{"id":4002,"date":"2023-02-16T09:38:18","date_gmt":"2023-02-16T08:38:18","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/"},"modified":"2023-02-16T09:38:18","modified_gmt":"2023-02-16T08:38:18","slug":"gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/","title":{"rendered":"GUTIERREZ Y FERNANDEZ, Benito (Burgos, 1826ko urtarrilak 12 &#8211; Madril, 1885eko irailak 7)."},"content":{"rendered":"<p><span>Benito Gutierrez, Unibertsitate<br \/>\nZentraleko katedradun eta <i>C\u00f3digos o estudios fundamentales sobre el Derecho<br \/>\nCivil espa\u00f1ol <\/i>lanaren egile, Kodeen Batzordeko kidea izan zen 1875etik hil<br \/>\nzen arte, 1885eko irailaren 7an gertatua. Merkataritza Kodearen idazketan ere<br \/>\nesku hartu zuen. Kode Zibilaren oinarriak ebazteaz arduratzen zen Senatuko<br \/>\nBatzordeko kide aritu zen, eta Senatuko eztabaidetan parte hartu. Garai bereko<br \/>\nConcha Casta\u00f1eda, Canalejas, Santos Isasa eta German Gamazo autoreen<br \/>\ntestigantzek berretsi egiten dute 1889ko Kode Zibilaren zati handi bat idatzi<br \/>\nzuela. Haren nortasunari dagokionez, nabarmendu behar da jarrera atsegin eta<br \/>\nesker onekoa zuela, eta ideologiaz kontserbadorea zela, fedez katolikoa;<br \/>\ngainera, ezaugarri zuen beti aurkitzen zuela babesle bat, bai bere jatorri<br \/>\numilak zekarzkion neke ekonomikoei aurre egiteko, bai bizi izan zuen garai<br \/>\nnahasian politikaren gorabeherei aurre egiteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Teologia egin zuen Burgosko<br \/>\nApaiztegian eta, ondoren, Zuzenbide eta Jurisprudentziako ikasketak egin zituen<br \/>\nUnibertsitate Zentralean, eta horiek soldadutzarekin txandakatu. Bikaintasunez<br \/>\ndoktoratu zen 1853an, <i>Discurso acerca del origen, desarrollo y estado actual<br \/>\nde la Ciencia del Derecho <\/i>hitzaldiaren bidez. Horri esker, hain zuzen,<br \/>\nMadrilgo Unibertsitateko irakasleen artean sartu ahal izan zen, ordezko<br \/>\nkatedradun gisa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1858an, ezabatu egin zen<br \/>\nZibileko, Merkataritzako eta Penaleko Kodearen Zabalpen katedra. Berak betetzen<br \/>\nzuen postu hori 1853tik, Juan Montalban maisuaren ordezko lanetan. Beharbada<br \/>\nharengandik zetorkion Gutierrezi bere obra zientifikoak zuen isuri historikoa.<br \/>\nNolanahi ere, <i>C\u00f3digos o Estudios fundamentales sobre el Derecho Civil<br \/>\nespa\u00f1ol <\/i>bere tratatua argitaratzen jarraitu zuen. Tratatu hori 1862tik<br \/>\n1878ra agertu zen, zazpi liburukitan, azken biak foru-zuzenbideei buruzkoak.<br \/>\nLanak hedapen handia izan zuen, eta zazpi edizio ere ezagutu zituen. Guilarte<br \/>\nZapaterok 1988an berrargitaratu zuen, eta idazlan horretan \u00abmendearen bigarren<br \/>\nerdian bizi izandako eskubidearen testigantza eta kode historikoen irakurketa\u00bb<br \/>\nikusi zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere tratatua argitaratzean,<br \/>\nBenito Gutierrezek ohartarazi zuen Espainia \u00abkode zaharrei azken adioa emateko<br \/>\nzorian\u00bb zela. Gutierrezen obra \u00abhaien oroimenez altxatutako monumentua\u00bb izango<br \/>\nzen, baina kode modernoak aztertzeko abiapuntua ere adieraz zezakeen; izan ere,<br \/>\nerreformak oso nahitaezkoak izanagatik, \u00abzientzian badira aldaezinak eta<br \/>\nfinkoak diren printzipioak, legegilearen gogoaz gainekoak\u00bb. Konbentzituta<br \/>\nzegoen Zuzenbide Erromatarrak Frantziako Kode Zibilaren iruzkin gisa balio izan<br \/>\nzuen bezala, espainiar kode ohoragarriak, bere diskurtsoaren hizpide, garai<br \/>\nhartan espero zen Kodearen azalpen izan zitezkeela. Nahiz eta gaztelar<br \/>\nzuzenbidean trebatuta egon, Gutierrez gero eta miretsiago agertu zen<br \/>\nforu-zuzenbideekin, eta arreta berezia eskaini zien bere <i>C\u00f3digos o Estudios<br \/>\nFundamentales<\/i>, \u00abExamen comparado de las legislaciones especiales\u00bb VI eta<br \/>\nVII. liburukietan (1878an arg.). Zuzenbide bereziari buruzko azterketa<br \/>\naxolagabekeriak jota zegoen seinale, autore honek idazlan eta iruzkin<br \/>\nospetsuenak kontsultatu nahi izan zituenean \u00abliburu-dendetan eta liburutegi<br \/>\npublikoetan ez nituen horietako batzuk aurkitu\u00bb. Kode Zibilaren proiektuari<br \/>\nburuzko eztabaidetan parte hartu zuenean beharbada, Gutierrez jaunak jakin zuen<br \/>\nforu-zuzenbideak, modu batera edo bestera, bizirik iraungo zuela, Kode<br \/>\nZibilaren barruan edo horren eranskin gisa, edo salbuespen bidez. Bada, haren<br \/>\nirudiko, foru-legeriak ez ziren \u00abzuzenbide zaharkitu bat, bitxikeria arkeologikoen<br \/>\ngisa museo batean bildu beharrekoak, erudituen jakin-minaren asegarri soila.<br \/>\nAldiz, probintzia aberats eta jendetsuetan indarrean zen zuzenbidea dira, lege<br \/>\nbereziak, baina horien ezagutza guztioi axola behar zaigu. Izan ere, batasun<br \/>\nnazionalak harreman komunak sortzen ditu eta, ondorioz, guztiok dugu interesa<br \/>\nhoriek aplikatzeko\u00bb. Zuzenbide horiek goraipatu zituen, ideia bati uko egin<br \/>\ngabe, betiere: Kodearen eraikina Gaztelako Zuzenbidearen inguruan eraiki behar<br \/>\nzela. Zuzenbide erkidea, \u00abespainiarra\u00bb, izan behar zen eraikinaren egitura, eta<br \/>\neuskarri horretan kokatuko zituen Gutierrezek foru-piezak. Hala ere, honako hau<br \/>\ndio: \u00abBateratzera iristeko jarraitzen den metodoa edozein dela ere, ziurta<br \/>\ndaiteke ez direla foru zaharrak oso-osorik kondenatu behar; hori ahaztura<br \/>\nbarkaezina izango litzateke\u00bb (<i>C\u00f3digos\u2026<\/i>, VI. libk., IX. or.). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bai bere garaian, bai geroago,<br \/>\nharen Tratatuari buruzko askotariko balorazioei eta garrantziari erreparatuz<br \/>\ngero, ondorioztatzen da ez dutela berdin interpretatu batzuek eta besteek,<br \/>\nEspainia lege-azpigarapenetik ateratzen saiatu arren, ikuspegi zientifikoz<br \/>\njarrera ideologikoak gaindituz eta elementu historizista eta arrazionala<br \/>\nintegratuz. Tratatuak berehala deitu zuen Gomez de la Sernaren arreta; horrek,<br \/>\nideologikoki harengandik urrun, \u00abikasleentzako erabilera-eskuliburutzat\u00bb hartu<br \/>\nzuen, \u00abdidaktikoa, prosa soilekoa, doktrina eta jurisprudentzia ugarikoa\u00bb<br \/>\nzelakoan. Beste ikuspegi batetik, 1885eko Oinarrien Legearen proiektua Senatuan<br \/>\neztabaidatu zenean, Modesto Falcon senatariak \u2014<i>Exposici\u00f3n doctrinal del<br \/>\nDerecho Civil Espa\u00f1ol, com\u00fan y foral, seg\u00fan las leyes escritas, la<br \/>\njurisprudencia de los tribunales y las opiniones de los escritores <\/i>lanaren<br \/>\negilea\u2014 Gutierrezen Tratatua kritikatu zuen, proposamen hori doktrina zibilaren<br \/>\nbatasuna lortuko ez zuen metodo bat gehiago zelakoan, Gutierrez jaunak azaldu<br \/>\nzituen foru-zuzenbideak gogora ekarriz; izan ere, Falconen ustez, gehiegizko<br \/>\nprotagonismoa eman zien. Geroago, Perez Prendesek zalantzan jarri zuen<br \/>\nGutierrez autoreak bere lanean erabili zuen metodologiak balio berritzailea<br \/>\nzuenik, baina Falcon autoreak azaldu zituen arrazoien kontrako bidetik. Perez<br \/>\nPrendesek ikusi zuen Gutierrezek oso gogoko zuela interpretatzea Napoleonen<br \/>\nKodearen eta horrek oinarri duen Erromatar Zuzenbidearen arabera, eta horixe<br \/>\nzela haren interpretazioaren gakoa, \u00abeta ez gaitu nahastu behar Aro Modernoko<br \/>\ntratadista espainiarrak ezagutzeak eta erabiltzeak; izan ere, haiek, haren <i>C\u00f3digos<br \/>\no Estudios\u2026 <\/i>egituratzen duen legeriarekin batera, osatzen dute masa<br \/>\njuridikoa, eta masa hori adierazitako erromatar eta frantses ereduen arabera<br \/>\ninterpretatuz moldekatzen du\u00bb. Gure garaian, Rafael Gibertek goretsi egin du<br \/>\nGutierrezen ahalegina, \u00aberromatarren eta Kode Zibilaren arteko zuzenbide<br \/>\npribatuaren monumentutzat\u00bb hartuz, \u00ab <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeari arreta berezia jartzen diona\u00bb.<br \/>\n\u00abZuzenbidearen benetako historialari\u00bb deitu dio, eta haren itzala nabarmendu.<br \/>\nAurrekoak bezainbeste laudatu ez arren, Petiten ustez, Gutierrezen bilduma<br \/>\nEspainiako ikasgeletatik ateratzen zen onena da, ia zuzenbidearen<br \/>\nhistoriografia profesionalik ez eta erromanistika-zientziarik ez zegoen garai<br \/>\nhartan: \u00abGutxi dira salbuespenak kodetzearekin konpromiso handiena izan duten<br \/>\nzirkuluetan: Gutierrez eta Gomez de la Serna, non-nahi dagoen figura\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aipatu idazlan nagusi horrez<br \/>\ngain, Benito Gutierrez jaunak ekoitzitako gainerako ekoizpen zientifikoan,<br \/>\ndozena bat monografia eta artikulu pasa zituen moldiztegitik. Esan behar da<br \/>\nBenito Gutierrez doktore-graduaren inbestidura jaso zuen ekitaldi ospetsuan<br \/>\nirakurri zuela <i>Discurso acerca del origen, desarrollo y estado actual de la<br \/>\nCiencia del Derecho <\/i>hitzaldia, 1853an. Berehala erakutsi zuen Zuzenbidearen<br \/>\nHistoria gustuko zuela Cujasi eta <i>mos gallicus <\/i>delakoari eskainitako<br \/>\nazterlan luze batean: \u00abEstudios sobre las obras del jurisconsulto Cujas\u00bb,<br \/>\nzenbaki desberdinetan argitaratua 1858tik 1859ra. Hain zuzen, haien aldezlea<br \/>\neta zalea zen. 1866an, <i>Examen hist\u00f3rico del Derecho penal <\/i>liburua<br \/>\nargitaratu zuen, aldi baterako bete zuen