{"id":4028,"date":"2023-02-16T09:50:05","date_gmt":"2023-02-16T08:50:05","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/"},"modified":"2023-02-16T09:50:05","modified_gmt":"2023-02-16T08:50:05","slug":"lois-amado-octavio-826-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/","title":{"rendered":"LOIS AMADO, Octavio (Sanxenxo, Pontevedra, 1857ko abuztuak 14 &#8211; Pontevedra, 1888ko abuztuak 9)."},"content":{"rendered":"<p><span>Pontevedrako Sanxenxo herrian<br \/>\njaio zen, Joaquin Loisen eta Maria Amadoren semea. Galiziako legelari eta<br \/>\neuskal foru erakunde juridikoen ikertzaile hau, gainera, kazetaria eta idazlea<br \/>\nizan zen, filosofiaren eta ikerketa zientifikoaren zalea eta horiek lantzera<br \/>\noso emana. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zuzenbide ikasketak egin zituen<br \/>\nSantiago de Compostelako Unibertsitatean, \u00abbaina horrek ez zizkion eragotzi<br \/>\nbere zaletasunak: filosofia eta ikerketa zientifikoa\u00bb, Antonio Couceiro<br \/>\nFreijomil idazle galiziarrak dioenez. Unibertsitate-garaian, 1876ko urritik<br \/>\n1877ko ekainera bitartean, doktrinari buruzko polemika interesgarria izan zuen<br \/>\nEmilia Pardo Bazan kondesarekin astronomiaren eta ikerkuntzaren gainean,<br \/>\nkondesa horrek <i>Revista Compostelana <\/i>aldizkariko orrialdeetan argitaratu<br \/>\nzituen zientzia-dibulgazioko artikuluak zirela eta. Ondoren, Coru\u00f1an<br \/>\nargitaratutako <i>El Comercio Gallego <\/i>egunkariaren orrialdeetan jarraitu<br \/>\nzituen bere eztabaidak, ikerkuntzaren xedearen ingurukoak. Bertan, honako hau<br \/>\nadierazi zuen: \u00abGai zientifikoek arreta handia eskatzen dute tratatzeko orduan,<br \/>\nhitz bakar batek kontzeptu oso bat galaraz baitezake\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eboluzioari eta darwinismoari<br \/>\nburuzko ideiak luze eta sakon azaldu zituen 1881ean argitaratutako <i>Recreaciones<br \/>\ncient\u00edficas <\/i>lanean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>C\u00e1dizko Zientzia eta Arte<br \/>\nAkademiako kidea izan zen, eta Akademiak bi txostenengatik saritu zuen 1882an, <i>Aplicaciones<br \/>\nmodernas de la electricidad <\/i>eta <i>La Atm\u00f3sfera<\/i>, bai eta idazlan<br \/>\nbatengatik ere: <i>La palabra imposible no puede usarse en el lenguaje de la<br \/>\nciencia<\/i>. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kazetari-lanean, <i>El<br \/>\nAnunciador<\/i>, <i>El Comercio Gallego<\/i>, <i>La Ilustraci\u00f3n Cant\u00e1brica<\/i>, <i>Revista<br \/>\nde Espa\u00f1a <\/i>eta beste komunikabide batzuen kolaboratzaile aritu zen. Azken<br \/>\nargitalpen zientifiko horretan, haren hainbat artikulu agertu ziren 1885ean,<br \/>\nhurrengo urtean <i>Lo accesible y lo inaccesible: Estudios populares de<br \/>\nfilosof\u00eda positivista <\/i>izenburuko idazlanean bildurik argitaratuak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1884. urtean, Bilbora<br \/>\nlekualdatu zen, eta han finkatu zen. Abokatua zenez, gainera, Bilboko Abokatuen<br \/>\nElkargoan sartu zen, eta Pobreen Abokatuen Zerrendan (1884. eta 1885. urteetan)<br \/>\nOfiziozko Kausen Defendatzaile aritu. Horixe zehazten da, hain zuzen, Elkargo<br \/>\nhorretako Gobernu Batzar eta Batzar Nagusietako Akta Liburuetan. Zerbitzu<br \/>\nhorri, egun, Ofiziozko Txanda eta Doako Laguntza Juridikoa deitzen zaio,<br \/>\npertsona guztiek duten oinarrizko defentsa-eskubidea bermatzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldi horretan, <i>Revista de<br \/>\nVizcaya <\/i>sortu zuen, eta haren zuzendaria izan zen 1885-1886 aldian.<br \/>\nHamabostean behingo kultura-edukiko argitalpena zen, eta eduki politikoa eta<br \/>\nerregionalista zuten gaiak ere jorratzen zituen. Miguel Unamunoren arreta piztu<br \/>\nzuen, Sabino Aranari gomendatu baitzion hura irakurtzea, eta horrek, hain<br \/>\nzuzen, <i>Etimolog\u00edas Eusk\u00e9rikas <\/i>idatzi zuen bertan. 1889an utzi zitzaion<br \/>\nargitaratzeari, Vicente Arana Aranaren zuzendaritzapean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Revista de Vizcaya <\/span><\/i><span>aldizkariaren zuzendaria zela, 1886an, <i>Compendio<br \/>\nForal de Vizcaya <\/i>argitaratu zuen. Bertan, berrogeita hamar orrialdetan,<br \/>\nerraz irakurtzeko moduko azalpen bat eman zuen Bizkaiko legeriaren egoeraz eta<br \/>\nindarraz. Foru-tradizio juridikoaren berrikuspen historikoa egin zuen, lege eta<br \/>\nforu ohiturak ere tartean. 