{"id":3974,"date":"2023-02-15T19:01:53","date_gmt":"2023-02-15T18:01:53","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/"},"modified":"2023-02-15T19:01:53","modified_gmt":"2023-02-15T18:01:53","slug":"comas-ros-maria-799-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/","title":{"rendered":"COMAS ROS, Maria (Cervi\u00e0 de Ter, Girona, 1902ko azaroak 30 &#8211; Bartzelona, 1988)."},"content":{"rendered":"<p><span>Gironako Torroella de Mongr\u00ed herrian<br \/>\njaiotako Jose Comasen eta Cervi\u00e0 de Ter-en jaiotako Josefa Rosen alaba.<br \/>\nJaioberriari Maria, Justa eta Fe izenak ezarri zitzaizkion. Aita \u00abjabe\u00bb gisa<br \/>\nagertzen da. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1917an, Gironako Institutuan amaitu zituen batxilergo-ikasketak. 1924an,<br \/>\nFilosofia eta Letretan sari bereziarekin lizentziatu zen Bartzelonako<br \/>\nUnibertsitatean, eta 1934an, Historia Sailean doktoratu zen Madrilgo<br \/>\nUnibertsitate Zentralean, 1935eko sari bereziarekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Prestakuntza-planaren barruan,<br \/>\ngarrantzi handiko gertaera izan zen 1933ko udan <i>Crucero universitario por el<br \/>\nMediterr\u00e1neo <\/i>delakoan parte hartzea. Berrogeita zortzi egun eman zituen<br \/>\nMediterraneoko aztarnategi arkeologiko nagusiak zeharkatzen, eta haiei buruzko<br \/>\nprestakuntza ematen. Joaquina ahizparekin batera, eta ikasle gisa, 163 eta 164<br \/>\nzenbakiekin agertzen dira gurutzadura horretako parte-hartzaileen zerrendan.<br \/>\nGurutzadura hori puntako esperientzia pedagogiko eta hezitzailea izan zen<br \/>\nBigarren Errepublikako berrikuntza pedagogikoaren planaren barruan. Irakasle<br \/>\neta ikasleen artean 190 pertsonak hartu zuten parte bertan, horietako asko<br \/>\ngaraiko kulturako pertsonaia garrantzitsuak, hala nola: Pere Bosch i Gimpera,<br \/>\nSalvador Espriu (oso laguna zuen Maria Comas), Isabel Garcia Lorca, Antonio<br \/>\nGarcia Bellido, Gregorio Mara\u00f1on, Julian Marias, Manuel Gomez Moreno, Lluis<br \/>\nPericot, Hugo Obermaier, Jose Ortega y Gasset, Antonio Tovar, Jaume Vicens<br \/>\nVives edo Juan Zaragueta: errepublikar intelektualitatearen gaina eta bikaina.<br \/>\nEkimena Madrilgo Unibertsitate Zentraleko dekano Manuel Garcia Morentek abiatu<br \/>\nzuen, espedizioaren buru izan zenak, baina Estatuaren babes osoa jaso zuen,<br \/>\nbatez ere Fernando de los Rios Hezkuntza ministroaren bultzadaz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>O\u00f1atiko Institutuan irakasle<br \/>\naritu bide zen 1929-1932 urteetan. Alcoyko Bigarren Hezkuntzako Institutuko<br \/>\nGeografia eta Historiako katedradun izendatu zuten 1932ko abuztuan. 1934an,<br \/>\nBartzelonako Salmeron Institutuan plaza lortu zuen zerbitzu-eginkizunetan, eta<br \/>\nbertako idazkaria ere izan zen. Ondoren, Manresako Institutura pasa zen, eta,<br \/>\nbehin betiko, 1957an, Bartzelonako Maragall Institutuan hasi zen. Institutu<br \/>\nhorretako zuzendaria izan zen 1965ean. Irakasle gisa, bere ikasleek (Marta<br \/>\nPessarrodona, Elena del Cacho) emandako testigantza guztiak bat datoz: irakasle<br \/>\naparta zen, gaitasun handia zuen ikasleen gogoa pizteko, eta kalitate handiko<br \/>\nazalpeman ematen zituen. Bere obran, ikus daiteke Jaume Vicens Vivesen<br \/>\nirakaspena jarraitzen duela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arazoak izan zituen<br \/>\nfrankismoarekin, Errepublikako pedagogia-berrikuntzako proiektuetan parte hartu<br \/>\nzuelako, ez hainbeste bere ideologiagatik, kontserbadorea omen zelako.