zuzenbide penalaren katedra<br \/>\ntestuliburu batez hornitzearren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jurisprudentzia eta<br \/>\nLegegintzaren Madrilgo Errege Akademiako kidea izan zen, bai eta Zientzia Moral<br \/>\neta Politikoen Errege Akademia kontserbadoreagoarena ere. Bi foro akademiko<br \/>\nhorietan, jarduera nabarmena izan zuen. Bigarren akademian, hitzaldi bat eman zuen<br \/>\n1879ko urtarrilaren 14an: <i>Influencia que en todos los tiempos ha ejercido el<br \/>\nderecho de propiedad, y fines importantes que hoy est\u00e1 llamado a cumplir<\/i>.<br \/>\nHitzaldian, historikoki jabetza bete izan duen eragin eta gizarte-helburuak<br \/>\naztertu ziren, sozialismoaren garai horretako ikusmoldeak kritikatuz. Hitzaldi<br \/>\nhorrek lotura estua du aurreko urtean 1876-1877 ikasturte akademikoaren<br \/>\nirekiera zela-eta emandako hitzaldiarekin, zeinaren izenburua <i>Influencia del<br \/>\nprincipio democr\u00e1tico sobre el Derecho <\/i>izan baitzen. Bi kasuetan ere argi<br \/>\ngeratzen da jabetza-eskubidearen arloko espezialista zela, eta ideologiaz oso<br \/>\nkontserbadorea. \u00abInfluencia del principio democr\u00e1tico sobre el derecho privado\u00bb<br \/>\nhitzaldian, Gutierrezek, Napoleonen miresle kodegintzaren gaian, honako galdera<br \/>\nhau egiten zuen: \u00abKode horiek inposizioa izan ziren ala demokraziaren<br \/>\ninspirazio natural eta espontaneoa?\u00bb. Eskola historikoaren eta filosofiko edo<br \/>\niusnaturalistaren arteko erdibidean, kodetu beharraren defendatzaile irmoa zen,<br \/>\nbaina lege propioen funtsari uko egin gabe. 1879an, Italiako Erresumako Zigor<br \/>\nKodearen proiektuari buruzko lan garrantzitsua irakurri zuen: \u00abObservaciones al<br \/>\nestudio de M. V\u00edctor Molinier sobre el proyecto de C\u00f3digo Penal para el Reino<br \/>\nde Italia\u00bb. 1881ean, aitatasunari buruzko ikerketa judizialari buruzko beste<br \/>\nbat irakurri zuen, eta, 1884an, dibortzioaz arduratu zen, berrikuspen kritiko<br \/>\nbaten bidez. Berrikuspen hori, aldi berean, ezkontzari buruzko legeria<br \/>\nkonparatuaren azterlan oso bat zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Akademiko eta irakasleaz gain,<br \/>\nazken hori izanik bere dedikazio lehena eta nagusia, Gutierrez bere garaiko<br \/>\npolitikan konprometitu zen, betiere urruneko edo \u00abirakasle\u00bb jarrera batez,<br \/>\nFabiek Senatuan Kodeaz eztabaidatu zenean leporatu zion bezala. Burgosko<br \/>\nGorteetako diputatu hautatu zuten 1865eko abenduko hauteskundeetan, gutxiengo<br \/>\nmoderatuan lerrokatuta. 1867ko hurrengo legegintzaldian, Alderdi<br \/>\nKontserbadorean aukeratu zuten. 1868ko Iraultzak amaiera eman zion haren<br \/>\nibilbide politikoari, eta Unibertsitatera itzuli zen, harik eta<br \/>\nBerrezarkuntzako lehen gobernuak biziarteko senatari gisa jardun zezan<br \/>\nerreklamatu zuen arte, 1879an hautatuta. Hain zuzen ere, bere<br \/>\nsenatari-ibilbidean Prozedura Zibilaren Legea erreformatzeko batzordean eta<br \/>\nMerkataritza Kodea erreformatzeko proiektuan parte hartu zuen. Senatuan<br \/>\negoteari utzi eta Kodegintzaren Batzorde Nagusian sartu zen buru-belarri.