{"id":3984,"date":"2023-02-15T19:10:16","date_gmt":"2023-02-15T18:10:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/"},"modified":"2023-02-15T19:10:16","modified_gmt":"2023-02-15T18:10:16","slug":"desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/","title":{"rendered":"DESDEVISES DU DEZERT, Georges-Nicolas (Lessay, Manche, Normandia Beherea, 1854ko maiatzak 21 &#8211; Chamali\u00e8res, Puy-de-D\u00f4me, Auvernia, 1942ko apirilak 14)."},"content":{"rendered":"<p><span>Theophile-Alphonse Desdevises<br \/>\ndu Dezert (1822-1891) izan zuen aita, Frantziako hainbat institututan irakasle<br \/>\nibilia, hala nola Bordele, Lorient, Angers edo Toursen; gero, berriz, Caengo<br \/>\nUnibertsitatean hasi zen geografiako irakasle. Ondoren, Clermont-Ferrand<br \/>\nUnibertsitateko Letren Fakultatera joan zen historia-irakasle izatera; bertan,<br \/>\n1868an hasi eta 1870 eta 1874 artean finkatu zen. Azken data horrez geroztik,<br \/>\nCaengo Unibertsitateko geografia katedraren ardura hartu zuen. Normandiako<br \/>\ngeografia-elkarteko eta Tours, Paris eta Marseillako geografia-elkarteetako<br \/>\nohorezko kide izan zen, bai eta Ohorezko Legioko zaldun ere 1887an. Hainbat<br \/>\nliburu argitaratu zituen, hala nola historia unibertsaleko programa bat (bi<br \/>\nargitaraldi: 1857 eta 1860), bai eta Mazedoniako geografiari buruzkoa ere<br \/>\n(1863), edo Erasmori buruzkoa (1863). Gainera, Luis XIV.aren peko<br \/>\nadministrazioa (1875) eta abertzaletasuna haren garaian (1880) aztertu zituen,<br \/>\neta Ekialde Urruneko mugimendu kolonialari eta Frantziari buruzko liburuxka<br \/>\nbatzuk argitaratu zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bada, Georges-Nicolas familia<br \/>\nhorretan jaio zen, jatorriz normandiarra eta letrekin lotura estukoa \u2014aitona<br \/>\nzuzenbidean aritu zen\u2014. Haren aita Caenetik Clermontera joan zenean, hiri<br \/>\nhorretako institutuan egin zuen batxilergoa, bai eta bertan zuzenbidea eta<br \/>\nhistoria ikasi ere. Ikasketak Parisko Facult\u00e9 des Lettresen osatu zituen Ernest<br \/>\nLavisseren zuzendaritzapean, eta \u00c9cole Pratique des Hautes \u00c9tudesen diplomatu<br \/>\nzen, literatura-ekoizpen zabala alde batera utzi gabe: horretan, batzuetan,<br \/>\nJean Lalouette izenaz sinatu zuen. Nahiz eta zuzenbidea Caenen praktikatzen<br \/>\nhasi, oso laster utzi zuen, bere jarduera profesionala historiaren<br \/>\nirakaskuntzara bideratuz, lehenik Lorient Lizeoan 1878an. Han zegoela, urte<br \/>\nbereko abuztuaren 10ean ezkondu zen Cherburgoko Notre-Dame-du-Voeu elizan,<br \/>\nLouise-Marie Boullardekin (1854-1941). Testuinguru katoliko batez inguratua,<br \/>\nsinesmen espiritual lauso batera bideratu zen, doktrina-definizio argirik<br \/>\ngabea, nahiz eta Frantziarentzat printzipio liberalak bere gain hartuko zituen<br \/>\nkatolizismoa defendatu. <i>L\u2019\u00c9glise et l\u2019\u00c9tat en France<\/i>-ren lehen<br \/>\nliburukian (1907-1908) idatzi zuenez, \u00aberlijio-ideiarekiko begirune osoa\u00bb zuen,<br \/>\n\u00abkatolizismoa ideia horren formarik nobleenetakotzat hartuz, baina ideia horrek<br \/>\nizan zuen forma errespetagarri bakarra ikusi gabe; tolerantziatik eta<br \/>\nkaritatetik hurbilago zegoen dogmatismotik baino; tirania ororen arerio<br \/>\ndeliberatua zen, Estatutik edo Elizatik etorri\u00bb. Jarrera horrek kritika<br \/>\ngogorrak inguratu zizkion jada aitari <i>L&#8217;Univers <\/i>egunkariko<br \/>\norrialdeetatik, 1870eko gerraoste zurrunbilotsuan. Georgesek, ordea, bere<br \/>\njarrerari eutsi zion eta ahalik eta neutraltasun handiena bilatu zuen. Horrek,<br \/>\nordea, ez zuen eragotzi, adibidez, Henri Barbusse edo Marcel Proust bezalako<br \/>\nidazleei kritika egitea, 1928an uste baitzuen haien eragina \u00abhiguingarria eta<br \/>\nFrantziaren interesaren edo haren jenio nazionalaren guztiz aurkakoa\u00bb zela,<br \/>\nbaina zentzu nazionalean erlijiosoan baino gehiago. Gainera, etorkizunera<br \/>\nbideratutako jarrera defendatzen zuen, bere <i>L&#8217;Espagne de l&#8217;Ancien Regime<\/i>-ren<br \/>\n(1899) bigarren liburukiaren hitzaurrean zioen bezala: \u00abIraganak edertasun<br \/>\nbitxi handiak ditu, haren azterketa xarmaz beteta dago, baina hilik dago, eta<br \/>\nbizi nahi duten nazioek orainari erreparatu behar diote\u00bb. Ez da harritzekoa,<br \/>\nberaz, jesuitek haren lanari aldizkari batean egindako iruzkinek Desdevisesen<br \/>\nazalpenaren leialtasuna nabarmentzea: \u00abBehin baino gehiagotan ez gara ados<br \/>\negongo egilearen iritziarekin; baina kasu horietan aitortu egingo diogu bederen<br \/>\neskuzabaltasunez hornitu dizkigula hark ez bezala erabakitzeko bitartekoak\u00bb.<br \/>\nDesdevisesek sektore katolikoekin nolabaiteko distantzia agertu arren, horiexek<br \/>\nharen jarrera eskertzen zuten, justizian eta errespetuan oinarritua eta<br \/>\nkontzientzia indibidualaren askatasunaren aldezlea, kontzientzia horrez kanpoko<br \/>\nedozein autoritateren aurrean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frantziako hainbat institututan<br \/>\nibili zen txandaka, hala nola Le Mans, Tours, Rennes eta berriro Caenen.<br \/>\nIrakaskuntza hori ikerkuntzarekin bateratu zuen, eta bi diziplinatan doktoratu<br \/>\nzen: lehenik, zuzenbidean eta, ondoren, letretan. Frantziako ohituraren<br \/>\narabera, bi tesi aurkeztu zituen, bi kasuetan Nafarroari buruzko ikerketekin,<br \/>\neta horrek Aragoiko Koroaren Artxiboa eta Nafarroako Artxibo Nagusia<br \/>\nkontsultatzera eraman zuen 1881ean eta 1886an, Frantziako beka ofizialak<br \/>\nlortuz. Bere lehen doktorego-ariketa Nafarroako Foruko emakume-izaerari eta<br \/>\nezkontza-erregimenari buruzkoa izan zen, latinez defendatua; bigarrena, berriz,<br \/>\nAragoiko Karlosi buruzkoa izan zen, Vianako printzea. Defentsa-ekitaldia<br \/>\nSorbonan egin zen 1889ko otsailaren 4an. Doktore zela, 1892an,<br \/>\nClermont-Ferrandeko Unibertsitatean sartu zen, eta bertan historia modernoa eta<br \/>\ngaraikidea eman zituen <i>Facult\u00e9 de Lettres<\/i>-en 1924 arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jatorri normandiarrekoa eta<br \/>\nhorretaz harro izan arren, sendo errotu zen Auvernian. Bertan,<br \/>\nkultura-dinamizatzaile aktiboa izan zen, eta literatura-zirkuluetan oso<br \/>\npertsona estimatua. Hori dela eta, garrantzi handia eman zitzaion <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nhasierako eskualdeen berpizkundean. Izan ere, 1921ean, hauxe idatzi zuen bere<br \/>\nadopzioko eskualdeaz: \u00abAdinak etxe honi eutsiko gaitu, bertan bizitzako urterik<br \/>\nonenak igaro eta gero\u00bb. Literatura-zirkulu haietako kide batek, C. Gandilhon<br \/>\nGens-d &#8216;Armesek, poema bat eskaini zion (\u00abLa maison du sage\u00bb, <i>L\u2019Auvergne<br \/>\nlitt\u00e9raire<\/i>, 1921), \u00abargiz betetako begien normandiar zaharra\u00bb goraipatuz.