{"id":4034,"date":"2023-02-16T09:53:04","date_gmt":"2023-02-16T08:53:04","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/"},"modified":"2023-02-16T09:53:04","modified_gmt":"2023-02-16T08:53:04","slug":"mayer-ernst-829-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/","title":{"rendered":"MAYER, Ernst (Algertshausen, Alemania, 1862ko urtarrilak 22 &#8211; W\u00fcrzburg, Alemania, 1932ko abuztuak 16)."},"content":{"rendered":"<p><span>Ernst Mayer, zuzenbidearen historialari ospetsua, Bavariako<br \/>\nAlgertshausen herrian jaio zen 1862an. Haren aitona Municheko Politeknikoko<br \/>\neskultore eta irakasle ezaguna izan zen, eta aita, berriz, Ernst Johann Mayer,<br \/>\nerrotaria eta ale-merkataria, lehendabizi, eta epailea, gero. Bigarren mailako<br \/>\nikasketak egiten jarraitu zuen Municheko <i>Maximiliansgymnasium<\/i>-ean, bai<br \/>\neta Zuzenbideko ikasketak ere Ludwig Maximilian Unibertsitate ospetsuan.<br \/>\nUnibertsitate horretan, \u00abBavierako erregearen eliza-subiranotasuna\u00bb gaiari<br \/>\nburuzko lan batekin doktoratu zen. 1886an, W\u00fcrzburgeko Julius-Maximilian<br \/>\nUnibertsitatean sartzeko gonbidapena jaso zuen. <\/span><span>Hiri horretan, Meno ibaiaren ertzean, Mayer-ek bizitza osoa igaro zuen,<br \/>\nentzungor eginez beste unibertsitate ospetsu batzuen gonbidapenei. W\u00fcrzburgen<br \/>\nerrektorea izan zen, eta gero <i>Oberlandesgericht <\/i>edo Justiziako Eskualde<br \/>\nAuzitegi Nagusiko epaile. Zientzia eta Artearen Bavariako Maximilianoren<br \/>\nOrdenarekin saritu zuten. Zientzia-akademia batzuetako kide ere izan zen<br \/>\n(G\u00f6ttingen, Padua, Oslo eta Venezia), bai eta Erromako <i>Accademia Nazionale<br \/>\ndei Lincei<\/i>-ko kidea ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Weimarreko Errepublikan, Mayer<br \/>\nBavariako Alderdi Popularraren sorreran lagundu zuen (<i>Bayerischen<br \/>\nVolkspartei<\/i>), ideologiaz zentro-eskuinekoa, eta naziek boterea eskuratu<br \/>\nzutenean, legez kanpo utzi eta desagertu egin zen. Ezkonduta eta lau<br \/>\nseme-alabarekin, saiamenez aritu zen beti ikerketan. Hil baino pixka bat<br \/>\nlehenago, W\u00fcrzburg hirian bertan eta 1932an, liburu-omenaldi bat agertu zen (<i>Festschrift<br \/>\nErnst Mayer<\/i>), bere lankide eta ikasleek umotua, besteak beste Eugen<br \/>\nWolhaupter hispanista, Raimundo Lulio filosofo eta teologo katalanari buruzko<br \/>\nlan batean parte hartu zuena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Franz Beyerlek, bere<br \/>\nlankideetako batek, azpimarratu zuenez, askotariko kezkei eta hizkuntzen<br \/>\nezagutzari esker, Europaren historia juridikoari buruzko interesa agertu zuen,<br \/>\nbi zentzutan: kronologikoa, jatorrizko historia greziarretik garaikidera, eta<br \/>\ngeografikoa, Eskandinaviatik Gibraltarrera. Hizkuntza desberdinetako iturriak<br \/>\nerabili zituen: hizkuntza klasikoak, Europa iparraldeko hizkuntza modernoak eta<br \/>\nhegoaldeko hizkuntzak (frantsesa, italiera, portugesa eta espainiera). Bada,<br \/>\nikuspegi zabaleko ikertzailea izan zen, baina zabaltasun horrek berak eta<br \/>\noriginaltasunerako eta tesi berriak formulatzeko zuen joerak, erantzunak eta<br \/>\naurkako kritikak ekarri zizkion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lan zientifikoen artean,<br \/>\nAlemaniako, Frantziako, Italiako, Espainiako eta Portugalgo konstituzioen<br \/>\nhistoriari buruzkoak (<i>Verfassunsgeschichte<\/i>) nabarmentzen dira, bai eta<br \/>\nbeste arlo batzuetakoak ere, hala nola zinpekoen epaimahai bidezko epaiketak<br \/>\neta Inkisizioa. Lan horietako asko Alemaniako zuzenbidearen historiako eta<br \/>\nzuzenbide konparatuko bi aldizkari juridiko handitan argitaratu edo aipatu<br \/>\nziren: <i>Zeitschrift der Savigny Stiftung f\u00fcr Rechtsgeschichte<\/i>, haren <i>Germanistische<br \/>\nAbteilung <\/i>seriean (aurrerantzean, ZSR, GA), eta <i>Zeitschrift f\u00fcr<br \/>\nvergleichende Rechtswissenschaft <\/i>(ZVR). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espainiari, eta, zehatzago,<br \/>\nNafarroari eta Euskal Probintziei buruzko arretari dagokionez, esan genezake bi<br \/>\nliburu garrantzitsu utzi dizkigula, eta irismen txikiagoko beste bi artikulu,<br \/>\nbere lanen osotasunean tarteka aipamen bakanak egin bazituen ere. Lanik<br \/>\nanbiziotsuena, zalantzarik gabe, <i>Historia de las instituciones sociales y<br \/>\npol\u00edticas de Espa\u00f1a y Portugal durante los siglos <\/i><\/span><span>V <\/span><i><span>a <\/span><\/i><span>XIV <\/span><span>du, <i>Anuario<br \/>\nde Historia del Derecho espa\u00f1ol <\/i>urtekariak (aurrerantzean, AHDE)<br \/>\nargitaratua Bartzelonan, bi liburukitan: lehenengoa, Galo Sanchezek itzulia,<br \/>\n1925ean agertu zen, eta bigarrena, berriz, Ramon Carandek itzulia, 1926an.<br \/>\nGaztelako eta Aragoiko koroetako lurraldeen gaineko arreta lehenetsi bazuen<br \/>\nere, Mayerrek Nafarroari buruzko hainbat erreferentzia egin zituen: haren<br \/>\negitura soziala, erregearen mendeko bilauen eta oinetxeko bilauen arteko<br \/>\nbereizketa, frankoen hiribilduetako parte-hartzea, edo toki-administrazioko<br \/>\nfuntzionarioak. Gainera, Arabako zergak edo Bizkaiko jaunaren kargu-hartzea<br \/>\nlandu zituen. Halaber, bigarren liburua, <i>El antiguo derecho de obligaciones<br \/>\nespa\u00f1ol seg\u00fan sus caracter\u00edsticas fundamentales<\/i>, Zuzenbide Fakultateak<br \/>\n1926an Bartzelonan argitaratua, benetan beste irakasle ospetsu batek, Jose<br \/>\nMaria Ots Capdequik, egindako itzulpena da, Mayerrek ZVRn 1920-1921ean<br \/>\nezagutzera eman zuen azterlan zabal honexena: <i>Das altspanische<br \/>\nObligationenrecht in seinen Grundz\u00fcgen<\/i>. Abiaburutzat hartuz Espainiako<br \/>\nobligazioen eskubidea zuzenbide germanikoaren antzinako forma bat dela dioen<br \/>\ntesi nagusia, Nafarroako Erdi Aroko zuzenbideari ere heldu zion, hainbat gairen<br \/>\ninguruan: ezkontza eta <i>fidatzaileak<\/i>, Lizarrako Foruko zordunaren <i>giltzapetzea<\/i>,<br \/>\neta abar. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aipatu ditudan bi artikuluetan,<br \/>\nMayerrek joera polemiko berezia utzi zuen agerian. Lehendabizikoan eta<br \/>\nlaburrenean, <i>Dopsch y el Capitulare de Villis<\/i>, <i>AHDE<\/i>ren lehen<br \/>\nliburukian argitaratua 1924an, Austriako historialari ospetsuari aurre egin<br \/>\nzion, <i>Capitulare de Villis <\/i>horren harira, agian Goi Erdi Aroko historia<br \/>\nekonomikoaren dokumenturik garrantzitsuena. Dopschen irudiko, ez zuen<br \/>\nKarlomagno frankoen erregeak eman, Akitaniako errege Ludoviko semeak baizik.<br \/>\nHala, testua Frantziako hegoaldeko lurralde bisigodoetan izango luke jatorria<br \/>\neta, beraz, bat egingo luke espainiar zuzenbide bisigodoarekin. Mayerrek,<br \/>\naldiz, besteak beste testu horretako 70. kapitulu bitxia aztertu zuen eta,<br \/>\nkapitulu horretan, errege-domeinuetan landu beharreko landareak eta zuhaitzak<br \/>\ndeskribatzen dira. Bada, zientzia botanikoari buruzko eztabaidan, Mayerrek<br \/>\niparraldeko lurretan kokatzen du testua. Dopschek hurrengo urtean heldu zion<br \/>\ngaiari berriz, <i>Anuario <\/i>berean (II, 1925, 27-48). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren artikuluan, \u00abEl origen<br \/>\nde los fueros de Sobrarbe y las Cortes de Huarte\u00bb (<i>AHDE<\/i>, III-1926,<br \/>\n156-167), beste polemika batean murgildu zen, oraingoan Ramos Loscertales<br \/>\nespainiarrarekin. \u00abStudien zur spanischen Rechtsgeschichte. Der fuero de<br \/>\nSobrarbe\u00bb izenburuko artikuluan, ZSR GAn argitaratua (XL, 236-272), Mayer<br \/>\nsaiatu zen frogatzen Nafarroako Foru Orokorra eta Tuterakoa, Viguera-Funes,<br \/>\nLizarra eta Donostiakoa funts komun beretik edaten zutela, eta horixe<br \/>\nSobrarbeko Forua zela, bere alde alegatuz 1090. urteko Uharteko Gorteen<br \/>\ntestigantza bat, zehazki. 