<br \/>\nOrduan, 1884ko hauteskundeetan, Goi Ganberara itzuli zen, Silvela ministroak<br \/>\n1885eko urtarrilean aurkeztu Kode Zibilaren Oinarrien Legearen proiektuaren<br \/>\neztabaidan parte hartzeko eta, egin zuen bezala, hura defendatzeko. Gertaera<br \/>\nhistoriko horregatik gogoratzen zaio batez ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1885eko urtarrilaren 7ko Errege<br \/>\nDekretuak, baldintza eta oinarri batzuen arabera Kode Zibila argitaratzeko<br \/>\nGobernuari ahalmena ematen zion lege-egitasmoak, senatari-lanetan hitza<br \/>\nhartzera eraman zuen Benito Gutierrez. Horixe egin zuen otsailaren 19tik apirilaren<br \/>\n29ra bitartean egindako hamaika bilkuratan, zehazki. Eztabaidan, Gutierrezek<br \/>\neraman zuen egitasmoaren zuzenketei erantzuna emateko pisu nagusia. Beste<br \/>\nsenatari batzuek kodegintza-eredu hari eraso egin zioten, \u00abinprobisatua\u00bb<br \/>\nzelakoan, eta lurralde-eskubide historikoei amore eman zielakoan; bera, ordea,<br \/>\nbeharrezkotzat jo zuen kodegintzaren alde agertzea, Zuzenbidearen Historian<br \/>\nkonstante bat zelakoan. Halaxe jazo baitzen Justinianorekin, Fuero Juzgon eta<br \/>\nPartidetan. Haatik, eutsi egiten zion foru-zuzenbideak errespetatzeko hartu<br \/>\nzuen formulari, lehenago Bugallalek 1880an eta Alonso Martinezek 1882an<br \/>\nproposatu bezala, eta ez zuen onartu Gaztelako Zuzenbidea eta foru-zuzenbidea<br \/>\nlege-gorputz bakarrean bateratu ahal izatea, ez eta tratatuka gehigarri<br \/>\nbereziak eransteko metodoa ere. Horren ordez, gehigarri orokorren sistema<br \/>\naldeztu zuen, noiz eta Espainiako eskualdeetako ordezkariek idatzitako<br \/>\ntxostenak onespena aho batez lortu ez zuten unean eta eztabaidatzen ari<br \/>\nzirenean. Bada, orduan, nola egin kodetzea? Bazen bide bat: askatasunarena,<br \/>\nbizirik zeuden eta gordetzea interesgarri ikusten ziren instituzioak kodera<br \/>\ntranskribatuz, hala nola Bizkaiak, Nafarroak, Kataluniak eta Aragoik berezko<br \/>\nzuten testamentua egiteko askatasuna. Haatik, askatasun hori nekez onar<br \/>\nzitekeen Gaztelan. Beste bide bat instituzio komuna jartzea izango litzateke,<br \/>\neta eranskin bidez, erreformak. Esate baterako, Gaztelako enfiteusia<br \/>\nKataluniakoa zen; erregulazio komunari <i>rabassa morta <\/i>eta Galiziako<br \/>\nforoak gehituko genizkioke, baina hortik ez litzateke batasuna sortuko,<br \/>\nnahasmendua baizik. Salbuespenek erregelak baino munta gehiago izateko arriskua<br \/>\nzegoen. Hirugarrenik, tratatuei gehigarriak erants zekizkiokeen, baina hori ez<br \/>\nzen zientifikoa izango. Geroago, eztabaidan, Gutierrezek kodearen izaera<br \/>\nlaburbilduko zuen, honako hitz hauen bidez: \u00abEgungo legeriaren funtsari eusten<br \/>\nbazaio eta berrikuntza arriskutsurik sartzen ez bada, metodoa, sinpletasuna eta<br \/>\nargitasuna oso lagungarriak izango dira eraikina denek nahi bezala altxatzeko\u00bb.