<br \/>\nUrte horietan, 1914ko gerra piztu zen arte, Espainian igarotzen zituen oporrak,<br \/>\nartxiboak eta liburutegiak arakatzen. Hartara, bere garaiko hispanista<br \/>\nnagusietako bat bihurtu zen. Aipatu fakultateko dekanoa ere izan zen 1910az<br \/>\ngeroztik, eta ohorezko dekano gisa jarraitu zuen erretiroa hartu ondoren ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerra aurreko urteetan, interes<br \/>\nhandia agertu zuen bakezaletasunarekin: 1911n, Clermonten egin bakearen aldeko<br \/>\nkongresu nazionala zuzendu eta haren buru izan zen eta, ondoren, <i>Groupe de<br \/>\nl\u2019Association de la Paix par le Droit <\/i>zuzendu zuen. Haatik, gerra piztean,<br \/>\nburu-belarri aritu zen propagandan, batez ere Espainian, baina batez ere<br \/>\nongintzan eta asistentzian: hainbat erakunde jarri zituen abian, hala nola<br \/>\nBergougnan fabriketako sorospen-batzordea, edo <i>L\u2019\u00c9cole professionnelle de<br \/>\nr\u00e9\u00e9ducation et d&#8217; apprentissage des soldats aveugles de la guerre de<br \/>\nMontferrand<\/i>, itsu geratu ziren soldaduen sorospenaz arduratzen zena (1916ko<br \/>\nmaiatza). Latindar Batasuna bultzatu zuen taldeko kide ere izan zen, eta 1916an<br \/>\nsortutako intelektual latinoen kongresua antolatzeko batzordea osatu zuen.<br \/>\nGainera, gatazkaren garaian eta, bereziki, gatazkaren ondoren, lan handia egin<br \/>\nzuen borrokalariengandik jasotako testigantzak eta materialak biltzeko, gerrari<br \/>\nburuzko informazio ugari osatuz. Gainera, emakumeek izan zuten rolari balioa<br \/>\nematen zioten hainbat elkartetan (<i>Union des femmes de France<\/i>) parte<br \/>\nhartu zuen. 1918an, Alsazia eta Lorrena Frantziarako berreskuratzea babestu<br \/>\nzuen, Estrasburgoko institutuko ikasle onenentzat sari bat ezarriz. Izan ere,<br \/>\njoera nazionalista horrek gora egin zuen gerraostean, 1921eko <i>L\u2019histoire de<br \/>\nla patrie <\/i>liburuxkan ondo islatua, non Frantziak galiarrengandik bere<br \/>\ngarairaino jarraitu zuela baieztatzen baitzuen, edo 1923ko artikulu batean<br \/>\nItaliako faxismoari egindako begirada atseginean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1888an Normandiar Geografia<br \/>\nElkartean sartu zen. Chamali\u00e8res herriko Soci\u00e9t\u00e9 Literaire et Artistique du<br \/>\nPuy-de-D\u00f4me elkarteko lehendakari eta sustatzaile nagusia izan zen; Clermonteko<br \/>\n<i>L\u2019Association des anciens \u00e9l\u00e8ves du Lyc\u00e9e Blaise-Pascal <\/i>elkarteko buru<br \/>\nere izan zen. Ikasle-ohien elkarteen bilera nazional bat antolatu zuen (1904),<br \/>\ngurasoek hezkuntza-kontseiluetan zuzenkiago esku hartzeko modua izan zezaten.<br \/>\nEra berean, 1920tik aurrera, \u00c9cole de Limagne jarri zuen martxan eta bertako<br \/>\nburu aritu zen, Felibrige mugimenduaren barruan. Lore-jokoen buru izan zen,<br \/>\nantzerki- eta poesia-lanak idatzi zituen, prentsan artikulu ugari idatzi<br \/>\nzituen, hitzaldiak eman zituen eta bere adopzioko eskualdearen ohitura eta<br \/>\nelementu bereizgarriei buruz lan egin zuen. Gainera, marrazki nabarmenak egin<br \/>\nzituen inguruko artearen historiari buruzko ikerketetan. 1926an, <i>Congr\u00e8s des<br \/>\n\u00c9crivains de France <\/i>antolatu zuen. Horrek guztiak errekonozimendu orokorra<br \/>\nekarri zion, zati batean 1912an Ohorezko Legioko Zaldunaren gradua jasoz<br \/>\ngauzatua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lan historiografikoa oso<br \/>\nhandia izan zen, hiru ikerketa-esparru nagusi azpimarratuz: alde batetik,<br \/>\neskualdeari buruzko ikerketak, Clermont-Ferrand-en inguruan, eta Auvernia<br \/>\nezagutzeari eman zion bultzada, batez ere Lehen Mundu Gerraren ondoren; bestetik,<br \/>\nFrantziako historia; azkenik, eta batez ere, hispanismoa, zeinaren<br \/>\naitzindarietako bat izan baitzen arlo akademikotik eta unibertsitatetik. Horixe<br \/>\naitortu zuen Gabriel Monodek, <i>fin-de-si\u00e8cle <\/i>joerako historiografia<br \/>\nfrantsesaren buru nabarmenak, 1900eko iraileko gutun batean; izan ere,<br \/>\nDesdevises eta Boissonnade jotzen zituen hispanista frantses nagusietako bi.