<br \/>\nKatalanistatzat ere jotzen zuten. Marta Pessarrodona bere ikasle izandakoaren<br \/>\ntestigantzaren arabera, 1950eko hamarkadan eskolak gaztelaniaz ematen zituen,<br \/>\nezin bestela izan garai hartan, baina horietatik kanpo katalanez hitz egiten<br \/>\nzuen ikasleekin. 1941ean, zigortu egin zuten, kulturako eta irakaskuntzako<br \/>\nerakundeetan zuzendaritza eta konfiantza karguak betetzeko desgaituz. 1943ko<br \/>\nurriaren 13an, haren garbiketa-espedientea berrikusita, 1941eko agindua<br \/>\nbaliogabetu zen, eta katedradun karguan berretsi zuten. Bere ahizpa Joaquinak<br \/>\nere, prozesu bera jasan baitzuen, lau egun lehenago birgaitu zuten. Diego<br \/>\nMonta\u00f1ez haren senarra institutuko (matematikako) katedraduna zen, eta hark ere<br \/>\ngarbiketa jasan zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historialari gisa, Lazarragari<br \/>\neta Bidaurretako monasterioari eskainitakoa da, zalantzarik gabe, bere<br \/>\nikerketa-lanik garrantzitsuena. O\u00f1atiko Institutuan irakasle izan zen urteetan,<br \/>\ndoktorego-tesia egitea erabaki zuen Maria Comasek, eta Isabel Katolikoaren<br \/>\nidazkari eta Bidaurretako Monasterioaren sortzaile Juan Lopez de Lazarragaren<br \/>\nfigura aukeratu zuen gaitzat. Bere tesia 1934ko irailaren 19an defendatu zuen<br \/>\nMadrilgo Unibertsitate Zentraleko Filosofia eta Letren Fakultatean, eta 1935ean<br \/>\nBikain eta Aparteko Sari kalifikazioa lortu zuen. Liburuaren hitzaurrean<br \/>\ndioenez, \u00abbibliografiari dagokionez, ezer gutxi aprobetxatu ahal izan dugu\u00bb,<br \/>\nikerketari ia hutsetik ekinez eta argitara gabeko dokumentazioan oinarrituz:<br \/>\n\u00abKonturatu ginen ez zirela liburuak argitu gintzaketenak, baizik eta artxiboak,<br \/>\neta bertan arduraz gordeko zirela gure gogoari jakin-mina pizten zioten<br \/>\nberriak\u00bb. Hala, Bidaurretako moja klaratarren artxiboa, lazarragatarren<br \/>\nfamilia-artxiboa (biak O\u00f1atin), Simancasko Artxiboa, Madrilgo Historiko Nazionala<br \/>\neta Liburutegi Nazionaleko Eskuizkribuen Saila (biak Madrilen) landu zituen.<br \/>\nIkerketa nahiko nekagarria izan zen: \u00abUrte batzuetako lanaren emaitza da liburu<br \/>\nhau\u00bb, dio hitzaurrean. Lanaren argitalpena Eusko Ikaskuntzaren babespean egin<br \/>\nzen, eta Batzordeak txosten bat eskatu zien Serapio Mugicari eta Juan Carlos<br \/>\nGuerrari, argitaratzearen egokitasunari buruz Azkenean, lehenengoak bakarrik<br \/>\nsinatu zuen txosten hori, baina oso goretsia izan zen: \u00abazterketa bikaina\u00bb,<br \/>\nondo dokumentatua eta metodologikoki ondo oinarritua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerra zibilaren ondoren, Maria<br \/>\nComas batxilergoko ikasleei zuzendutako historia eta geografiako eskuliburuak<br \/>\nidazten espezializatu zen. Lazarragari buruzko liburua \u00abMaria Comas Ros\u00bb gisa<br \/>\nsinatu zuen bazuen ere, behin ezkonduta, gerraosteko ohiturari jarraiki,<br \/>\neskuliburu horiek guztiak \u00abMar\u00eda Comas de Mont\u00e1\u00f1ez\u00bb izendapenaz argitaratu<br \/>\nzituen. Historiako eskuliburuen egile-lanetan arrakasta handia izan zuen. Bere <i>Historia<br \/>\nModerna y Contempor\u00e1nea de Espa\u00f1a <\/i>Espainia osoan unibertsitate-aurreko<br \/>\nikasturtean irakasgai horretan erabili zen 1964ra arte, alegia, unibertsitatean<br \/>\ntrebatutako herrialdeko elite agintariak izango ziren pertsonak arlo horretan<br \/>\nprestatzeko testua izan zen. Urte horretan, lehiakide bat sortu zitzaion:<br \/>\nAntonio Rumeu de Armasek argitaratutako antzeko beste eskuliburu bat. Hurrengo<br \/>\nurteetan eta unibertsitate-aurreko ikasturte horrek iraun bitartean, merkatua<br \/>\nbi eskuliburuen artean banatu zen. Rumeurenak ideologia frankistaren<br \/>\nadierazpenik biziena adierazten zuen, eta Comasenak, berriz, nahiz eta haren<br \/>\noinarrizko premisak onartu, kutsu liberalagoa, berritzaileagoa eta irekiagoa<br \/>\nzuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gironako Torroella de Mongr\u00ed herrian jaiotako Jose Comasen eta Cervi\u00e0 de Ter-en jaiotako Josefa Rosen alaba. Jaioberriari Maria, Justa eta Fe izenak ezarri zitzaizkion. Aita \u00abjabe\u00bb gisa agertzen da. 1917an, Gironako Institutuan amaitu zituen batxilergo-ikasketak. 