanatu\u00bb (Chauchat, 1985:237). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Edonola ere, esaera zaharrak<br \/>\ndioen bezala, \u00abeman Zesarri Zesarrena dena\u00bb. Emmanuel Passemard bere garaiko<br \/>\nhistoriaurrelari bikaina izan zen. Ez da txikia <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen lehen erdialdean<br \/>\nhistoria orokorrari eta, bereziki, Euskal Herriko historiari egin zion<br \/>\nekarpena: Isturitzeko aztarnategi, fresko eta historiaurreko pinturak aurkitu<br \/>\nzituen, eta Amed\u00e9ek zein Jean Bouyssoniek ikertzaileak egin lan metodikoa eta<br \/>\nharen balio ikaragarria aitortu zuten (Bouyssonie, 1932). Olhako harpea aurkitu<br \/>\nzuen; halaber, lehen ikerketa bat egin zuen gai hauexen inguruan: Aurignac<br \/>\naldia Mouster aldiari gainjartzea, Aurignac aldia Solutre aldia baino<br \/>\nlehenagokoa izatea, Errobi ibaiaren arroko alubioi-terrazen identifikazioa eta<br \/>\nkronologia, terraza horiek Olhako harpeko aztarnategiarekin eta Ipar Euskal<br \/>\nHerriko beste estazio paleolitiko batzuekin duten lotura, eta Chalosse aldia<br \/>\nizenaren auzia. Bistan denez, zientziaren eta egungo tekniken aurrerabideak<br \/>\nkontzeptuan zein arkeometrian laguntzen duenez, aditu oso kualifikatuak hori guztia<br \/>\nari dira ebaluatzen, hobetzen eta birdefinitzen. Garai hartako \u00abgutxi-asko\u00bb<br \/>\nbatetik askoz ere neurketa sofistikatuagoetara eta modelizazio<br \/>\nerrealistagoetara pasa gara. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Akademiako ofiziala, Estrasburgoko Unibertsitateko Geologia eta Paleontologia Institutuan natura-zientzietan doktorea, Emmanuel Passemard zientzialaria izan zen, eta Ipar Euskal Herriko historiaurrea aztertu zuen XX. mendearen lehen erdian. Ikerketak egin zituen Euskal Herriko zenbait haitzulotan, batez ere 1912 eta 1914 artean, ospetsuena bihurtu zen horretan: Isturitzeko harpea. Historiaurrelari hau askotan aipatu izan da, bere indusketei eta aurkikuntzei [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-4044","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PASSEMARD, Emmanuel (Paris, 1874ko azaroak 25 - Nimes, Gard, 1946ko urtarrilak 7). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PASSEMARD, Emmanuel (Paris, 1874ko azaroak 25 - Nimes, Gard, 1946ko urtarrilak 7). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Akademiako ofiziala, Estrasburgoko Unibertsitateko Geologia eta Paleontologia Institutuan natura-zientzietan doktorea, Emmanuel Passemard zientzialaria izan zen, eta Ipar Euskal Herriko historiaurrea aztertu zuen XX. mendearen lehen erdian. Ikerketak egin zituen Euskal Herriko zenbait haitzulotan, batez ere 1912 eta 1914 artean, ospetsuena bihurtu zen horretan: Isturitzeko harpea. Historiaurrelari hau askotan aipatu izan da, bere indusketei eta aurkikuntzei [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"12 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/passemard-emmanuel-834-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/passemard-emmanuel-834-eu\\\/\",\"name\":\"PASSEMARD, Emmanuel (Paris, 1874ko azaroak 25 - Nimes, Gard, 1946ko urtarrilak 7). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-16T08:56:52+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/passemard-emmanuel-834-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/passemard-emmanuel-834-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/passemard-emmanuel-834-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PASSEMARD, Emmanuel (Paris, 1874ko azaroak 25 &#8211; Nimes, Gard, 1946ko urtarrilak 7).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PASSEMARD, Emmanuel (Paris, 1874ko azaroak 25 - Nimes, Gard, 1946ko urtarrilak 7). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PASSEMARD, Emmanuel (Paris, 1874ko azaroak 25 - Nimes, Gard, 1946ko urtarrilak 7). - Iura Vasconiae","og_description":"Akademiako ofiziala, Estrasburgoko Unibertsitateko Geologia eta Paleontologia Institutuan natura-zientzietan doktorea, Emmanuel Passemard zientzialaria izan zen, eta Ipar Euskal Herriko historiaurrea aztertu zuen XX. mendearen lehen erdian. Ikerketak egin zituen Euskal Herriko zenbait haitzulotan, batez ere 1912 eta 1914 artean, ospetsuena bihurtu zen horretan: Isturitzeko harpea. Historiaurrelari hau askotan aipatu izan da, bere indusketei eta aurkikuntzei [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"12 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/","name":"PASSEMARD, Emmanuel (Paris, 1874ko azaroak 25 - Nimes, Gard, 1946ko urtarrilak 7). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-16T08:56:52+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/passemard-emmanuel-834-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PASSEMARD, Emmanuel (Paris, 1874ko azaroak 25 &#8211; Nimes, Gard, 1946ko urtarrilak 7)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4044","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4044\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4044"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=4044"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}