<br \/>\nAzken arlo horretan, Espainiako artxiboetan ikertzeko enkargu ofiziala jaso<br \/>\nzuen, eta hori bere esperientziak biltzen zituzten bi artikulutan jaso zuen<br \/>\n(\u00abCinq mois en Espagne\u00bb, <i>Revue des Pyr\u00e9n\u00e9es et de la France m\u00e9ridionale<\/i>,<br \/>\n1891, urte horretan bertan <i>La Espa\u00f1a Regional <\/i>aldizkarian espainierara<br \/>\nitzulia, eta \u00abMission en Espagne: les Archives des Indes \u00e0 Seville et les<br \/>\nArchives du Consulat \u00e0 C\u00e1diz\u00bb, <i>Nouvelles archives des missions scientifiques<\/i>,<br \/>\n1895). Ordurako ohartu zen, Vianako Printzeari buruzko bere liburuaren<br \/>\nhitzaurrean, \u00abEspainiaren historia gutxi aztertuta dago[ela] Frantzian; gehiago<br \/>\negotea mereziko luke\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aipatu artikulu horietako<br \/>\nlehenengoan bere nahia agertu zuen: \u00abAspalditik lerratzen naiz Espainiara eta,<br \/>\nherrialdea gehiago ezagutu ahala, are eta begikoagoa dut. Bada, pentsatu dut<br \/>\nKarlos IV.aren herri lelotu hura gaurko nazio aktibo, liberal eta aurrerakoi<br \/>\nbihurtu duen pizkundea aztertzea\u00bb. Eta azterketa hori oinarritzeko, aurrekariei<br \/>\nheldu zien lehendabizi: Antzinako Erregimena, Espainia garaikidearen jatorria.<br \/>\nBat etortzen zen, nabarmen, Hippolyte Tainek urte batzuk lehenago (1875-1883)<br \/>\nFrantzian helburu berberaz landu liburuarekin, agerian utziz miresmen handia<br \/>\nziola. 1890eko bisitatik, Espainiak eragin zion irudipena ona nabarmendu zuen:<br \/>\n\u00abEspainia benetako promes-lurraldea zaio erudituari; liburutegi itzelak ditu,<br \/>\nartxibo-gordailu oso aberatsak, dena erraz lor daiteke, eta ezer ez da<br \/>\nesploratu, oihan birjina da, baina zaila da bertan lan egitea. Espainiak,<br \/>\nbizitza zientifikora doi-doi berpizten denak, ez du nik laneko erosotasuna<br \/>\ndeituko nukeen ezer\u00bb. Dokumentu-metaketa horri abiaburutzat hartuz, XVIII.<br \/>\nmendean herrialdearen funtsezkoena ardaztu zuen elementu nagusi bat atzeman<br \/>\nnahi zuen. Bada, ikerketaren hasierako une hartan, klerikalismoan ikusi zuen<br \/>\nelementu hori: \u00abEliza zoragarri zaio espainiarrari, paradisuko txoko bat da<br \/>\neta, bertan, gogoko duen bezala bizi da: ametsetan\u00bb. Herrialdearekin<br \/>\nmaiteminduta zebilen eta, 1893ko hitzaldi batean, hauxe baieztatu zuen: \u00abBatez<br \/>\nere maite badituzue zeruertz zabalak, zeru urdinak, eguzki bikaina, monumentu<br \/>\nbikainak eta jatorrizko ohiturak, etor zaitezte lur arrotzera. Hemen, munduko<br \/>\nazken herri idealista honako hiru gauza hauetatik bizitzen tematzen da, beste<br \/>\nleku batzuetan hain ahaztuak: fedea, ametsa eta maitasuna\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Abiapuntu horrexetatik sortu<br \/>\nzen bere lanik ezagunena, hiru liburukitan: <i>L\u2019Espagne de l&#8217; Ancien R\u00e9gime<\/i>,<br \/>\n1897-1904 (<i>I. La soci\u00e9t\u00e9; II. Les Institutions; III. La richesse et la<br \/>\ncivilisation<\/i>). Charles Tranchantek \u00abikerketa atsegin eta nekaezinetan xede<br \/>\nizan duen herrialdeari egindako benetako monumentutzat\u00bb jo zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehen liburukiaren hitzaurrean,<br \/>\nherrialdea begiko zuela errepikatzen zuen: \u00abOhitura sinple eta adeitsuko<br \/>\nherrialde hau maite dut; sarritan, gehiago sentitu naiz etxean neure aberrian<br \/>\nbaino. Maite dut herrialde hau, bere arima apur bat igarri diodala uste<br \/>\nbaitut\u00bb. Eta horixe zuen helburu, bat etorriz artean ere nazio bakoitzaren<br \/>\nberezitasuna, haren nortasun kolektibo propioa baieztatzeko borondateari eusten<br \/>\nzitzaion garai historiko horrekin. Konparazio bat egin zuen bere bidaietan<br \/>\nikusi zuen <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendean bizi izandako eraldaketaren irudipen orokor<br \/>\nhori berberak aztertutako <\/span><span>XVIII<\/span><span>. mendekoarekin: \u00ab<\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko Espainiaren historia osoa honelaxe<br \/>\nlaburbilduko da: gutxiengo ilustratu eta liberala eta Erdi Arotik aldatu ez zen<br \/>\nherri-masa funtsetik elkarren aurka\u00bb. Hispaniar berezitasuna azalduko zuen<br \/>\nazken esentziaren bila, 1911n irmoago baieztatuko zuen \u00abfede katolikoarekiko<br \/>\nleialtasuna dela, mendeetatik, espainiar arima nazionalaren marka bereizgarri<br \/>\neta bereizgarriena\u00bb. Hala ere, arbuiatu egin zuen Elizan sektore erradikalek<br \/>\nirautea, eta gogor kritikatzen zuen elizjendearen eta herritar gehienen<br \/>\nintolerantzia eta azalkeria, karlistena eta, batez ere, integristena:<br \/>\n\u00abDesiratzekoa da sektario gorrotagarri horiek inoiz ez izatea boterea.<br \/>\nLitekeena da inoiz gutxiengo txiki bat baino ez lortzea\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lan hispanista horri esker,<br \/>\n1894tik aurrera, Lavisseren eta Rambauden <i>Histoire g\u00e9n\u00e9rale <\/i>laneko<br \/>\nkolaboratzaile bihurtu zen, <\/span><span>XIII<\/span><span>. mendetik <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendera bitarteko estatu iberiarrei buruzko guztian<br \/>\n(III. liburukitik XII.era). Halaber, <i>Revue Hispanique de Fouch\u00e9-Delbosc <\/i>aldizkarian<br \/>\nikerketa monografikoak agertu zituen 1900. urteaz geroztik, Espainia<br \/>\nnapoleonikoari edo Amerikako koloniei buruzkoak, adibidez. Ikerketak argitaratu<br \/>\nzituen, halaber, Felipe IV.aren konfesoreari, frai Juan de Santo Tomasi, Luis<br \/>\nVivesi eta Kataluniako santutegiei buruz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere metodoa guztiz kokatzen<br \/>\nzen nagusi zen eskola metodikoaren positibismoan, eta uztartu egiten zituen,<br \/>\nbatetik, iturrien, artxiboen erabilera ugariaren bidezko jakituria eta,<br \/>\nbestetik, literatura (adibidez, Galdosen <i>Episodio Nacionales<\/i>) eta<br \/>\nmusika, ohiturak eta tradizioak. Hartara, eraiki egiten zuen kritikari batek<br \/>\nikuspegi kolorista eta boteretsu baten puntillismoa deitu zuena: \u00abBizitza,<br \/>\nhorixe izango da helburua; horra hor ere non datzan zailtasuna\u00bb, zioen<br \/>\nAntzinako Erregimeneko Espainiari buruzko bere obran. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aipatu bezala, Nafarroaren Behe<br \/>\nErdi Aroko historia aztertuz ekin zion bere lanari. Hala ere, ondorengo lanetan<br \/>\nbeste lurralde bati ere jarri zion arreta, Penintsularen iparraldekoa: Espainia<br \/>\nforuzalea, bertan bilduz multzo osoko lau eremutik hiru, alegia, Nafarroako,<br \/>\nBaskongadetako eta Aragoiko koroaren lurraldeak. Laugarrena, berriz, Gaztelako<br \/>\nkoroaren espazioa izango zen. Izan ere, hauxe zioen: \u00abkatalanek, nafarrek eta<br \/>\nbaskoek, Penintsulan besteak bezain espainiar ez direnek\u00bb, Espainia berria<br \/>\ngorpuzten zuten, gaztelar espirituaren aurkakoa. Nolanahi ere, Nafarroari<br \/>\narreta lehenetsia eman zion bere lehen idazlanetan: \u00abherrialde foruzaleen<br \/>\nartean, lehen postuan dagoen lurraldea\u00bb. Horko biztanleen espiritu<br \/>\naristokratikoa nabarmendu zuen, haren arauen ontasuna eta eskuzabaltasuna,<br \/>\nbereziki emakumeari erreparatuz gero, Penintsulako beste lurralde batzuetako<br \/>\neta Frantziako legerien aldean. Oro har, foruarekiko \u00ableialtasun ukiezina\u00bb<br \/>\nnabarmendu zuen, idazten zuen unera arte iraun zuena. Horregatik, beharbada, herriari<br \/>\nerreparatzen zion, haren irudi idilikoa eskainiz: \u00abAntzinako Greziako biztanlea<br \/>\nbizi zen bezala bizi da pixka bat eta, hain artista ez izanik ere, hark bezain<br \/>\ntinko eusten dio bere aisialdiari, hura bezainbeste harrotzen da bere<br \/>\naskatasunaz, eta hura bezain prest dago hura defendatzeko\u00bb. Penintsula<br \/>\niparraldeko lurraldeekin zuen interesak zirikatuta, galdetu zuen zer izango ote<br \/>\nzen hura baldin eta Vianako Printzeak foruen Espainia bateratu izan balu (hori<br \/>\nharrera egin zion Iru\u00f1eko talde euskaltzalearen eragintzat hartu izan da):<br \/>\n\u00abHalako errepublika baketsu eta langile bat, nekazaritzakoa eta<br \/>\nmerkataritzakoa, zeinaren oparotasuna eta antolaketa jakintsua estatu<br \/>\nhandiagoen eta itxuraz boteretsuagoen inbidia izango ziren\u00bb. Edonola ere,<br \/>\nlurralde horien independentzia azpimarratu zuen, botere arrotzetatik at edo<br \/>\nhaien etsai bederen, zeltetatik hasi eta erromatar, bisigodo eta<br \/>\narabiarretaraino, eta gutxienez XIII. mendera arte estatu euskaldun gisa eratu<br \/>\nzirela, baina orduan, ia desagertu egin zela, \u00abeuskal hizkuntzako gizaki<br \/>\ngehienak jada lurralde hartatik kanpo bizi zirelako\u00bb. Hala ere, adierazi zuen<br \/>\neuskara pixkanaka galtzen eta mendietara zokoratzen ari zela, eta ataka larria<br \/>\nbizi zuela azken bi mendeetan. Izan ere, Espainiako <\/span><span>XVIII<\/span><span>. mendeko<br \/>\nforu-erregimena aztertzean, haren aurkako etengabeko erasoak ikusi zituen, eta<br \/>\n1808ko gerrak bermatu omen ziola bizirautea. Fernando VII.aren<br \/>\nberrezarpenarekin, \u00abEspainia berriro esklabotzan erori zenez, euskal-nafarrak<br \/>\nberez itzuli ziren beren antzinako legeetara eta, espainiar gisa aske izan ezin<br \/>\nzirenez, basko eta nafar gisa izan ziren\u00bb. Idealizazio hori Antzinako<br \/>\nErregimeneko Espainiari buruzko hiru liburukietan ere jaso zuen. Bertan,<br \/>\nProbintzia Baskongadoetako eta Nafarroako lurraldeekin egin zituen alderaketak<br \/>\nbeti ziren haien aldekoak Espainiako gainerako lurraldeen aldean, azken horiek<br \/>\naxolagabekeriaren eta utzikeriaren mende zeudelakoan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Theophile-Alphonse Desdevises du Dezert (1822-1891) izan zuen aita, Frantziako hainbat institututan irakasle ibilia, hala nola Bordele, Lorient, Angers edo Toursen; gero, berriz, Caengo Unibertsitatean hasi zen geografiako irakasle. Ondoren, Clermont-Ferrand Unibertsitateko Letren Fakultatera joan zen historia-irakasle izatera; bertan, 1868an hasi eta 1870 eta 1874 artean finkatu zen. Azken data horrez geroztik, Caengo Unibertsitateko geografia katedraren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-3984","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DESDEVISES DU DEZERT, Georges-Nicolas (Lessay, Manche, Normandia Beherea, 1854ko maiatzak 21 - Chamali\u00e8res, Puy-de-D\u00f4me, Auvernia, 1942ko apirilak 14). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DESDEVISES DU DEZERT, Georges-Nicolas (Lessay, Manche, Normandia Beherea, 1854ko maiatzak 21 - Chamali\u00e8res, Puy-de-D\u00f4me, Auvernia, 1942ko apirilak 14). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Theophile-Alphonse Desdevises du Dezert (1822-1891) izan zuen aita, Frantziako hainbat institututan irakasle ibilia, hala nola Bordele, Lorient, Angers edo Toursen; gero, berriz, Caengo Unibertsitatean hasi zen geografiako irakasle. Ondoren, Clermont-Ferrand Unibertsitateko Letren Fakultatera joan zen historia-irakasle izatera; bertan, 1868an hasi eta 1870 eta 1874 artean finkatu zen. Azken data horrez geroztik, Caengo Unibertsitateko geografia katedraren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"11 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\\\/\",\"name\":\"DESDEVISES DU DEZERT, Georges-Nicolas (Lessay, Manche, Normandia Beherea, 1854ko maiatzak 21 - Chamali\u00e8res, Puy-de-D\u00f4me, Auvernia, 1942ko apirilak 14). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T18:10:16+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DESDEVISES DU DEZERT, Georges-Nicolas (Lessay, Manche, Normandia Beherea, 1854ko maiatzak 21 &#8211; Chamali\u00e8res, Puy-de-D\u00f4me, Auvernia, 1942ko apirilak 14).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DESDEVISES DU DEZERT, Georges-Nicolas (Lessay, Manche, Normandia Beherea, 1854ko maiatzak 21 - Chamali\u00e8res, Puy-de-D\u00f4me, Auvernia, 1942ko apirilak 14). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DESDEVISES DU DEZERT, Georges-Nicolas (Lessay, Manche, Normandia Beherea, 1854ko maiatzak 21 - Chamali\u00e8res, Puy-de-D\u00f4me, Auvernia, 1942ko apirilak 14). - Iura Vasconiae","og_description":"Theophile-Alphonse Desdevises du Dezert (1822-1891) izan zuen aita, Frantziako hainbat institututan irakasle ibilia, hala nola Bordele, Lorient, Angers edo Toursen; gero, berriz, Caengo Unibertsitatean hasi zen geografiako irakasle. Ondoren, Clermont-Ferrand Unibertsitateko Letren Fakultatera joan zen historia-irakasle izatera; bertan, 1868an hasi eta 1870 eta 1874 artean finkatu zen. Azken data horrez geroztik, Caengo Unibertsitateko geografia katedraren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"11 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/","name":"DESDEVISES DU DEZERT, Georges-Nicolas (Lessay, Manche, Normandia Beherea, 1854ko maiatzak 21 - Chamali\u00e8res, Puy-de-D\u00f4me, Auvernia, 1942ko apirilak 14). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T18:10:16+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/desdevises-du-dezert-georges-nicolas-804-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DESDEVISES DU DEZERT, Georges-Nicolas (Lessay, Manche, Normandia Beherea, 1854ko maiatzak 21 &#8211; Chamali\u00e8res, Puy-de-D\u00f4me, Auvernia, 1942ko apirilak 14)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3984","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3984\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3984"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3984"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}