<br \/>\n1885eko maiatzean, Senatuan Oinarrien Legea onartu zenetik, utzi egin zion<br \/>\nparte hartzeari hainbeste ahalegin egin zuen gainerako izapideetan. Eztabaida<br \/>\ngertatu zen hilabeteetan gaixotasunak ahulduta, urte bereko irailean hil zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lassok eta Barok beren<br \/>\nidazlanetan zehaztu dute Gutierrezek Kodearen proiektua idazten parte hartu<br \/>\nzuela: \u00abtalde-lana izan zen, baina [Unibertsitate] Zentraleko irakasleak<br \/>\nprotagonismo handia hartu zuen\u00bb. Ikuspuntu materialetik, Gutierrezen<br \/>\nparte-hartzea erabakigarria izan zen hura egiten eta itxuratzen, lau liburutan<br \/>\negituratzea baldintzatu baitzuen; gainera, artikulu askoren egilea izan zen.<br \/>\nGogora ekarri behar da haren <i>C\u00f3digos <\/i>idazlanak hedapen handia izan zuela<br \/>\neta, hain zuzen, 1889ko Kodea idatzi zuen batzordea haren metodoari lotu<br \/>\nzitzaiola: lau liburutan, Justinianoren modura. Gutierrezen inspirazioaren<br \/>\nondorioz, Alonso Martinezek Kongresuan gogoraraziko zuen bezala, erromatarren<br \/>\nsistema edo indizea hobetsi zen beste edozeinen gainetik. Gauzak horrela, <i>Instituta<\/i>-ren<br \/>\nplana jarraitu zen, \u00abforu-herrialdeak, izan ere, harekin ohituta daude,<br \/>\nzuzenbide erromatarra ordezkoa baitute\u00bb, arreta jarriz herrialde haietan Kode<br \/>\nZibilak berak beteko zuen ordezko eginkizunari. Material juridikoen<br \/>\nantolaketaren alderdi horrexeri dagokionez, Gutierrezi zor zaio, halaber,<br \/>\ndohaintzaren titulua III. liburuan sartzea, jabetza eskuratzeko moduen artean.<br \/>\nIzan ere, besteak beste, \u00ab<i>mortis causa <\/i>dohaintzek inoiz ez lukete izango<br \/>\nbenetako kontratu baten edukia\u00bb. Gutierrezek Tratatuan baztertu zuen aukera<br \/>\nSenatuan defendatu zuen, eta horixe gogorarazi zioten Senatuko eztabaidan;<br \/>\nberak, berriz, apaltasunez erantzun zion okertu egin zela. Kode-proiektuaren<br \/>\nartikuluetan parte hartzeari dagokionez, Benito Gutierrez izan zen<br \/>\naktiboenetako bat, eta honako txosten hauek idatzi zituen: absentzia,<br \/>\nseme-alaba ez-legitimoen filiazioa, ondasun-erkidegoa, gozamena, erabilera eta<br \/>\nbiztantzea. Geroagoko eztabaidetan, bere ekimenez, bertakoen eta atzerritarren<br \/>\narteko berdintasun-printzipioa sartu zen; aldiz, 1851ko proiektuak<br \/>\nelkarrekikotasuna aldeztu zuen. III. eta IV. liburuak 1882ko urtarriletik hara<br \/>\negin ziren. Fase horretan, Gutierrez arduratu zen III. liburuko<br \/>\ntxostengile-lanetan, oinordetza-zuzenbidearen hainbat alderdiri buruz, hala<br \/>\nnola ondasun erreserbagarriak, gehiagotzeko eskubidea, jaraunspenaren onarpena<br \/>\neta arbuioa, inbentario-onura, inbentarioa eta hartzekodunek hala eskatutako<br \/>\nbanantzea. 1884ko azaroan, ataleko presidenteak Gutierrez proposatu zuen<br \/>\nforu-probintzietako senatarien oharrak azter zitzan, bai eta idatzitako<br \/>\nlehenengo bi liburuak berrikus zitzan ere. Hori guztia ataleko kide guztiek<br \/>\naztertu aurretik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kode<br \/>\nZibilaren proiektua idazten parte hartuz eta Gorteetan hura defendatuz, haren<br \/>\nizena gure garaiko liburu juridiko nagusiari loturik geratu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Benito