1924an, Filosofia eta Letretan sari bereziarekin lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1934an, Historia Sailean doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Zentralean, 1935eko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-3974","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>COMAS ROS, Maria (Cervi\u00e0 de Ter, Girona, 1902ko azaroak 30 - Bartzelona, 1988). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"COMAS ROS, Maria (Cervi\u00e0 de Ter, Girona, 1902ko azaroak 30 - Bartzelona, 1988). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gironako Torroella de Mongr\u00ed herrian jaiotako Jose Comasen eta Cervi\u00e0 de Ter-en jaiotako Josefa Rosen alaba. Jaioberriari Maria, Justa eta Fe izenak ezarri zitzaizkion. Aita \u00abjabe\u00bb gisa agertzen da. 1917an, Gironako Institutuan amaitu zituen batxilergo-ikasketak. 1924an, Filosofia eta Letretan sari bereziarekin lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1934an, Historia Sailean doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Zentralean, 1935eko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/comas-ros-maria-799-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/comas-ros-maria-799-eu\\\/\",\"name\":\"COMAS ROS, Maria (Cervi\u00e0 de Ter, Girona, 1902ko azaroak 30 - Bartzelona, 1988). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T18:01:53+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/comas-ros-maria-799-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/comas-ros-maria-799-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/comas-ros-maria-799-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"COMAS ROS, Maria (Cervi\u00e0 de Ter, Girona, 1902ko azaroak 30 &#8211; Bartzelona, 1988).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"COMAS ROS, Maria (Cervi\u00e0 de Ter, Girona, 1902ko azaroak 30 - Bartzelona, 1988). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"COMAS ROS, Maria (Cervi\u00e0 de Ter, Girona, 1902ko azaroak 30 - Bartzelona, 1988). - Iura Vasconiae","og_description":"Gironako Torroella de Mongr\u00ed herrian jaiotako Jose Comasen eta Cervi\u00e0 de Ter-en jaiotako Josefa Rosen alaba. Jaioberriari Maria, Justa eta Fe izenak ezarri zitzaizkion. Aita \u00abjabe\u00bb gisa agertzen da. 1917an, Gironako Institutuan amaitu zituen batxilergo-ikasketak. 1924an, Filosofia eta Letretan sari bereziarekin lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1934an, Historia Sailean doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Zentralean, 1935eko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/","name":"COMAS ROS, Maria (Cervi\u00e0 de Ter, Girona, 1902ko azaroak 30 - Bartzelona, 1988). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T18:01:53+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/comas-ros-maria-799-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"COMAS ROS, Maria (Cervi\u00e0 de Ter, Girona, 1902ko azaroak 30 &#8211; Bartzelona, 1988)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3974","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3974\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3974"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3974"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}