1526ko Foru Berria onartu zenetik, oraindik<br \/>\nindarrean ziren xedapenak nabarmendu zituen, Zuzenbide Publiko eta Zuzenbide<br \/>\nPribatuari buruzkoak, bai eta horiek zein pertsona eta lurralde-eremutan<br \/>\naplikatzen diren ere, Espainiako legeria orokorrarekin batera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Biograf\u00eda de Antonio Trueba <\/span><\/i><span>bat argitaratu zuen, Frantziako Tolosako Mont-Real<br \/>\nHistoriako Akademiak saritua, eta bertako Lehen Klaseko kide ere izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egun horietan bertan, Madrilgo<br \/>\nAstronomia Behatokiko zuzendaritza eta Meteorologia Institutu Nagusiko<br \/>\nzuzendariordetza lortu zituen oposizio bidez. Ondorioz, 1886an Bilbo utzi zuen<br \/>\nkargu eta erantzukizun hori betetzeko, Pontevedran hil zen arte, 1888ko abuztuaren<br \/>\n9an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pontevedrako Sanxenxo herrian jaio zen, Joaquin Loisen eta Maria Amadoren semea. Galiziako legelari eta euskal foru erakunde juridikoen ikertzaile hau, gainera, kazetaria eta idazlea izan zen, filosofiaren eta ikerketa zientifikoaren zalea eta horiek lantzera oso emana. Zuzenbide ikasketak egin zituen Santiago de Compostelako Unibertsitatean, \u00abbaina horrek ez zizkion eragotzi bere zaletasunak: filosofia eta ikerketa zientifikoa\u00bb, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-4028","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LOIS AMADO, Octavio (Sanxenxo, Pontevedra, 1857ko abuztuak 14 - Pontevedra, 1888ko abuztuak 9). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LOIS AMADO, Octavio (Sanxenxo, Pontevedra, 1857ko abuztuak 14 - Pontevedra, 1888ko abuztuak 9). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pontevedrako Sanxenxo herrian jaio zen, Joaquin Loisen eta Maria Amadoren semea. Galiziako legelari eta euskal foru erakunde juridikoen ikertzaile hau, gainera, kazetaria eta idazlea izan zen, filosofiaren eta ikerketa zientifikoaren zalea eta horiek lantzera oso emana. Zuzenbide ikasketak egin zituen Santiago de Compostelako Unibertsitatean, \u00abbaina horrek ez zizkion eragotzi bere zaletasunak: filosofia eta ikerketa zientifikoa\u00bb, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lois-amado-octavio-826-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lois-amado-octavio-826-eu\\\/\",\"name\":\"LOIS AMADO, Octavio (Sanxenxo, Pontevedra, 1857ko abuztuak 14 - Pontevedra, 1888ko abuztuak 9). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-16T08:50:05+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lois-amado-octavio-826-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lois-amado-octavio-826-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lois-amado-octavio-826-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LOIS AMADO, Octavio (Sanxenxo, Pontevedra, 1857ko abuztuak 14 &#8211; Pontevedra, 1888ko abuztuak 9).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LOIS AMADO, Octavio (Sanxenxo, Pontevedra, 1857ko abuztuak 14 - Pontevedra, 1888ko abuztuak 9). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LOIS AMADO, Octavio (Sanxenxo, Pontevedra, 1857ko abuztuak 14 - Pontevedra, 1888ko abuztuak 9). - Iura Vasconiae","og_description":"Pontevedrako Sanxenxo herrian jaio zen, Joaquin Loisen eta Maria Amadoren semea. Galiziako legelari eta euskal foru erakunde juridikoen ikertzaile hau, gainera, kazetaria eta idazlea izan zen, filosofiaren eta ikerketa zientifikoaren zalea eta horiek lantzera oso emana. Zuzenbide ikasketak egin zituen Santiago de Compostelako Unibertsitatean, \u00abbaina horrek ez zizkion eragotzi bere zaletasunak: filosofia eta ikerketa zientifikoa\u00bb, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/","name":"LOIS AMADO, Octavio (Sanxenxo, Pontevedra, 1857ko abuztuak 14 - Pontevedra, 1888ko abuztuak 9). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-16T08:50:05+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lois-amado-octavio-826-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LOIS AMADO, Octavio (Sanxenxo, Pontevedra, 1857ko abuztuak 14 &#8211; Pontevedra, 1888ko abuztuak 9)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4028","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4028\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4028"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=4028"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}