Gutierrez, Unibertsitate Zentraleko katedradun eta C\u00f3digos o estudios fundamentales sobre el Derecho Civil espa\u00f1ol lanaren egile, Kodeen Batzordeko kidea izan zen 1875etik hil zen arte, 1885eko irailaren 7an gertatua. Merkataritza Kodearen idazketan ere esku hartu zuen. Kode Zibilaren oinarriak ebazteaz arduratzen zen Senatuko Batzordeko kide aritu zen, eta Senatuko eztabaidetan parte hartu. Garai bereko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-4002","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GUTIERREZ Y FERNANDEZ, Benito (Burgos, 1826ko urtarrilak 12 - Madril, 1885eko irailak 7). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GUTIERREZ Y FERNANDEZ, Benito (Burgos, 1826ko urtarrilak 12 - Madril, 1885eko irailak 7). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Benito Gutierrez, Unibertsitate Zentraleko katedradun eta C\u00f3digos o estudios fundamentales sobre el Derecho Civil espa\u00f1ol lanaren egile, Kodeen Batzordeko kidea izan zen 1875etik hil zen arte, 1885eko irailaren 7an gertatua. Merkataritza Kodearen idazketan ere esku hartu zuen. Kode Zibilaren oinarriak ebazteaz arduratzen zen Senatuko Batzordeko kide aritu zen, eta Senatuko eztabaidetan parte hartu. Garai bereko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\\\/\",\"name\":\"GUTIERREZ Y FERNANDEZ, Benito (Burgos, 1826ko urtarrilak 12 - Madril, 1885eko irailak 7). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-16T08:38:18+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GUTIERREZ Y FERNANDEZ, Benito (Burgos, 1826ko urtarrilak 12 &#8211; Madril, 1885eko irailak 7).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GUTIERREZ Y FERNANDEZ, Benito (Burgos, 1826ko urtarrilak 12 - Madril, 1885eko irailak 7). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GUTIERREZ Y FERNANDEZ, Benito (Burgos, 1826ko urtarrilak 12 - Madril, 1885eko irailak 7). - Iura Vasconiae","og_description":"Benito Gutierrez, Unibertsitate Zentraleko katedradun eta C\u00f3digos o estudios fundamentales sobre el Derecho Civil espa\u00f1ol lanaren egile, Kodeen Batzordeko kidea izan zen 1875etik hil zen arte, 1885eko irailaren 7an gertatua. Merkataritza Kodearen idazketan ere esku hartu zuen. Kode Zibilaren oinarriak ebazteaz arduratzen zen Senatuko Batzordeko kide aritu zen, eta Senatuko eztabaidetan parte hartu. Garai bereko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/","name":"GUTIERREZ Y FERNANDEZ, Benito (Burgos, 1826ko urtarrilak 12 - Madril, 1885eko irailak 7). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-16T08:38:18+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gutierrez-y-fernandez-benito-813-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GUTIERREZ Y FERNANDEZ, Benito (Burgos, 1826ko urtarrilak 12 &#8211; Madril, 1885eko irailak 7)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4002","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/4002\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4002"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=4002"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}