{"id":3988,"date":"2023-02-15T19:12:36","date_gmt":"2023-02-15T18:12:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/"},"modified":"2023-02-15T19:12:36","modified_gmt":"2023-02-15T18:12:36","slug":"dodgson-edward-spencer-806-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/","title":{"rendered":"DODGSON, Edward Spencer (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroak 18 edo 19 &#8211; 1922ko urriak 9)."},"content":{"rendered":"<p><span>Bederatzi seme-alabatik hirugarrena izan zen. Oxfordeko New Collegera<br \/>\njoan zen, eta bertan hirugarren klaseko lizentziatura lortu zuen Moderazio<br \/>\nKlasikoetan 1877an. Titulua amaitu izanaren ebidentziarik ez dagoen arren,<br \/>\nbadirudi ikasketak jarraitu zituela familiaren diruarekin, harik eta 1886an,<br \/>\nEuskal Herrira egin bisita batean, haren bizitzak beste noranzko bat hartu zuen<br \/>\narte, bertako hizkuntza zaharrarekin ia idilio bat hasiz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Geroago, Oxfordera itzuli zen,<br \/>\neta han Jesus Collegen matrikulatu zen, 1901etik 1918ra. Zelten hizkuntzekiko<br \/>\ninteresa piztu zitzaion, han loturak ezarri baitziren bien artean: euskara eta<br \/>\nzelta. Azkenik, euskarari heldu zion eta, ondorioz, geroztik, nekagaitz aritu<br \/>\nzen hizkuntza horri lotutako ikerketetan, hainbat liburutegitara joz, liburu<br \/>\nzaharrak bilatuz eta beste espezialista batzuekin etengabeko harremanean<br \/>\narituz, nahiz eta, zen bezala egozentrikoa izanik, desadostasun handiak izan<br \/>\nzituen haietako batzuekin. Bereziki gogorra izan zen Azkuerekin izan zuen<br \/>\nliskarra (<i>Euskara o el baskuenze en 120 lecciones <\/i>eskuliburuari esker<br \/>\nikasi zuen euskara), haren \u00abeuskara txarra eta gaztelania txepela\u00bb maiseatuz,<br \/>\nbaina bai eta Julio Urkixo, Vinson, Arriandiaga eta beste batzuekin ere. Azken<br \/>\nhorrekin izandako polemikan, gure hizkuntzaren izen egokiari buruzko eztabaida<br \/>\nda azpimarratzekoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala eta guztiz ere, egungo<br \/>\nfilologoentzat erreferentzia garrantzitsua da, euskal ikasketak berritzen<br \/>\nlagundu baitzuen hizkuntzalari gisa eta hizkuntza horretako lehen testuen<br \/>\neditore gisa. Lan handia, sakabanatua eta aurkitzeko zaila utzi zuen, eta prentsako<br \/>\nkolaborazio asko (batez ere <i>El Nervi\u00f3n <\/i>eta <i>La Gaceta del Norte <\/i>egunkarietakoak)<br \/>\nkatalogatu gabe geratu ziren duela gutxi arte. Multzo handia da haren<br \/>\neuskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko edo ingelesezko ekoizpena, euskal<br \/>\nikasketetan oso baliagarria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lanak hainbat modalitate<br \/>\nizan zituen. Lehenik eta behin, berrinprimatzaile-lanean nabarmendu zen:<br \/>\nKardaberazen <i>Eusqueraren Berri Onac<\/i>, Mendibururen <i>Jesusen Bihotzaren<br \/>\nDebozioa<\/i>, Leizarragaren <i>Jesus Christi gure launaren Testamentu Berria <\/i>eta<br \/>\nKapanaga, Mikoleta, Otxoa de Arin eta Bartolome de Santa Teresaren beste testu<br \/>\nbatzuk, oharpen pertsonal zainduen bidez argituak. Aipatzekoa da, halaber, gai<br \/>\ndesberdinetako euskal testu zaharrak bilatzen hartu zuen lana. Arreta berezia<br \/>\neskaini zion 1801 baino lehenagoko euskal bibliografiari. Ondorioz, euskal<br \/>\nliteraturari buruz zeuden bibliografia-zerrendak zuzentzera eta eguneratu<br \/>\nzituen, bereziki Julien Vinsonek 1891 eta 1893 bitartean argitaratu zuena: 1892<br \/>\neta 1899an emendioko eta zuzenketako bi gehigarri erantsi zizkion, bere <i>Suppl\u00e9ment<br \/>\n\u00e0 la Bibliographie Basque <\/i>liburuan jasoak. Inskripzioak ere jaso zituen,<br \/>\neta horiek <i>Inscriptions Basques. Heuskarazko Scributoak. Aci da mea lakin<br \/>\neta Boaz <\/i>lanean utzi zituen, 1896an argitaratua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, aditu guztien<br \/>\narabera, Leizarragaren <i>Testamentu Berria<\/i>-ren (La Rochelle, 1571)<br \/>\naditz-formen komunztadura izan zuen lan gailena (1907an, Oxfordeko<br \/>\nUnibertsitatean <i>Master of Arts <\/i>titulua lortzeko balio izan ziona), nahiz<br \/>\neta egun zaila izan lan zabal hori kontsultatzea, hogei bat liburuxka, artikulu<br \/>\neta liburutan sakabanatuta baitago, eta egileak ez zuen aurkibiderik utzi.<br \/>\nDodgsonek beste euskal autore batzuen aditz-formen zerrendak ere eman zituen,<br \/>\nbaina lan baliagarri hori guztia ez zen sintetizatu. Agian horregatik, lehen<br \/>\neuskal testuen edizioak dira aipagarrienak, berriro ere eskuragarri jarri<br \/>\nbaitzituzten lan horiek. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Xelebrea eta benetakoa, poeta<br \/>\neuskalduna ere izan nahi zuen, eta hainbat pertsonaiari eskainitako poema-sorta<br \/>\nbat utzi zuen: Benedikto XIV.a aita santua, espainiar monarkak, tartean zela<br \/>\nElxeko Dama bera. Haatik, egia esan, haren euskara ez zen bereziki zuzena,<br \/>\nnahiz eta, jakina, atzerriko beste euskaltzale batzuena baino askoz ere hobea<br \/>\nizan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1922an hil ondoren, bere<br \/>\nanaiak, Campbellek, 218 euskal artikuluren bilduma bat eman zion dohaintzan<br \/>\nBritish Museumen liburutegiari, lehenago 1891tik 1911ra arte hari argitalpenak<br \/>\nbidaltzen aritu eta gero ere, batez ere: poesia liburuak, katiximak eta santuen<br \/>\nbizitzak. Ia guztiek dute haren eskaintza bat, hainbatek haren iruzkinak eta,<br \/>\nbatzuetan, kritika gogorrak. Beste liburutegi batzuek ere dohaintzak jaso<br \/>\nzituzten, hala nola Galesko Liburutegi Nazionalak edo Baionako Liburutegiak,<br \/>\nbaina batez ere Oxfordeko liburutegi batzuek. Helburua, dirudienez, dohaintzak<br \/>\nliburutegien esku jartzea izan zen, bestela ez baitzituzten eskuratuko, ez eta<br \/>\nezagutuko ere. Behar ekonomikoek, hala ere, mugatu egin zioten bere lanen aleak<br \/>\nnahi adina liburutegiri ematea. Bildumarik onena British Museumen dago,<br \/>\nDodgsonen dohaintzez gain, argitalpen guztiak eskuratu baitzituen, Lege<br \/>\nGordailuaren bidez edo erosketa bidez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dodgsonek, zalantzarik gabe,<br \/>\nestimu handitan zituen bere trebetasunak, eta egia da euskararen oso zalea izan<br \/>\nzela, baina bere buruaren irudiarekin zuen kezka obsesiboak bere idazkien zati<br \/>\nhandi bat zipriztindu zuen. Gainera, adituen arabera, haren obrak ez luke<br \/>\nkritika metodologiko seriorik pasako egun, baina hura gabe hutsune instrumental<br \/>\nhandia egongo zen betetzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bederatzi seme-alabatik hirugarrena izan zen. Oxfordeko New Collegera joan zen, eta bertan hirugarren klaseko lizentziatura lortu zuen Moderazio Klasikoetan 1877an. Titulua amaitu izanaren ebidentziarik ez dagoen arren, badirudi ikasketak jarraitu zituela familiaren diruarekin, harik eta 1886an, Euskal Herrira egin bisita batean, haren bizitzak beste noranzko bat hartu zuen arte, bertako hizkuntza zaharrarekin ia idilio bat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-3988","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DODGSON, Edward Spencer (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroak 18 edo 19 - 1922ko urriak 9). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DODGSON, Edward Spencer (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroak 18 edo 19 - 1922ko urriak 9). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bederatzi seme-alabatik hirugarrena izan zen. Oxfordeko New Collegera joan zen, eta bertan hirugarren klaseko lizentziatura lortu zuen Moderazio Klasikoetan 1877an. Titulua amaitu izanaren ebidentziarik ez dagoen arren, badirudi ikasketak jarraitu zituela familiaren diruarekin, harik eta 1886an, Euskal Herrira egin bisita batean, haren bizitzak beste noranzko bat hartu zuen arte, bertako hizkuntza zaharrarekin ia idilio bat [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dodgson-edward-spencer-806-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dodgson-edward-spencer-806-eu\\\/\",\"name\":\"DODGSON, Edward Spencer (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroak 18 edo 19 - 1922ko urriak 9). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T18:12:36+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dodgson-edward-spencer-806-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dodgson-edward-spencer-806-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dodgson-edward-spencer-806-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DODGSON, Edward Spencer (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroak 18 edo 19 &#8211; 1922ko urriak 9).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DODGSON, Edward Spencer (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroak 18 edo 19 - 1922ko urriak 9). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DODGSON, Edward Spencer (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroak 18 edo 19 - 1922ko urriak 9). - Iura Vasconiae","og_description":"Bederatzi seme-alabatik hirugarrena izan zen. Oxfordeko New Collegera joan zen, eta bertan hirugarren klaseko lizentziatura lortu zuen Moderazio Klasikoetan 1877an. Titulua amaitu izanaren ebidentziarik ez dagoen arren, badirudi ikasketak jarraitu zituela familiaren diruarekin, harik eta 1886an, Euskal Herrira egin bisita batean, haren bizitzak beste noranzko bat hartu zuen arte, bertako hizkuntza zaharrarekin ia idilio bat [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/","name":"DODGSON, Edward Spencer (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroak 18 edo 19 - 1922ko urriak 9). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T18:12:36+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dodgson-edward-spencer-806-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DODGSON, Edward Spencer (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroak 18 edo 19 &#8211; 1922ko urriak 9)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3988","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3988\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3988"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3988"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}