1924an, Ramosek artikulu hori iruzkindu eta kritikatu<br \/>\nzuen (<i>AHDE<\/i>, I, 448-451) eta, aldi berean, Mayerrek bi urte geroago<br \/>\nerantzun zion Ramosi, bere ikuspegi nagusiak errepikatuz eta hemen jaso ezin<br \/>\ndiren zehaztapen tekniko batzuk eginez. Amaitzeko, baliatu zuen dokumenturen<br \/>\nbat faltsua zela aurpegiratu ziotenez, gogoratzekoa da Europako herrialde<br \/>\nbatzuetan \u00abkosta ahala kosta faltsukeriak deskubritzeko mania\u00bb salatu zuela,<br \/>\neta honako desio hau adierazi zuen: \u00abNahiko nuke Espainiako lankideak hartatik<br \/>\nerabat libre sentitzea\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ernst Mayer, zuzenbidearen historialari ospetsua, Bavariako Algertshausen herrian jaio zen 1862an. Haren aitona Municheko Politeknikoko eskultore eta irakasle ezaguna izan zen, eta aita, berriz, Ernst Johann Mayer, errotaria eta ale-merkataria, lehendabizi, eta epailea, gero. Bigarren mailako ikasketak egiten jarraitu zuen Municheko Maximiliansgymnasium-ean, bai eta Zuzenbideko ikasketak ere Ludwig Maximilian Unibertsitate ospetsuan. Unibertsitate horretan, \u00abBavierako erregearen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-4034","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MAYER, Ernst (Algertshausen, Alemania, 1862ko urtarrilak 22 - W\u00fcrzburg, Alemania, 1932ko abuztuak 16). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MAYER, Ernst (Algertshausen, Alemania, 1862ko urtarrilak 22 - W\u00fcrzburg, Alemania, 1932ko abuztuak 16). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ernst Mayer, zuzenbidearen historialari ospetsua, Bavariako Algertshausen herrian jaio zen 1862an. Haren aitona Municheko Politeknikoko eskultore eta irakasle ezaguna izan zen, eta aita, berriz, Ernst Johann Mayer, errotaria eta ale-merkataria, lehendabizi, eta epailea, gero. Bigarren mailako ikasketak egiten jarraitu zuen Municheko Maximiliansgymnasium-ean, bai eta Zuzenbideko ikasketak ere Ludwig Maximilian Unibertsitate ospetsuan. Unibertsitate horretan, \u00abBavierako erregearen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mayer-ernst-829-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mayer-ernst-829-eu\\\/\",\"name\":\"MAYER, Ernst (Algertshausen, Alemania, 1862ko urtarrilak 22 - W\u00fcrzburg, Alemania, 1932ko abuztuak 16). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-16T08:53:04+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mayer-ernst-829-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mayer-ernst-829-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mayer-ernst-829-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MAYER, Ernst (Algertshausen, Alemania, 1862ko urtarrilak 22 &#8211; W\u00fcrzburg, Alemania, 1932ko abuztuak 16).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MAYER, Ernst (Algertshausen, Alemania, 1862ko urtarrilak 22 - W\u00fcrzburg, Alemania, 1932ko abuztuak 16). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MAYER, Ernst (Algertshausen, Alemania, 1862ko urtarrilak 22 - W\u00fcrzburg, Alemania, 1932ko abuztuak 16). - Iura Vasconiae","og_description":"Ernst Mayer, zuzenbidearen historialari ospetsua, Bavariako Algertshausen herrian jaio zen 1862an. Haren aitona Municheko Politeknikoko eskultore eta irakasle ezaguna izan zen, eta aita, berriz, Ernst Johann Mayer, errotaria eta ale-merkataria, lehendabizi, eta epailea, gero. Bigarren mailako ikasketak egiten jarraitu zuen Municheko Maximiliansgymnasium-ean, bai eta Zuzenbideko ikasketak ere Ludwig Maximilian Unibertsitate ospetsuan. Unibertsitate horretan, \u00abBavierako erregearen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/","name":"MAYER, Ernst (Algertshausen, Alemania, 1862ko urtarrilak 22 - W\u00fcrzburg, Alemania, 1932ko abuztuak 16). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-16T08:53:04+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mayer-ernst-829-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MAYER, Ernst (Algertshausen, Alemania, 1862ko urtarrilak 22 &#8211; W\u00fcrzburg, Alemania, 1932ko abuztuak 16)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4034","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4034\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4034"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=4034"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}